CANON iSENSYS MF113w - Inprimagailu

iSENSYS MF113w - Inprimagailu CANON - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan iSENSYS MF113w CANON PDF formatuan.

📄 444 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice CANON iSENSYS MF113w - page 32
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz iSENSYS MF113w CANON

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Inprimagailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua iSENSYS MF113w - CANON eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. iSENSYS MF113w markaren CANON.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA iSENSYS MF113w CANON

Irakurri mesedez "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" produktu hau erabili baino lehen.

P.196

Gidaliburu hau irakurtzen amaitu ondoren, gorde toki seguruan behar duzunean eskura izateko.

Dokumentu honetako informazioa abisatu gabe alda daiteke.

Introdução

Makina honen funtzio guztiak deskribatzen dituen Erabiltzailearen gidaliburua

canon.com/oip-manual web gunean eskura dezakezu.

Você pode acessar

Makinaren hasierako ezarpenak konfiguratzea

OHARRA

Eragiketa-panelaren zatiak eta funtzioak

"Eragiketa hastaa eragiketa-panela erabiliz"

  1. orrialdean

  2. CANON iSENSYS MF113w - OHARRA - 1

  1. Konfiguratu hasierako ezarpenak pantailan agertzen diren jarraibideen arabera.

• Ezarri hizkuntza eta herrialdea/eskualdea.

- Ezarri ordu-zona eta uneko data/ordua.*

- Konfiguratu ezarpenak baimenik gabeko atzipenak saihesteko.*

• Hori berresteko, idatzi PIN bera bi aldiz.

* Erabiltzen ari zaren modeloaren arabera, baliteke izartxoa (*) daramaten ezarpenak ez bistaratzea.

Ordenagailu batera konektatzeko metodoa konfiguratzea

Konfigurazioa hasi baino lehen

  • Makinaren modeloaren arabera, ezin da erabili sare-funtzioa.
  • Ezin da aldi berean konektatu makina hari gabeko LANera eta LAN haridunera.
  • Makina segurua ez den sare batera konektatuta badago, baliteke hirugarrenek informazio pertsonala atzitzea. Kontu horrekin erne egotea gomendatzen dizugu.
  • Makinak ez du bideratzailerik. Bat prest eduki behar duzu, behar izanez gero.
  • Nahiz eta hari gabeko LAN bideratzailerik ez duen ingurune batean egon, Sarbide-puntuaren modua erabil dezakezu makinara zuzenean eta haririk gabe konektatzeko, gailu mugikorra erabiliz (zuzeneko konexioa).
    → Erabiltzailearen gidaliburua

Konexio-metodoa zehaztea

Hari gabeko LANa erab. sarera konek.? (Konf. geroago)

Bai

• Hari gabeko LAN sarearen bidez konektatzea:
• LAN haridunaren edo USB baten bidez konektatzea:

Hari gabeko LAN sarearen bidez konektatzea

CANON iSENSYS MF113w - Hari gabeko LAN sarearen bidez konektatzea - 1

  1. Ziurtatu ordenagailua bideratzailera konektatuta dagoela.
  2. Egiaztatu ordenagailuko sare-ezarpenak.
  3. Kopiatu SSIDa eta sarearen gakoa.
    • Egiaztatu bideratzaileko etiketa.
    → Erabiltzailearen gidaliburua
  4. Konfigurazio-eragiketa errazagoa izango da bideratzaileak WPS marka bat badu.
    → Erabiltzailearen gidaliburua
  5. Ezarri sarbide-puntua eta sarearen gakoa pantailan agertzen diren jarraibideen arabera.

Informazio gehiago lortzeko, begiratu eskuliburua.

Ados

  1. Hautatu .
  2. Hautatu .
  3. Hautatu .
  4. Hautatu sarbide-puntua (SSID).
  5. Idatzi sarearen gakoa, eta hautatu .
  6. Hautatu .
  7. IP helbidea automatikoki konfiguratuko da minutu batzuen ondoren.
    • "Konektatuta" mezua bistaratuko da.

  8. Instalatu kontrolatzailea eta softwarea.

CANON iSENSYS MF113w - Hari gabeko LAN sarearen bidez konektatzea - 2

"Softwarea instalatzea" 34. orrialdean

Hasierako ezarpenen konfigurazioa amaitu duzu.

LAN haridunaren bidez konektatzea

CANON iSENSYS MF113w - LAN haridunaren bidez konektatzea - 1

Bat prest eduki behar duzu (behar izanez gero).

  1. Ziurtatu ordenagailua bideratzailera konektatuta dagoela.
  2. Egiaztatu ordenagailuko sare-ezarpenak.
  3. Konektatu LAN kablea.

CANON iSENSYS MF113w - LAN haridunaren bidez konektatzea - 2

  • Kablea konektatu ostean, itxaron minutu batzuk IP helbidea automatikoki ezartzen den arte.
    • IP helbide estatiko bat ezarri baduzu ordenagailuan, ezarri eskuz makinaren IP helbidea.

  • Instalatu kontrolatzailea eta softwarea.

CANON iSENSYS MF113w - LAN haridunaren bidez konektatzea - 3

'Softwarea instalatzea" 34. orrialdean

Hasierako ezarpenen konfigurazioa amaitu duzu.

USB bidez konektatzea

CANON iSENSYS MF113w - USB bidez konektatzea - 1

- Makinak ez du USB kablerik. Bat prest eduki behar duzu, behar izanez gero.

• Ziurtatu erabiliko duzun USB kableak honako marka hau duela.

CANON iSENSYS MF113w - USB bidez konektatzea - 2

- Ez konektatu USB kablea kontrolatzailea instalatu baino lehen. Konektatu baduzu, deskonektatu USB kablea ordenagailutik, itxi elkarrizketa-koadroa eta, ondoren, gauzatu prozedura hau 1. urratsetik hasita.

  1. Instalatu kontrolatzailea eta softwarea.

"Softwarea instalatzea" 34. orrialdean

- USB kablea makinara konektatzeko argibideak dituen pantaila agertzen denean, kendu USB ataka estaltzen duen eranskailua.

CANON iSENSYS MF113w - USB bidez konektatzea - 3

Hasierako ezarpenen konfigurazioa amaitu duzu.

  • Hemen azaltzen den prozedura Windows sistema eragilea exekutatzen duten ordenagailuetan soilik aplika daiteke. Softwarea instalatzeko prozedurari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, ikusi kontrolatzailearen gidaliburua.
    • Mac sistema eragilea exekutatzen duen ordenagailu batean instalazioa egiteko, irakurri kontrolatzailearen gidaliburua.
  • Erosketa noiz egin zenuen kontuan hartuta, baliteke ordenagailuak Mac sistema eragilerako kontrolatzailea ez edukitzea. Kontrolatzaile berriak Canon gunera kargatzen dira eta berrienak deskarga eta erabil ditzakezu.

  • CANON iSENSYS MF113w - USB bidez konektatzea - 4

Ez bada bistaratzen pantaila, sartu berriro CD-ROM/DVD-ROM diskoa edo bilatu Windows plataformako "D:\MInst.exe" fitxategia (azalpen honetan, "D:" CD-ROM/DVD-ROM unitatearen izena da).

Oharra

CANON iSENSYS MF113w - Oharra - 1

Jarri jatorrizkoa ongi

Kontuan izan erabiltzen hasi baino lehen

Jarri jatorrizkoa beiran
CANON iSENSYS MF113w - Kontuan izan erabiltzen hasi baino lehen - 1

text_image Jarri barnealdea ertzean sartzeko moduan. Jarri jatorrizkoa eskaneatzeko aldea ahuspez duela.

CANON iSENSYS MF113w - Kontuan izan erabiltzen hasi baino lehen - 2

CANON iSENSYS MF113w - Kontuan izan erabiltzen hasi baino lehen - 3

Egokia da liburuetako orrialdeak, aldizkarietako orrialdeak eta egunkarietako zatiak eskaneatzeko.

Eragiketa hastae eragiketa-panela erabiliz

CANON iSENSYS MF113w - Eragiketa hastae eragiketa-panela erabiliz - 1

text_image Eragiketa-panela Makina (Ftxea tekla) Bistaratu (pantaila) ▲▼▼▼ OK OK (Hasi tekla)

CANON iSENSYS MF113w - Eragiketa hastae eragiketa-panela erabiliz - 2

Eskaneatzea

  1. Jarri jatorrizkoa.
  2. Sakatu 📄, eta hautatu .
  3. Hautatu eskaneatze mota eta idatzi behar den informazioa.
  4. Hautatu , , <1. pertsonalizatua> edo <2. pertsonalizatua>.

Eskaneatze motak

Gorde ordenagailuan
irabili lasterbide-tekla

Ordenagailutik eskaneatzeko

MF Scan Utility
plikazioak

Hautatu eskaneatze mota.

ordenagailua

Scan
PC1
Scan
PC2

Lortu xehetasun gehiago

Erabiltzailearen gidaliburuko "Eskaneatzea" atala

CANON iSENSYS MF113w - Lortu xehetasun gehiago - 1

Kopiatzea

  1. Jarri jatorrizkoa.
  2. Sakatu eta hautatu .
  3. Zehaztu kopia-ezarpenak, beharrezkoa bada.
  4. Idatzi zenbat kopia nahi diren.
  5. Sakatu

Kopia-ezarpen erabilgarriak

1en
■Handiagotzea edo txikiagotzea
■ortasun-agiriak kopiatzea

CANON iSENSYS MF113w - Kopia-ezarpen erabilgarriak - 1

Kop.: sak. "Hasi" %100 A4

Kopia kopurua:

Dentsitatea: ±0

Jatorrizko mota: tes

Lortu xehetasun gehiago

Erabiltzailearen gidaliburuko "Kopiatzea" atala

CANON iSENSYS MF113w - Kopia-ezarpen erabilgarriak - 2

Inprimatzea

  1. Ireki inprimatu nahi duzun dokumentua eta hautatu aplikazioaren inprimatze-funtzioa.
  2. Hautatu makinaren inprimagailu-kontrolatzailea eta hautatu [Preferences] (Hobespenak) edo [Properties] (Propietateak).
  3. Zehaztu paper-tamaina.
  4. Zehaztu paper-iturria eta paper mota.
  5. Zehaztu inprimatze-ezarpenak, beharrezkoa bada.
  6. Hautatu [OK] (Ados).
  7. Hautatu [Print] (Inprimatu) edo [OK] (Ados).

Inprimatze-ezarpen erabilgarriak

1en
■primatze tartekatua
Bosterrak inprimatzea

CANON iSENSYS MF113w - Inprimatze-ezarpen erabilgarriak - 1

Lortu xehetasun gehiago
Erabiltzailearen gidaliburuko "Printing" atala

Tiraderan papera kargatzea

1 Ireki tiradera.

2

CANON iSENSYS MF113w - Tiraderan papera kargatzea - 1

text_image Mantendu paper-pila karga mugatzeko erabiltzen diren gidarien barruan.

5

Jarri paper-estalkia tiraderan.

Paper-tamaina edo mota desberdina kargatzen baduzu, ez ahaztu ezarpenak aldatzeaz.

6

Sakatu 📄ta hautatu .

7

Pantailaren arabera, zehaztu paper-tamaina eta mota.

Arazoren bat izan bada

Lortu xehetasun gehiago

Erabiltzailearen gidaliburuko "Maintenance" eta "Troubleshooting" atalak

Makinak ez du funtzionatzen Papera trabatu da

Egiaztatu honako urrats hauek.

  • Makina PIZTUTA dago?
  • Makinak lo modua desaktibatuta du?

Piztu/Itzali adierazlea eta pantaila piztuta ez badaude, sakatu Piztu/Itzali etengailua.

CANON iSENSYS MF113w - Makinak ez du funtzionatzen Papera trabatu da - 1

• Elikatze-kablea konektatuta dago?

CANON iSENSYS MF113w - Makinak ez du funtzionatzen Papera trabatu da - 2

Arazoak badirau, irakurri Erabiltzailearen gidaliburua.

Kendu trabatutako papera, pantailan ikusiko dituzun jarraibideen arabera.

CANON iSENSYS MF113w - Makinak ez du funtzionatzen Papera trabatu da - 3

text_image Kendu paper trabatua. 4/8

Kontsumigarriak ordeztea

Ordeztu kontsumigarriak, pantailan ikusiko dituzun jarraibideen arabera.

CANON iSENSYS MF113w - Kontsumigarriak ordeztea - 1

Kontsumigarriak ordezteko modelo- zenbakia

• Canon Toner Cartridge 047
• Canon Drum Cartridge 049

Eranskina

Segurtasun-argibide garrantzitsuak

Atal honetan segurtasun-argibide garrantzitsuak azaltzen dira makinaren erabiltzaileak eta besteek minik ez hartzeko eta kalte materialik ez eragiteko. Irakurri atal hau makina erabili baino lehen eta jarraitu behar bezala makina erabiltzeko argibideei. Ez egin gidaliburu honetan azaltzen ez den eragiketarik. Canon ez da erantzule egingo gidaliburu honetan azaltzen ez diren eragiketen ondorioz, makina gaizki erabiltzeagatik edo Canon-ek edo Canon-ek baimendutako hirugarren batek egindako konponketa edo aldaketa baten ondorioz izandako kalteez. Makina desegoki erabiliz gero, baliteke kalte pertsonalak edo Berme mugatuak estaltzen ez dituen kalte material garestiak eragitea.

ABISUA

Behar bezala gauzatu ezean, zauriak edo heriotza eragin lezaketen eragiketei buruzko abisuak adierazten dira hemen. Makina behar bezala erabiltzeko, abisu hauek aintzat hartzea gomendatzen dizugu.

AKONTUZ

Behar bezala gauzatu ezean, zauriak eragin lezaketen eragiketei buruzko abisuak adierazten dira hemen. Makina behar bezala erabiltzeko, abisu hauek aintzat hartzea gomendatzen dizugu.

OGARRANTZITSUA

Eragiketei buruzko eskakizunak eta murrizketak zehazten ditu, Ziurtatu arretaz irakurtzen dituzula elementu hauek, makina modu egokian erabiltzeko eta kalteak saihesteko.

Instalazioa

Makina modu seguruan eta arazorik gabe erabiltzeko, irakurri arretaz ondorengo segurtasun-neurriak eta instalatu makina toki egokian.

ABISUA

Ez instalatu makina sutea edo deskarga elektrikoak gerta daitezkeen tokietan

  • Aireztatzeko erretenak blokeatuta dituen tokian (hau da, horma, ohea, sofa, alfonbra edo antzeko objektuetatik hurbilegi dituen tokia)
    • Toki hezean edo hautsez betetako tokian
  • Eguzki-argi zuzena jasotzen duen tokian edo kanpoan
  • Tenperatura altuak jasaten dituen tokian
  • Sugarrak ager daitezkeen tokian
  • Alkoholelik, disolbatzaileetatik eta antzeko produktu sukoietatik hurbil

Beste abisu batzuk

  • Ez konektatu makinara baimendu ez den kablerik. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Ez utzi lepokorik eta antzeko metalezko objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik makinaren gainean. Substantzia arrotzek makinaren barneko pieza elektrikoak ukitzen badituzte, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Edozein substantzia arrotz makinan sartzen bada, deskonekta ezazu korronte alternoko entxufetik eta jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin.

KONTUZ

Ez instalatu makina ondorengo tokietan Makina eror edo labain daitekeen tokian instalatzen bada, lesioak eragin ditzake.

• Egonkorra ez den toki batean
• Bibrazioak jasaten dituen toki batean

Bestelako segurtasun-neurriak

  • Makina hau tokiz aldatzean, jarraitu gidaliburuko argibideei. Gaizki mugitzen bada, makina lurrera eror daiteke eta lesioak eragin ditzake.
  • Makina instalatzean, kontuz ibili eskuak makinaren eta hormaren edo zoruaren artean harrapatuta gera ez daitezen. Bestela, lesioak eragin ditzake.

GARRANTZITSUA

Ez instalatu makina ondorengo tokietan Bestela, makina kaltetu daiteke.

  • Muturreko temperatura eta hezetasuna izan dezaketen tokiak, altua nahiz baxua izan
  • Tenperatura- eta hezetasun-aldaketa handiak izan ditzaketen tokiak
  • Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak sortzen dituzten ekipoetatik gertu
  • Erreakzio kimikoak gerta litezkeen laborategiak ego tokiak
    • Gas korrosiboak edo toxikoa dituen toki batean
  • Mainaren pisuaren ondorioz okertu litekeen toki batean edo makina hondoratu litekeen toki batean (adib. alfonbra bat...)

Saihestu gaizki aireztatutako tokiak

Makinak ozono kantitate txikia eta bestelako isurpenak kanporatzen ditu hori erabiltzen duzunean. Isurpen hauek ez dira osasunerako kaltegarriak. Hala ere, erabilera-epe edo produkzio-aldi luzeetan, isurpen horiek antzeman daitezke gaizki aireztatutako geletan. Lan-ingurune eroso bat mantentzeko, instalatu makina gela aireztatu batean. Halaber, saihestu jendea makinaren isurpenen eraginpean egon daitekeen tokiak.

Ez instalatu makina kondentsazioa gerta daitekeen tokietan

Baliteke ur-tantak (kondentsazioa) sortzea makinaren barruan makina instalatuta dagoen gela bizkor berotzen bada, eta makina kokapen hotz edo lehor batetik toki bero edo heze batera eramaten denean. Makina baldintza horietan erabiliz gero, baliteke papera trabatzea, inprimatzearen kalitatea eskasa izatea edo makina kaltetzea. Makina erabili baino lehen, utzi gutxienez 2 orduz giro-tenperaturara eta -hezetasunera egokitzen.

Itsas mailatik 3.000 metrora edo altuago dauden altitudeetan

Baliteke disko gogorra duten makinek ongi ez funtzionatzea itsas mailatik 3.000 metroko edo gehiagoko altitudeetan erabiltzean.

Hari gabeko LAN erabiltzean

  • Instalatu makina hari gabeko LAN bideratzailetik 50 metrora edo gutxiagora.
  • Ahal bada, instalatu tartean dagoen objektu batek komunikazioa blokeatzen ez duen toki batean. Baliteke seinalea txartzea tartean hormak edo solairuak egonez gero.
  • Mantendu makina hari gabeko telefono digitaletatik, mikrouhin-labeetatik edo irrati-uhinak igortzen dituen beste ekipoetatik ahalik eta urrunen.
  • Ez erabili mediku-ekipoetatik gertu. Baliteke makina honek igorritako irrati-uhinek mediku-ekipoan interferentziak eragitea, eta gaizki funtzionatzea eta istripuak eragitea.

Erabiltzean ateratako zaratak arduratzen bazaitu

Erabilera-ingurunearen eta erabilera moduaren arabera, erabiltzeko unean ateratako zaratak arduratzen bazaitu, makina bulegoa ez den beste toki batean instalatzea gomendatzen dizugu.

Elikatze-iturria

AABISUA

  • Erabili soilik adierazitako energia-baldintzak betetzen dituen elikatze-iturria. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Ez erabili emandakoaren desberdina den elikatze-kablerik; bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Emandako elikatze-kablea makina honetan erabiltzeko diseinatu da. Ez konektatu elikatze-kablea beste gailu batzuetara.
  • Ez aldatu, tiratu edo indarrez tolestu elikatzekablea eta ez egin kablea kalte dezakeen bestelako ekintzarik. Ez jarri objektu astunik kablearen gainean. Kablea kaltetuz gero, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Ez konektatu edo deskonektatu kablea esku bustiekin; bestela, deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Ez erabili kable luzagarriak edo konexio-blokeak makinarekin. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Ez kiribildu edo korapilorik egin kablean; bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Sartu makinaren entxufea erabat korronte alternoaren entxufean. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Trumoi-ekaitz bat baldin badago, atera makinaren entxufea korronte alternoaren entxufetik. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke edo makina honda daiteke.
  • Ziurtatu makinaren elikatze-iturria segurua dela eta korronte uniformea duela.
  • Elikatze-kableak bero-iturrietatik urrun egon behar du; bestela, baliteke kablearen estaldura urtzea eta horren ondorioz suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.

Saihestu honako egoera hauek:

Elikatze-kablearen entxufea gehiegi tenkatzen bada, baliteke kablea hondatzea edo makinaren barneko kableak deskonektatzea. Horren ondorioz, baliteke suteak eragitea.

-Elikatze-kablea sarritan konektatzea eta deskonektatzea.

-Elikatze-kablearekin estropezu egitea. -Elikatze-kablearen zati bat tolestuta dago entxufearen aldean eta etengabeko indarra aplikatzen ari da korronte alternoaren entxufean edo kablearen entxufean. -Indar gehiegi egitea entxufean.

AKONTUZ

- Instalatu makina korronte alternoaren entxufe batetik hurbil eta utzi nahikoa toki entxufearen inguruan, larrialdi batean erraz deskonektatu ahal izateko.

OGARRANTZITSUA

Elikatze-iturrira konektatzean

  • Ez konektatu elikatze-kablea elikatze-iturri etengaitz batera. Bestela, baliteke makinak gaizki funtzionatzea edo kaltetzea elikatze eten bat dagoenean.
  • Makina entxufe ugari dituen korronte alternoko elikatze-iturri batean entxufatzen duzuenean, ez erabili gainerako entxufeak beste gailu batzuk konektatzeko.
  • Ez konektatu elikatze-kablea ordenagailuko korronte alternoko elikatze-iturriko irteera laguntzailera.

Beste neurri batzuk

Zarata elektrikoaren eraginez makina honda daiteke edo datuak gal daitezke.

Erabilera

ABISUA

  • Makinak ezohiko zarata ateratzen badu, ezohiko usaina badario, kea ateratzen bazaio edo gehiegi berotzen bada, desentxufatu berehala korronte alternoko entxufetik eta jarri harremanetan Canon-en banatzaile baimendu batekin. Erabiltzen jarraituz gero, baliteke suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.
  • Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio handiko eta tenperatu altuko osagaiak ditu makinak. Desmuntatuz edo aldatuz gero, baliteke suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.
  • Jarri makina haurrek elikatze-kablea, beste kable edo tresna batzuk edo makinaren zati elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean. Bestela, baliteke ustekabeko istripuak eragitea.
  • Ez utzi esprai sukoirik makinatik gertu. Substantzia sukoiak makinaren barneko pieza elektrikoak ukitzen baditu, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita dagoela eta desentxufatu entxufea eta interfazeko kableak. Bestela, baliteke elikatzekablea edo interfazeko kableak kaltetzea, eta suteak edo deskarga elektrikoak eragitea.
  • Elikatze-entxufea korronte alternoko elikatze- iturrian entxufatuta dagoenean USB kablea entxufatzean edo desentxufatzean, ez ukitu konektorearen metalezko zatia, bestela baliteke deskarga elektrikoak eragitea.

Taupada-markagailua erabiltzen ari bazara Makinak maila baxuko fluxu magnetikoak eta uhin ultrasonikoak sortzen ditu. Taupada-markagailua erabiltzen baduzu eta ez bazara ongi sentitzen, aldendu makinatik eta deitu berehala medikuari.

KONTUZ

  • Ez jarri objektu astunik makinaren gainean, erori eta zauriak eragin baititzakete.
  • Makina denbora luzez erabili behar ez bada, desentxufatu elikatze-kablea segurtasunagatik.
  • Ireki eta itxi estalkiak arretaz, eskuetan minik ez hartzeko.
  • Mantendu eskuak eta arropa irteera-eremuko arraboletatik urrun. Arrabolek eskuak edo arropa harrapatuz gero, baliteke kalte pertsonalak eragitea.

- Makinaren barnealdea eta irteerako zirrikitua oso bero daude makina erabiltzean edo erabili ostean. Ahal dela ez ukitu eremu horiek erredurarik ez jasateko. Gainera, baliteke inprimatutako papera bero egotea irten ostean, eta kontuz ibili hartzen denean. Bestela, baliteke erredurak eragitea.

CANON iSENSYS MF113w - KONTUZ - 1

text_image CAUTION VORSIGHT ATTENEDINE 注意 WARNING ATTENTION CUIDADO 注意 手術

- Ez jausi objektu pisutsurik (adibidez, hiztegiak) beiran. Bestela, baliteke beira kaltetzea eta zauriak eragitea.

Beiraren estalkia

  • Liburu lodien kopiak egiteko beira erabiltzean, ez egin presiorik beiraren estalkian. Bestela, baliteke beira kaltetzea eta zauri pertsonalak eragitea.
  • Itxi poliki beiraren estalkia eskuak harrapatu gabe, zauri pertsonalak eragin baititzake.
  • Ez jarri eskuak edo hatzak beiraren estalkian. Bestela, balliteke zauritzea.

CANON iSENSYS MF113w - Beiraren estalkia - 1

Laserraren segurtasun-neurriak

Produktua 1. klaseko laser-produktu gisa berretsi da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan. CLASS 1 LASER PRODUCT

LASER KLASSE 1

APPAREIL À LASER DE CLASSE 1

APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1

PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1

APARELHO A LASER DE CLASSE 1

LUOKAN 1 LASER-TUOTE

Laser-sorta kaltegarria izan daiteke giza gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa erabat mugatuta dagoenez babes-hodiekin eta kanpoko estalkiekin, laser-sorta ezin da makinatik irten erabiltzaileak edozein eragiketa egiten duenean. Irakurri hurrengo segurtasun-ohar eta -jarraibideak.

  • Ez ireki inoiz makinako gidaliburuetan zehazten ez den estalkirik.
  • Laser-sorta irteten bada eta begietan sartzen bazaizu, begiak kalte diezazkizuke.

- Gidaliburuan zehazten ez diren kontrolak, doikuntzak edo prozedurak gauzatzen badituzu, baliteke erradiazio-arriskua izatea.

Laserraren segurtasun-abisua
CANON iSENSYS MF113w - Laserraren segurtasun-neurriak - 1

  • Jarraitu arretaz makinari itsatsitako etiketako argibideei.
  • Ez eragin makinari talka edo bibrazio indartsurik.
  • Ez behartu ateak, estalkiak edo beste zati batzuk irekitzea eta ixtea. Bestela, makina kaltetu daiteke.
  • Ez itzali pizteko eta itzaltzeko etengailua edo ireki estalkia makina erabiltzen ari den
    bitartean. Bestela, baliteke papera trabatzea.
  • Erabili 3 metro baino laburragoa den kable modularra.
  • Erabili 3 metro baino laburragoa den USB kablea.
  • Ez ukitu makinaren barruko kontakturik (a). Bestela, makina kaltetu daiteke.

CANON iSENSYS MF113w - Laserraren segurtasun-neurriak - 2

text_image a a

Makina tokiz mugitzean

Makina toki batetik bestera mugitzean kalte ez dadin, gauzatu ekintza hauek.

• Kendu toner-kartutxoa eta danbor-kartutxoa.
- Sartu makina jatorrizko kaxan, bere osagaiekin batera.

Eranskina

Segurtasunarekin erlazionatutako ikurrak

Piztu/Itzali etengailua: "PIZTUTA" posizioa
○ Piztu/Itzali etengailua: "ITZALITA" posizioa
Piztu/Itzali etengailua: "EGONEAN" posizioa
① "PIZTUTA" 1TZALITA" etengailua
Lur-konexioko terminala
Tentsio arriskutsua barruan. Ez ireki gidaliburuetan zehazten ez den estalkirik.
KONTUZ: gainazal beroa. Ez ukitu.
II. klaseko ekipamendua
Zati mugikorrak: ez hurbildu gehiegi mugitzen diren zatietara
KONTUZ: baliteke deskarga elektriko bat gertatzea. Atera entxufe guztiak elikatzeiturritik.
Zati zorrotzak daude. Aldendu gorputzeko atalak zati zorrotzetatik.

- Produktuaren arabera, baliteke goian adierazitako zenbait ikur erantsita ez egotea.

Mantentzea eta azterketak

Tarteka garbitu makina. Hautsa pilatzen bada, baliteke makinak ongi ez funtzionatzea. Garbitzean, ziurtatu hau kontuan harten duzula. Eragiketan arazoak jarraitzen baduzu, ikusi Erabiltzailearen gidaliburuko "Troubleshooting" aukera. Arazoa ezin bada konpondu edo makina aztertu behar dela uste baduzu, ikusi "When a Problem Cannot Be Solved" atala.

ABISUA

  • Garbitu baino lehen, itzali makina eta desentxufatu elikatze-entxufea korronte alternoko elikatze-iturritik. Bestela, suteak edo deskarga elektrikoak gerta daitezke.
  • Desentxufatu entxufea tarteka eta kendu hautsa eta zikinkeria zapi lehor batekin. Pilatutako hautsak aireko hezetasuna xurga dezake eta baliteke sutea eragitea, elektrizitatearekin harremanetan jarriz gero.
  • Erabili zapi heze eta ongi xukatu bat makina garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko zapiak. Ez erabili alkoholik, bentzenorik, disolbatzailerik edo substantzia sukoirik. Ez erabili paperezko zapirik edo paperezko oihalik. Substantzia horiek makinaren barneko zati elektrikoak ukituz gero, baliteke elektrizitate estatikoa sortzea edo sute edo deskarga elektrikoak eragitea.
  • Begiratu tarteka elikatze-kablea eta entxufea, kaltetua dauden ikusteko. Begiratu makinak herdoilduta dagoen, konkadurarik, marrarik edo arrakalarik baduen edo gehiegi berotzen den. Mantentze gutxiko ekipoak erabiliz gero, ballteke suteak eta deskarga elektrikoak eragitea.

KONTUZ

  • Makinaren barnealdean temperatu altuko eta tentsio handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz gero, baliteke erredurak eragitea. Ez ukitu gidaliburuan adierazten ez den makinako zatirik.
  • Papera kargatzean edo trabatutako papera kentzean, kontuz ibili paperaren ertzekin eskuak ebaki gabe.

Kontsumigarriak

ABISUA

  • Ez bota erabilitako toner-kartutxorik edo antzekorik sutara. Halaber, ez biltegiratu toner-kartutxoak, danbor-kartutxoak edo papera sugarrak egon daitezkeen tokietan. Bestela, baliteke tonerrak su hartzea eta erredurak edo suteak eragitea.
  • Nahi gabe tonerra isuri edo zabaltzen baduzu, bildu kontu handiz toner-partikulak edo garbitu zapi leun heze batekin, armastu gabe. Ez erabili inoiz hauts-leherketen aurkako segurtasun-neurririk ez duen xurgagailurik isuritako tonerra garbitzeko. Bestela, baliteke xurgagailua kaltetzea edo hauts-leherketa bat eragitea deskarga estatiko baten ondorioz.

Taupada-markagailua erabiltzen ari bazara

- Toner-kartutxoak maila baxuko fluxu magnetikoak sortzen ditu. Taupada-markagailua erabiltzen baduzu eta ez bazara ongi sentitzen, aldendu toner-kartutxotik eta deitu berehala medikuari.

KONTUZ

  • Erabili kontuz tonerrik arnastu gabe. Tonerra arnasten baduzu, deitu berehala medikuari.
  • Kontuz ibili tonerra begietan edo ahoan sar ez dadin. Tonerra begietan edo ahoan sartuz gero, garbitu berehala ur hotzarekin eta deitu medikuari.
  • Kontuz erabili tonerrak azala ukitu gabe. Ukituz gero, garbitu berehala xaboiarekin eta ur hotzarekin. Azala narriatuz gero, deitu berehala medikuari.
  • Mantendu toner-kartutxoa eta beste kontsumigarri batzuk haur txikiengandik urrun. Tonerra irentsiz gero, deitu berehala medikuari edo intoxikazio-zentrora.
  • Ez desmuntatu edo aldatu toner-kartutxoa edo antzekoa. Bestela, baliteke tonerra barrelatzea.

GARRANTZITSUA

Toner-kartutxoa erabiltzea

Ziurtatu toner-kartutxoa eutsita duzula heldulekua erabiltzean.

CANON iSENSYS MF113w - Toner-kartutxoa erabiltzea - 1

- Ez ukitu tonerraren elikadura-atala (a) kontaktu elektrikoak (b) edo toner-kartutxoaren memoria (c).

CANON iSENSYS MF113w - Toner-kartutxoa erabiltzea - 2

text_image Botoien ikuspegia a b c
  • Beharrezkoa ez bada, ez atera toner-kartutxoa paketetik edo makinatik.
  • Toner-kartutxoa produktu magnetikoa da. Ez jarri produktu magnetikoetatik gertu, adibidez, disketeak eta disko-unitateak. Bestela, baliteke datuak kaltetzea.

Danbor-kartutxoa erabiltzea

- Ziurtatu danbor-kartutxoa eutsita duzula heldulekua erabiltzean.

CANON iSENSYS MF113w - Danbor-kartutxoa erabiltzea - 1

- Makinaren barnealdean danborraren gainazala marratzea edo argitan egotea saihesteko, ez ireki danborra babesteko itxigailua ( a ). Ez ukitu kontaktu elektrikorik ( b ) edo danborkartutxoaren memoria ( c ).

CANON iSENSYS MF113w - Danbor-kartutxoa erabiltzea - 2

text_image a Botoien ikuspegia c b

- Beharrezkoa ez bada, ez atera danborkartutxoa paketetik edo makinatik.

Toner-kartutxoa eta danbor-kartutxoa biltegiratzea

  • Biltegiratu ingurune honetan segurtasunez eta arrakastaz erabiltzeko.
    Biltegiratzeko temperatura-tartea: 0 - 35 °C Biltegiratzeko hezetasun-tartea: % 35 - 85eko hezetasun erlatiboa (kondentsaziorik gabe)*
  • Ireki gabe biltegiratu toner-kartutxoa eta danbor-kartutxoa.
  • Toner-kartutxoa edo danbor-kartutxoa makinatik kendu eta biltegiratu nahi denean, jarri kendutako toner-kartutxoa edo danbor-kartutxoa jatorrizko bilgarrian.
  • Toner-kartutxoa biltegiratzean, ez biltegiratu zutik edo buruz behera. Tonerra solidotu egingo da eta baliteke jatorrizko egoerara ez itzultzea astinduz gero ere.
    * Biltegiratzeko hezetasun-tartean biltegiratuz gero, baliteke ur-tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren edo danbor-kartutxoaren barnean, tenperaturan aldea badago toner-kartutxoaren eta danbor-kartutxoaren barnealdearen eta kanpoaldearen artean. Kondentsazioak toner-kartutxoaren edo danbor-kartutxoaren inprimatze-kalitatean eragingo du.

Ez biltegiratu toner-kartutxoa eta danborkartutxoa toki hauetan

• Sugarrak ager daitezkeen tokietan
- Bost minutuz edo gehiagoz eguzki-argi zuzena jasotzen duten tokietan
• Giroan gehiegizko gazitasuna dagoen tokietan
• Gas korrosiboak (adib., aerosolak eta amoniakoa) dauden tokietan

  • Tenperatura altuak eta hezetasun handia jasaten dituen tokietan
  • Tenperatura- eta hezetasun-aldaketa handiak izan eta kondentsazioa erraz gerta daitekeen tokietan
    • Hauts askoko tokietan
    • Haurren eskura dauden tokietan

Kontuz ibili toner-kartutxo eta danbor-kartutxo faltsuekin

- Kontuan izan Canon toner-kartutxo edo Canon danbor-kartutxo faltsuak daudela merkatuan. Toner-kartutxo edo danbor-kartutxo faltsuak erabiliz gero, baliteke inprimatze-kalitatea txarra izatea edo makinaren errendimenduan eragitea. Canon ez da toner-kartutxo edo danbor-kartutxo faltsuak erabiltzeagatik sortutako funtzionamendu okerren, istripuen edo kalteen erantzule egingo. Informazio gehiago lortzeko, ikusi canon.com/curterfeit helbidea.

Konponketa-zatien, toner-kartutxoen, danborkartutxoen eta antzekoen erabilgarritasun-aldia

- Makinaren konponketa-zatiak, toner-kartutxoak, danbor-kartutxoak eta antzekoak gutxienez zazpi (7) urtez egongo dira erabilgarri, makinaren modeloa egiteari uzten zaionetik hasita.

Toner-kartutxoaren eta danbor-kartutxoaren paketea

- Gorde toner-kartutxoaren eta danborkartutxoaren paketea. Makina garraiatzeko behar da.

- Baliteke paketeak forma edo toki desberdina izatea, edo baliteke abisatu gabe gehitzea edo kentzea.

Erabilitako toner-kartutxo, danbor-kartutxo edo antzeko bat zaborretara botatzean

- Toner-kartutxoak, danbor-kartutxoak edo antzekoak zaborretara botatzean, sartu jatorrizko bilgarrian tonerra barreiatzea saihesteko, eta jarraitu tokiko araudiei zaborretara botatzean.

Oharra

Produktuaren izena

Segurtasun-araudiek produktuaren izena erregistratuta izatea eskatzen dute. Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan, parentesi () arteko izen hauek erregistratuta egon daitezke.

MF113w / MF112 (F173200)

EC gidalerroen EMC eskakizunak

Ekipamendu honek EC gidalerroen oinarrizko EMC eskakizunak betetzen ditu. Produktu honek EC gidalerroen EMC eskakizunak betetzen dituela adierazten dugu. Nahiz eta sare elektrikoaren sarrera 230 V-koa izan (50 Hz), produktuaren tentsio izendatua 220-240 V-koa izango da (50/60 Hz). EC gidalerroen oinarrizko EMC eskakizun teknikoak bete ahal izateko, kable babestua erabiltzea beharrezkoa da.

EU WEEE eta bateriaren gidalerroak

Canon gunean (canon.com/oip-manual) aurkituko duzun erabiltzailearen azken gidaliburuan (HTML gidaliburua) irakur ditzakezu WEEE eta bateriaren gidalerroei buruzko informazioa.

† MF112 modeloa bateriarik gabe banatzen da

(Europako irrati-ekipamenduetarako soilik)

RE adostasun-deklarazioa

Zure produktuaren eta irudien erabileraren lege-mugak

Baliteke legez debekatuta egotea produktua dokumentu jakin batzuk eskaneatzeko, inprimatzeko edo bestela erreproduzitzeko erabiltzea, eta zure produktuak eskaneatutako, inprimatutako edo bestela erreproduzitutako irudiak erabiltzea, eta erantzukizun kriminalak edo zibilak eragitea. Behean agertzen da dokumentu horien zerrenda moduko bat. Zerrenda gida bat besterik ez da. Ez bazaude ziur legezkoa ote den produktua erabiltzea dokumentu jakin bat eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste modu batera erreproduzitzeko, lege-aholkulari batekin jarri behar duzu harremanetan laguntza eskuratzeko.

• Paperezko dirua
• Bidaiari-txekeak
- Diru-eskaerak
• Janari-kupoiak
• Gordailuen ziurtagiriak
• Pasaporteak
- Posta-zigiluak (erabiliak edo erabili gabeak)
- Immigrazio-paperak
- Identifikazio-plakak edo intsigniak
- Baren-irabazien zigiluak (erabiliak edo erabili gabeak)
• Zerbitzu hautakorrak edo zirriborroak
• Bonuak edo beste zor-ziurtagiri batzuk
- Txekeak edo Gobernu-agentziek jaulkitako zirriborroak
- Akzio-ziurtagiriak
• Gidabaimenak eta titulu-ziurtagiriak
• Copyrightdun lanak / Copyright-jabearen baimenik gabeko artelanak

Erantzukizun-ukatzea

- Dokumentu honetako informazioa alda daiteke jakinarazpenik gabe.

• CANON INC. ENPRESAK EZ DU INOLAKO BERMERIK EMATEN (ESPLIZITURIK ZEIN INPLIZITURIK) MATERIAL HONI DAGOKIONEZ, HEMEN ADIERAZI EZEAN. BESTEAK BESTE, SALEROSKETA-BERMEAK, MERKATURATZE-BERMEAK, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNA ETA ARAUAK EZ-HAUSTEAREN BERMEAK. CANON INC. EZ DA INOLAZ ERE ERANTZULE IZANGO ZUZENEKO, ZEHARKAKO EDO ONDORIOZKO KALTEENGATIK EDO MATERIALAREN ERABILERAREN ONDORIOZ GERTATUTAKO DATUEN EDO MOZKINEN GALERENGATIK.

Gidaliburu honi buruz

Eskuliburu honetan erabilitako teklak eta botoiak

Gidaliburu honetan teklak nola sakatu behar diren adierazteko adibide batzuk dira sinbolo eta tekla-izen hauek.

  • Eragiketa-paneleko teklak: [Teklaren ikonoa] Adibidea:
    • Pantaila:
  • Ordenagailuko pantailako botoiak eta elementuak: [Preferences] (Hobespenak)

Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak

Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak MF113w modeloarenak dira, besterik adierazi ezean.

Marka erregistratuak

Mac Apple Inc. enpresaren marka erregistratua da.

Microsoft, Windows, Windows Vista, Windows Server, Internet Explorer, Excel eta PowerPoint Microsoft Corporation-en marka komertzialak edo marka erregistratuak dira Ameriketako Estatu Batuetan edo beste herrialde batzuetan. Gainerako produktu eta empresa-izen guztiak beren jabe bakoitzaren marka erregistratuak dira.

Hirugarrenen softwarea

Canon produktu honek ("PRODUKTUA") hirugarrenen software-moduluak ditu. Software- modulu horien erabilera, banaketa eta eguneratzeak (guztia batera, "SOFTWAREA"), jarraian adierazitako (1) - (9) baldintzen mende daude.

(1) PRODUKTU hau (SOFTWAREA barne), edozein herrialdera bidaltzen, igortzen edo esportatzen bada, onartzen duzu herrialde horietako esportazicak kontrolatzeko lege, murriztapen edo araudi aplikagarri guztiak beteko dituzula.

(2) SOFTWAREaren eskubideen jabeek dute SOFTWAREAREN inguruko edozein titulu, jabetza edo jabetza intelektualaren eskubide. Hemen berariaz adierazi ezean, SOFTWAREaren eskubideen jabeek ez dizkizute dokumentu honen bitartez emango edo esleituko SOFTWAREaren eskubideen jabeel dagozkien jabetza intelektualaren eskubideekin lotutako lizentziak edo eskubideak.

(3) SOFTWAREA soilik erabil dezakezu erosi duzun Canon produktuarekin.

(4) Ezingo diezu SOFTWAREA hirugarrenei esleitu, azpi-lizentziatu, banatu edo transferitu aurretik SOFTWAREaren eskubideen jabeen idatzizko baimena jaso ez baduzu.

(5) Aurrerago adierazitakoa kaltetu gabe, SOFTWAREA transferitu ahalko duzu soilik (a) PRODUKTJarekin erlazionatutako eta harpidetzaren baldintzetatik eratorritako eskubide eta obligazio guztiak transferentziaren hartzaileari esleitzen badizkiozu eta (b) transferentziaren hartzaileak baldintza horiek guztiak onartzen baditu.
(6) Ezin duzu SOFTWAREaren kodea deskonpilatu, alderantzizko ingeniaritzaz aldatu, desmuntatu edo beste modu batean desegin gizakiek irakurtzeko moduko kode bihurtzeko.
(7) Ezingo duzu SOFTWAREA aldatu, egokitu, itzuli, alokatu, errentan eman edo mailegatu, ez eta SOFTWAREan oinarritutako lan deribaturik sortu.
(8) Ezin duzu baimenik SOFTWAREa PRODUKTUtik ateratzeko edo horren kopiak egiteko.
(9) Ez zaizu lizentzian emango gizakiek irakurtzeko modukoa den SOFTWAREaren zatia (iturri-kodea).

Lehen zehaztutako (1) - (9) baldintzei eragin gabe, PRODUKTUak bestelako lizentzia-baldintzekin batera datozen hirugarrenen software-moduluak ditu. Modulu horiek beste baldintza horien mende egongo dira.

PRODUKTUari dagokion gidaliburuko Eranskina atalean aurkituko duzu hirugarrenen software-moduluekin erlazionatutako lizentzia-baldintza horiek. Gidaliburu hau erabilgarri duzu hemen: http://canon.com/oip-manual.

PRODUKTUA erabiltzen baduzu, lizentzia-baldintza aplikagarri guztiak betetzea onartzen duzu. Ez bazaude ados lizentzia-baldintza horiekin, jarri harremanetan zerbitzuaren ordezkariarekin.

V

171006

Aurkibidea Titulua klikatu sarbidea lortzeko
Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : CANON

Modeloa : iSENSYS MF113w

Kategoria : Inprimagailu