FAGOR 6H114AN - Labe elektrikoa

6H114AN - Labe elektrikoa FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H114AN FAGOR PDF formatuan.

📄 86 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR 6H114AN - page 75
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz 6H114AN FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe elektrikoa PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H114AN - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H114AN markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H114AN FAGOR

Gorde eskuliburu hau tresnarekin batera. Tresna beste pertsona bati saldu edo eman behar badiozu, ziurtatu labearekin batera eskuliburua ematen diozula. Irakurri gomendio hauek tresna instalatu eta erabili aurretik. Zure eta besteen segurtasunaren onbeharrez idatzi dira.

  • Indarrean dagoen tokiko araudiari jarraikiz, labearen elektrizitate-elikadura instalatzean, deskonektatzeko gailuak ere instalatu behar dira.
  • Instalatzaile baimendu batek instalatu behar du labea, fabrikatzailearen argibideei eta eskemei jarraikiz.
  • Instalazio elektrikoak ezaugarri-plakan adierazitako potentzia maximoa errespetatu behar du, baita arauzko lur-hartunea duen elektrizitate-hartunea ere.
  • Elikatze-kablea kaltetuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo langile gaitu batek aldatu beharko du, arriskuei aurre hartzeko.
  • Lanpara aldatu aurretik, deskarga elektrikoak ekiditeko, egiaztatu tresna deskonektatuta dagoela.
  • Ez erabili garbiketa-produktu erregarri edo espartzu metaliko gogorrik labeko atea garbitzeko; gainazala urratu eta beira puskatu liteke.
  • Labea martxan dagoenean, eskura dauden parte batzuk bero daitezke. 8 urtetik beherako umeek urrun egon behar dute, behintzat, ez badute zaintza etengaberik.
  • Saiatu barruko berotze-elementuak ez ukitzen.

  • Tresna hau 8 urtetik gorako umeek, gaitasun fi siko, sentsorial edo mentalak urrituta dituzten pertsonek edo ezagutza eta esperientzia falta dutenek erabili ahal izateko, zaintza izan behar dute edo aurretik tresna segurtasunez erabiltzeko eta arriskuak ulertzeko argibide egokiak eman behar zaizkie. Umeek ez dute aparatuarekin jolastu behar.

  • Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko mantentze- eta garbitze lanetan zaintzarik gabe.
  • Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatu da. Ez erabili xede komertzial edo industrialekin. Elikadura-produktuak egosteko baino ez du balio.
  • Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan liteke.
  • Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino gehiago berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun egon behar dute.
  • Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labetik egoste-elementu guztiak eta garbitu hondar handiak.
  • Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu ez dela umerik esertzen edo igotzen.
  • Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin behar du.
  • Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita posizioan daudela.
  • Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili ondoren gordetzeko.
  • Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako neurriak direla-eta).
  • Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari denean, programa guztietan, baita grill programan ere.

FAGOR 6H114AN - 1

Identifi kazioa
FAGOR 6H114AN - 2

Identifikatu zure labearen modeloa ("a", "b", "c", "d", "e", "f"), zure aginte-panela irudikoarekin alderatuz.

FAGOR 6H114AN - 3

Instalazioa
FAGOR 6H114AN - 4

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak.
1.2 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3).

Labe independenteak: aparatua konexio

fi nko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7). Tresna instalatzen bukatzeko, ordua ezarri beharra dago (a, c, d, f). Tarte batez aktibitaterik ez badu, tresna standby edo egonean modura pasako da eta, modeloaren arabera, argia jaitsi edo pantaila itzali egingo da.

Bitrozeramikazko plaketarako

erabilera anitzeko labeak: arriskua saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxa askatu (1.2.8). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13). Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).

FAGOR 6H114AN - Bitrozeramikazko plaketarako - 1
Erabilera

FAGOR 6H114AN - Bitrozeramikazko plaketarako - 2

Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe,

kokalekuan, 250 °C-tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sor dezake (normala da, koipe-hondarrak ...berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batez.

2.1 Osagarriak. Modeloen arabera erretilu sakona (2.1.1), erretilu laua (2.1.2) eta funtzio anitzeko parrilla (2.1.3) izango dituzu, modu independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, funtzio anitzeko parrillarekin (2.1.4) edozein erretilu konbinatu eta multzoa osa dezakezu. Osagarri edo multzo guztiak zuzenean edo partzialki ateratzeko parrillaren (2.1.5) gainean nahiz guztiz ateratzeko parrillaren gainean munta daitezke (2.1.6, 2.1.7) (2.1.8). Partzialki ateratzeko erretilua baduzu, modu independentean edo beste erretiluekin batera erabiliko da (3 modalitate) (2.1.9). Parrilla sinplea modu independentean erabiltzen da (2.1.10). Automatikoki ateratzeko "Impulse" gidariak badituzu, lehenik, sar itzazu labean erretilu gabe(2.1.11). Labea irekitzean, "Impulse" gidariak automatikoki irtetzen dira erretiluaren pisuarekin (2.1.12). "Impulse" gidariekin, nahitaezkoa da erretilua jakien euskarri gisa erabiltzea (2.1.13). Labe barrura sartzean, kontutan hartu beti parrillen posizioa. Ez iraultzeko geldigailuak dituzte alboetan (2.1.14).

2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude osagarriak jartzeko □1 □2 □3 □4 □5.
2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Tira beheko agintetik eta biratu eskuinera (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu 📁 tekla, eta 📄 keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu +, -teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen ostean, 📄 ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5).

Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada.

2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labean sartu. Osagarria(k) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean. Itxi atea.
2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea.
Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 1

Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 2

Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 3

Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa

era uniformmean banatuz gainerretzen du.

Tamaina handiko platerak erretzeko egokia.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 4

Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, souffl é eta bexamela.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 5

Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 6

Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformmean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 7

Zolako bero indartsua, haizagailuarekin.

Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformmean banatzen du. Paelletarako egokia.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 8

Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 9

Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu.

Funtzionamendu-argia piztuko da. Celeris. Labea aurretiaz berotzeko.

FAGOR 6H114AN - Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, - 10

Tenperatura aukeratzea ^°C Tenperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, argia itzali egingo da.

IRAUPEN-FUNTZIOAK

2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea Ⓤ: minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri 🚗.

Erloju analogikoa: Biratu goiko mandoa eskuinera eta aukeratu minutuak (2.7.2). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri 🚗, eta gezi gorria erlojuko orratzek adierazten duten ordu berean kokatu. Erloju digitala: sakatu tekla, eta 🚗 keinuka hasiko da (2.7.3). Iraupena aldatu + , -teklak erabiliz (2.7.4). Segundo batzuen osteen, 🚗 ikurrak ez du keinurik egingo.

2.8 Hasiera-ordua aukeratzea.

Erloju analogikoa: Programa eta tenperatura aukeratutakoan, biratu goiko mandoa 🔒 tokian jarri arte. Ondoren tira goiko mandotik eta biratu gezi gorriak hasteko ordua adierazi arte (2.8.1). Aukeratu iraupena, goiko agintea eskuinera biratuta.

2.9 Amaiera-ordua aukeratzea.

Erloju digitala: programa, temperatura eta iraupena aukeratutakoan, sakatu 📊 tekla, eta ▶ keinuka hasiko da (2.9.1). Amaiera-ordua aldatu + , —teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen osteen, ▶ ikurrak ez du keinurik egingo.

2.10 Abisu-funtzioa

Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Biratu goiko agintea eskuinera eta aukeratu minutuak (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik funtzionatzen du.

Erloju digitala: sakatua 📋 tekla hainbat aldiz, eta 🏠 keinuka hasiko da (2.10.3).

Iraupena aldatu + , -teklak erabiliz

(2.10.4). Segundo batzuen osteen, ikurrak ez du keinurik egingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean funtzionatzen du.

2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez dezaten..

Erloju analogikoa: Biratu goiko agintea aukeratu arte (2.11.1).

FAGOR 6H114AN - IRAUPEN-FUNTZIOAK - 1

Erloju digitala: + , -teklak aldi berean sakatu 3 segundooz, eta ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.

Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtzio- eta temperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan 🏠. Labeko atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke-eta.

3

Mantentzea eta garbiketa

FAGOR 6H114AN - Mantentzea eta garbiketa - 1

3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu.

Labearen barrualdea garbitzea.

3.2 Alboko gidarien garbiketa Alboetako gidariak atera. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi fi nkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.2.1, 3.2.2) edo euskarriduna (3.2.4, 3.2.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.2.3, 3.2.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.

3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak. Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da.

Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu ☐ funtzioa.

Jarri temperatura 250° C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.

3.4 Sabaia garbitzea. Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.4.1) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.4.2).

3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu

neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez.

3.6 Aquasliding funtzioa sistemari esker labea errazago garbitzen da uraren lurruna erabilita. 35 minutu irauten du eta honela egiten da.

  • Labe epelarekin hasi.
  • Atera osagarri guztiak eta alboetako gidak modeloaren arabera.
  • Zipriztindu labearen barruko hormak 200 ml urekin. ⚠ Ur gehiegi botaz gero, gainezka egin dezake.

- Modeloaren arabera, a) ☐ Aquaslading itxaron labeak garbiketa-zikloa bukatu dela adierazi arte. b) ☐ ohikoa 150°C-ra, 10 minutuz. Denbora hori igarotakoan, egokitu gutxieneko temperaturara (35°C - 75°C modeloaren arabera) eta mantendu 20 minutuz. Jarraibide hauek betetzen ez badira, aurrealdean kondentsazioa egon daiteke.

  • Itzali labea.
  • Kontuz ireki labeko atea, lurrina saihestuta.
  • Zikloaren amaieran kendu barruko ura eta trapu baten laguntzarekin kendu geratzen den zikina. Garbiketan laguntzeko ziklo honek eraginkortasuna galduko du ez badira adierazitako denborak errespetatzen.

* Modeloaren arabera, ohartarazle funtzioa erabil dezakezu.

Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa-ekipamendurik.

FAGOR 6H114AN - Mantentzea eta garbiketa - 2

Arazoak konpontzea

FAGOR 6H114AN - Arazoak konpontzea - 1

Badira hainbat gorabehera zuk zeuk konpon ditzakezunak.

4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela.
4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi labeko temperatura edo/eta labea garbitu (3.3 puntua)
4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du. Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko tenperatura jaitsi arte.

Pantaila digitala duten modeloek edozein gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu:

4.4 Ez dabil. ☐ keinuka. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu

batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-arrazoiengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).

4.6 Ez dabil. keinuka. Funtzio-hautagailua 0 kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 puntua).

4.7 Badabil. ☐ keinuka. Sakatu edozein tekla.

FAGOR 6H114AN - Arazoak konpontzea - 2

- Ez maneiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora.

FAGOR 6H114AN - Arazoak konpontzea - 3

text_image 5 Ingurumena

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.

Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa.

FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 1

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko

hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.

Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea.

Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.

Egosketa-taula

ElikagaiaPrograma eta tenperatura Iraupena KokalekuaAurre-beroketaOsagarriak
FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 2txahalkia 1,5 KgFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 3190°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 4210°C 150 - 60 min ez[XTT2]FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 5
txerrikia 1,5 Kg[3HDC]150°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 6180°C85 - 95 min[0CAH]2ez
bildotsa 1,2 Kg[BY43]200°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 7220°C40 - 50 min[0DBH]2ez
indioilarra 4 Kg[2XED]170°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 8190°C115 - 125 min[6TTT]1ez
oilaskoa 1,25 Kg[SWYH]210°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 9230°C50 - 60 min[43CZ]1ez
arrainak eta itsaskiakpiper gorriak erreta 1,25 Kg[TW6H]190°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 10210°C30 - 40 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 112ez
tomate beteak 4 aleFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 12200°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 13220°C15 - 19 min[0YWK]2ez
legatz errea / bakailaoa la-bean 1,5 KgFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 14210°C[ZYSK]230°C7 - 9 min[2D6S]2bai
otarrainxka labean 1 KgFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 15220°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 16240°C4 - 5 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 174bai
bestelakoakpizza[BWSX]200°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 18220°C18 - 22 min[XDAD]1bai
desizozketa elikagai mota guztietarakoFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 1975°C[G6SS]FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 202ez
Ogia/Opilak egiteko masa-ren hartziduraFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 2140°CFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 2240°C25 - 30 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 230ez
8.4.1 Gurinezko gaileta[S466]175°C22 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 243[COBD]
8.4.2 Madalenak[S3ZZ]185°C 23 min[ASHY]2FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 25
FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 26*160°C 45 min[3044]31[WHBX]
8.5.1 Koiperik gabeko bizkotxoa[H0H7]180°C 25 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 271FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 28
[SY4X]*180°C40 min[H6GA]31FAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 29
8.5.2 Sagar tarta[S7ZH]185°C40-45 min[28AT]2[3D8J]
[KXAT]*180°C50-55 min[0CZY]31[ETYZ]
9.1 Grillerako azaleraFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 30*250°C2-3 minFAGOR 6H114AN - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 314Aurre berotzea 5 min

* Modeloen arabera.

Sicurezza

FAGOR 6H114AN - Sicurezza - 1

⚠️ Nota

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : 6H114AN

Kategoria : Labe elektrikoa