Chef XTRA - Sukalde FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan Chef XTRA FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz Chef XTRA FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukalde PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua Chef XTRA - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. Chef XTRA markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA Chef XTRA FAGOR
1 Lapikoaren gorputza
9 1 Segurtasun balbula
2 Lapikoaren estalkia
102 Segurtasun balbula
3 Beheko heldulekua
11 Presio mailaren adierazlea
4 Goiko heldulekua
12Plaka termiko hedatzailea
5 Atzeko heldulekua
13Kronometroa
15Estalki itxiaren posizio seinalea
8 Ixteko juntura
16Reset zuloa
Gaitasuna ∅ Hedatzailea
| 4-6 L | 20,5 zm |
| 8 L | 23 zm |

OINARRIZKO SEGURTASUN OHARRAK
» Irakurri argibide guztiak.
» Arreta berezia izan presio lapikoa haurrengandik hurbil erabiltzen baldin bada.
» Ez sartu presio lapikoa labe bero batean.
» Arreta handiz mugitu presio lapikoa. Ez ukitu bero dauden azalerak. Kirtenak eta botoiak erabili. Beharrezkoa baldin bada erabili eskularruak.
» Ez erabili presio lapikoa berezko zeregina ez den beste ezertarako. Ez zabaldu sekula indarrez presio lapikoa. Ziurtatu barne presioa erabat jaitsi dela.
» Haragi azaldunak egosi ondoren (idi mihia, adibidez), presiopean puztu daitezkeenez, azalak eman egin duenaren itxura badauka, ez ziztatu haragia, erre egin zaitezke eta.
» Elikagai oretsuei dagokienez, zertxobait mugitu egin behar da presio lapikoa estalkia zabaldu aurretik, elikagaiek kanpora zipriztin egin ez dezaten.
» Ez erabili presio lapikoa olioarekin presioan frijitzeko.
» Ez sartu eskua segurtasun sistemetan, erabilera gidaliburuan zehazten diren argibideetatik kanpo.
» Soilik dagokion modeloaren pieza originalak erabili.
» Ez erabili detergente urratzailerik.
» Bero iturri egokia erabili, aparailuaren hondoaren berdina edo txikiagoa. Gainberoketak al-tzairua belztu edo urre zein urdin koloreko or-banak sor ditzake.
» Gorde argibide hauek.

ERABILTZEKO MODUA
- LApIKOA IREKITZEA: mugitu sakagailua atzera eta jiratu estalkia eskumara.

- Lapikoa elikagaiz BETETZEA:
» Ez gainditu MAX neurria.

» Gutxienez 200 ml. ur sartu beti.

Egosketan zabaltzen diren elikagaiak egosten direnean, arroza eta ortuariak adibidez, ez bete unitatea bere gaitasunaren erdia baino gehiago.

text_image
3. ESTALKIAREN ITXITURA. CLACK!4. pRESIO MAILAREN AUKERAKETA.
4.1 Garbitzeko eragiketetan, balbula ateratzeko eta muntatzeko posizioa.

Posizio horretara pasatu baino lehen, segurtatu lapiko barruan ez dagoela presiorik, adibidez, estalki balbula deskonpresio posizioan mantenduz; ikus II. 4.2. atala.
4.2 Egosketa bukatu ondoren lapiko barruko presio guztia kanporatzeko posizioa.

4.3 Presio maila ertaina. Egosketa denborak 2. posizioan baino zertxobait luzeagoak dira. Zopa, arrain, postreak eta abar egosteko erabili.

4.4 Presio maila altua. Egosketa denborak zertxobait laburragoak dira. Haragi, ortuari, pasta eta abar egosteko erabili. Informazio gehiagorako ikus II. 6.4 puntuan erantsitako taula.

text_image
ula.Informazio gehiago behar izanez gero, atxikituriko II 6.4ko puntuko taula ikus ezazu.
4.5 Egosketa presioa aukeratu.
HAUTATZAILEAREN POSIZIOA PRESIOA / bar
| W | 0 |
| 1 | 0'55 |
| 2 | 1'05 |
5. KRONOMETROAREN FUNTZIONAMENDUA
5.1 ON/OFF

5.2 Denbora aukeraketa. Pausa / Martxa.



5.3 Zeroan jarri.

- pRESIOpEKO FUNTZIONAMENDUA.

text_image
MAX6.1 Reset zuloan adierazle laranja igotzen denean, horrek esan nahi su presioa dagoela eta ezin dela lapikoa zabaldu.

6.2 Presio maila aukeratzen baldin badugu, presio mailaren adierazlea lehenengo marraraino aterako da. Behin hori ikusten
denean, neurtu sua maila horretan manten dadin eta lurrun irteerarik egon ez dadin.

6.3 Presio maila aukeratzen baldin badugu, presio mailaren adierazlea bigarren marraraino aterako da. Behin hori ikusten denean, neurtu sua maila horretan manten dadin eta lurrun irteerarik egon ez dadin.

6.4 Egoste denboraren doikuntza. Errezetaren arabera aukeratu egoste denbora eta sakatu START.

Adierazi ditugun denborak orientazio moduan hartu behar dira, nork bere gustu, prestatzeko era, erabilitako osagarri mota eta abarren arabera moldatu behar ditu.
» Egosi aurretik hobe da dilista, txitxirio, indaba eta abar uretan jartzea.
» Ez da beharrezkoa izoztutako ortuariak eta arrain txikiak desizoztea. Arrain handi eta haragi izoztuarentzako egoste denbora zerxbobait luzatu.
» Apardun zopak (ilar zopa, eta abar) estalkirik gabe prestatu behar dira lehenengoz, eta estalkia itxi baino lehen bitsaderarekin iragazi.
» Ez dago zertan kontuan izan lurruna gutxitzea, oso lurrun gutxi aterako baita kanpora.
» Haragia ondo xigortu, ohi baino zertxobait gehiago, lurrunarekin kolore apur bat galduko du eta. Egoste denborak haragiaren lodiera eta kalitatearen araberakoak dira.
» Ondo garbitu arraina, zipriztindu limoi zuku apur batekin eta bota gatza justu egosi ondoren.
| ELIKAGAIAK | Uraren kalitatea | Egoste minutuak | Hautatzailearen posizioa |
| ZOPAK: | |||
| Arroz zopa Nahierara 4-6 2 | |||
| Baraburi zopa Nahierara 1-2 1 | |||
| Juliana zopa Nahierara 3-5 2 | |||
| Barazki zopa Nahierara 4-5 2 | |||
| Arrain zopa Nahierara 3-4 2 | |||
| Fideo zopa Nahierara 3-5 1 | |||
| PASTAK: | |||
| Oilaskoa arrozarekin 2 kikara amoz kikara bakoritzeko 6-7 2 | |||
| Valentziako paella 2 kikara amoz kikara bakoritzeko 6-8 2 | |||
| Espagetiak Estali 4-5 2 | |||
| Makarroi gainerreak Estali 5-6 2 | |||
| BARAZKIAK: | |||
| Zerbak Estali 6-7 2 | |||
| Orburu salteatuak Estali 5-6 2 | |||
| Porruak Estali 3-5 2 | |||
| Azenarioak Estali 5-6 2 | |||
| Aza 2 kikara | 4-5 2 | ||
| Azalorea 2 kikara | 4-6 2 | ||
| Ziazerbak Estali 4 | 2 | ||
| Babak Estali | 3-4 2 | ||
| ORTUARIAK: | |||
| Txibxirioak Estali | 20 2 | ||
| Dilistak Estali | 15 | 2 | |
| PATATAK: | |||
| Patatak saltsa berdean 1 l 1 kg-rako | 5-7 2 | ||
| Patatak errioxar erara 3/4 l 1 kg-rako | 5-7 2 | ||
| ARRAINAK: | |||
| Marmitakoa Nahierara 10 | 2 | ||
| Txipiroiak 2 kikara | 10 | 2 | |
| Olagarroa Estali 30 | 2 | ||
| Amuarraina 1 kikara | 30 | 1 | |
| Muskuiluk lurrunetan 1/2 l. 20 | 1 | ||
HARAGIAK:
| Haragi bolak 2 kikara 10-12 2 |
| Biribilkia Estali 20-22 2 |
| Giltzurrunak jerez erara 2 jerez kikara 5-6 2 |
| Idi azpizuna kikara 1 1,5 kg-rako 15-17 2 |
| Tripakiak Estali 25-35 2 |
| Bildotsa 1/2 l 1 kg-rako 10-12 2 |
| Untxia 1/2 l 10-12 2 |
| Galeperrak saltsan kikara 1 5-10 2 |
| Oilaskoa jerez erara kikara 1 8-9 2 |
| Oiloa Estali 15-20 2 |
POSTREAK:
| Arrozesnea | 2 kikara esne 1 arroza | 6 | 1 |
| Konpota | 2 kikara | 7-8 | 1 |
| Flana | 1/2 l esne | 4-5 | 1 |
6.5 Lapikoa prestatzen ari den bitartean, zurekin eraman dezakezu kronometroa; behin adierazitako denbora pasatu ondoren, kronometroak txistu egingo du.

6.6 Itzali bero iturria.
- DESKONpRESIOA. Presio lapikoa deskon-primitzeko hainbat era daude.
7.1 Deskonprimitze arina. Jarri lapikoa ke kanpaiaren azpian edo atera kanpora. Ondoren, aldatu posizioz balbula ≧. Ikus II.4.2. puntua.

7.2 Hozte bidezko deskonprimitze arina.

Isuri ur hotz zorrotada bat estalkiaren hertz batean laranja koloreko adierazlea jaitsi arte. Ez sartu sekula ere lapikoa uretan, oso arriskutsua da.
7.3 Deskonprimitze naturala.

text_image
OFFJanaria prestatu den posizio berean hozten uzten baduzu, kontuan izan denbora hori egoste denborak kalkulatzeko orduan.
- LApIKOA ZABALTZEA.

- Erabiltzen duzun bakoitzean, garbitu lapikoa ur bero eta ohiko detergentearekin zapi leun batez, uretan pasatu eta sikatu ezazu. Arreta berezia jar ezazu estalkiaren barruko partearekin.

Ez erabili metalezko esponja edo bestelako produktu urratzailerik, herdoilgaitza urratu dezakete eta.
- Erabilera bakoitzaren ondoren eskuz garbitu ix-teko juntadura.

- Erabilera bakoitzaren aurretik ziurtatu funtzionamendu balbularen zuloa garbi dagoela.

- Segurtasun balbula. Erabilera bakoitzaren aurretik sakatu esfera boligrafo batez, butxatuta ez dagoela ziurtatzeko.

- Ixteko juntadura. Erabileraren arabera, 1 edo 2 urteren ondoren aldatzea aholkatzen da.

GARRANTZITSUA: ez egin aldaketarik piezetan, eta ez muntatu adierazi ez den beste era batera. ORDEZKO ORIGINALAK ERABILI BETI.
- Kronometroa. Kronometroak daraman pilaren gutxi gorabeherako biziraupena 2 urtekoa da. Zuk zeuk aldatu dezakezu pila behin agortu on-doren.

- Funtzionamendu balbula blokeatuta baldin badago, itzali sua, ireki lapikoa eta garbitu funtzionamendu balbula III.3 puntuari kasu eginda.

- Lehenengo segurtasun balbula blokeatuta baldin badago, bigarren segurtasun balbulak salto egingo du. Hori gertatuz gero, lapikoa erabiltezin geratuko da eta LTZ zentro batera joan beharko duzu konpontzeko.

text_image
uzu konpontzeko.- Lapikoak ez du presiorik hartzen.
3.1 Lapikoa ez dago ondo itxita. Itxi berriro klak entzun arte. Ikus II.3 puntua.
3.2 Hautatu gabeko presioa. Hautatu ① o ② posizioa. Ikus II. 4.3 eta II. 4.4 puntuak.
3.3 Bigarren segurtasun balbula salto eginda. Joan LTZ zentro batera konpontzeko. Ikus IV.2. puntua.

text_image
IV.2. puntua.3.4 Estalki barruko ixte juntura matxuratuta. Joan LTZ zentro batera konpontzeko.

- Presio mailaren adierazlea ez da egoki igotzen (nahiz eta hori gertatu lapikoak presioa hartuko zukeen). Kasu horretan arretaz garbitu ingurua orraz batekin.

Aparailuaren erabilera bukatzen denean, hori ezin da gainerako etxeko hondakinekin batera kendu.
Balio gehigarririk gabe, herri mailako administra-zioek bereizita dituzten bilgune zehatzetan edo zerbitzu hori eman dezaketen banatzaileei entregatu behar zaie. Etxetresna elektriko bat bereizi kentzeak, ingurunean eta osasunean sor ditzakeen kalteak ekiditea suposatzen du, hori osatzen duten materialen tratamendu egokia bermatu zein birziklapena ere ahalbidetzen du eta, horrenbestez, energia eta baliabideak nabarmen aurreztea lortzen da.
Gaikako bilketaren alde egiteko beharra azpimarratzeko, aparailua kentzeko unean ohiko edukiontziak ez erabiltzeko abisu ematen duen adierazlea dauka produktuak. Informazio gehiago nahi izanez gero, tokiko agintariekin edo produktua erosi den dendarekin jarri harremanetan.
Gogoratu pilak ez direla etxeko zaborra. Erabilitako pilak horretarako bereziki prestaturiko edukiontzietan utzi behar dira.
Fabrikatzaileak erabilera eskuliburu honetan azaltzen diren modeloak aldatzeko eskubidea bere gain hartzen du.
NIF: F-20020517 - B.° San Andrés n.° 18 - 20500 MONDRAGON (Guipúzcoa) ESPAÑA FAGOR ELECTRODOMESTICOS S.COOP.
3-12_006161801
