CANON iSENSYS MF633Cdw - Inprimagailu

iSENSYS MF633Cdw - Inprimagailu CANON - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan iSENSYS MF633Cdw CANON PDF formatuan.

📄 236 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera ⚙️ Ezaugarriak
Notice CANON iSENSYS MF633Cdw - page 32
SKIP

Maiz egiten diren galderak - iSENSYS MF633Cdw CANON

Questions des utilisateurs sur iSENSYS MF633Cdw CANON

0 question sur cet appareil. Repondez a celles que vous connaissez ou posez la votre.

Poser une nouvelle question sur cet appareil

L'email reste privé : il sert seulement à vous prévenir si quelqu'un répond à votre question.

Aucune question pour l'instant. Soyez le premier à en poser une.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Inprimagailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua iSENSYS MF633Cdw - CANON eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. iSENSYS MF633Cdw markaren CANON.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA iSENSYS MF633Cdw CANON

Irakurri mesedez "Segurtasun-argibide garrantzitsuak" produktu hau erabili baino lehen.

  1. or.

Gidaliburu hau irakurtzen amaitu ondoren, gorde toki seguruan behar duzunean eskura izateko.

Dokumentu honetako informazioa abisatu gabe alda daiteke.

Introdução

Makina honen funtzio guztiak deskribatzen dituen Erabiltzailearen gidaliburua

canon.com/oip-manual web gunean eskura dezakezu.

Você pode acessar

Makinaren lehenengo ezarpenen konfiguratzea

Application Library-ri (Aplikazio-liburutegiari) buruz(MF635Cx)

Application Library-k (Aplikazio-liburutegiak) ohiko lanak egiteko funtzio erabilgarriak eta bestelako funtzioak botoi bakar bat sakatuz osatzeko aukera ematen du, aldi bakoitzean ezarpen funtzionalak osatu beharrik gabe. Erregistratutako funtzio bakoitza botoi egokia sakatuz soilik atzitu daiteke Hasierako pantailan. Funtzio bakoitza ezagutzeko, ikusi Ezarpen gidaliburuan jasotako deskribapena.

  1. CANON iSENSYS MF633Cdw - Makinaren lehenengo ezarpenen konfiguratzea - 1

- Konfiguratu lehenengo ezarpenak pantailan azaldutakoari jarraiki.

  1. Ezarri hizkuntza eta herrialdea/eskualdea.
  2. Ezarri ordu eremua eta uneko data/ordua.
  3. Konfiguratu baimendu gabeko atzitzeak ekiditeko ezarpenak.
    • Guztia egiaztatzeko, adierazi PIN bera bi aldiz.
  4. Gauzatu kolore zuzenketa.

Ordenagailu batera konektatzeko metodoaren konfiguratzea

Konfigurazioa hasi aurretik

  • Makinaren modeloaren arabera, baliteke Hari gabeko LAN eskuragarri ez egotea.
  • Makina ezin da haridun eta hari gabeko LAN batera aldi berean konektatu.
  • Makina babestu gabeko sare batera konektatzen bada, baliteke zure informazio pertsonala hirugarrengoei iristea. Gogoratu eta kontu izan.
  • Makinak ez dakar bideratzailerik, beraz izan bat gertu behar izanez gero.
  • Hari gabeko LAN bideratzailerik ez badago ere, Sarbide puntu modua erabili dezakezu makinarekin hari gabeko konexio bat zure mugikorretik erraz sortzeko (Zuzeneko Konexioa).

→ Erabiltzailearen gidaliburua

Konexio metodoaren zehaztea
CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik - 1

text_image WLANa erabili nahi duzu sarera konektatzeko? (Ezarpenak konfigura ditzakezu geroago).

• Hari gabeko LAN bidez konektatzeko:

• Haridun LAN edo USB bidez konektatzeko:

Hari gabeko LAN bidez konektatzeko
CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik - 2

  1. Ziurtatu ordenagailua bideratzailera behar bezala konektatuta dagoela.
  2. Egiaztatu sarearen ezarpenak ordenagailuan.

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Setting Up Using the Setup Guide" (Konfigurazio gidaliburua erabiliz konfiguratzea)

  1. Gogoan hartu SSID zenbakiarekin eta sarearen gakoarekin.

• Egiaztatu bideratzailearen etiketa.

→ Erabiltzailearen gidaliburua

- Konfigurazioa errazagoa da bideratzailea WPS marka batekin badator. ➞ Erabiltzailearen gidaliburua

  1. Ezarri sarbide puntuaren eta sarearen kodea hurrengo pantailan ageri denari jarraiki.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik - 3

text_image Informazio gehiago lortzeko, begiratu eskuliburua. Ados
  1. Sakatu .
  2. Sakatu .
  3. Sakatu .
  4. Aukeratu sarbide puntua (SSID), eta sakatu .
  5. Idatzi WEP kode bat (sarearen gakoa), eta sakatu .
  6. Hautatu .

- IP helbidea automatikoki konfiguratuko da minutu pare baten.

• "Konektatuta." ageriko da.

  1. Instalatu driverra eta softwarea.

"Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean

Osatu dituzu hasierako ezarpenak.

Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.

  1. orrialdean

Haridun LAN bidez konektatzeko

CANON iSENSYS MF633Cdw - Haridun LAN bidez konektatzeko - 1

  1. Ziurtatu ordenagailua bideratzailera behar bezala konektatuta dagoela.
  2. Egiaztatu sarearen ezarpenak ordenagailuan.
  3. Konektatu LAN kablea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Haridun LAN bidez konektatzeko - 2

  • Kablea konektatu ondoren, itxaron minutu batzuk (IP helbidea automatikoki konfiguratu arte).
  • Ordenagailuan IP helbide estatiko bat ezarri bada, konfiguratu eskuz makinaren IP helbidea.

  • Instalatu driverra eta softwarea.

"Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean

Osatu dituzu hasierako ezarpenak.

Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.

  1. orrialdean

USB bidez konektatzeko

CANON iSENSYS MF633Cdw - USB bidez konektatzeko - 1

- Makinak ez dakar USB kablerik. Izan bat gertu behar izanez gero.

• Ziurtatu erabiltzen duzun USB kableak honako markak dituela.

CANON iSENSYS MF633Cdw - USB bidez konektatzeko - 2

- Ez konektatu USB kablea driverrak instalatu baino lehen. Dagoeneko egin baduzu, deskonektatu USB kablea ordenagailutik, itxi elkarrizketa-koadroa, eta ondoren jarraitu prozedura hau 1. pausotik hasita.

  1. Instalatu driverra eta softwarea.

"Softwarearen instalatzea" 34. orrialdean

- USB kablea makinara konektatzeko pantaila agertzen denean, kendu USB portuaren estalkia.

CANON iSENSYS MF633Cdw - USB bidez konektatzeko - 3

Osatu dituzu hasierako ezarpenak.

Zure makinak fax funtzioa badauka, jarraitu fax ezarpenak konfiguratzen.

  1. orrialdean

Softwarearen instalatzea

  • Hemen deskribatutako prozedura zure ordenagailuak Windows sistema eragilea badu soilik da aplikagarria. Software instalatze prozedurari buruzko xehetasun gehiago eskuratzeko, ikusi driverraren eskuliburua.
    • Zure ordenagailuak Mac OS sistema eragilea erabiltzen badu, ikusi driverraren eskuliburua.
  • Baliteke zure makinak Mac OS sistemarako driverrik ez ekartzea, noiz erosi zenuen arabera. Driver berriak Canon webgunera igotzen dira, zeuk bertatik berrienak jaitsi eta erabiltzeko.

1.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Softwarearen instalatzea - 1

Sarearen ezarpenak "Send Function Setting Tool" (Bidalketa funtzioa ezartzeko tresna) erabiliz konfiguratzeak eskaneatutako jatorrizko dokumentuak mezu elektroniko edo I-Fax bidez bidaltzeko, edo partekatutako karpeta baten zein FTP zerbitzari baten gordetzeko aukera ematen dizu. 2. pausoan adierazitako pantailan, aukeratu [Abiarazi software-programak] [Send Function Setting Tool] azken hau abiarazteko.

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Configuring Initial Settings for Fax Functions" (Fax-funtzioetarako hasierako ezarpenak konfiguratzea) atala

Fax ezarpenen konfiguratzea

Konfigurazioa hasi aurretik:

Zure makinak telefono-kablerik ez badakar, izan bat gertu behar izanez gero.

Konfiguratu fax ezarpenak pantailan azaldutakoari jarraiki.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik: - 1

text_image Etxea Egiarlatu kont. Kopiatu Fasa Eskaneatu Memoria-eustk. inprimatzea Kopiatu (eko) Kopia (koska-mur.) ID kartelaren kopia (soila) Esk. aurez ezar. helburura Egoera-kud.
  1. Sakatu .
  2. Sakatu .
  3. Erregistratu makinaren telefono zenbakia (fax zenbakia) eta erabiltzailearen izen laburtua.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik: - 2

text_image Faxa konfiguratzeko gida Erregistratu unitatearen telefono-zenbakia gailu honetarako. (Fax-zenbakia) Hurrengoa

- Ondorengo informazioa helmuga makinan inprimatutako orrialdearen goialdean azalduko dira igorlearen informazio gisa.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik: - 3

text_image Fax zenbakia Zenbaki mota Bidalketa ordua Unitatearen izena Orrialde-zenbakia 02/02 2017 10.08AM CANONI23XXXXXXXP4X 0001
  1. Ezarri jasotze modua.
  2. Osatu ezarpenak fax funtzioa erabiltzeko dituzun arrazoiei buruzko galderak erantzunez.

  3. Konektatu telefono-lineara.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik: - 4

text_image Konektatu telefono-linea C B A Konektatu socket-a galluaren atzsaidean. 1. Telefono-linea, A-ra 2. Kampotu telefono-linea, B-ra Amatu

CANON iSENSYS MF633Cdw - Konfigurazioa hasi aurretik: - 5

text_image C B A Telefono-linearen konektorea Telefonoa Mikrotelefonoa (aukerakoa)
  1. Sakatu .

  2. Sakatu .

Osatu duzu ezarpena.

KONTUZ!

A4 neurrikoa ez den paper bat erabiltzean, aldatu paper ezarpenak. "Paperaren tiradera kargatzea" ataleko 5 eta 6 pausoak 136. orrialdean

Kokatu behar bezala jatorrizko dokumentua

Gogoratu eragiketa habiarazi aurretik

Kokatu jatorrizko dokumentua beiraren gainean
CANON iSENSYS MF633Cdw - Gogoratu eragiketa habiarazi aurretik - 1

text_image Kokatu izkinen barrualdean. Kokatu jatorrizko dokumentua eskaneatzea nahi duzun aldea beherantz begira dagoela.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Gogoratu eragiketa habiarazi aurretik - 2

CANON iSENSYS MF633Cdw - Gogoratu eragiketa habiarazi aurretik - 3
Liburu, aldizkari eta egunkariak eskaneatzeko egokia.

Kokatu jatorrizko dokumentuak elikagailuan\*

* Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtziorik ez izatea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kokatu jatorrizko dokumentuak elikagailuan\* - 1

text_image Doitu gida iristagarriak. Kokatu jatorrizko dokumentuak eskaneatzea nahi duzun aldea beherantz begira dagoela.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kokatu jatorrizko dokumentuak elikagailuan\* - 2

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kokatu jatorrizko dokumentuak elikagailuan\* - 3
Jarraikako literatura eta kotizazio orrialde anitz eskaneatzeko egokia.

Hasi eragiketa eragiketa paneletik

Makina (MF635Cx)
CANON iSENSYS MF633Cdw - Hasi eragiketa eragiketa paneletik - 1

  1. Kokatu jatorrizko dokumentua.
  2. Sakatu eta aukeratu .
  3. Aukeratu eskaneatze mota, eta adierazi beharrezko informazioa.
  4. Hautatu , edo .

Eskaneatze motak

■ Gorde USB memoria-gailuan
■ Bidali posta elektroniko bidez
■ Bidali fitxategi zerbitzarira

Ordenagailu batetik eskaneatzeko

■ MF Scan Utility

CANON iSENSYS MF633Cdw - Ordenagailu batetik eskaneatzeko - 1

text_image Estaneatu Hautatu eskanesätze mota. Oderogatista - Fax USB menuta Fitastegia Mensu elektronika Spers-kut

Xehetasun gehiagorako
Erabiltzailearen gidaliburuko "Scanning" (Eskaneatzen) atala

CANON iSENSYS MF633Cdw - Ordenagailu batetik eskaneatzeko - 2

Kopiatzen

  1. Kokatu jatorrizko dokumentua.
  2. Sakatu eta ondoren aukeratu .
  3. Zehaztu kopiatze ezarpenak.
  4. Adierazi kopia kopurua.
  5. Aukeratu edo .

Kopiatze ezarpen erabilgarriak

■ N orrialde berean
■ Bi aldetatik edo alde batetik*
■ Handitzea edo txikitzea
■ Nortasun agiriak kopiatzea

* Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kopiatze ezarpen erabilgarriak - 1

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kopiatze ezarpen erabilgarriak - 2

text_image Kopi status Kopi status %100 A4 ±0 1 Bir ulink: download status Bir non- download status Bestir color: default Revisezani 2-B Hasi Kolorea Hasi Egivers-kud.

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Copying" (Kopiatzen) atala

CANON iSENSYS MF633Cdw - Kopiatze ezarpen erabilgarriak - 3

Faxa bidaltzen\*

* Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzioa eskuragarri ez egotea.

  1. Kokatu jatorrizko dokumentua.
  2. Sakatu eta aukeratu .
  3. Adierazi hartzailearen informazioa.
  4. Zehaztu fax ezarpenak.
  5. Aukeratu .

Fax funtzio erabilgarriak

■ Igorpen sekuentziala
■ Memoria jasotzea
■ Ordenagailu faxa

CANON iSENSYS MF633Cdw - Fax funtzio erabilgarriak - 1

CANON iSENSYS MF633Cdw - Fax funtzio erabilgarriak - 2

text_image Fasa 02/02 2017 10:01AM Zehartu helbursa. Istatal helb. Zehartu helbursa TX/RX azprenak 1 2 3 Einki A9C A9T 4 5 6 P####e GHL MNSO 7 8 9 P####e PQRS WXYZ * #0 # Hobide-fa. Bereccant Kan Egorna-kat.

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Faxing" (Faxa bidaltzen) atala

CANON iSENSYS MF633Cdw - Fax funtzio erabilgarriak - 3

Inprimatzea

  1. Ireki inprimatzea nahi duzun dokumentua, hautatu aplikazioaren inprimatze funtzioa.
  2. Hautatu makinarentzako inprimagailuaren driverra, eta hautatu [Hobespenak] edo [Propietateak].
  3. Zehaztu paperaren neurria.
  4. Zehaztu paperaren jatorria eta mota.
  5. Zehaztu inprimatze ezarpenak.
  6. Aukeratu [Ados].
  7. Aukeratu [Inprimatu] edo [Ados].

Inprimatze ezarpen erabilgarriak

■ 2 aldetatik*
■ N orrialde berean
■ Liburuxka inprimatzea*

CANON iSENSYS MF633Cdw - Inprimatze ezarpen erabilgarriak - 1

* Makinaren modeloaren arabera, baliteke fax funtzloa eskuragarri ez egotea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Inprimatze ezarpen erabilgarriak - 2

text_image File Edit View Insert Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] [ ] Subdivide: [ ] [ ] [ ], Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide: Subdivide:

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Printing" (Inprimatzea) atala

Paperaren tiradera kargatzea

1 Atera paperaren tiradera.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Paperaren tiradera kargatzea - 1

text_image 2 7.38 A 6.50 C LTR 21 D 11 LTR M

CANON iSENSYS MF633Cdw - Paperaren tiradera kargatzea - 2

text_image 3 Honaino

4 Sartu paperaren tiradera makinan.

Neurri edo mota ezberdinetako papera kargatuz gero, ziurtatu ezarpenak aldatzen dituzula.

5 Sakatu 📄 a hautatu .

6 Zehaztu paperaren neurria eta mota pantailari jarraiki.

Eskuzko aitzinamendurako erretena kargatzea

CANON iSENSYS MF633Cdw - Eskuzko aitzinamendurako erretena kargatzea - 1

4 Zehaztu paperaren neurria eta mota pantailari jarraiki.

Arazorik izanez gero

Xehetasun gehiagorako

Erabiltzailearen gidaliburuko "Troubleshooting" (Arazoak konpontzea) atala

Badirudi makinak ez duela funtzionatzen

Egiaztatu honakoa.

  • Makina piztuta al dago?
  • Makina lo moduan al dago?

Pantaila zein 📊zalita badaude, sakatu etengailua.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Badirudi makinak ez duela funtzionatzen - 1

- Elikatze-kablea behar bezala konektatuta al dago?

CANON iSENSYS MF633Cdw - Badirudi makinak ez duela funtzionatzen - 2

Arazoak jarraitzen badu, ikusi Erabiltzailearen gidaliburua.

Paper buxatzea

Papera buxatuta badago, honakoa erakutsiko du pantailak.

Kendu paper buxatua pantailan agertuko diren jarraibideen arabera.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Paper buxatzea - 1

text_image Papera Trabuto da. Ireki atzwaldeko estalkia. Aumekoa 1/3

Toner-kartutxoa aldatzea

Aldatu toner-kartutxoa pantailan agertuko diren jarraibideen arabera.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Toner-kartutxoa aldatzea - 1

text_image Kartutxoa agortu da Egin tira toner-kartutxotik gorantz, hori ateratzeko. Aurrekoa 3/7 Hurrengoa

Ordezko toner kartutxoaren modelo zenbakia

• Canon Cartridge 045 Black (Beltza)
• Canon Cartridge 045 Cyan (Zian)
• Canon Cartridge 045 Magenta (Magenta)
• Canon Cartridge 045 Yellow (Horia)

• Canon Cartridge 045 H Black (Beltza)
• Canon Cartridge 045 H Cyan (Zian)
• Canon Cartridge 045 H Magenta (Magenta)
• Canon Cartridge 045 H Yellow (Horia)

Eranskina

Segurtasun-argibide garrantzitsuak

Atal honetan, makina hau eta beste batzuk erabiltzen dituzten erabiltzaileak ez zauritzeko eta jabetza ez kalletzeko segurtasun-argibide garrantzitsuak azaltzen ditu. Irakurri kapitulu hau makina erabiliz, eta jarraitu makina behar bezala erabiltzeko argibideak. Ez egin eskuliburuan azaldutako eragiketarik. Canon ez da eskuliburuh honetan azaldu gabeko eragiketen, erabilera okerraren edo Canon-ek edo Canon-ek baimendutako hirugarrenen bidez egin gabeko konponketen edo aldaketen ondoriozko kalteen erantzule izango. Makina gaizki erabiltzearen ondorioz izandako zauri pertsonalak edo konponketa handi bat behar duten kalteak ez dira estaliko Berme mugatu honekin.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Segurtasun-argibide garrantzitsuak - 1

ABISUA

Behar bezala erabiltzen ez bada, heriotza eta pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei buruzko abisuak adierazten ditu. Makina seguru erabiltzeko, hartu kontuan abisu hauek.

CANON iSENSYS MF633Cdw - ABISUA - 1

KONTUZ

Behar bezala erabiltzen ez bada, pertsonak zauritu ditzaketen erabilerei buruzko abisua adierazten du. Makina seguru erabiltzeko, hartu kontuak neurri hauei.

CANON iSENSYS MF633Cdw - KONTUZ - 1

GARRANTZITSUA

Erabiltzeko eskakizunak eta murrizketak adierazten ditu. Ziurtatu elementuak kontuz irakurtzen dituzula makina ongi erabiltzeko eta makina edo jabetza hondatzea saihesteko.

Instalazioa

Makina seguru eta arazorik gabe erabiltzeko, irakurri arretaz neurri hauek eta instalatu makina toki egoki batean.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Instalazioa - 1

BISUA

Ez instalatu su hartu edo deskarga elektrikoak eman ditzakeen toki batean.

  • Aireztatzeko erretenak blokeatuta dauden toki batean (hormetatik, ohetatik, sofetatik, alfonbretatik edo antzeko objektuetatik gertuegi)
    • Toki heze edo hauts askoko batean
  • Eguzki-argiak zuzenean ematen dion toki batean edo kanpoaldean
    • Temperatura altuak izan ohi diren toki batean
    • Garrak izan ohi diren toki batean
  • Alkoholetik, pintura-disolbatzaileetatik edo bestelako substantzia sukoietatik gertu

Beste abisu batzuk

  • Ez konektatu onartu gabeko kableak makina honi. Hori eginda, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
  • Ez jarri makinan lepokorik edo bestelako metalezko objekturik edo likidoz betetako edukiontzirik. Substantzia arrotzak makinaren barruko zati elektrikoekin harremanetan jartzen badira, baliteke su hartzea edo deskarga elektrikoak ematea.
  • Aukerako osagarriak instalatu eta kentzean, ziurtatu makina itzali, hargunetik kendu eta ondoren interfaze eta elikadura kableak makinatik kentzen dituzula. Bestela, baliteke elikadura edo interfaze kableak matxuratzea, sua edo deskarga elektriko bat sortuz.

- Substantzia arrotzen bat isurtzen bada makinan, desentxufatu korronte elektrikotik eta jarri harremanetan tokiko Canon banatzaile baimenduarekin.

Ez instalatu toki hauetan

Baliteke makina jaustea edo erortzea eta zauriak sortzea.

• Toki ezegonkor batean
• Bibrazioak izan ohi diren toki bat

KONTUZ

Ez instalatu toki hauetan

Hori eginez gero, makina kalte daiteke.

  • Muturreko temperatura eta hezetasuna dituen toki batean, hala altuegia edo asko nola baxuegia edo gutxi.
  • Tenperatura eta hezetasuna asko aldatzen den toki batean
  • Uhin magnetikoak edo elektromagnetikoak sor ditzaketen ekipoak gertu dauden toki batean
    • Laborategi baten edo erreakzio kimikoak gertatzen diren toki batean
    • Gas korrosiboak edo toxikoak dauden toki batean
  • Makinak okertu dezakeen toki batean edo makina hondoratu daitekeen toki batean (alfonbra...)

Ekidin aireztatze kaskarreko tokiak

Makinak ozono- eta bestelako isuri kopuru txikiak sortzen ditu normal erabiltzean. Isurik horiek ez diote osasunari kalterik egiten. Alabaina, nabari daitezke makina denbora luzez erabiltzen denean edo ekoizpen handietarako erabiltzen denean aireztatze kaskarreko geletan. Lan-ingurune erosoa mantentzeko, makinak funtzionatzen duen gela ongi aireztatuta egotea gomendalzen da. Era berean, ekidin jendea makinaren emisioen eraginpean egon litezkeen tokiak.

Ez instalatu kondentsazioa izaten den toki batean

Makina instalatutako dagoen gela bizkor berotzen denean, edo makina toki fresko edo lehor batetik toki bero eta heze batera aldatzen denean, ur-tantak (kondentsazioa) sor daitezke makinaren barruan. Makina baldintza horietan erabiliz gero, papera traba daiteke, kalitate txarrarekin imprima daiteke edo makina honda dezake. Utzi makina giro-tenperaturara eta -hezetasunera egokitzen, erabili baino gutxienez 2 ordu lehenago.

Itsas mailatik 3.000 m-ko edo gehiagoko altitudeetan

Baliteke disko gogorra duten makinek ongi ez funtzionatzea, itsas mailatik 3.000 m-ko edo gehiagoko altueretan erabiltzean.

Mailakatze-oinak (mailakatze-oinak dituzten produktuetarako soilik)

Makina instalatu ostean ez kendu makinaren mailakatze-oinak, makina erori edo aurrerantz eror baitateke eta, ondorioz, zauri perssonalak eragin.

Telefono-linea konektatzea (fax-funtzioa duten produktuetarako soilik)

Makina telefono-linea analogiko estandar batera egokitzen da. Makina kommutatutako telefono-sare batera (PSTN) soilik konekta daiteke. Makina telefono-linea digital batera edo telefono-linearen terminal batera konektatzen baduzu, baliteke makinak behar bezala ez funtzionatzea eta, ondorioz, kaltetzea. Makina konektatu baino lehen, ziurtatu telefono-linea mota berresten duzula. Makina zuntz optikoko lineara edo IP telefono-lineara konektatu nahi baduzu, jarri harremanetan horien zerbitzu-hornitzailleekin.

Hari gabeko LAN erabiltzean (hari gabeko LAN funtzioa duten gailuetarako soilik)

- Instalatu makina hari gabeko LAN routerretik 50 metrora edo gutxiagora.

  • Ahal dela, instalatu objektuek komunikazioa blokeatzen ez duen toki batean. Seinalea kaskartu egin daiteke, hormak edo solairuak igaro behar baditu.
  • Izan makina kable gabeko telefono digitaletatik, mikrouhin-labeetatik edo irrati-uhinak igortzen dituen bestelako ekiyoetatik ahalik eta urrunen.
  • Ez erabili mediku-ekipoetatik gertu. Makina honek igorritako irrati-uhinek interferentziak sor ditzake mediku-ekipoan eta, ondorioz, gailu horrek gaizki funtzionatzea edo istripuak eragin ditzake.

Energia hornikuntza

ABISUA

- Erabili soilik zehaztutako tentsio-eskakizunak betetzen dituen energia-iturria soilik Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.

- Emandako energia-kableak soilik erabili; bestela, makinak su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.

- Emandako energia-kablea makina honekin erabiltzen da. Ez konektatu energia-kablea beste gailu batzuetara.

- Ez aldatu, tiratu, behartuta okertu edo energia-kablea kalte dezakeen antzeko ekintzarik egin. Ez jarri objektu pisutsurik energia-kablean. Energia-kablea kaltetuz gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.

- Ez entxufatu edo desentxufatu entxufea esku bustiekin, deskarga elektrikoa eman baitezake.

- Ez erabili luzapen-kablerik edo hargune anitzeko entxuferik makina honekin. Hori eginda, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.

- Ez bildu energia-kablea edo lotu korapilo batekin, su har baitezake edo deskarga elektrikoak eman baititzake.

- Sartu guztiz energia-kablea korronte-hargunean. Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.

- Atera energia-kablea korronte-entxufetik trumoi-ekaitzetan. Ateratzen ez baduzu, baliteke su hartzea, deskarga elektrikoak ematea edo makina hondatzea.

- Ziurtatu makinaren energia-iturria segurua dela eta tentsio egonkorra duela.

- Mantendu energia-kablea bero-iturrietatik urrun; bestela, kablearen babesa urtu daiteke eta, ondorioz, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman.

- Energia-kablearen konexio-aldeari estres gehiegi aplikatzen bazaio, energia-kablea honda daiteke edo makina barruko kableak deskonekta daitezke. Ondorioz, sua piztu daiteke. Ekidin egoera hauek:

- Energia-kablea sami entxufatzea eta desentxufatzea.

- Energia-kablearen gainean ibiltzea.

- Energi-kablea konexio-zatitik hurbil okertzea, eta estres jarraitua aplikatzea korronteharguneari edo konexio-zatiari.

- Entxufean indar gehiegí egitea.

KONTUZ

Instalatu makina entxufe batetik gertu eta utzi nahikoa tarte entxufearen inguruan, larrialdi- egoeretan erraz desentxufatu ahal izateko.

GARRANTZITSUA

Konektatzean

- Ez konektatu energia-kablea eten ezin daitekeen energia-iturri batera. Horrela, makinak galzki funtziona dezake edo hondatu egin daiteke argia joaten denean.

  • Makina hargune ugariko korronte-entxufe batera entxufatzen baduzu, ez erabili gainerakoak beste gailu batzuk konektatzeko.
  • Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko korronte-entxufera.

Beste neurri batzuk

Zarata elektrikoak makinak gaizki funtzionatze edo datuak galtzea eragin dezake.

Manipulatzea

ABISUA

  • Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko usaina badario, kea ateratzen bazaio edo gehiegi berotu bada, desentxufatu korrontetik berehala eta jarri harremanetan Canon banatzaile baimenduarekin. Erabiltzen jarraituz gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
  • Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio eta temperatura altuko osagaiak daude makina barruan. Makina desmuntatu edo aldatuz gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak sor ditzake.
  • Jarri makina haurrak energia-kablea eta besté kable batzuk eta makina barruko tresnak eta zati elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean. Bestela, ustekabeko istripuak izan daitezke.
  • Ez erabili esprai sukoirik makinatik gertu. Substantzia sukoiak makina barruko zati elektrikoak ukitzen badituzte, baliteke su hartze edo deskarga elektrikoak ematea.
  • Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita dagoela eta, ondoren, desentxufatu entxufea eta kableak. Horrela egiten ez baduzu, baliteke energia-kablea edo bestelako kableak hondatzea, eta sua piztea edo deskarga elektrikoak ematea.
  • Entxufea hargune elektrikoan sartuta dagoela USB kablea sartzean edo ateratzean, ez ukitu konektorearen metalezko zatia, deskarga elektrikoa eman baitiezazuke.
  • Erabili 3 metro baino gutxiago dituen kable modularra.
  • Erabili 3 metro baino gutxiago dituen USB kablea.

Makinak ateratzen duen zaratak arduratzen bazaitu

Ingurunearen eta eragiketa moduaren arabera, makinak ateratzen duen zaratak ardura bazaitu, makina gelako beste txoko batean instalatzea gomendatzen da.

Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara Makinak fluxu magnetiko baxua sortzen du. Bihotz-markagailua erabiltzen baduzu eta ohikoak ez diren gauzak sentitzen badituzu, urrundu makinatik eta joan berehala medikuarengana.

KONTUZ

  • Ez jarri objektu pisutsurik makinan, erori egin baitaitezke eta zauriak eragin.
  • Segurtasunagatik, desentxufatu makina, ez bada denbora luzez erabiliko.
  • Kontuz ireki estalkiak, eskuetan min hartzea ekiditeko.
  • Izan eskuak eta jantziak zilindroetatik urrun, irteerako eremuan. Zilindroek eskuak edo arropa harrapatzen badizkizute, baliteke min egitea.
  • Makinaren barnealdea eta irteerako erretenak oso bero daude, erabili eta berehala. Saihestu eremu horiek ukitzea, ez erretzeko. Gainera, baliteke inprimatutako papera bero egotea ere irteten denean; beraz, kontuz manipulatu. Ez bazara kontuz ibiltzen, baliteke erretzea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - KONTUZ - 1

text_image CAUTION ATTENTION VORSICHT ATENCIÓN ATTENZIONE CUIDADO 注意 주외 PUD-044
  • Kontu izan objektu pisutsurik, hiztegi bat esaterako, beirazko platinaren gainean ez botatzeko, bestela hau hondatu eta zauriak sor ditzake eta.
  • Ez mugitu makina paper tiraderak instalatuta dituela. Bestela, baliteke paper tiradera erori eta zauriak sortzea.

CANON iSENSYS MF633Cdw - KONTUZ - 2

  • Ez sakatu elikagailua indar handiz, beira liburu lodien kopiak egiteko erabiltzean. Bestela, beira apurtu eta zauritu egin zaitezke.
  • Itxi kontuz elikagailua eskuak ez harrapatzeko; bestela, min har dezakezu.
  • Itxi kontuz elikagailua elikagailuaren atzealdearekin eskuak ez harrapatzeko; bestela, min har dezakezu.

Akabera-unitatea (akabera-unitatea duten produktuetarako soilik)

  • Ez jarri eskuak grapatzen den erretiluaren zatian (zilindroetatik gertu). Bereziki, kontuz ibili grapa zorrotzekin, min har baitezakezu.

Paper-erretilua (paper-erretilua duten produktuetarako soilik)

  • Ez sartu eskuak makinan paper-erretilua aterata dagoenean, min har baitezakezu.

Energia aurrezteko tekla (Energia aurrezteko tekla duten produktuetarako soilik)

- Sakatu «Energia-aurrezlea» segurtasunagatik, makina denbora luzez erabiliko ez denean, gauez esaterako. Gainera, itzali pizteko eta itzaltzeko tekla eta desentxufatu makina segurtasunagatik, denbora luzez erabili behar ez denean, oporretan esaterako.

Laser-segurtasuna

Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan.

Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa guzti mugatuta dagoenez babesteko hodiekin eta kanpoko estalkiekin, laser-argia ezin da makinatik irten erabiltzen denean. Irakurri segurtasun-ohar eta -argibide hauek.

  • Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten ez den estalkirik.
  • Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu, begiak kalte ditzake.

KONTUZ

Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak, doikuntzak edo prozedura-errendimenduak erabiliz gero, erradiazio-arriskua izan dezake.

Beste neurri batzuk

  • Jarraitu makinan erantsitako kontuz ibiltzeko etiketako argibideei.
  • Ez eman makinari kolpe edo bibrazio indartsurik.
  • Ez behar ateak, estalkia eta beste zati batzuk irekitzera edo ixtera. Hori eginez gero, makina kalte daiteke.
  • Ez ukitu toner-kartutxoaren kontaktuak (makinari kalteak sortu daitezke eta.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Beste neurri batzuk - 1

text_image No a

- Ez itzali etengailu nagusia edo ireki estalkia, makina erabiltzen ari den bitartean. Papera traba daiteke.

Makina garraiatzean

Makina garraiatzean kaltetu ez dadin, egin ondorengoa.

• Kendu toner-kartutxoak.
- Paketatu makina modu seguruan, jatorrizko kaxa eta paketatze materialak erabilita.

Eranskina

Mantentzea eta ikuskapenak

Garbitu makina tarteka. Hautsä pilatzen bada, makinak ez du ongi funtzionatuko. Garbia dagoenean, ziurtatu hau. Makina erabiltzen ari zarela arazoren bat gertatuz gero, ikusi Arazoak konpontzea. Arazoa ezin bada konpondu edo makina ikuskatu behar dela uste baduzu, ikusi Arazoa konpondu ezin denean.

ABISUA

  • Garbitu baino lehen, itzali makina eta desentxufatu. Ez bada halakorik erabiltzen, makina su har dezake edo deskarga elektrikoak eman ditzake.
  • Desentxufatu tarteka eta garbitu trapu garbi batekin, hautsa eta kraka kentzeko. Pilatutako hautsak aireko hezetasuna beregana dezake eta su har dezake elektrizitatearekin kontaktua eginez gero.
  • Erabili ongi xukatutako trapu hezea, makina garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko trapuak. Ez erabili alkoholik, gasoliorik, pintura-disolbatzailerik edo bestelako substantzia sukolirik. Ez erabili mukizapi-paperik edo paperezko eskuoihalik. Substantzia horiek makina barruko zati elektronikoak ukitzen badituzten, baliteke elektrizitate estatikoa sortzea edo su hartzea edo deskarga elektrikoak ematea.
  • Begiratu energia-kablea eta entxufea, herdoilik ez duela, okertutako orratzik, ez dagoela saretuta, zartatuta edo ez duela bero gehiegi sortzen egiaztatzeko. Gaizki zaindutako energia-kablea edo entxufea erabiliz gero, baliteke su hartzea edo deskarga elektronikoa ematea.

KONTUZ

  • Makina barruan temperatura alluko eta tentsio handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz gero, min hartu edo erre egin zaitezke, Ez ukitu eskuliburuan adierazten ez den makinako zatirik.
  • Papera kargatzean edo trabatutako papera kentzean, ibili kontuz eskuan ebakirik ez egiteko paper-ertzekin.

Produktu-erabilerari eta irudien erabilerari buruzko legezko mugak

Produktua dokumentuak eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste era batean erreproduzitzeko erabiltzeko, eta irudi horiek produktuaren bidez eskaneatzea, inprimatzea edo beste era batean erreproduzitzea debeka dezake legeak eta erantzukizun kriminalak eta zibilak sor ditzake. Dokumentu horien zerrenda orokor bat ezarri da behean. Gida gisa erabiltzeko soilik da. Ez bazaude ziur legezkoa den produktua erabiltzea dokumentu bat eskaneatzeko, inprimatzeko edo beste era batera erreproduzitzeko, edo eskaneatutako, inprimatutako edo beste erreproduzitutako irudiak erabiltzea, lege-aditu bati galdetu beharko diozu aldez aurretik.

  • Paper-dirua
    • Bidaiari-txekeak
  • Diru-agindu
    • Janari-ziqiluak
    • Gordailu-ziurtagiriak
    • Pasaporteak
  • Posta-zigiluak (baliogabetuak edo baliogabetu gabekoak)
  • Immigrazio-paperak
  • Identifikazio-plakak edo bereizgarriak
  • Barne-irabazien zigiluak (baliogabetuak edo baliogabetu gabekoak)
    • Zerbitzu-hautapenak edo zirriborro-paperak
    • Bonuak edo bestelako zor-agiriak
  • Gobernu-agentzien jaulkitako txekeak edo zirriborroak

  • Akzio-ziurtagiriak

  • Motor-ibilgailuen lizentziak eta titulu-ziurtagiriak
    • Copyrighta duten lanak / Artelanak, copyright jabearen baimenik gabe

Segurtasunarekin lotutako sinboloak

Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Piztuta" posizioa

O Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Itzalita" posizioa

Makina pizteko eta itzaltzeko etengailua: "Engoean" posizioa

① Sakatu "Piztuta" "Itzita" etengailua

Lur-hartunea

Tentsio arriskutsua barnean. Ez ireki adierazi ez den estalkirik.

KONTUZ: Gainazal beroa. Ez ukitu.

II. klaseko ekipoa

Zatiak mugitzea: Aldendu gorputzeko atalak mugitzen diren zatietatik

[OHARRA]

Produktuaren arabera, goian adierazitako zenbait sinbolo itsatsita egon daitezke.

v1602_00_eu-FS

Laserraren segurtasun-etiketa

CANON iSENSYS MF633Cdw - Laserraren segurtasun-etiketa - 1

  • Ez bota erabilitako toner-kartutxoak sutara. Su har dezakete, ondorioz erredurak eta suteak eraginez.
  • Nahi gabe tonerraren edukia isuri edo barrelatuz gero, garbitu kontuz trapu bigun umel batekin eta ez ezazu toner-hautsa amastu. Ez erabili inoiz xurgagailu bat isuritako tonerraren edukia jasotzeko, xurgagailua matxuratu edo deskarga estatikoak sortutako hauts eztanda eragin lezake eta.

KONTUZ

  • Mantendu toner-kartutxoak eta bestelako kontsumigarriak umeengandik aldenduta. Toner-hautsa irentsiz gero, joan medikura edo pozoi kontrol zentro batera.
  • Ez salatu toner-kartutxoa desmuntatzen. Baliteke hura barreliatzea eta bere hautsa begi edo ahora sartzea. Horrelakorik gertatuz gero, garbitu berehala ur hotza erabiliz eta joan medikuarengana.
  • Toner-hautsa kartutxotik isuriz gero, ez irentsi eta ekidin zure azala ukitzeaz. Horrelakorik gertatuz gero, garbitu berehala xaboi-urez. Toner-hautsa arnasten baduzu edo hura ukitu ondoren azala narritatzen bazaizu, joan medikura edo pozoi kontrol zentro batera.

GARRANTZITSUA

Toner-kartutxoaren maneiua

- Ziurtatu toner-kartutxoa heldulekua erabiliz eusten duzula.

CANON iSENSYS MF633Cdw - Toner-kartutxoaren maneiua - 1

- Ez urratu danborraren gainazala (a) eta ez utzi argiaren eraginpean. Ez ukitu kontaktu elektrikoak (b) ezta toner-kartutxoaren memoria ere (c).

CANON iSENSYS MF633Cdw - Toner-kartutxoaren maneiua - 2

text_image a Beheko ikuspegia b c
  • Ez atera toner-kartutxoa makina honetatik edo babes-poltsatik beharrezkoa ez bada.
  • Toner-kartutxoa produktu magnetiko bat da. Ez urbildu magnetismoari sentiberak diren produktuei, diskete eta disko unitateak esaterako. Bestela, baliteke gordetako datuak hondatzea.

Toner-kartutxoaren biltegiratzea

  • Gorde ondorengoak betetzen dituzten tokietan erabilera seguru eta egokia bermatzeko.
    Biltegiratze temperatura tartea: 0 - 35 °C Biltegiratze hezetasun tartea: 35 - 85% HE (hezetasun erlatiboa/kondentsaziorik gabe)*
  • Biltegiratu ireki gabe toner-kartutxoa erabili behar den arte.
  • Toner-kartutxoa makinatik biltegiratzeko kentzean, lotu danborraren babes-estalkia eta ondoren kokatu kendutako toner-kartutxoa jatorrizke babes-poltsan edo bildu zapi lodi batekin.
  • Toner-kartutxoa biltegiratzean, ez gorde bertikalki. Tonerra solidotu da eta baliteke jatorrizko egoerara ez itzultzea, astinduta ere.
    * Hezetasun tartearen barruan egonda ere, baliteke toner-kartutxoaren barnean ur tantak (kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren barne eta kanpoaldean temperatura ezberdina bada. Kondentsazioak toner-kartutxoaren inprimaketa kalitatea kaltetuko du.

Ez gorde toner-kartutxoa honako tokietan

• Sugarren inguruan
- bost minutu edo gehiagoz eguzki-argi edo argi distiratsu baten eraginpean dagoen toki baten
• Aire gaziegia daukan toki baten
• Gas korrosiboak dauden tokietan (aerosol espraiak eta amoniakoa, adibidez)
- Temperatura eta hezetasun altuak dituen toki baten
- Tenperatura eta hezetasun aldaketa gogorrak jasan ditzakeen toki baten, baliteke kondentsazioa sortzea

• Hauts asko dagoen toki baten
• Haurren eskura dagoen toki baten
- Kontu izan, merkatuan Canon toner-kartutxo faltsuak bait daude. Toner-kartutxo faltsu bat erabiltzeak inprimatze kalitatea murriztu eta makinaren eraginkortasuna murriztu dezake. Canon ez da toner-kartutxo faltsu bat erabiltzean eragindako matxura, istripu eta kalteren arduradun izango.
Informazio gehiagorako: ➞ http://canon.com/counterfeit.

Kontu izan toner-kartutxo faltsuekin

Ordezko piezen eta toner-kartutxoen eskuragarritasun epea

- Makinarentzako ordezko piezak eta tonerkartutxoak makina modelo honen ekoizpena eten ondoren zazpi (7) urtez izango dira eskuragarri gutxienez.

Toner-kartutxoaren paketatze materialak

  • Gorde toner-kartutxoaren babes-poltsa eta danborraren babes-estalkia, makina hau garraitzeko beharrezkoak dira eta.
  • Baliteke paketatze materialen forma edo kokalekua aldatzea, edo jakinarazpenik gabe gehitu edo kentzea.
  • Kendutako zinta itsasgarria tokiko legearen arabera deuseztatu.

Erabilitako toner-kartutxoaren deuseztatzea

- Ezarri danborraren babes-estalkia, kokatu tonerraren bilgarria bere babes-poltsan tonerraren sakabanatzea ekiditeko eta ondoren deuseztatu toner-kartutxoa tokiko legeen arabera.

Oharra

Produktu-izena

Segurtasun-araudiek produktuaren izena erregistratuta izatea eskatzen dute. Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan, parentesi arteko izenak () erregistratuta egon daitezke. MF635Cx (F170102) MF633Cdw / MF631Cn (F170100)

EB Zuzentarauen EMC eskakizunak

Ekipo honek EB Zuzentarauaren oinarrizko EMC eskakizunak betetzen ditu: Adierazten dugu produktu honek EC Zuzentarauaren EMC eskakizunak betetzen dituela, 230 V, 50 Hz-ko sarrerako sare elektrikoan, nahiz eta produktuaren baloratutako sarrera 220-240 V, 50/60 Hz da. Babestutako kablea erabili behar da EB Zuzentarauaren EMC eskakizun teknikoekin betetzeko.

WEEE eta Bateriari buruzko Zuzentarauak

Canon-en webgunean dagoen (http://canon.com/oip-manual) Erabiltzailearen gidaliburu berrienean (HTML eskuliburua) ikus dezakezu WEEE eta Bateriari buruzko Zuzentarauen informazioa.

Erantzukizunen ezezpena

Erantzukizunen ezezpena

- Dokumentu honetako informazioa abisatu gabe alda daiteke. - CANON INC. ENPRESAK EZ DU MATERIAL HONI BURUZKO INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ INPLIZITURIK EZTA ESPLIZITURIK ERE, BESTEAK BESTE BAINA HAUETARA SOILIK MUGATU GABE, NEGOZIAGARRITASUNARI, MERKATARITZAGARRITASUNI, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI EDO EZ-URRAKETARI BURUZKO BERMEAK. CANON INC. EZ DA INOLAKO ZUZENEKO, ISTRIPUZKO EDO ONDORIOZKO KALTEREN ERANTZULE IZANGO, EZTA MATERIALA ERABILTZEAGATIK IZANDAKO GALERENA EDO GASTUENA ERE.

Eskuliburu honi buruz

Eskuliburu honetan erabilitako tekla eta botoiak Sinboloen eta teklen izen hauek eskuliburuan teklak nola sakatu behar diren adierazteko moduaren adibide batzuk dira.

  • Eragiketa-paneleko teklak: [Teklaren ikonoa] Adibidez:
    • Pantaila:
  • Ordenagailuaren pantailako botoiak eta elementuak: [Hobespenak]

Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak

Eskuliburu honetan erabilitako ilustrazioak eta pantailak MF635Cx gailukoak dira, besterik adierazi ezean.

Markak

Mac Apple Inc. enpresaren marka da. Microsoft, Windows, Windows Vista, Windows Server, Internet Explorer, Excel eta PowerPoint Microsoft Corporation enpresaren marka erregistratuak edo markak dira Ameriketako Estatu Batuetan edo beste herrialde batzuetan. Hemen agertzen diren beste produktu- edo enpresa-izenek bakoitzak bere jabearen markak ditu.

Hirugarrenen softwarea

Canon produktu honek ("PRODUKTUA") hirugarrenen software-moduluak ditu. Software-modulu horiek erabiltzea eta banatzea, software-modulu horiek eguneratzeak barne (guztia batera, "SOFTWAREA"), (1) - (9) lizentzia-baldintzen mende daude.

(1) Tartean diren herrialdeen esportazioak kontrolatzeko edozein arau, murrizketa edo araudi beteko duzula onartzen duzu, baldin eta PRODUKTU hau, SOFTWAREA barne, edozein herrialdeetara bidaltzen, transferitzen edo esportatzen bada.
(2) SOFTWAREAREN eskubide-jabeek dute SOFTWAREAREN inguruko edozein titulu, jabetza edo jabetza intelektualaren eskubide. Hemen berariaz adierazi ezean, SOFTWAREAREN eskubideak dituztenek ez dizute inolako lizentziarik edo eskubiderik, espliziturik edo inpliziturik, jakinarazten edo ematen, SOFTWAREAREN eskubideak dituzten jabetza intelektualari dagoklionean.
(3) PRODUKTUAREKIN erabiltzeko soilik erabili behar duzu SOFTWAREA.
(4) Ez diozu SOFTWAREA hirugarrenei esleituko, salduko, banatuko edo transferituko, aldez aurretik SOFTWAREAREN eskubideak dituztenen idatzizko onespena izan gabe.

(5) Aurrekoari kalterik egin gabe, SOFTWAREA egoera hauetan soilik transferi dezakezu: (a) PRODUKTUAREN eskubideak guztiak eta eskubide eta betebehar guztiak transferitzen zaion horri esleitzen dizkiozunean eta (b) transferitzen diozun horrek baldintza horiek guztiak beletzea onartzen duenean.
(6) Ez duzu SOFTWAREAREN kodea deskonpilatu, alderantzizko ingeniaritzarik egin, desmihiztatu edo beste era batera kodea murriztu behar, gizakiak irakurtzeko modukoa eginez.
(7) Ez duzu SOFTWAREA aldatuko, itzuliko, alokatuko, errentan emango edo mailegatuko, ezta SOFTWAREAN oinarritutako lan deribaturik sortuko ere.
(8) Ez duzu baimenik SOFTWAREA PRODUKTUTIK kentzeko edo haren kopiak egiteko.
(9) Ez zaizu ematen SOFTWAREAREN gizakiak irakurtzeko modukoa den zatia (iturriko kodea) lizentziarik.

Aurreko (1)-(9) puntuei kalterik egin gabe, PRODUKTUAK hirugarrenen software-moduluak ditu, haien lizentzia-baldintzak barne, eta software-modulu horiek beste lizentzia-baldintza horien mende daude.

Begiratu dagokion PRODUKTUAREN eskuliburuko Eranskinean azaldutako hirugarrenen software-moduluen beste lizentzia-baldintzak. Eskuliburua http://canon.com/oip-manual helbidean dago erabilgarri.

Produktua erabiliz, lizentzia-baldintza aplikagarri guztiak onartu dituzula usteko da. Lizentzia-baldintza horiekin ados ez bazaude, jarri harremanetan zerbitzu-ordezkariekin.

Coloque o documento original corretamente

Aurkibidea Cliquez un titre pour y accéder
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : CANON

Modeloa : iSENSYS MF633Cdw

Kategoria : Inprimagailu