FAGOR B415P - Nahasgailu

B415P - Nahasgailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan B415P FAGOR PDF formatuan.

📄 46 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR B415P - page 44
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz B415P FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Nahasgailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua B415P - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. B415P markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA B415P FAGOR

  1. Martxan/geldirik etengailua
  2. Turboaren botoia
  3. Motorraren gorputza
  4. Oin nahaslea
  5. Labana
  6. Sare kablea
  7. Abiadura erreguladorea
  8. Irabiagailuaren akoplamendua
  9. Arrautzak irabiatzeko hagaxka
  10. Xehagailuaren rapa
  11. Xehagailuaren pitxerra
  12. Xehatzeko labana
  13. Ontzi gratuatua
  14. Ateratze botoia

2. DATU TEKNIKOAK

Gailu hau lehenbiziko aldiz erabili aurretik, irakurri astiro jarraibide eskuliburu hau, eta gorde, etorkizunean kontsultatzeko. Horrela bakarrik lortuko dituz emaitzarik onenak eta segurtasunik handiena.
- Gailua erabili aurretik, egiaztatu etxekosareko tentsoa bat datorrela gailuan adierazitakoarekin.
- Korrente hargunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, ordeztu hargunea Beste batez, profesional kualifikatu baten laguntzaz.
Ez dugu gomendatzen egokigailurik, Iarakorik eta/edo luzapen kablerik erabiltzea. Aipatu elementuak

ezinbestekoak izanez gero, erabili bakarrik indarreko segurtasun arauak irresrespectatzen dituzten egokigailu bakunak edo anizkoitzak eta luzapen kableak, kontuz zabiltzala egokigailuan eta/edo luzapen kablean adieranazitako potentzia muga ez gainitzeko.

  • Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua osorik dagoela. Zalantzarik baduzu, jo laguntza teknikoko zerbitzurik hurbilenera.
  • Bilgariaren osagaiak (plastikozko poltsak, poliestireno aparra, etab.) ez dira utzi behar haurren eskura, arriskutsuak izan baitaitezke.
    Gailu hau etxean bakarrik erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
    Gailua matxuratzen bada eta/edo gaizki badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharrik bada, zoaz soilik laguntza teknikoko zentro baimendu batera, eta eskatu jatorrizko ordezkoak erabil daitezen. Aurreko jarraibideak irrespetatu ezean, arriskuan jarriko da gailuaren seguratasuna.
  • Ez HASI kablea aldatzen. Hondatuta badago edo aldatu beharrik bada, zoaz soilik laguntza teknikoko zerbitzu baimendu batera. Ez erabili gailua, sekula, kablea edo larakoa kaltetuta dituela.
    Fabrikatzailea ez da izango kalteen erantzule, baldin eta gailua desegoki edo oker erabili bada, edota kualifikatu gabeko langileek konpondu badute.

Edozein gailu elektriko erabiltzeko, oinarrizko arau batzuk errespetatu behar dira.

BEREZIKI:

  • Ez ukitu eta ez tiratu elikatze kablea eskuak edo oinak bustita edo heze dituzula.
  • Deskarga elektrikoen aurka babesteko, ez sartu gailua, kablea edo larakoa uretan, eta ez jarri horiek txorrotaren azpian.
    Ez ukitu labana, sekula, gailua fungtzionatzen ari den bitartean.
  • Hagaxka irabiatzailea gailua

deskonektatuta dagoela ipini eta kendu behar da.

  • Ez utzi kablea mahaiaren edo gaildearen ertetik zintzik egon dadin, edo gainazal berorik ukidezan.
  • Larakoa ateratzean, sekula ez tiratu kabletik.
  • Deskonektatu gailua, erabili behar ez duzunean, oin irabiatzailea ipini edo kendu aurretik, eta bera garbitu baino lehen.
  • Ez utzi haurrek gailua erabildezaten.
  • Gailua konektatu aurretik, egiaztatu oin irabiatzailea gailuan ongi sartuta dagoela.
  • Ez erabili edo ipini gailu honen atalik gainazal beroen (gasez edo argindarrez dabiltzan sukalde plakak, labeak, etab.) gainean edo ondoan.
  • Ezin dute erabili gailu hau, ez gorputz, zentzumen edo buru gaitasunak urrituta dituzten pertsonek, ez esperientziarik edo ezagutzarik gabekoek, ez haurrek, haien segurtasunaz arduratzen den persona batek gainbegiratuta edo zuzenduta ez bada.
  • Ongi zaindu behar dira haurrak, gailuarekin jolas ez daitezen.
  • Babes handiago edukitzeko, hondar korronterako gailu (RCD) bat instalatzea gomendatzen da, 30mA baino gehigo izango ez dues hondar korrente operatibo batekin. Eskatu aholkua instalatzaileari.

4. FUNTZIONAMENDUA

Prest jartzea

Irabiagailu hau janari kopuru txikiak prozesatzeko dago diseinaturik, eta ez da erabili behar beste ezertarako. Gailua lehenbiziko aldiz erabili aurretik, garbitu motorraren gorputza baieta heze batekin.

Garbitu ardatza eta labana ur beroz eta xaboiz, gailuaren ardatzaren goiko aldea uretan sartu gabe. Lehortu pieza guztiak ongi.

GARRANTZITSUA: Gailu honen edozein pieza muntasu edo desmuntasu aurretik, deskonektatu gailua saretik.

Funtzio irabiatzailea

Irabiagailua oso egokia da janari arinak irabiatzeko; adibidez, saltsak, zopak, oreak, maionesa edo ahia egiteko. Presio eginez, eta kokapen markak lerrokatuta, sartu oin nahaslea (4) motorraren gorputzean (3), klik bat entzun arte (2. ir.).

OHARRA: Oin nahaslea ateratzeko, sakatu ateratze botoia (14).

Oin nahaslea (4) bere tokian ipinitakoan, konektatu gailua sarera. Ezarri irabiatu beharreko janaria ontzi egoki batean, eta jarri irabiagailua 7. irudian erakusten den bezala. Sakatu martxan/geldirik etengailua (1). B-615M, B-615MA modeloetan, nahiduzun abiadura aukeradezakezu, abiaduraereguladorea (7) biratuta. Beharrezko ikusten baduzu, sakatu turbo botoia (2), abiadurarik handienean irabiatzeko.

ERNE: Ez sartu plastikozko oin nahaslea (B-415P modeloa bakarrik) 60^ -tik gorako temperatura duten janarietan.

Arrautzak irabiatze funtzioa (B-575MA, B-675MA mod.)

Sartu arrautzak irabiatzeko hagaxka irabiagailuaren akoplamenduan, bere tokian gelditu arte (5. ir.). Gero, akoplatu irabiagailuaren gorputzean, presio bidez sartzen dizula, eta kokapen markak ongi lerrokatzen dituzula, klik bat entzun arte (6. ir.). Sartu irabiagailua ontzian, konektatu gailua sarera, eta sakatu martxan/geldirik botoia, gailua irabiatzen has dadin. Erabili abiaduraereguladorea abiadura bat aukeratzeko (B-615M,B-615MA), edo sakatu turbo funtzioaren botoia.

Basoa (13) edo beste ontzi bat erabil bezakezu janaria irabiatzeko.

Funtzio xehatzailea (B-575MA, B-675MA mod.)

Erabili xehagailua fritu lehorrak, belarrak, arrautza egosiak, ogi lehorra, etab. xehatzeko. Ipini xehagailuaren labana (12) katiluaren ardatzean (3. ir.).Ezarri xehatu nahi dituzun osagaiak xehagailuaren katiluan.

Ipini xehagailuaren rapa (10) xehagailuaren pitxerraren gainean, xehagailuaren labanarekin ongi lerrokatzen dizula. Presio eginez, eta akoplamendu markak lerrokatuta, sartu motorraren gorputza (3) xehagailuaren tapan (10), klik bat entzun arte (4. ir.). Entxufatu larakoa korrente hargune batean, eta sakatu martxan/ geldirik etengailua. Erabili abiadura erreguladorea (7) abiadura bat aukeratzeko (B-675M eta B-675MA modeloak bakarrik), edo sakatu turbo botoia (2), lasterrago xehatzeko. Xehatzen amaitu dizunean, atera beti labana katilutik, janaria erretiratu aurretik.

Garbiketa eta mantentzea

Deskonektatu eta desentxufatu irabiagailua korronte hargunetik, edozein mantentze edo garbiketa eragiketa egin baino lehen. Garbitu osagarri guztiak gailua erabili ondoren berehala, haienBizitza baliagarria luzatzeko.Izan kontu labanak erabiltzean, oso zorrotzak baitira. Eduki haiek beti haurren eskuetatik urrun.Pitxerrak (11 eta 13) eta arrautzak irabiatzko hagaxka ontzi-garbigailuan garbi ditzakezu.Ez sartugainerako osagarriak ontzi-garbigailuan. Kanpoko pieza guztiak garbitzko, erabili baieta heze bat.

OHARRA: EZ SARTU URETAN SEKULA MOTORRAREN GORPUTZA, XEHAGAILUAREN TAPA, IRABIAGAILUAREN AKOPLAMENDUA EDO OIN NAHASLEA.

Ez utzi kablea mahaien, Ian gainazalen edo gainazal beroen ertetik zintzik egon dadin.

5. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

FAGOR B415P - APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA - 1

Behin aparatuaren erabilera
bizitza bukatuta ez da
etxeko hondakin orokorrekin
nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe,
herri administrazio edo
zerbitzu hau ematen duten

banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.

Extresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekardezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko,produktuak arrastoa douka edukontzi tradizionalean produktu hauek ezabatuz gero eragindezakeen kalteaz ohartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : B415P

Kategoria : Nahasgailu