FAGOR B615M - Nahasgailu

B615M - Nahasgailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan B615M FAGOR PDF formatuan.

📄 46 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR B615M - page 44
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : B615M

Kategoria : Nahasgailu

Deskargatu zure gailuaren argibideak Nahasgailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua B615M - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. B615M markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA B615M FAGOR

3. Motorraren gorputza

9. Arrautzak irabiatzeko hagaxka

12. Xehatzeko labana

Gailu hau lehenbiziko aldiz erabili aurretik, irakurri astiro jarraibide eskuliburu hau, eta gorde, etorkizunean kontsultatzeko. Horrela bakarrik lortuko dituzu emaitzarik onenak eta segurtasunik handiena.

  • Gailua erabili aurretik, egiaztatu etxeko sareko tentsioa bat datorrela gailuan adierazitakoarekin.
  • Korronte hargunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, ordeztu hargunea beste batez, profesional kualifikatu baten laguntzaz.
  • Ez dugu gomendatzen egokigailurik, larakorik eta/edo luzapen kablerik erabiltzea. Aipatu elementuak

(1. IRUDIA) ezinbestekoak izanez gero, erabili bakarrik indarreko segurtasun arauak errespetatzen dituzten egokigailu bakunak edo anizkoitzak eta luzapen kableak, kontuz zabiltzala egokigailuan eta/edo luzapen kablean adierazitako potentzia muga ez gainditzeko.

  • Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua osorik dagoela. Zalantzarik baduzu, jo laguntza teknikoko zerbitzurik hurbilenera.
  • Bilgarriaren osagaiak (plastikozko poltsak, poliestireno aparra, etab.) ez dira utzi behar haurren eskura, arriskutsuak izan baitaitezke.
  • Gailu hau etxean bakarrik erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
  • Gailua matxuratzen bada eta/edo gaizki badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharrik bada, zoaz soilik laguntza teknikoko zentro baimendu batera, eta eskatu jatorrizko ordezkoak erabil daitezen. Aurreko jarraibideak errespetatu ezean, arriskuan jarriko da gailuaren segurtasuna.
  • Ez hasi kablea aldatzen. Hondatuta badago edo aldatu beharrik bada, zoaz soilik laguntza teknikoko zerbitzu baimendu batera. Ez erabili gailua, sekula, kablea edo larakoa kaltetuta dituela.
  • Fabrikatzailea ez da izango kalteen erantzule, baldin eta gailua desegoki edo oker erabili bada, edota kualifikatu gabeko langileek konpondu badute. Edozein gailu elektriko erabiltzeko, oinarrizko arau batzuk errespetatu behar dira. BEREZIKI:
  • Ez ukitu eta ez tiratu elikatze kablea eskuak edo oinak bustita edo heze dituzula.
  • Deskarga elektrikoen aurka babesteko, ez sartu gailua, kablea edo larakoa uretan, eta ez jarri horiek txorrotaren azpian.
  • Ez ukitu labana, sekula, gailua funtzionatzen ari den bitartean.
  • Hagaxka irabiatzailea gailua

B-415 P 400 W B-515 M B-575 MA 500 W B-615 M B-675 MA 600 WFuntzio irabiatzailea Irabiagailua oso egokia da janari arinak irabiatzeko; adibidez, saltsak, zopak, oreak, maionesa edo ahia egiteko. Presio eginez, eta kokapen markak lerrokatuta, sartu oin nahaslea (4) motorraren gorputzean (3), klik bat entzun arte (2. ir.). OHARRA: Oin nahaslea ateratzeko, sakatu ateratze botoia (14). Oin nahaslea (4) bere tokian ipinitakoan, konektatu gailua sarera. Ezarri irabiatu beharreko janaria ontzi egoki batean, eta jarri irabiagailua 7. irudian erakusten den bezala. Sakatu martxan/geldirik etengailua (1). B-615M, B-615MA modeloetan, nahi duzun abiadura aukera dezakezu, abiadura erreguladorea (7) biratuta. Beharrezko ikusten baduzu, sakatu turbo botoia (2), abiadurarik handienean irabiatzeko. ERNE: Ez sartu plastikozko oin nahaslea (B-415P modeloa bakarrik) 60 ºC-tik gorako tenperatura duten janarietan. Arrautzak irabiatze funtzioa (B-575MA, B-675MA mod.) Sartu arrautzak irabiatzeko hagaxka irabiagailuaren akoplamenduan, bere tokian gelditu arte (5. ir.). Gero, akoplatu irabiagailuaren gorputzean, presio bidez sartzen duzula, eta kokapen markak ongi lerrokatzen dituzula, klik bat entzun arte (6. ir.). Sartu irabiagailua ontzian, konektatu gailua sarera, eta sakatu martxan/geldirik botoia, gailua irabiatzen has dadin. Erabili abiadura erreguladorea abiadura bat aukeratzeko (B-615M, B-615MA), edo sakatu turbo funtzioaren botoia. Basoa (13) edo beste ontzi bat erabil dezakezu janaria irabiatzeko. Funtzio xehatzailea (B-575MA, B-675MA mod.) Erabili xehagailua fruitu lehorrak, belarrak, arrautza egosiak, ogi lehorra, etab. xehatzeko. Ipini xehagailuaren labana (12) katiluaren ardatzean (3. ir.). Ezarri xehatu nahi dituzun osagaiak xehagailuaren katiluan.

deskonektatuta dagoela ipini eta kendu behar da.

  • Ez utzi kablea mahaiaren edo gainaldearen ertzetik zintzilik egon dadin, edo gainazal berorik uki dezan.
  • Larakoa ateratzean, sekula ez tiratu kabletik.
  • Deskonektatu gailua, erabili behar ez duzunean, oin irabiatzailea ipini edo kendu aurretik, eta bera garbitu baino lehen.
  • Ez utzi haurrek gailua erabil dezaten.
  • Gailua konektatu aurretik, egiaztatu oin irabiatzailea gailuan ongi sartuta dagoela.
  • Ez erabili edo ipini gailu honen atalik gainazal beroen (gasez edo argindarrez dabiltzan sukalde plakak, labeak, etab.) gainean edo ondoan.
  • Ezin dute erabili gailu hau, ez gorputz, zentzumen edo buru gaitasunak urrituta dituzten pertsonek, ez esperientziarik edo ezagutzarik gabekoek, ez haurrek, haien segurtasunaz arduratzen den pertsona batek gainbegiratuta edo zuzenduta ez bada.
  • Ongi zaindu behar dira haurrak, gailuarekin jolas ez daitezen.
  • Babes handiagoa edukitzeko, hondar korronterako gailu (RCD) bat instalatzea gomendatzen da, 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatibo batekin. Eskatu aholkua instalatzaileari. Prest jartzea Irabiagailu hau janari kopuru txikiak prozesatzeko dago diseinaturik, eta ez da erabili behar beste ezertarako. Gailua lehenbiziko aldiz erabili aurretik, garbitu motorraren gorputza baieta heze batekin. Garbitu ardatza eta labana ur beroz eta xaboiz, gailuaren ardatzaren goiko aldea uretan sartu gabe. Lehortu pieza guztiak ongi. GARRANTZITSUA: Gailu honen edozein pieza muntatu edo desmuntatu aurretik, deskonektatu gailua saretik.

4. FUNTZIONAMENDUA45

Ipini xehagailuaren tapa (10) xehagailuaren pitxerraren gainean, xehagailuaren labanarekin ongi lerrokatzen duzula. Presio eginez, eta akoplamendu markak lerrokatuta, sartu motorraren gorputza (3) xehagailuaren tapan (10), klik bat entzun arte (4. ir.). Entxufatu larakoa korronte hargune batean, eta sakatu martxan/ geldirik etengailua. Erabili abiadura erreguladorea (7) abiadura bat aukeratzeko (B-675M eta B-675MA modeloak bakarrik), edo sakatu turbo botoia (2), lasterrago xehatzeko. Xehatzen amaitu duzunean, atera beti labana katilutik, janaria erretiratu aurretik. Garbiketa eta mantentzea Deskonektatu eta desentxufatu irabiagailua korronte hargunetik, edozein mantentze edo garbiketa eragiketa egin baino lehen. Garbitu osagarri guztiak gailua erabili ondoren berehala, haien bizitza baliagarria luzatzeko. Izan kontu labanak erabiltzean, oso zorrotzak baitira. Eduki haiek beti haurren eskuetatik urrun. Pitxerrak (11 eta 13) eta arrautzak irabiatzeko hagaxka ontzi-garbigailuan garbi ditzakezu. Ez sartu gainerako osagarriak ontzi-garbigailuan. Kanpoko pieza guztiak garbitzeko, erabili baieta heze bat.

ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko. Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke. Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.