FAGOR BV850 - Nahasgailu

BV850 - Nahasgailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan BV850 FAGOR PDF formatuan.

📄 50 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR BV850 - page 47
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : BV850

Kategoria : Nahasgailu

Deskargatu zure gailuaren argibideak Nahasgailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua BV850 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. BV850 markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA BV850 FAGOR

1. Tapoi dosifikatzailea

5. Hortzaren multzoa

6. Hortzaren multzoa lotzeko pieza

  • Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
  • Egiaztatu etxeko sarearen tentsioa eta hargunearen potentzia gailuan adierazi- takoekin bat datozela.
  • Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, eskatu horren ordez hartune egoki bat jartzeko, profesionalki kualifikatutako langileen bi-tartez.
  • Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik bermatuko da lurreko instalazio era- ginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz indarrean dauden arauek aurreikusten duten moduan. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifi-katutako langileengana.
  • Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea. Horien nahitaez erabili behar izanez gero, soilik erabili behar dira inda-rrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailuak eta luzagailuak, eta arreta jarri behar da egokigailuan adierazitako potentziaren muga ez gainditze-ko.
  • Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; za-lantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
  • Bilgarriaren elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak izan daitezkeelako.
  • Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabile- ra desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
  • Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta dai-tezkeen kalteengatik.
  • Ez ukitu gailua oinak bustita edo heze badituzu.
  • Eduki gailua uretatik edo beste likido batzuetatik urrun deskarga elektrikoak saihesteko; ez entxufatu produktua gainazal busti baten gainean badago.
  • Jarri aparatua azalera lehor, lau eta egonkor baten gainean.
  • Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
  • Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
  • Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomen-datzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operati-boarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.
  • Ez utzi gailua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako.
  • Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira kabletik.
  • Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).

Ikusi ezaugarrien plaka. Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagne- tikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.47

  • Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil (gas su-kaldeko plakak edo elektrikoak, labeak, etab.).
  • Ez erabili garbigarri edo baieta urrakorrik unitatea garbitzeko.
  • Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak.
  • Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea.
  • Hortza oso zorroztuta dago; manipulatzeko, kontuz ibili ez mozteko.
  • Ez sartu eskua edo edozein objektu pitxerran irabiagailua martxan badago. Beharrezkoa bada deskonektatu gailua eta erabili espatula bat pitxerraren horme-tan itsatsita gelditu diren jakiak kentzeko.
  • Ez sartu motor oinarria uretan, ez eta beste edozein likidotan ere.
  • Ez ukitu jiratzen duten piezak mugimenduan badaude; itxaron beti geldi egon arte.
  • Erabili gailu hau bakarrik jakiak prozesatzeko.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urri-tuta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo eza-gutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
  • Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
  • Likido/jaki beroak nahasterakoan presio gehiegi pila daiteke irabiagailuaren ba-rruan, eta horrek tapa ateratzea eta barrukoaz zipriztintzea eragin dezake. Hortaz, saiatu oso bero dauden jakiak ez nahasten eta irabiagaikuan jaki/likido beroen kan-titate txikiak sartzen.
  • Ez sartu irabiagailuan oso gogorrak diren jakiak, esaterako hezurrak, intxaurrak azalekin, haragi izoztuak, etab.; izan ere, horiek hortza edo motorra kaltetu dezake-te.

Irabiagailua lehenengo aldiz erabili aurretik, garbitu tapoi dosifikatzailea, pitxe-rraren tapa, pitxerra eta hortza xaboi ur epeletan, eta lehortu ondo berriro mun-tatu aurretik. MUNTAKETA Muntaketa eta desmuntaketa lan guztiak gailua desentxufatuta dagoela egin behar dira.

1. Jarri gomazko juntura (4) hortzaren

multzoaren ertzaren gainean (5) (B irud.)

2. Sartu hortzaren multzoa (5) loturako

pitxarraren beheko aldean (3) eta jiratu erlojuaren kontrako norabidean (D irud.)

4. Jarri muntatutako pitxerra motor

oinarriaren gainean (7), pitxerra motor oi-narriaren artekekin (7) bat etorrita, eta ondoren jiratu erlojuaren kontrako nora- bidean (E irud.).

5. Itxi tapa (2) hermetikoki (F irud.)

6. Jarri tapoi dosifikatzailea (1) taparen

irekiduran erlojuaren kontrako norabi- dean jiratuta (G irud.). Irabiagailua desmuntatzeko, esaterako garbitzeko, muntaketarako egin duzun gauza bera egin baina alderantziz. Prest jartzea

  • Jarri irabiagailua muntatuta gainazal egonkor baten gainean.
  • Irabiagailua konektatu aurretik, ziurtatu pitxerra egoki jarrita dagoela eta oinarriaren gainean dagokion tokian sartuta.
  • Ziurtatu hautagailua (8) “0” posizioan dagoela.
  • Jarri tapa (2) goiko taparekin batera (1) (G irud.) eta jarri martxan irabiagailua.48

5. AHOLKU PRAKTIKOAK

Irabiagailua jakiak irabiatzeko erabiltzen duzunean, garbitu ondo osagaiak eta moztu zatitan irabiagailuaren zulotik sar daitezen.

  • Emaitza hobea izan dadin, hobe da jaki kantitate handi bat baino kantitate txikiak prozesatzea, batez ere jakia oso sendoa denean.
  • Kendu goiko tapa (1) tapatik (2) eta sartu osagaiak pitxerrean (3) motorra martxan dagoen bitartean.
  • Ezer kanpora atera ez dadin, hobe da pitxerrean jaki kantitate txikiak sart-zea eta jakia tratatzen doan neurrian poliki- poliki jaki zati gehiago sartzen joa-tea taparen zulotik.
  • Gehienez pitxerraren 2/3ak bete; bestela, hortzak lanean hasten direnean jakia kanpora atera daiteke.
  • Komeni da pitxerrera likidoak solidoak baino lehenago botatzea. Likidoare-kin solidoak errazago prozesatuko dira eta abiadura motelenean.
  • Jakiak denbora tarte txikitan prozesatu, 5 eta 30 segundu bitarteko denbo-ra tartetan; begiratu zer sendotasuna duen eta jarraitu jakia prozesatzen jakiak nahi dugun sendotasuna izan arte.
  • Nahi den sendotasuna azkar lortzen ez bada, gelditu gailua hautagailua “0” posizioan jarrita, eta: - Eraman hautagailua P posiziora hainbat bider jarraian. - Kendu pitxerraren tapa eta eragin jakiei espatularekin. - Gutxitu prozesatu beharreko jaki kantitatea.
  • Frutak zuritu egin behar dira, hezurrak, haziak, etab. kendu, eta pitxerrean sartu aurretik txikitu.
  • Barazki batzuk, esaterako tomatea, zuritu eta txikitu egin behar dira proze-satu aurretik.
  • Irabaiatzen hasten denean, heldu gogor irabiagailuaren tapari.
  • Irabiagailuaren oinarriaren gaina umela eta bustita badago, garbitu bere-hala sukaldeko paperarekin.
  • Ez irabiatu nahasketa sendoak edo jaki astunekin. Motorrak funtzionatzeko trabaren bat aurkitzen batu, orduan: - Gehitu likido apur bat. - Jarri P moduan - Gelditu irabiagailua segundo batzuetan, eta espatula batez baliatuta garbi-tu pitxerraren bazterrak eta bultzatu osagaiak hortzen aldera. - Hustu pixka bat pitxerra.

LORTZEKO. Izotza irabiatzeko, hauxe egin behar duzu:

  • Sartu izotz koskorrak pitxarrean.
  • Gehitu beti kikara bat likido izotza txikitzeko.
  • Gailua erabili eta berehala garbitzeko gomendatzen dizugu. Kendu pitxerra. Kendu tapa eta hortzak irabiagailua garbitzeko eskua edo atzamarrak barruan sartu aurretik.
  • Irabiagailua garbitzeko ez muntatu edo desmuntatu inoiz aurretik korronte hartunetik desentxufatu gabe.49

Gailuaren bizitza erabilgarriaren amaieran, ez da etxeko hondakin orokorrekin ba-tera bota behar. Tokiko administrazioek edo zerbitzua eskaintzen duten banatzaileek bereizitako bilketa gune berezietara eraman daitezke, inolako kosturik gabe. Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita eta behar bezala deuseztatzeak esan nahi du ingurumenerako eta osasunerako ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta horiek osatzen dituzten materialak tratatzea eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz, energia eta baliabideak aurreztu daitezke.

  • Hortzaren azpian jaki hondarrak gelditzen badira, horiek errazago garbitzeko erabili hortz eskuila txiki bat (hortz eskuila ez dator irabiagailuarekin batera).
  • Garbitu motorra doan tokia zapi umel batekin. Ez erabili garbigarri urrakorrik edo zuntz metalikorik.
  • Irabiagatilua errazago garbituko da erabili eta berehala egiten bada. Bota xaboi ur epea pitxerrean, jarri martxan irabiagailua segundo batzuetan, eta gelditu. Deskonektatu irabiagailua (“0”) eta kendu pitxerra oinarritik. Urberritu eta lehortu ondo-ondo.
  • GARRANTZITSUA: Ez garbitu hortzak ontzi garbigailuan. Uraren presioak eta beroak hortzaren multzoa kalte dezakete eta azkenean hortzak ez jiratzea, eta horrek irabiagailuari beste kalte batzuk sortuko lizkioke.
  • Erabili ondoren eta mantentze edo garbiketa lanen bat egiten hasi aurretik deskonektatu beti gailua saretik.
  • Ez utzi kablea eta larakoa bustitzen.