ERABILTZAILE-ESKULIBURUA ISensys MF641Cw CANON
Irakurri mesedez "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" produktu hau erabili baino lehen.
Gidaliburu hau irakurtzen amaitu ondoren, gorde toki seguruan behar duzunean eskura izateko.
Dokumentu honetako informazioa abisatu gabe alda daiteke.
Sarrera
Makina honen funtzio guztiak deskribatzen dituen Erabiltzailearen gidaliburua
canon.com/oip-manual web gunean eskura dezakezu.
Makinaren lehenengo ezarpenen konfiguratzea
Application Library-ri (Aplikazio-liburutegiari) buruz*
Application Library-k (Aplikazio-liburutegiak) ohiko lanak egiteko funtzio erabilgarriak eta bestelako funtzioak botoi bakar bat sakatuz osatzeko aukera ematen du, aldi bakoitzean ezarpen funzionalak osatu beharrik gabe. Erregistratutako funtzio bakoitza botoi egokia sakatuz soilik atzitu daiteke Hasierako pantailan. Funtzio bakoitza ezagutzeko, ikusi Ezarpen gidaliburuan jasotako deskribapena.
- Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.
1.
- Konfiguratu lehenengo ezarpenak pantailan azaldutakoari jarraiki.
- Ezarri hizkuntza eta herrialdea/eskualdea. Ezarri ordu eremua eta uneko data/ordua. - Konfiguratu baimendu gabeko atzitzeak ekiditeko ezarpenak. Guztia egiaztatzeko, adierazi PIN bera bi aldiz. Gauzatu kolore zuzenketa.
Ordenagailu batera konektatzeko metodoaren konfiguratzea
Konfigurazioaren aurretik
- Makina ezin da haridun eta hari gabeko LAN batera aldi berean konektatu.
- Makina babestu gabeko sare batera konektatzen bada, baliteke zure informazio pertsonala hirugarrenei iristea. Gogoratu eta kontuz ibili.
- Makinak ez dakar bideratzailerik, beraz, izan bat gertu behar izanez gero. Hari gabeko LAN bideratzailerik ez badago ere, Sarbide puntu modua erabil dezakezu makinarekin hari gabeko konexio bat zure mugikorretik erraz sortzeko (Zuzeneko Konexioa).

Erabiltzailearen gidaliburua
Konexio metodoaren zehaztea

Hari gabeko LAN bidez konektatzeko: - Haridun LAN edo USB bidez konektatzeko:
Hari gabeko LAN bidez konektatzeko

- Ziurtatu ordenagailua bideratzailera behar bezala konektatuta dagoela.
- Egiaztatu sarearen ezarpenak ordenagailuan.
- Gogoan hartu SSID zenbakia eta sarearen gakoa.
- Egiaztatu bideratzailearen etiketa.
Erabiltzailearen gidaliburua
- Konfigurazioa errazagoa da bideratzailea WPS marka batekin badator. Erabiltzailearen gidaliburua
- Ezarri sarbide puntuaren eta sarearen kodea hurrengo pantailan ageri denari jarraiki.

- Hautatu .
- Hautatu .
- Hautatu .
- Aukeratu sarbide puntua (SSID), eta hautatu .
- Idatzi WEP kode bat (sarearen gakoa), eta hautatu .
- Hautatu < Bai>.
- Itxaron mezua agertu arte.
- Hautatu .
- IP helbidea automatikoki konfiguratuko da minutu pare baten.
5. Instalatu driverra eta softwarea.
● "Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean
Osatu dituzu hasierako ezarpenak.
Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.
- orrialdean
Haridun LAN bidez konektatzeko

Makinak ez dakar LAN kablerik. Izan bat gertu behar izanez gero
- Ziurtatu ordenagailua bideratzailera behar bezala konektatuta dagoela.
- Egiaztatu sarearen ezarpenak ordenagailuan.
- Konektatu LAN kablea.

Kablea konektatu ondoren, itxaron minutu batzuk (IP helbidea automatikoki konfiguratu arte). - Ordenagailuan IP helbide estatiko bat ezarri bada, konfiguratu eskuz makinaren IP helbidea.
4. Instalatu driverra eta softwarea.
Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean
Osatu dituzu hasierako ezarpenak.
Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.
- orrimaldean
USB bidez konektatzeko

- Makinak ez dakar USB kablerik. Izan bat gertu behar izanez gero. Ziurtatu erabiltzen duzun USB kableak honako markak dituela. -Ez konektatu USB kablea driverrak instalatu baino lehen. Dagoeneko egin baduzu, deskonektatu USB kablea ordenagailutik, itxi elkarrizketa-koadroa, eta ondoren jarraitu prozedura hau 1. pausotik hasita.
1. Instalatu driverra eta softwarea.
"Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean
- USB kablea makinara konektatzeko pantaila agertzen denean, kendu USB portuaren pegatina.

Osatu dituzu hasierako ezarpenak.
Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.
- orrialdean
Softwarearen instalatzea
- Hemen deskribatutako prozedura zure ordenagailuak Windows sistema eragilea badu soilik da aplikagarria. Software instalatzeko prozedurari buruzko xehetasun gehiago eskuratzeko, ikusi driverraren eskuliburua. Zure ordenagailuak macOS sistema eragilea erabiltzen badu, ikusi driverraren eskuliburua. Baliteke zure makinak macOS sistemarako driverrik ez ekartzea, noiz erosi zenuen arabera. Driver berriak Canon webgunera igotzen dira, zeuk bertatik berrienak jaitsi eta erabiltzeko.
1.

2.

Pantaila behar bezala erakusten ez bada, instalatu CD-ROM/DVD-ROM a edo bilatu "D:\MInst.exe" Windows sistema eragilean (Deskribapen honek CD-ROM/DVD-ROM unitatearen hizkia "D:" dela suposatzen du).
Eskanerraren erabilera
Sarearen ezarpenak "Send Function Setting Tool" (Bidalketa funtzioa ezartzeko tresna) erabiliz konfiguratzeak eskaneatutako jatorrizko dokumentuak mezu elektroniko edo I-Fax bidez bidaltzeko, edo partekatutako karpeta batean zein FTP zerbitzari batean gordetzeko aukera ematen dizu. 2. pausoan adierazitako pantailan, aukeratu [Abiarazi software-programak] [Send Function Setting Tool] azken hau abiarazteko.
Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko "Configuring Initial Settings for Fax Functions" (Fax-funtzioetarako hasierako ezarpenak konfiguratzea) atala
Fax ezarpenen konfiguratzea
Konfigurazioa hasi aurretik:
Zure makinak telefono-kablerik ez badakar, izan bat gertu behar izanez gero.
Konfiguratu fax ezarpenak pantailan azaldutakoari jarraiki.

1. Hautatu 2. Hautatu 3. Erregistratu makinaren telefono zenbakia (fax zenbakia) eta erabiltzailearen izen laburtua.

- Ondorengo informazioa helmuga makinan inprimatutako orrialdearen goialdean azalduko dira igorlearen informazio gisa.

- Ezarri jasotze modua.
- Osatu ezarpenak fax funtzioa erabiltzeko dituzun arrazoiei buruzko galderak erantzunez.
- Konektatu telefono-lineara.


- Hautatu .
- Hautatu <Bai>.
Osatu duzu ezarpena.
Kokatu behar bezala jatorrizko dokumentua
Gogoratu eragiketa hasi aurretik
Kokatu jatorrizko dokumentua beiraren gainean

Liburu, aldizkari eta egunkariak eskaneatzeko egokia.
- Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtziorik ez izatea.
Kokatu jatorrizko dokumentuak elikagailuan*


Jarraikako
literatura
eta kotizazio
orrialde anitz
eskaneatzeko
egokia.
Hasieragiketa eragiketa paneletik
Makina (MF645Cx)
Eragiketa panela ezabatu tekla)
siera] ezabatu tekla)

Eskaneatzen
- Kokatu jatorrizko dokumentua.
- Sakatu eta aukeratu .
- Aukeratu eskaneatze mota, eta adierazi beharrezko informazioa.
- Hautatu , edo .
Eskaneatze motak
Gorde USB memoria-gailuan ■ Bidali posta elektroniko bidez Bidali fitxategi zerbitzarira
Organagailu batetik eskaneatzeko
MF Scan Utility

Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko
"Scanning" (Eskaneatzen) atala

Kopiatzen
- Kokatu jatorrizko dokumentua.
- Sakatu eta ondoren aukeratu.
- Zehaztu kopiatze ezarpenak.
- Adierazi kopia kopurua.
- Aukeratu edo.
Kopiatze ezarpen erabilgarriak
N orrialde berean Bi aldetatik edo alde batetik* Handitzea edo txikitzea Nortasun agiriak kopiatzea Pasaportearen kopia
- Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.


Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko
"Copying" (Kopiatzen) atala

Faxa bidaltzen*
- Kokatu jatorrizko dokumentua.
- Sakatu eta aukeratu < Faxa>
- Adierazi hartzailearen informazioa.
- Zehaztu fax ezarpenak.
- Aukeratu.
- Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.
Fax funtzio erabilgarriak
Igorpen sekuentziala, memoria jasotzea, ordenagailu faxa


Xehetasun gehiagorako
erabiltzailearen gidaliburuko
"Faxing" (faxa bidaltzen) atala

Inprimatzea
- Ireki inprimatu nahi duzun dokumentua, hautatu aplikazioaren inprimatze funtzioa.
- Hautatu makinarentzako inprimagailuaren driverra, eta hautatu [Hobespenak] edo [Propietateak].
- Zehaztu paperaren neurria.
- Zehaztu paperaren jatorria eta mota.
- Zehaztu inprimatze ezarpenak.
- Aukeratu [Ados].
- Aukeratu [Inprimatu] edo [Ados].
Inprimatze ezarpen erabilgarriak
2 aldetatik* N orrialde berean Liburuxka inprimatzea*

- Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.

Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko
Paperaren tiraderakargatzea
1 Atera paperaren tirdera.



4 Sartu paperaren tirdera makinan.
Neurri edo mota ezberdinetako papera kargatuz gero, ziurtatu ezarpenak aldatzen dituzula.
5 Sakatu a Hautatu . 6 Zehaztu paperaren neurria eta mota pantailari jarraiki.
Eskuzko aitzinamendurako erretena kargatzea



4 Sartu papera poliki eskuzko elikagailuan atakaren atzealdera iritsi arte. 5 Zehaztu paperaren neurria eta mota pantailari jarraiki.
Arazorik izanez gero
Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko "Arazoak konpontzea" atala
Badirudi makinak ez duela funtzionatzen
Egiaztatu honakoa.
- Makina piztuta al dago?
- Makina lo moduan al dago?
Pantaila eta teklatua badaude, sakatu etengailua.

- Elikatze-kablea behar bezala konektatuta al dago?

Arazoak jarraitzen badu, ikusi Erabiltzailearen gidaliburua.
Papera buxatzea
Kendu paper buxatua pantailan agertuko diren jarraibideen arabera.

Toner-kartutxoa aldatzea
Aldatu toner-kartutxoa pantailan agertuko diren jarraibideen arabera.

Ordezko toner kartutxoaren modelo zenbakia
- Canon Cartridge 054 Black (Beltza)
- Canon Cartridge 054 Cyan (Zian)
- Canon Cartridge 054 Magenta (Magenta)
- Canon Cartridge 054 Yellow (Horia)
- Canon Cartridge 054 H Black (Beltza)
- Canon Cartridge 054 H Cyan (Zian)
- Canon Cartridge 054 H Magenta (Magenta)
- Canon Cartridge 054 H Yellow (Horia)
Eranskina
Segurtasun-argibide garrantzitsuak
Atal honetan, makina hau eta beste batzuk erabiltzen dituzten erabiltzaileak ez zauritzeko eta jabetza ez kaltetzeko segurtasun-argibide garrantzitsuak azaltzen dira. Irakurri kapitulu hau makina erabili aurretik, eta jarraitu argibideak makina behar bezala erabiltzeko. Ez egin eskuliburuan azaldutako eragiketak ez diren beste batzuk. Canon ez da eskuliburu honetan azaldu gabeko eragiketen, erabilera okerraren edo Canon-ek edo Canon-ek baimendutako hirugarrenen bidez egin gabeko konponketen edo aldaketen ondoriozko kalteen erantzule izango. Makina gaizki erabiltzearen ondorioz izandako zauri pertsonalak edo konponketa handi bat behar duten kalteak ez dira estaliko berme mugatu honekin.
ABISUA
Behar bezala erabiltzen ez bada, heriotza eta pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei buruzko abisuak adierazten ditu. Makina seguru erabiltzeko, hartu kontuan abisu hauek.
KONTUZ
Behar bezala erabiltzen ez bada, pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei buruzko abisua adierazten du. Makina seguru erabiltzeko, hartu kontuan neurri hauek.
GARRANTZITSUA
Erabiltzeko eskakizunak eta murrizketak adierazten ditu. Ziurtatu elementuak kontuz irakurten dituzula makina ongi erabiltzeko eta makina edo jabetza hondatzea saihesteko.
Instalazioa
Makina seguru eta eroso erabiltzeko, irakurri arretaz neurri hauek eta instalatu makina toki egoki batean.
ABISUA
Ez instalatu su hartu edo deskarga elektrikoak eman ditzakeen toki batean.
- Aireztatzeko erretenak blokeatuta dauden toki batean (hormetatik, ohetatik, sofetatik, alfonbretatik edo antzeko objektuetatik gertuegi)
- Toki heze edo hauts askoko batean
- Eguzki-argiak zuzenean ematen dion tokibatean edo kanpoaldean
- Temperatura altuak izan ohi diren toki batean
- Garrak izan ohi diren toki batean Alkoholetik, pintura-disolbatzailetatik edo bestelako substantzia sukoietatik gertu
Beste abisu batzuk
- Ez konektatu onartu gabeko kableak makina honi. Hori eginda, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Ez jarri makinan lepokorik edo bestelako metalezko objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik. Substantzia arrotzak makinaren barruko zati elektrikoekin harremanetan jartzen badira, baliteke su hartzea edo deskarga elektrikoak ematea. Aukerako osagarriak instalatu eta kentzean, ziurtatu makina itzali, hargunetik kendu eta ondoren interfaze eta elikadura kableak makinatik kentzen dituzula. Bestela, baliteke elikadura edo interfaze kableak matxuratzea, sua edo deskarga elektriko bat sortuz. Substantzia arrotzen bat isurtzen bada makinan, deskonektatu korronte elektrikotik eta jarri harremanetan tokiko Canon banatzaile baimenduarekin.
KONTUZ
Ez instalatu toki hauetan
Baliteke makina jaustea edo erortzea eta zauriak sortzea.
- Toki ezegonkor batean
- Bibrazioak izan ohi diren toki bat
Bestelako neurriak
- Makina garraiatzeko, jarraitu gidaliburu honetako adierazitako pausoak. Behar ez bezala garraiatuz gero, baliteke makina erori eta lesioak sortzea.
- Makina hau instalatzean, kontu izan eskuak makinaren eta lurraren edo pareten artean ez harrapatzeko. Bestela, baliteke lesio bat sortzea.
GARRANTZITSUA
Ez instalatu toki hauetan
Hori eginez gero, makina kalte daiteke.
- Muturreko tenperatura eta hezetasuna dituen toki batean, hala nola altuegia edo baxuegia.
- Tenperatura eta hezetasuna asko aldatzen den toki batean
- Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak sor ditzaketen ekipoak gertu dauden toki batean. Laborategi baten edo erreakzio kimikoak gertatzen diren toki batean. Gas korrosiboak edo toxikoak dauden toki batean
- Makinak okertu dezakeen toki batean edo makina hondoratu daitekeen toki batean (alfonbra...)
Ekidin aireztapen kaskarreko tokiak
Makinak ozono- eta bestelako isuri kopuru txikiak sortzen ditu normal erabiltzean. Isuri horiek ez diote osasunari kalterik egiten. Alabaina, nabari daitezke makina denbora luzez erabiltzen denean edo ekoizpen handietarako erabiltzen denean aireztatze kaskarreko geletan. Lan-ingurune erosoa mantentzeko, makinak funtzionatzen duen gela ongi aireztatuta egotea gomendatzen da. Era berean, ekidin jendea makinaren emisioen eraginpean egon litezkeen tokiak.
Ez instalatu kondentsazioa izaten den toki batean.
Makina instalatuta dagoen gela bizkor berotzen denean, edo makina toki fresko edo lehor batetik toki bero eta heze batera aldatzen denean, ur-tantak (kondentsazioa) sor daitezke makinaren barruan. Makina baldintza horietan erabiliz gero, papera trabatu daiteke, kalitate txarrarekin inprima daiteke edo makina honda daiteke. Utzi makina giro-temperaturara eta -hezetasunera egokitzen, erabili baino gutxienez 2 ordu lehenago.
Itsas mailatik 3.000 m-ko edo gehiagoko altitudeetan.
Baliteke disko gogorra duten makinek ongi ez funtzionatzea, itsas mailatik 3.000 m-ko edo gehiagoko altueretan erabiltzean.
Telefono-linea konektatzea.
Makina telefono-linea analogiko estandar batera egokitzen da. Makina kommutatutako telefono-sare batera (PSTN) soilik konekta daiteke. Makina telefono-linea digital batera edo telefono-linearen terminal batera konektatzen baduzu, baliteke makinak behar bezala ez funtzionatzea eta, ondorioz, kaltetzea. Makina konektatu baino lehen, ziurtatu telefono-linea mota berresten duzula. Makina zuntz optikoko lineara edo IP telefono-lineara konektatu nahi baduzu, jarri harremanetan horien zerbitzu-hornitzaileekin.
Haririk gabeko LAN erabiltzean.
- Instalatu makina haririk gabeko LAN routerretik 50 metrora edo gutxiagora. Ahal dela, instalatu objektuek komunikazioa blokeatzen ez duen toki batean. Seinalea kaskartu egin daiteke, hormak edo solairuak igaro behar baditu.
Izan makina kable gabeko telefono digitaletatik, mikrouhin-labeetatik edo irrati-uhinak igortzen dituen bestelako ekipoetatik ahalk eta urrunen. Ez erabili mediku-ekipoetatik gertu. Makina honek igorritako irrati-uhinek interferentziak sor ditzake mediku-ekipoan eta, ondorioz, gailu horrek gaizki funtzionatzea edo istripuak eragin ditzake.
Erabiltzean ateratako zaratak arduratzen
bazaitu,
- Erabilera-ingurunearen eta erabilera moduaren arabera, erabiltzeko unean ateratako zaratak arduratzen bazaitu, makina bulegoa ez den beste toki batean instalatzea gomendatzen dizugu.
Energia hornikuntza.
ABISUA
- Erabili soilik zehaztutako tentsio-eskakizunak betetzen dituen energia-iturria. Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Makinaren kablea lurreko konexioarekin konektatuta egon behar du, honekin datorren elikatze-kablearekin.
- Emandako energia-kableak soilik erabili; bestela, makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Emandako energia-kablea makina honekin erabiltzen da. Ez konektatu energia-kablea beste gailu batzuetara. Ez aldatu, tiratu, behartuta okertu edo energia-kablea kalte dezakeen antzeko ekintzarik egin. Ez jarri objektu pisutsurik energia-kablean. Energia-kablea kaltetuz gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Ez entxufatu edo desentxufatu entxufea esku bustiekin, deskarga elektrikoa eman baitezake. Ez erabili luzapen-kablerik edo hargune anitzeko entxuferik makina honekin. Hori eginda, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Ez bildu energia-kablea edo lotu korapilo batekin, su har baitezake edo deskarga elektrikoak eman baititzake. Sartu guztiz energia-kablea korronte-hargunean. Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Atera energia-kablea korronte-entxufetik trumoi-ekaitzetan. Ateratzen ez baduzu, baliteke su hartzea, deskarga elektrikoak ematea edo makina hondatzea. Ziurtatu makinaren energia-iturria segurua dela eta tentsio egonkorra duela.
- Mantendu energia-kablea bero-iturrietatik urrun; bestela, kablearen babesa urtu daiteke eta, ondorioz, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman.
Ekidin egoera hauek:
Energia-kablearen konexio-aldeari estres gehigia aplikatzen bazaio, energia-kablea honda daiteke edo makina barruko kableak deskonekta daitezke. Ondorioz, sua piztu daiteke.
Energia-kablea sarri entxufatzea eta desentxufatzea. Energia-kablearen gainean ibiltzea. Energia-kablea konexio-zatitik hurbil okertzea, eta estres jarraitua aplikatzea korronte-harguneari edo konexio-zatiari. Entxufean indar gehiegitzea.
AKONTUZ
- Instalatu makina entxufe batetik gertu, tarte nahikoa utziz entxufaren inguruan, larrialdi-egoeretan erraz desentxufatu ahal izateko.
GARRANTZITSUA
Konektatzean
Ez konektatu energia-kablea eten ezin daitekeen energia-iturri batera. Horrela, makinak gaizki funtziona dezake edo hondatu egin daiteke argia joaten denean.
- Makina hargune ugariko korronte-entxufe batera entxufatzen baduzu, ez erabili gainerakoak beste gailu batzuk konektatzeko. Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko korronte-entxufean.
Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoek makinak gaizki funtzionatzea edo datuak galtzea eragin dezakete.
Manipulatzea
ABISUA
- Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko usaina badario, kea ateratzen bazaio edo gehiegi berotu bada, deskonektatu korrontetik berehala eta jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin. Erablitzen jarraituz gero, sua har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake. Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio eta temperatura altuko osagaiak daude makina barruan. Makina desmuntatu edo aldatuz gero, sua har dezake edo deskarga elektrikoak sor ditzake. Jarri makina haurrek energia-kablea eta bestelako kableak eta makina barruko tresnak eta zati elektrikoak ukitu ez ditzaten toki batean. Bestela, ustekabeko istripuak izan daitezke. Ez erabili esprai sukoirik makinatik gertu. Substantzia sukoiak makina barruko zati elektrikoak ukitzen badituzte, baliteke sua hartzea edo deskarga elektrikoak ematea.
- Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita dagoela eta, ondoren, deskonektatu entxufea eta kableak. Horrela egiten ez baduzu, baliteke energia-kablea edo bestelako kableak hondatzea, eta sua piztea edo deskarga elektrikoak ematea.
- Entxufea hargune elektrikoan sartuta dagoela USB kablea sartzean edo ateratzean, ez ukitu konektorearen metalezko zatia, deskarga elektrikoa eman baitiezazuke.
Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara, makina honek fluxu magnetiko baxua eta ultrasoinu uhinak sortzen ditu. Bihotz-markagailua erabiltzen baduzu eta ohikoak ez diren gauzak sentitzen badituzu, urrundu makinatik eta joan berehala medikuarengana.
KONTUZ
Ez jarri objektu pisutsurik makinan, erori egin baitaitezke eta zauriak eragin. - Segurtasunagatik, deskonektatu energia-kablea makina denbora luzez erabili behar ez bada. Kontuz ireki estalkiak, eskuetan min hartzea ekiditeko. - Izan eskuak eta jantziak zilindroetatik urrun, irteerako eremuan. Zilindroek eskuak edo arropa harrapatzen badizkizute, baliteke min egitea. - Makinaren barnealdea eta irteerako erretenak oso bero daude, erabili eta berehala. Saihestu eremu horiek ukitzea, ez erretzeko. Gainera, baliteke inprimatutako papera bero egotea ere irteten denean; beraz, kontuz manipulatu. Ez bazara kontuz ibiltzen, baliteke erretzea.

Kontu izan objektu pisutsurik, hiztegi bat esaterako, beirazko platinaren gainean ez botatzeko, bestela hau hondatu eta zauriak sor ditzake eta. Ez mugitu makina paper tiraderak edo aukerako paper elikagailuak instalatuta dituela. Bestela, baliteke horiek erori eta zauriak sortzea.

Elikagailua edo beira-estalkia
Ez sakatu indar handiz elikagailua edo beira-estalkia liburu lodien kopiak egiteko erabiltzean. Bestela, beira apurtu eta zauritu egin zaitezke. Ibili kontuz elikagailua edo beira-estalkian eskuak ez harrapatzeko; bestela, min har dezakezu. Kontu izan eskuak edo hatzak elikagailuan edo beira-estalkian ez sartzeko. Bestela, baliteke zauriak jasatea.

Paper-erretilua
Ez sartu eskuak makinan paper-erretilua aterata dagoenean, min har baitezakezu.
Energia aurrezteko tekla
- Sakatu (Energia-aurrezkia) segurtasunagatik, makina denbora luzez erabiliko ez denean, gauze esaterako. Gainera, itzali pizteko eta itzaltzeko tekla eta deskonektatu makina segurtasunagatik, denbora luzez erabili behar ez denean, oporretan esaterako.
Laser-segurtasuna
Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauen arabera.
Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa guztiz mugatuta dagoenez babes-hodiekin eta kanpoko estalkiekin, laser-argia ezin da makinatik irten erabiltzen denean. Irakurri segurtasun-ohar eta -argibide hauek.
Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten ez den estalkirik. Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu, begiak kalte ditzake. Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak, doikuntzak edo prozedura-errendimenduak erabiliz gero, erradiazio-arriskua izango duzu.
Laserraren segurtasun-abisua

OHARRANTZITSUA
Jarraitu makinan erantsitako kontuz ibiltzeko etiketako argibideei. - Ez eman makinari kolpe edo bibrazio indartsurik. Ez behar ateak, estalkia eta beste zati batzuk irekitzea edo ixtea. Horrela eginez gero, makina kalte daiteke. Ez itzali etengailu nagusia edo ireki estalkia, makina erabiltzen ari den bitartean. Papera trabatu daiteke. - Erabili 3 metro baino gutxiago dituen kable modularra. - Erabili 3 metro baino gutxiago dituen USB kablea.
Eranskina
Ez ukitu makinaren barneko kontaktuak (makinari kalteak sor daitezke eta).

Makina garraiatzean
Makina garraiatzean kaltetu ez dadin, egin ondorengoa.
Kendu toner-kartutxoak. - Paketatu makina modu seguruan, jatorrizko kaxa eta paketatze-materialak erabilita.
Segurtasunarekin lotutako sinboloak
Piztu/Itzali etengailua: "PIZTUTA" posizioa
Piztu/Itzali etengailua: "ITZALITA" posizioa. Piztu/Itzali etengailua: "EGONEAN" posizioa. PIZTUTA "ITZALITA" etengailua. Lur-konexioko terminala. Tentsio arriskutsua barruan. Ez ireki gidaliburuetan zehazten ez den estalkirik. KONTUZ: gainazal beroa. Ez ukitu. II. Klaseko ekipamendua. Zati mugikorretara ez hurbildu gehiegi mugitzen diren zatietara. KONTUZ: baliteke deskarga elektriko bat gertatzea. Atera entxufe guztiak elikatze-iturritik. Zati zorrotzak daude. Aldendu gorputzeko atalak zati zorrotzetatik.
[OHARRA]
Produktuaren arabera, goian adierazitako zenbait sinbolo itsatsita egon daitezke.
Mantentzea eta ikuskapenak
Garbitu makina tarteka. Hautsa pilatzen bada, makinak ez du ongi funtzionatuko. Garbia dagoenean, ziurtatu hau. Makina erabiltzen ari zarela arazoren bat gertatuz gero, ikusi Erabiltzailearen gidaliburuko "Arazoak konpontzea". Arazoa ezin bada konpondu edo makina ikuskatu behar dela uste baduzu, ikusi Erabiltzailearen Gidaliburuko "Arazoa konpondu ezin denean" atala.
ABISUA
Garbitu baino lehen, itzali makina eta desentxufatu. Ez bada halakorik egiten, makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
Desentxufatu tarteka eta garbitu trapu garbi batekin, hautsa eta zikinkeria kentzeko. Pilatutako hautsak aireko hezetasuna beregana dezake eta su har dezake elektrizitatearekin kontaktua eginez gero. - Erabili ongi xukatutako trapu hezea, makina garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko trapuak. Ez erabili alkoholik, gasolinarik, pintura diluitzailerik edo sukoia izan daitekeen beste substantziarik. Ez erabili mukizapi-paperik edo paperezko eskuoihalik. Substantzia horiek makina barruko zati elektronikoak ukitzen badituzte, baliteke elektrizitate estatikoa sortzea edo su hartzea edo deskarga elektrikoak ematea. Begiratu energia-kableak eta entxufeak kalterik duten. Egiaztatu makinak herdoilik, kolperik, urradurarik, pitzadurarik ez duela, edo ez duela bero gehiegirik sortzen. Gaizki zaindutako elementuak erabiliz gero, baliteke su hartzea edo deskarga elektrikoa ematea.
KONTUZ
- Makina barruan tenperatura altuko eta tentsio handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz gero erre egin zaitezke. Ez ukitu eskuliburuan adierazten ez den makinako zatirik.
- Papera kargatzean edo trabatutako papera kentzean, ibili kontuz eskuan ebakirik ez egiteko paper-ertzekin.
Kontsumigarriak
ABISUA
Ez bota erabilitako toner-kartutxoak edo antzekoak sutara. Halaber, ez gorde toner-kartutxoak edo papera su-iturrietatik gertu. Bestela, baliteke tonerrak su hartzea, ondorioz erredurak eta suteak arginez. Nahi gabe tonerraren edukia isuri edo barreiatuz gero, bildu kontu handiz toner partikulak edo garbitu kontuz trapu bigun umel batekin eta ez ezazu toner-hautsa arnastu. Ez erabili inoiz hauts-eztanden aurkako babesik ez duen xurgagailurik isuritako tonerraren edukia garbitzeko, xurgagailua matxuratu edo deskarga estatikoak sortutako hauts eztanda eragin lezake eta.
KONTUZ
- Kontu izan tonerra ez arnasteko. Horrelakorik gertatuz gero, joan berehala medikuarengana. Kontu izan tonerra begi edo ahora sar ez dadin. Horrelakorik gertatuz gero, garbitu berehala ur hotzarekin eta joan medikuarengana. Kontu izan tonerrak azala ez ukitzeko. Horrelakorik gertatuz gero, garbitu berehala xaboiarekin eta ur hotzarekin. Azalean narritadurarik azalduz gero, joan medikuarengana.
- Mantendu toner-kartutxak eta bestelako kontsumigarriak umeengandik aldenduta. Toner-hautsa irentsiz gero, joan medikuarengana edo pozoi-kontrol zentro batera.
- Ez desmuntatu edo eraldatu toner-kartutxoa edo antzekoak. Bestela, tonerra isuri daiteke. Toner-kartutxoaren zinta itsasgarria kentzean, kendu guztiz baina gehiegizko indarrik egin gabe, bestela tonerra isuri baitaiteke.
GARRANTZITSUA
Toner-kartutxoaren maneioa
Ziurtatu toner-kartutxoa heldulekua erabiliz eusten duzula.

Ez ukitu toner-kartutxoaren memoria (a) edo kontaktu elektrikoak (b). Makinaren barruko danborren gainazala ez urratzeko edo hori ikusgai ez jartzeko, ez ireki babes-mihia.
(C)

Beharrezkoa denean izan ezik, ez atera toner-kartutxoa bilgarritik edo makina honetatik. Toner-kartutxa produktu magnetiko bat da. Ez hurbildu magnetismoari sentiberak diren produktuei, diskete eta disko-unitateei esaterako. Bestela, baliteke gordetako datuak hondatzea.
Toner-kartutxoaren biltegiratzea
Gorde ondorengoak betetzen dituzten tokietan erabilera seguru eta egokia bermatzeko. Biltegiratze-tenperatura tartea: 0 - 35 °C. Biltegiratze-hezetasun tartea: 35 - 85% HE (hezetasun erlatiboa, kondentsaziorik gabe). Biltegiratu ireki gabe toner-kartutxoa erabili behar den arte. Toner-kartutxoa makinatik biltegiratzeko kentzean, kokatu kendutako toner-kartutxoa jatorrizko bilgarrian. Toner-kartutxa biltegiratzean, ez gorde bertikalki. Tonerra solidotu egingo da eta baliteke jatorrizko egoerara ez itzultzea, astinduta ere. Hezetasun-tartearen barruan egonda ere, baliteke toner-kartutxoaren barnean ur-tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren barne eta kanpoaldearen tenperatura ezberdina bada. Kondentsazioak toner-kartutxoaren inprimaketa-kalitatea kaltetuko du.
Ez gorde toner-kartutxoa honako tokietan
Sugarren inguruan. Bost minutu edo gehiago eguzki-argi edo argi distiratsuaren eraginpean dagoen tokian. Aire gaziegia duen tokian. Gas korrosiboak dauden tokietan (aerosol-sprayak eta amoniakoa, adibidez). Tenperatura eta hezetasun altuak dituen tokian. Tenperatura eta hezetasun aldaketa gogorrak jasan ditzakeen tokian, baliteke kondentsazioa sortzea. Hauts asko dagoen tokian. Haurren eskura dagoen tokian.
Kontu izan toner-kartutxo faltsuekin
Kontu izan, merkatuan Canon toner-kartutxo faltsuak baitaude. Toner-kartutxo faltsu bat erabiltzeak inprimatze-kalitatea murriztu eta makinaaren eraginkortasuna murriztu dezake. Canon ez da toner-kartutxo faltsu bat erabiltzean eragindako matxura, istripu eta kalteen arduradun izango. Informazio gehiagorako: global.canon/ctc.
Ordezko piezen eta toner-kartutxoen eta antzekoen eskuragarritasun epea
- Makinarentzako ordezko piezak, toner-kartutxoak, etab. makina modelo honen ekoizpena eten ondoren zazpi (7) urtez izango dira eskuragarri gutxienez.
Toner-kartutxoaren paketatze-materialak
Gorde toner-kartutxoaren bilgarria, makina hau garraiatzeko beharrezkoak baitira. Baliteke paketatze-materialen forma edo kokalekua aldatzea, edo jakinarazpenik gabe gehitu edo kentzea. Toner-kartutxoaren zinta itsasgarria kendu ondoren, deuseztatu tokiko legeen arabera.
Erabilitako toner-kartutxoaren eta antzekoen deuseztatzea
Toner-kartutxoa edo antzekoak deuseztatzeko, gorde jatorrizko bilgarrian tonerraren sakabanatzea ekiditeko, eta deuseztatu tokiko legeen arabera.
Oharra
Produktu-izena
Segurtasun-araudiek produktuaren izena erregistratuta izatea eskatzen dute. Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan, parentesi arteko izenak () erregistratuta egon daitezke.
MF645Cx (F175002)
MF643Cdw/MF641Cw (F175000)
EB Zuzentarauen EMC eskakizunak
Ekipo honek EB Zuzentarauaren oinarrizko EMC eskakizunak betetzen ditu: Adierazten dugu produktu honek EC Zuzentarauaren EMC eskakizunak betetzen dituela, 230 V, 50 Hz-ko sarrerako sare elektrikoan, nahiz eta produktuaren baloratutako sarrera 220-240 V, 50/60 Hz den. Babestutako kablea erabili behar da EB Zuzentarauaren EMC eskakizun teknikoak betetzeko.
Produktu-erabilerari eta irudien erabilerari buruzko legezko mugak. Produktua dokumentuak eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste batean erreproduzitzeko erabiltzeko, eta irudi horiek produktuaren bidez eskaneatzea, inprimatzea edo beste batean erreproduzitzea debekatuta egon daiteke legeak, eta erantzukizun kriminalak eta zibilak sor ditzake. Dokumentu horien zerrenda orokor bat ezarri da behean. Gida gisa erabiltzeko soilik da. Ez bazaude ziur legezkoa den produktua erabiltzea dokumentu bat eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste batean erreproduzitzeko, edo eskaneatutako, inprimatutako edo beste erreproduzitutako irudiak erabiltzea, lege-aditu bati galdetu beharko diozu aldez aurretik.
- Paper-dirua, Bidaiari-txekeak, Diru-aginduak, Janari-zigiluak, Gordailu-ziurtagiriak
- Pasaporteak
- Posta-zigiluak (baliogabetuak edo baliogabetu gabekoak)
- Immigrazio-paperak
- Identifikazio-plakak edo bereizgarriak
- Barne-irabazien zigiluak (baliogabetuak edo baliogabetu gabekoak), Zerbitzu-hautapenak edo zirriborro-paperak, Bonuak edo bestelako zor-agiriak, Gobernu-agentzien jaulkitako txekeak edo zirriborroak, Akzio-ziurtagiriak, Motor ibilgailuen lizentziak eta titulu-ziurtagiriak, Copyrighta duten lanak / Artelanak, copyright jabearen baimenik gabe
Erantzukizunen ezezpena
- Dokumentu honetako informazioa abisatu gabe alda daiteke. CANON INC. ENPRESAK EZ DU MATERIAL HONI BURUZKO INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ INPLIZITURIK EZTA ESPLIZITURIK ERE, BESTEAK BESTE BAINA HAUETARA SOILIK MUGATU GABE, NEGOZIAGARRITASUNARI, MERKATARITZAGARRITASUNARI, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI EDO EZ-URRAKETARI BURUZKO BERMEAK. CANON INC. EZ DA INOLAKO ZUZENEKO, ISTRIPUZKO EDO ONDORIOZKO KALTEREN ERANTZULE IZANGO, EZTA MATERIALA ERABILTZEAGATIK IZANDAKO GALERENA EDO GASTUENA ERE.
Eskuliburu honi buruz
Eskuliburu honetan erabilitako tekla eta botoiak. Sinboloen eta teklen izen hauek eskuliburuan teklak nola sakatu behar diren adierazteko moduaren adibide batzuk dira.
Eragiketa-paneleko teklak: [Teklaren ikonoa] Adibidez: - Pantaila: - Ordenagailuaren pantailako botoiak eta elementuak [Hobespenak]
Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak
Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak MF645Cx gailukoak dira, besterik adierazi ezean.
Markak
Mac Apple Inc. enpresaren marka da. Microsoft, Windows, Windows Vista, Windows Server, Internet Explorer, Excel eta PowerPoint Microsoft Corporation enpresaren marka erregistratuak edo markak dira Ameriketako Estatu Batuetan edo beste herrialde batzuetan. Hemen agertzen diren beste produktu- edo izen guztiak dagokien jabeen markak dira.
Hirugarrenen softwarea
Canon produktu honek ("PRODUKTUA") hirugarren software-moduluak ditu. Software-modulu horiek erabiltzea eta banatzea, software-modulu horiek eguneratzeak barne (guztia batera, "SOFTWAREA"), (1) - (9) lizentzia-baldintzen mende daude.
(1) Tartean diren herrialdeen esportazioak kontrolatzeko edozein arau, murrizketa edo araudi beteko duzula onartzen duzu, baldin eta PRODUKTU hau, SOFTWAREA barne, edozein herrialdetara bidaltzen, transferitzen edo esportatzen bada. (2) SOFTWAREAREN eskubide-jabeek dute SOFTWAREAREN inguruko edozein titulu, jabetza edo jabetza intelektualaren eskubide. Hemen berariaz adierazi ezean, SOFTWAREAREN eskubideak dituztenek ez dizute inolako lizentziarik edo eskubiderik, espliziturik edo inpliziturik, ematen, SOFTWAREAREN eskubideak dituzten jabetza intelektualari dagokionean. (3) PRODUKTUAREKIN erabiltzeko soilik erabili behar duzu SOFTWARE. (4) Ez diozu SOFTWAREA hirugarrenei esleituko, salduko, banatuko edo transferituko, aldez aurretik SOFTWAREAREN eskubideak dituztenen idatzizko onespena izan gabe. (5) Aurrekoari kalterik egin gabe, SOFTWAREA egoera hauetan soilik transferi dezakezu: (a) PRODUKTUAREN eskubide guztiak eta eskubide eta betebehar guztiak transferitzen zaion horri esleitzen dizkiozunean eta (b) transferitzen diozun horrek baldintza horiek guztiak betetzea onartzen duenean. (6) Ez duzu SOFTWAREAREN kodea deskonpilatu, alderantzizko ingeniaritzarik egin, desmuntatu edo beste era batera kodea murriztu behar, gizakiak irakurtzeko modukoa eginez. (7) Ez duzu SOFTWAREA aldatuko, itzuliko, alokatuko, errentan emango edo mailegatuko, ezta SOFTWAREAN oinarritutako lan deribaturik sortuko ere. (8) Ez duzu baimenik SOFTWAREA PRODUKTUTIK kentzeko edo haren kopiak egiteko. (9) Ez zaizu ematen SOFTWAREAREN gizakiak irakurtzeko modukoa den zatia (iturriko kodea) lizentziarik.
Aurreko (1)-(9) puntuei kalterik egin gabe, PRODUKTUAK hirugarrenen software-moduluak ditu, haien lizentzia-baldintzak barne, eta software-modulu horiek beste lizentzia-baldintza horien mende daude. Begiratu dagokion PRODUKTUAREN eskuliburuko Eranskinean azaldutako hirugarrenen software-moduluen beste lizentzia-baldintzak. Eskuliburua http://canon.com/oip-manual helbidean dago erabilgarri.
Produktua erabiliz, lizentzia-baldintza aplikagarri guztiak onartu dituzula ulertuko da. Lizentzia-baldintza horiekin ados ez bazaude, jarri harremanetan zerbitzu-ordezkariekin.
V_180517