ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H860AX FAGOR
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: Labea erabili baino lehen, irakurri eskuliburua osorik. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barruan aurkituko dituzu.
Eskuliburu hau testuak dagozkien irudiekin erlazionatzeko moduan diseinatu da.
Identifikazioa

Identifikatu zure labearen modeloa ("a", "b", "c", "d", "e"), zure aparatuaren aginte-panela irudietakoarekin alderatuz.
1
Instalazioa
1.1 Bilgarria kentzea. Babes-elementu guztiak kendu. 1.2 Sare elektrikora konektatzea. Izan beti kontuan ezaugarri-plakako datuak (1.2.1) nahiz labea jarriko den altzariaren neurria (1.2.2, 1.2.3).
Aparatua konexio monofasiko finko baten bidez konektatu behar da sarera, konexio neutroa (urdina) neutrora konektatzen dela bermatuz. Sartu labea eta egoki kokatu bere tartean (1.2.5). Soberako kablea ezin da goiko aldean geratu (1.2.6). Emandako bi torlojuekin, altzarira lotu ezazu (1.2.7).
2
Erabilera
2.1 Ordua doitzea. Labea konektatzean, bisoreak dir-dir egingo du (2.1.1, 2.1.2, 2.1.3). Doitu ordua + tekla sakatuz (2.1.4) edo -agintea biratuz (2.1.5, 2.1.6). 3 segundo igarotakoan, edo (2.1.7) tekla nahiz (2.1.8) tekla sakatuz, ordua finkatuta geratuko da. Oharra: Ordua berriz doitu beharko duzu hornikuntza elektrikoa eten egiten bada. 2.2 Ordua aldatzea Labea itzalita dagoela, sakatu posiziora heldu arte (2.2.1, 2.2.2) edo sakatu segundo batzuez (2.2.3). Orduak dir-dir egiten duenean, doitu ordua + tekla sakatuz (2.2.4) edo agintea biratuz (2.2.5, 2.2.6). Segundo gutxi batzuetan, ordua finkatuta geratuko da.
2.3 Ohartarazpen-funtzioa
Sakatu posiziora heldu arte (2.3.1, 2.3.2, 2.3.3). Denbora doitu + teklarekin, + agintea biratuz (2.3.4, 2.3.5, 2.3.6). Segundo batzuetan, denbora finkaturik geratzen da eta atzerako kontaketa hasten da. Bukatzean, soinuzko seinalea aktibatuko da. Seinalea isilarazteko, sakatu edozein tekla.
2.4 Zure labe berria lehenengo aldiz erabili baino lehen, hutsik dagoela berotu
(sin (elikagairik gabe, posizioan, 250 gradutan eta 30 minutuz). Kea edota usain txarra sor dezake (normala da, koipe-hondarrak berotzen direlako, etab.). Behin hoztuta, garbitu barrutik zapi heze batekin.
2.5 Osagarriak. Modeloen arabera, erretilu arrunta (2.5.1), erretilu sakona (2.5.2)
eta parrilla arrunta (2.5.3) dituzu, era independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, edozein erretilu konbina dezakezu parrilla arruntarekin (2.5.4). Parrilla erdi-ateragarria (2.5.5) eta parrilla ateragarria (2.5.6, 2.5.7) bi erretiluen edo, bestela esanda, multzoaren euskarri dira. "Bultzatu" gidari ateragarriak badituzu, sartu itzazu labean erretilua baino lehenago (2.5.9). "Bultzatu" gidariak automatikoki ateratzen dira labea irekitzean erretiluaren pisuarekin. S/ modeloa hori eragozteko blokeoa erabili (2.5.10). "Bultzatu" gidariekin, nahitaezkoa da elikagaien euskarri gisa erretilu bat erabiltzea (2.5.11). Kontuan hartu parrillen posizioa barrura sartzerakoan. Alboetan, buelta ez emateko topeak dituzte (2.5.12).
2.6 Osagarrien posizioa. 5 posizio dituzu osagarriak kokatzeko
□1□2□3□4□5.
2.7 Prestatu beharreko elikagaia. Sartu
elikagaia labean. Osagarria(k) eta gomendatutako posizioa aukeratu edo kontsultatu prestaketa-taula. Itxi atea.
PLATER BAT PRESTATZEA
2.8 Prestaketa-funtzioa aukeratzea
Funtzioak aukeratzeko agintea biratu eta modeloaren arabera nahi duzun funtzioa aukeratu.
Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein
plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe.
gabe: Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa. Beroa. Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa era uniformean banatuz gainerretzen du. Tamaina handiko platerak erretzeko egokia. Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, soufflé, eta bexamela. Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak. Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia. Zolako bero indartsua, haizagailuarekin. Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformean banatzen du. Paelletarako egokia. Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela. Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu.
2.9 Tenperatura aukeratzea. Tenperatura aukeratzeko agintea biratu nahi duzun posizioan jarri arte (2.9.1).
Prestaketa era aukeratzerakoan labeak tenperatura optimoa proposatzen badizu, berehala hasiko da prestatzen. Tenperatura alda dezakezu dir-dir egiten duen 3 segundoetan edo honela: sakatu tekla (2.9.2), tenperaturak dir-dir egingo du; aldatu agintea biratuz (2.9.3). Edo sakatu tekla posiziora heldu arte (2.9.4), tenperaturak dir-dir egingo du; aldatu agintea biratuz (2.9.5).
Tekla sakatuta mantentzen baduzu, labearen barruko tenperatura erreala bistaratuko da.
2.10 Labea itzaltzea. Prestaketa bukatzen den guztietan, funtzioak aukeratzeko agintea biratu 0 posizioan jarri arte (2.10.1). Zure labeak tenperatura aukeratzeko agintea badu, biratu baita ere 0 posizioan jarri arte (2.10.2).
DENBORA-FUNTZIOAK
2.11 Iraupena aukeratzea. Aukeratu nahi duzun prestaketa-funtzioa eta tenperatura. Sakatu edo teklak dir-dir egin arte (2.11.1, 2.11.2, 2.11.3). Doitu prestaketa-denbora + eta - teklak sakatuz (2.11.4) edo agintea biratuz (2.11.5, 2.11.6). Segundo batzuetan,
denbora finkaturik geratzen da eta atzerako kontaketa hasten da. Bukatzerakoan, labeak txistu egingo du. Txistua eteteko sakatu edozein tekla eta itzali labea.
2.12 Bukatzeko ordua aukeratu. Aukeratu prestaketa-funtzioa, tenperatura eta prestaketaren iraupena. Sakatu edo teklak dir-dir egin arte (2.12.1, 2.12.2, 2.12.3). Doitu prestaketa bukatzeko ordua + eta - teklak sakatuz (2.12.4) edo agintea biratuz (2.12.5, 2.12.6). Zehaztutako orduan bukatzeko atzeratuko da martxan jartzea. Bukatzerakoan, labeak txistu egingo du. Txistua eteteko sakatu edozein tekla eta itzali labea. 2.13 Deskonexio automatikoa (b, c, d, e). Labea itzaltzea ahaztu bazaizu, automatikoki deskonektatuko da denbora bat igarota. 100 °C baino gutxiagotan, labea 10 ordu igarota deskonektatzen da. 100 °C baino gehiagotan, 3 ordutan deskonektatzen da. 2.14 Celeris funtzioa. Labea aurretiaz berotzeko. Funtzioak aukeratzeko agintea posiziora biratu eta sartu nahi duzun tenperatura (2.9). Labeak berehala hartuko du aukeratutako tenperatura. Behin tenperatura hartuta, elikagaia sartu eta aukeratu prestaketa-funtzioa nahiz beharrezko denbora. 2.15 Blokeatze-funtzioa. Umeak labearekin ibili daitezen ekiditeko. Aktibatzeko, sakatu aldi berean + eta - teklak ikurra ikusi arte (2.15.1). Edo bestela, sakatu aldi berean - eta + teklak ikurra ikusi arte (2.15.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa. 2.16 Hondar-bero. Itzali eta gero labeak bero jarraitzen duela adierazten du. Termometroa pantailan bistaratuko da barruko tenperatura 60 °C baino altuagoa den bitartean.
3
Mantentze-lanak eta garbitzea

3.1 Osagarriak garbitzea. Plater-ikuzgailuan sartu daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabili ezazu detergente arrunta. Aurretik uretan jarri garbiketa errazagoa izan dadin.
Pirolitikoak ez diren labeak
3.2 Horma lauak dituzten modeloak. Labea epel dagoela garbitu ur beroz eta xaboiaz bustitako zapi batekin.
3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak.
Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da.
Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu funtzioa.
Jarri tenperatura 250 °C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.
Labe pirolitikoak
3.4 Pirolisizko garbiketa.
Zikinkeria tenperatura altuekin kenduz garbitzen da. - Keak eta usainak katalizatzaile batetik igarotzean kentzen dira. - Ez da beharrezkoa labeak koipe asko izan arte itxarotea garbiketa egiteko. Pirolisiaren ostean, labea hotz dagoela, igaro zapi heze bat errauts zuria kentzeko. Pirolisia martxan jarri baino lehen, atera osagarri guztiak labetik, sukaldeko osagarriak eta gidari teleskopikoak barne. Zikinkeria-multzo handirik badago, kendu pirolisia egin baino lehen, su hartu edo ke gehiegi sor ez dezaten ekiditeko. Pirolisian, gainazalak normalean baino beroago jartzen dira. Umeek urrun egon behar dute.
Labearen zikinkeria-mailaren arabera, bi pirolisi mota aukeratu ditzakezu.
Pirolisia: Labea oso zikin dagoenean erabili, garbiketa 2 ordutan egiten da. Aktibatzeko, funtzioak aukeratzeko agintea posizioan jarri (3.4.1).
Oharra: Aukera honetan, pirolisi bidezko
garbiketa egin daiteke, erretilu esmaltatua osagarria. Metatutako koipea kendu ondoren, 2. mailan jarri.
ECO Pirolisia: Garbiketa ordu eta erdian egiten du. Aktibatzeko, funtzioak aukeratzeko agintea posizioan jarri (3.4.2).
Oharra: Denbora eta tenperatura parametroak finkoak dira eta, beraz, ezin dira aldatu.

Prozesua hastean, labeak oso tenperatura altuak hartzen ditu eta, segurtasuna bermatzeko, atea blokeatu eta argia pizten da kurraren alboan (3.4.3). Tenperatura jaisten denean, argia itzaliko da eta atea ireki ahal izango da berriz.
3.5 Pirolisi geroratua. Pirolisi prozesua bukatzeko ordua programatzeko aukera ere baduzu. Funtzioak aukeratzeko agintea biratu eta aukeratu (3.5.1). Sakatu (3.5.2) edo (3.5.3) ikurrak dir-dir egin arte. Pirolisia bukatzeko ordua doitzeko, biratu denbora aukeratzeko agintea (3.5.4, 3.5.5).
3.6 Barruko hormak garbitzea. Alboetako gidariak atera garbiketa prozesuen ondoren egon litezkeen koipe-hondarrak edota errautsak kentzeko. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi finkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.6.1, 3.6.2) edo euskarriduna (3.6.4, 3.6.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.6.3, 3.6.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.
Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.6.7) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.6.8).
3.7 Kristalak garbitzea.
Kanpoko garbiketa: Erabili zapi leun bat kristalak garbitzeko produktu batez hezetuta.
Barruko garbiketa: Kristalen barruko aldea zikin badago, garbitzeko desmuntatu ditzakezu.
Labea hotz dagoela, ireki atea guztiz eta osagarrien poltsatxoan aurkituko dituzun tope gorriekin finkatu ezazu. Geratzen diren bi osagarriak sartu palanka eginez kristala altxatzeko (3.7.3). Kendu kristala (3.7.4),
garbitu eta lehortu zapi batekin (3.7.5). Beharrezkoa bada, ate barruko kristalak kendu. Modeloaren arabera kristal bat edo bi izan daitezke, izkina bakoitzean tope beltza dutenak. Horiek kentzeko, sartu eskua atearen azpiko aldetik eta tiratu gorantz (3.7.6). Behin kenduta, kendu topeak kristala garbitzeko (3.7.7).
Kristalak garbi daudenean (3.7.8) sartu itzazu berriz gomazko topeetan, muturra gorantz dutela (3.7.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa (L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan daudela ziurtatuz (3.7.10). Bukatzeko, jarri geratzen den kristala PYROLYTIC hitza irakurtzeko moduan (3.7.11). Kendu topeak (3.7.12) eta itxi atea.
Erabilera-oharrak:
Ziurtatu labea itzalita dagoela. - Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten. - Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.
3.8 Labea kanpotik garbitzea: Erabili produktu neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.
4
Arazoak konpontzea

Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo batzuk.
4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo aukeratutako tenperatura. 4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu bonbilla edo fusiblea. 4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da. Jaitsi tenperatura edota labea garbitu. 4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi dizula. Blokeatze-sistemak edo tenperatura-sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu Teknikoari. 4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako tenperatura lortu da. Prestaketa-zikloa amaitu egin da. 4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten du. Normala da, haizagailuak martxan jarraitzen du barruko nahiz kanpoko tenperatura jaitsi bitartean.
4.7 Arazoen ohartarazpenak
F01 Tenperatura-sentsorearen akatsa. F02 Atea blokeatuta (4.7.1). F03 Ez da posible pyrolysia egitea. F04 Atearen blokeatze-sistemaren akatsa. F05 Software-akatsa. Prestaketa martxan dagoen bitartean elektrizitate-hornidura etetea. F06 Automatikoki deskonektatzea hainbat orduz funtzionatu ondoren (4.7.2).
Ez ibili labearekin. Konpontzeko, zerbitzu teknikoari deitu.
5
Segurtasuna

- Labea baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
- Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera.
- Labearen sareko zirkuiuak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.
- Argindar-kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko. Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke elektrikoak saihesteko.
- Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira apurtu daitekeelako.
- Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea martxan dagoela eskura dauden atalak berotu daitezke. Ez ukitu labe barruko berogailurik.
Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fisikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere, haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.

Ingurumena

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada, kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.

Gurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakina.
hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara botabehar.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea.
Extresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihsten ditu, eta energia eta baliabideak aureztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
Egosketa-taula