6H 50 X - Labe FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H 50 X FAGOR PDF formatuan.
Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H 50 X - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H 50 X markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H 50 X FAGOR
Erabilera-eskuliburua Oso garrantzitsua: labea erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barrualdean aurkituko dituzu. Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.
beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3). Labe independenteak: aparatua konexio fi nko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7). Bitrozeramikazko plaketarako erabilera anitzeko labeak: arriskua saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxa askatu (1.2.8). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio- baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13). Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).).
Identifi kazioa Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe,
kokalekuan, 250 ºC-tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sor dezake (normala da, koipe- hondarrak …berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batez.
2.1 Osagarriak. Modeloaren arabera, erretilu
estandarra (2.1.1), erretilu sakona (2.1.2) eta parrilla estandarra (2.1.3) ) dituzu. Horiek modu independentean funtzionatzen dute. Gainera, edozein erretilu parrilla estandarrarekin konbina dezakezu multzoa osatuz (2.1.4) Partzialki ateratzen den parrilla (2.1.5) eta guztiz ateratzen dena (2.1.6, 2.1.7) erretiluen edo multzoaren euskarriak dira (2.1.8). Parrillak barrualdera sartzerakoan, kontuan hartu horien kokalekua. Alboetan topeak dituzte, irauli ez daitezen (2.1.9).
2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude
osagarriak jartzeko .
2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Tira
beheko agintetik eta biratu eskuinera (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu
tekla, eta keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu , teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5). Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada.
2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labean
sartu. Osagarria(k) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean. Itxi atea.
2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea.
Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe. Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa. Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa era uniformean banatuz gainerretzen du. Tamaina handiko platerak erretzeko egokia. Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, souffl éeuskara
eta bexamela. Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak. Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia. Zolako bero indartsua, haizagailuarekin. Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformean banatzen du. Paelletarako egokia. Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela. Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu. Funtzionamendu-argia piztuko da. Celeris. Labea aurretiaz berotzeko.
2.6 Tenperatura aukeratzea
. Tenperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, argia itzali egingo da. IRAUPEN-FUNTZIOAK
2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea
: minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri
Erloju analogikoa: Biratu goiko mandoa eskuinera eta aukeratu minutuak (2.7.2). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri
, eta gezi gorria erlojuko orratzek adierazten duten ordu berean kokatu. Erloju digitala: sakatu tekla, eta
ikurrak ez du keinurik egingo.
2.8 Hasiera-ordua aukeratzea.
Erloju analogikoa: Programa eta tenperatura aukeratutakoan, biratu goiko mandoa tokian jarri arte. Ondoren tira goiko mandotik eta biratu gezi gorriak hasteko ordua adierazi arte (2.8.1). Aukeratu iraupena, goiko agintea eskuinera biratuta.
2.9 Amaiera-ordua aukeratzea.
Erloju digitala: programa, tenperatura eta iraupena aukeratutakoan, sakatu tekla, eta keinuka hasiko da (2.9.1). Amaiera- ordua aldatu , teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen ostean,
ikurrak ez du keinurik egingo.
Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Biratu goiko agintea eskuinera eta aukeratu minutuak (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik funtzionatzen du. Erloju digitala: sakatua tekla hainbat aldiz, eta keinuka hasiko da (2.10.3). Iraupena aldatu , teklak erabiliz (2.10.4). Segundo batzuen ostean,
ikurrak ez du keinurik egingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean funtzionatzen du.
2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez
ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa. Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtzio- eta tenperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan . Labeko atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke-eta.
Mantentzea eta garbiketa
3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan
sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu. Labearen barrualdea garbitzea.
3.2 Alboko gidarien garbiketa Alboetako
gidariak atera. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi fi nkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.2.1, 3.2.2) edo euskarriduna (3.2.4, 3.2.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.2.3, 3.2.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.
3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak.
Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da. Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu funtzioa. Jarri tenperatura 250º C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.
3.4 Sabaia garbitzea. Zure labeak grill
eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.4.1) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.4.2).euskara
Arazoak konpontzea Segurtasuna Badira hainbat gorabehera zuk zeuk konpon ditzakezunak.
4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/
eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela.
4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi
labeko tenperatura edo/eta labea garbitu (3.3 puntua)
4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du.
Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko tenperatura jaitsi arte. Pantaila digitala duten modeloek edozein gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu:
4.4 Ez dabil. keinuka. Funtzio-hautagailua 0
posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu
batzuetan martxan egon da, eta segurtasun- arrazoiengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
keinuka. Funtzio-hautagailua 0 kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 puntua).
- Ez maneiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora. Labea ingurumena babesteko diseinatu da. Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakin- kudeaketa. ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar. Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea. Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
- Labea baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
- Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera.
- Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.
- Argindar-kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
- Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke elektrikoak saihesteko.
- Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira apurtu daitekeelako.
- Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea martxan dagoela eskura dauden atalak bero daitezke.
- Ez ukitu labe barruko berogailurik.
- Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.
3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu
neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez. Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa- ekipamendurik.euskara
180º C 220º C 190º C 230º C 210º C 220º C 230º C 240º C 220º C 220º C 220º C 220º C 210º C 150º C pizza piper gorriak erreta 1,25 Kg madalenak legatz errea 1,5 Kg txerrikia 1,5 Kg ogia tomate beteak 4 ale budina otarrainxka labean 1 Kg oilaskoa 1,25 Kg desizozketa elikagai mota guztietarako arrain erreak 1 Kg bakailaoa labean 1,5 Kg Programa eta tenperatura Iraupena Kokalekua Aurre- beroketa Osagarriak haragiak eta hegaztiakbarazkiakarrainak eta itsaskiakbestelakoak53 italiano
Notice-Facile