6H196A B - Labe elektrikoa FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H196A B FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz 6H196A B FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe elektrikoa PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H196A B - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H196A B markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H196A B FAGOR
Erabilera- eskuliburua
Oso garrantzitsua: labea erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barrualdean aurkituko dituzu.
Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

Identifi kazioa

Identifikatu zure labaren modeloa ("a", "b", "c", "d", "e", "f"), zure aginte-panela irudikoarekin alderatuz.


Instalazioa
1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementuguztiak.
1.2 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3).
Labe independenteak: aparatua konexio fi nko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7).
Bitrozeramikazko plaketarok erabilera anitzeko labeak: arriskua saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxa askatu (1.2.8). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13). Labea barrurino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).
Labea + plaka multzoa: labea saraka konektatu (1.2.4). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.18). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko
lekua utziz (1.2.10). Plaka labera torlojutu (1.2.19). Labea barrurino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15).

Erabilera

Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, kokalekuan, 250^ -tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sordezake (normala da, koipehondarrak...berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batez.
2.1 Osagarriak. Modeloaren arabera, erretilu estandarra (2.1.1), erretilu sakona (2.1.2) eta parrilla estandarra (2.1.3) dituzu. Horiek modu independentean funtzionatzen dute. Gainera, edozein erretilu parrilla estandarrarekin konbinadezakezu multzoa osatuz (2.1.4) Partzialki ateratzen den parrilla (2.1.5) eta guztiz ateratzen dena (2.1.6, 2.1.7) erretiluen edo multzoaren euskarriak dira (2.1.8). Parrillak barrualdera sartzerakoan, kontuan hartu horien kokalekua. Alboetan topeak dituzte, irauli ez daitezen (2.1.9).
2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude osagarriak jartzeko 12345
2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Tira beheko agintetik eta biratu eskuinera (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu tekla, eta [keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5). Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada.
2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labeansartu.Osagarria(ke) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean.Itxi atea.
2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea. Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu hautagailua biratuz.
Funtzionamendu-argia piztuko da.
2.6 Temperatura aukeratzea ℃ Temperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako temperatura lortutakoan, argia itzali egingoda.
IRAUPEN-FUNTZIOAK
2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea: minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funziona dezan, eskuzko posizioan jarri
Erloju analogikoa: Biratu goiko mandoa eskuinera eta aukeratu minutuak (2.7.2). Denbora-mugarik gabe fungzionadezan, eskuzko posizioan jarri , eta gezi gorria erlojuko orratzek adierazten duten ordu berean kokatu.
Erloju digitala: sakeutekla, eta [keinuka hasiko da (2.7.3). Iraupena aldatu +, -teklak erabiliz (2.7.4). Segundo batzuen ostean, ikurak ez du keinurik egingo.
2.8 Hasiera-ordua aukeratzea.
Erloju analogikoa:Programa eta tenperatura aukeratutakoan, biratu goiko mandoa A tokian jarri arte. Ondoren tira goiko mandotik eta biratu gezi gorriak hasteko ordua adierazi arte (2.8.1).Aukeratu iraupena, goiko agintea eskuinera biratuta.
2.9 Amaiera-ordua aukeratzea.
Erloju digitala:programa, temperatura eta iraupena aukeratutakoan,sakatu l tekla, eta l keinuka hasiko da (2.9.1).Amaieraordua aldatu ^+ ,teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen ostean,ikurrak ez du keinurik eingo.
2.10 Abisu-funtzioa
Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Biratu goiko aginteaa eskuinereta aukeratu minutuak (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik fungtzionatzen du.
Erloju digitala: sakatua tekla hainbat aldiz, eta [keinuka hasiko da (2.10.3). Iraupena aldatu +, -teklak erabiliz (2.10.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik eingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean fungzionatzen du.
2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez dezaten..
Erloju analogikoa: Biratu goiko aginteau aukeratu arte (2.11.1).
Erloju digitala: +, -teklak aldi berean sakatu 3 segundoz, eta ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.
Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtio- eta temperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan. Labeko atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke-eta.
3 Mantentzea eta garbiketa

3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu.
3.2 Alboko gadarien garbiketa Atera itzazu gadariak (3.2.1, 3.2.2), (3.2.3, 3.2.4) modeloaren arabera. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili, belaki edo eskuila baten laguntzarekin.
3.3 Labearen barrualdea garbitzea. Piztu barruko argia (3.3.1, 3.3.2). Horma lisodun modeloak: eskuzko garbiketa. Garbitu labea temperatura epelean, ur beroz eta ozpinez bustitako trapu batez. Horma zimurdun modeloak: auto-garbitzaileak. Egosketa-funtzioa , 250^ -tara izan 30-60 minutuz.
3.4 Sabia garbitzea. Grilla eraisgarria bada (3.4.1, 3.4.2), garbitu ur beroz eta ozpinez bustitako trapu batez.
3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez.
Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz Iurrunezko garbiketaekipamendurik.

Arazoak konpontzea

Badira hainbat gorabehera suk zeuk konpon ditzakezunak.
4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/ eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela.
4.2 Labea martxan dela, kea irteten da.Jaitsi labeko temperatura edo/eta labea garbitu (3.3 puntua)
4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du. Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko temperatura jaitsi arte.
Pantaila digitala duten modeloek edozein
gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko
sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango dozu:
4.4 Ez dabil.Keinuka.Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 punta).
4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-arrazoengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntoa).
4.6 Ez dabil.Keinuka.Funtzio-hautagailua 0 kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 punta).
4.7 Badabil. [keinuka. Sakatu edozein tekla.

- Ez manoeiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora.

Segurtasuna

- Labea baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
- Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentiaria egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lurhargunera.
- Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.
- Argindar-kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
- Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke elektrkoak saihesteko.
- Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili garbiketa-productu urratzailerik ezta metalezko espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira apurtu daitekeelako.
- Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea martxan dagoela eskura dauden atalak bero daitezke.
- Ez ukitu labe barruko berogailurik.
Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ezadio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.

Ingurumena

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa.
ikurak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara botaher.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzizure labea.
Extresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihestenditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
Egosketa-taula
| Elikagaia | Programa eta tenperatura Iraupena Kokalekua | Aurre- beroketa | Osagariak | ||
| txahalkia 1,5 Kg | 190°C | 210°C 1 | 50-60 min ez | ||
| txerrikia 1,5 Kg | 150°C | 180°C | 85-95 min | 2 | ez |
| bildotsa 1,2 Kg | 200°C | 220°C | 40-50 min | 2 | ez |
| indioilarra 4 Kg | 170°C | 190°C | 115-125 min | 1 | ez |
| oilaskoa 1,25 Kg | 210°C | 230°C | 50-60 min | 1 | ez |
| piper gorriak erreta 1,25 Kg | 190°C | 210°C | 30-40 min | 2 | ez |
| tomate beteak 4 ale | 200°C | 220°C | 15-19 min | 2 | ez |
| legatz erre 1,5 Kg | 210°C | 230°C | 7-9 min | 2 | bai |
| otarrainxka lablean 1 Kg | 220°C | 240°C | 4-5 min | 4 | bai |
| arrain erreak 1 Kg | 200°C | 220°C | 13-17 min | 2 | bai |
| bakailaoa lablean 1,5 Kg | 210°C | 220°C | 7-9 min | 2 | bai |
| pizza | 200°C | 220°C | 18-22 min | 1 | bai |
| ogia | 200°C | 220°C | 18-22 min | 2 | ez |
| madalenak | 190°C | 210°C | 15-19 min | 2 | bai |
| budina | 130°C | 150°C | 30-40 min | 1 | ez |
| desizozketa elikagai mota guztietarako | 75°C | 2 | ez | ||