FAGOR 6H800A TCX - Labe elektrikoa

6H800A TCX - Labe elektrikoa FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H800A TCX FAGOR PDF formatuan.

📄 82 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR 6H800A TCX - page 77
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz 6H800A TCX FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe elektrikoa PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H800A TCX - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H800A TCX markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H800A TCX FAGOR

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: Labea erabili baino lehen, irakurri eskuliburua osorik. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barruan aurkituko dituzu.

Eskuliburu hau testuak dagozkien irudiekin erlazionatzeko moduan diseinatu da.

FAGOR 6H800A TCX - Erabilera-eskuliburua - 1
Identifi kazioa

FAGOR 6H800A TCX - Erabilera-eskuliburua - 2

Identifi katu zure labearen modeloa ("a", "b", "c", "d"), zure aparatuaren aginte panela irudietakoarekin alderatuz.

1

Instalazioa

FAGOR 6H800A TCX - Erabilera-eskuliburua - 3

1.1 Bilgarria kentzea. Babes-elementu guztiak kendu.

1.2 Sare elektrikora konektatzea. Izan beti kontutan ezaugarri-plakako datuak (1.2.1) nahiz labea sartuko den altzariaren neurria (1.2.2, 1.2.3).

Aparatua konexio monofasiko fi nko baten bidez konektatu behar da sarera, konexio neutroa (urdina) neutrora konektatzen dela bermatuz. Sartu labea eta egoki kokatu bere tartean (1.2.5). Soberako kablea ezin da goiko aldean geratu (1.2.6). Emandako bi torlojuekin, altzarira lotu ezazu (1.2.7).

2

Erabilera

FAGOR 6H800A TCX - Erabilera-eskuliburua - 4

Labeak erabili ditzakezun teklak baino ez ditu argiztatuko.

2.1 Ordua doitzea. Labea konektatzean, bisoreak dir-dir egingo du (2.1.1). Ordua doitu + teklekin eta sakatu balioztatzeko (2.1.2).

Oharra: Ordua berriz doitu beharko duzu hornikuntza elektrikoa eten egiten bada.

2.2 Ordua aldatzea. Piztu labea eta sakatu bi aldiz, bisoreak dir dir egingo du (2.2.1). Aldatu ordua + teklak erabiliz eta balioztatu tekatuz (2.2.2).

2.3 Ohartarazle funtzioa. Piztu labea Sakatu 📞pantailan 0:00 agertuko da eta dir-dir egingo du. Denbora doitu +, - teklak erabiliz. Sakatu 📞halioztatzeko

(2.3.2) eta atzerako kontaketa hasiko da.

Denbora igaro denean, labeak seinale akustikoa egingo du. Sakatu edozein tekla isilarazteko.

2.4 Zure labe berria lehenengo aldiz erabili baino lehen, hutsik dagoela berotu

(sin (elikagairik gabe, posizioan, 250 gradutan eta 30 minutuz). Kea edota usain txarra sor dezake (normala da, koipehondarrak berotzen direlako, etab.). Behin hoztuta, garbitu barrutik zapi heze batekin.

2.5 Osagarriak. Modeloen arabera, erretilu arrunta (2.5.1), erretilu sakona (2.5.2) eta parrilla arrunta (2.5.3) dituzu, era independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, edozein erretilu konbinatu dezakezu parrilla arruntarekin (2.5.4). Parrilla erdi-ateragarria (2.5.5) eta parrilla ateragarria (2..5.6, 2.5.7) bi erretiluen edo, bestela esanda, multzoaren euskarri dira. "Bultzatu" gidari ateragarriak badituzu, sartu itzazu labean erretilua baino lehenago (2.5.9). "Bultzatu" gidariak automatikoki ateratzen dira labea irekitzean erretiluaren pisuarekin. Modeloaren arabera hori eragozteko blokeoa erabili (2.5.10). "Bultzatu" gidariekin, nahitaezkoa da elikagaien euskarri gisa erretilu bat erabiltzea (2.5.11). Kontutan hartu parrillen posizioa barrura sartzerakoan. Alboetan, buelta ez emateko topeak dituzte (2.5.12).

2.6 Osagarrien posizioa. 5 posizio dituzu osagarriak kokatzeko

FAGOR 6H800A TCX - Erabilera-eskuliburua - 5

2.7 Prestatu beharreko elikagaia. Sartu elikagaia labean. Osagarria(k) eta gomendatutako posizioa aukeratu edo kontsultatu prestaketa-taula. Itxi atea.

PLATER BAT PRESTATZEA

2.8 Prestaketa-funtzioa aukeratzea. Piztu labea ⓣeta , + - teklak erabiliz, aukeratu prestaketa-funtzioa modeloaren arabera:

Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu.

Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 1

Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformmean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 2

Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 3

Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, souffl é eta bexamela.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 4

Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa era uniformmean banatuz gainerretzen du.

Tamaina handiko platerak erretzeko egokia.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 5

Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 6

Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 7

Elikagai delikatuak. Jogurtetarako edo elikagaiak lehortzeko (perretxikoak).

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 8

3D beroa. Janaria erretilu bat baino gehiagotan prestatzeko aukera ematen du.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 9

4 mailako grilla. Denbora gehiago igaro dezake gainerretzen grill normal batek baino.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 10

Mantentzea. Jada prestatutako elikagaiak bero mantentzen ditu.

Taula kontsultatu prestatu behar den elikagairako funtziorik egokiena zein den jakiteko. Balioztatu a gero, labea martxan jarriko da.

FAGOR 6H800A TCX - PLATER BAT PRESTATZEA - 11

Tenperatura aldatzea. Behin programa aukeratuta, sakatu °C tenperatura teklak 4ta sakatuz alda dezakezu. Balioztatzeko, sakatu °C tekla sakatuta mantentzen baduzu, labearen barruko tenperatura erreala bistaratuko da.

Oharra: Edozein unetan eten daiteke prestaketa kla sakatuz.

Labea itzaltzeko, sakatu .

DENBORA-FUNTZIOAK

FAGOR 6H800A TCX - DENBORA-FUNTZIOAK - 1

Iraupena aukeratzea Aukeratu programa eta, beharrezkoa bada, aldatu tenperatura. Sakatu ikusi arte (2.10.1). Denbora doitu nahiz teklak erabiliz eta sakatu klioztatzeko (2.10.2). Doitu bezain laster hasiko da atzerako kontaketa.

Prestaketa bukatzean, labeak soinuzko seinalea egingo du. Sakatu edozein tekla isilarazteko.

FAGOR 6H800A TCX - DENBORA-FUNTZIOAK - 2

Bukatzeko ordua aukeratu ☐Aukeratu prestaketa-funtzioa, temperatura eta iraupena (2.10). ☐Sakatu ikpsi arte (2.11.1).

Sakatu nahiz prestaketa bukatu behar den ordua ezartzeko eta sakatu balioztatzeko (2.11.2). Labea itxaroten ari den bitartean, pantailan mugitzen den lerro etena agertuko da (2.11.3).

Zehaztutako orduan bukatuko da prestaketa. Bukatzean, labeak soinuzko seinalea egingo du. Sakatu edozein tekla isilarazteko.

Oharra: Prestaketa martxan dagoen bitartean, termometroak dir-dir egiten du 📁. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, txistu egiten du.

2.12 Deskonexio automatikoa. Labea

itzaltzea ahaztu bazaizu, automatikoki deskonektatuk oda denbora bat igarota. 100°C baino gutxiagotan, labea 10 ordu igarota deskonektatzen da. 100°C baino gehiagotan, 3 ordutan deskonektatzen da.

2.13 Celeris funtzioa

FAGOR 6H800A TCX - DENBORA-FUNTZIOAK - 3

Aurretiaz berotu behar endatua.

Labe pyrolytikoa: Aukeratu funtzio bat (2.9). Sakatu eta sakatu beriz 5 segundo, pantailan agertu arte. Balioztatzeko, sakatu ▶(2.13.1) Tenperatura lortutakoan, desagertzen da.

Pyrolytikoa ez den labea: Piztu labea eta aukeratu funtzio bat (2.9). Sakatu (2.13.2). Labeak berehala lortuko du aukeratutako funtziorako behar den temperatura. Behin temperatura lortuta, ikurra desagertuko da eta elikagaiak sartu ahal izango dituzu.

Oharra: Programa batzuetan ezin da Celeris funtzioa aplikatu.

2.14 Hondar-beroa

FAGOR 6H800A TCX - DENBORA-FUNTZIOAK - 4

Labeak bero jarraitzen , pantailan ikusiko duzu a 60° C baino altuagoa

2.15 Teklak blokeatzeko funtzioa: Umeak labearekin ibili daitezen ekiditeko.

Labea martxan dagoela edo guztiz itzalita dagoela, sakatu kla segundo batzuez (2.15.1). Labea desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.

Beste modelo batzuetan, segundo batzuez sakatu behar da, labea martxan edo guztiz itzalita dagoela (2.15.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.

Oharra: Labea martxan dagoela blokeatzen baduzu, \$ekatuz itzali dezakezu.

2.16 Errezeta funtzioa

FAGOR 6H800A TCX - DENBORA-FUNTZIOAK - 5

iztu labea .

Sakatu 16.1) eta nahiz teklak erabiliz, aukeratu errezeta daudenen artean. Balioztatu 16.2). Pisua eta teklak erabiliz doitu eta sakatu balioztatzeko (2.16.3). Bukatze-puntua doitzeko (gutxi egina, osooegina), erabili nahiz teklak eta sakatu balioztatzeko (2.16.4). Labea martxan

a b c d Irrezeta

P01Tomate beteakP01
P02Piper gorri erreakP02
PaellaP03
Legatz pastela ganbekinP04
Porru-hostopilaP05 *
Arroza untxiarekinP06
Lau gaztadun pizza (ore freskoa)P07 *
* P03Legatz edo bakailao erreaP08 *
* P04Izokina garagardotanP09 *
* P05Amuarraina txanpinoiekinP10 *
* P06OtarrainxkakP11 *
Itsas zapoa txirlekinP12 *
Bisigu erreaP13
Hegaluze xerra tipulaztatuakP14 *
Antxoa irekiakP15 *
OtarrainaP16 *
P07Txerriaren solomo-zintaP17
P08Arkume erreaP18
P09Txahalaren rotiaP19
P10Untxi erreaP20
P11Oilasko erreaP21
Txahalaren saiheskiaP22
Azpizun urdaiztatuaP23 *
Okel-biribilki beteaP24
Ahatea laranjatanP25
Galeper erreakP26 *
P12Bizkotxo tradizionalaP27
* P13MagdalenakP28 *
P14Arrautza-budinaP29
P15Ogia, aurrez prestatuaP30
Almendra-tartaP31 *
Sagar-pastelaP32
PetichouxP33 *
Ijito-besoaP34 *
Sagar erreakP35

jarriko da (2.16.5). (*) zeinuaz markatutako errezetetarako, labea aurretiaz berotu egin behar da ▶, programa geroratuan izan ezik. Beharrezko tenperatura lortutakoan, txistuen bidez jakinaraziko dizu. Une horretan, elikagaia labean sartu ahal izango duzu. Hala nahiz izanez gero, prestaketa bukatzeko ordua programatu dezakezu (2.11.1, 2.11.2). Prestaketa bukatzean, labeak soinuzko seinalea egingo du. Sakatu edozein tekla isilarazteko.

Oharra: Prestaketa martxan dagoen bitartean, prestatzen ari den errezetaren informazioa bistaratu daiteke de kla sakatuta mantenduz (2.16.6).

2.17 Labearen barruko argia: Labea energia aurrezteko funtzioan dagoenean, °C sakatzean argia segundo batzuez baino ez da pizten. Desaktibatu egin dezakezu argiak pizturik jarraitu dezan prestaketa martxan dagoen bitartean. Horretarako, labea itzalita dagoela, sakatu aldi berean + eta - teklak txistua entzun arte. Energia aurrezteko funtziora itzultzeko, eragiketa errepikatu.

3

Mantentze-lanak eta garbitzea

FAGOR 6H800A TCX - Mantentze-lanak eta garbitzea - 1

3.1 Osagarriak garbitzea. Plater-ikuzgailuan sartu daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabili ezazu detergente arrunta. Aurretik uretan jarri garbiketa errazagoa izan dadin.

Pyrolytikoak ez diren labeak

3.2 Horma lauak dituzten modeloak. Labea epel dagoela garbitu ur beroz eta xaboiaz bustitako zapi batekin.

3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak. Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da.

Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu funtzioa.

Jarri tenperatura 250° C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.

Labe pyrolytikoak

3.4 Pyrolysi bidezko garbiketa.

  • Zikinkeria temperatura altuekin kenduz garbitzen da.
  • Keak eta usainak katalizatzaile batetik igarotzean kentzen dira.

  • Ez da beharrezkoa labeak koipe asko izan arte itxarotea garbiketa egiteko.

  • Pyrolysiaren ostean, labea hotz dagoela, igaro zapi heze bat errauts zuria kentzeko.
  • Pyrolysia martxan jarri baino lehen, atera osagarri guztiak labetik, sukaldeko osagarriak eta gidari teleskopikoak barne.
  • Zikinkeria-multzo handirik badago, kendu pyrolysia egin baino lehen, su hartu edo ke gehiegi sortu dezaten ekiditeko.
  • Pyrolysian, gainazalak normalean baino beroago jartzen dira. Umeek urrun egon behar dute.

Hiru pyrolysi mota dituzu garbitzeko.

Pyro Turbo du.

P: Garbiketa 2 ordutan egiten

Oharra: Aukera honetan, pyrolysi bidezko garbiketa egin daiteke, erretilu esmaltatua osagarria. Metatutako koipea kendu ondoren, 2. mailan jarri

Pyro Eco : Garpiiketa ordu eta erdian egiten du.

Auto Pyro : Iraupena labearen zikinkeria-mailaren araberakoa da.

Aktibatzeko, piztu labea etasakatu nahi duzun garbiketa modua aukeratu arte. Balioztatu (4.1). Pyrolysia berehala hasiko da.

Oharra: Pyrolysian, denbora eta temperatura parametroak fi nkoak dira eta, beraz, ezin dira aldatu.

Prozesua hastean, labeak oso temperatura altua hartzen duela-eta, atea blokeatu eta bistaratzen da, segurtasuna bermatzeko (3.4.2). Temperatura jaisten denean, kurra desagertu eta atea ireki ahal izango da berriz.

3.5 Pyrolysi geroratua. Pyrolysi prozesua bukatzeko ordua programatzeko aukera ere baduzu. Piztu labea eta sakatu pyrolysi mota egokia aukeratzeko (3.5.1). sakatu eta ikurra ikusiko duzu. Garbiketa bukatzeko ordua sartu eta teklak erabiliz. Balioztatu (8.5.2).

3.6 Barruko hormak garbitzea. Alboetako gidariak atera garbiketa prozesuen ondoren

egon litezkeen koipe-hondarrak edota errautsak kentzeko. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi fi nkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.6.1, 3.6.2) edo euskarriduna (3.6.4, 3.6.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.6.3, 3.6.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.

Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.6.6) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.6.7).

3.7 Kristalak garbitzea.

Kanpoko garbiketa: Erabili ezazu zapi leun bat kristalak garbitzeko produktu batez hezetuta.

Barruko garbiketa: Kristalen barruko aldea zikin badago, Garbitzeko desmunta ditzakezu.

Labea hotz dagoela, irekia tea guzti zeta osagarrien poltsatxoan aurkituko dituzun tope gorriekin fi nka ezazu. Geratzen diren bi osagarriak sartu palanka eginez kristala altxatzeko (3.7.3). Kendu kristala (3.7.4), garbitu eta lehortu zapi batekin (3.7.5). Beharrezkoa bada, ate barruko kristalak kendu. Modeloaren arabera kristal bat edo bi izan daitezke, izkina bakoitzean tope beltza dutenak. Horiek kentzeko, sartu eskua atearen azpiko aldetik eta tiratu gorantz (3.7.6). Behin kenduta, kendu topeak kristala garbitzeko (3.7.7).

Kristalak garbi daudenean (3.7.8) sartu itzazu berriz gomazko topeetan, muturra gorantz dutela (3.7.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa (L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan daudela ziurtatuz (3.7.10). Bukatzeko, jarri geratzen den kristala PYROLYTIC hitza irakurtzeko moduan (3.7.11). Kendu topeak (3.7.12) eta itxi atea.

Erabilera-oharrak:

• Ziurtatu labea itzalita dagoela.
- Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten.
- Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.

3.8 Labea kanpotik garbitzea. Erabili produktu neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.

4

Arazoak konpontzea

FAGOR 6H800A TCX - Arazoak konpontzea - 1

Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo batzuk.

4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo aukeratutako temperatura.

4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu bonbilla edo fusiblea.

4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da. Jaitsi temperatura edota labea garbitu.

4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi duzula. Blokeatze-sistemak edo temperatura sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu Teknikoiari.

4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako tenperatura lortu da. Prestaketa-zikloa amaitu egin da.

4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten du. Normala da, haizagailuak martxan jarraitzen du barruko nahiz kanpoko temperatura jaitsi bitartean.

4.7 Arazoen ohartarazpenak

F01Tenperatura-sentsorearen akatsa.

F 02 Atea blokeatuta (4.7.1).

F 03 Ez da posible pyrolysia egitea.

F 04 Atearen blokeatze-sistemaren akatsa.

F 05 Software-akatsa.

F 10 Prestaketa martxan dagoen bitartean elektrizitate-hornidura etetea.

Au Fo Automatikoki deskonektatzea hainbat orduz funtzionatu ondoren (4.7.2).

FAGOR 6H800A TCX - Arazoak konpontzea - 2

Ez ibili labearekin. Konpontzeko zerbitzu teknikoari deitu.

5

Segurtasuna

FAGOR 6H800A TCX - Segurtasuna - 1

- Labea baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.

- Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera.

- Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.

- Argindar-kablea hondatuta badago, saldu

osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.

- Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke elektrikoak saihesteko.

- Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira apurtu daitekeelako.

- Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea martxan dagoela eskura dauden atalak bero daitezke.

- Ez ukitu labe barruko berogailurik.

- Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.

6

Ingurumena

FAGOR 6H800A TCX - Ingurumena - 1

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.

Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa.

FAGOR 6H800A TCX - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 1

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko lakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota ir.

Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea.

Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.

Egosketa-taula

ElikagaiaPrograma eta tenperatura Inaupena KokalekuaAurre-beroketaOsagarriak
haragiak eta hegaztiakbarazkiakartxahalkia1,5 Kg210°C 150 - 60 min ez
txerrikia1,5 Kg180°C85 - 95 min2ez
bildotsa1,2 Kg220°C40 - 50 min2ez
indioilarra4 Kg190°C115 - 125 min1ez
oilaskoa1,25 Kg230°C50 - 60 min1ez
piper gorriakerreta1,25 Kg210°C30 - 40 min2ez
tomate beteak4 ale220°C15 - 19 min2ez
legatz errea1,5 Kg230°C7 - 9 min2bai
otarrainxkalabean1 Kg240°C4 - 5 min4bai
arrain erreak1 Kg220°C13 - 17 min2bai
bakailaoalabean1,5 Kg220°C7 - 9 min2bai
pizza220°C18 - 22 min1bai
ogia220°C18 - 22 min2ez
madalenak210°C15 - 19 min2bai
budina150°C30 - 40 min1ez
desizozketa elikagai mota guztietarako2ez
Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : 6H800A TCX

Kategoria : Labe elektrikoa