FE 8214 - Garbigailua FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan FE 8214 FAGOR PDF formatuan.
Deskargatu zure gailuaren argibideak Garbigailua PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua FE 8214 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. FE 8214 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA FE 8214 FAGOR
atzeratu egin dezakezu.
dagoen (eskuliburu honetako 1.1 eta 1.4).
Instalatu Erabilera Sareko uraren presioa 0,05 eta 1 Mpa artekoa izango da (0,5 a 10 kg/cm
Ez erabili luzagarririk eta egokigailurik garbigailua konektatzeko. Argindarraren instalazioa ezaugarrien plakan adierazitako gehieneko indarrean egon behar da eta argindarreko hartunea arauzko lur-konexioarekin. Elikatzeko haria kaltetuta badago, salmenta ondorengo zerbitzuak edo antzekoek ordezkatu beharko dute, arriskurik egon ez dadin. Ez manipulatu garbigailuaren barrua. Konpondu ezinezko arazoren bat edukiz gero, deitu zerbitzu teknikora. Tresna hau erabili dezakete 8 urte eta gehiagoko haurrek, baita gaitasun fisiko, sentsorial edo mental murriztuak dituzten pertsonek edo esperientziarik eta ezagut- zarik ez dutenek ere, tresna modu seguruan erabiltzeko jarraibide egokiak eman bazaizkie, gainbegiratzen badira eta arriskuez ohartzen badira. Haurrek ez dute tresnarekin jolasean ibili behar. Erabiltzaileak garbitu eta mantendu behar badu tresna, zeregin horiek ezin dituzte haurrek egin inor gainbegiratzeko ez badute. Identifikatu zure garbigailu modeloa (“a”, “b”, “c”, “d” edo “e”) ilustrazioak eta aginte-panela konparatu- ta. 1.1 Kendu bilgarria (1.1.1, 1.1.2 eta 1.1.3). Kendu garraiorako erabilitako torlojuak, finkatzeko elementuak eta blokeorakoak.1.2 Konektatu uraren sareari (1.2.1, 1.2.2 eta 1.2.3). Garbigailuak ur beroa onartzen badu, konektatu errakor gorria duen mahuka ur beroaren hartuneari (1.2.4). Garbigailuarekin batera datorren mahuka berria erabili beti, ez aurrez erabilita dituzunak.1.3 Hustubidea. Jarri mahuka hustubidean, marrazkiko kotak errespetatuta.1.4 Berdindu. Behar bezala berdindu garbigailua, zaratarik atera ez dezan eta mugitu ez dadin. Gomendatzen da: 1. atzeko hankak egonkortu eta finkatu(1.4.1); 2. garbigailua dagokion tokian jarri (1.4.2); 3. aurreko hankak egonkortu eta finkatu (1.4.3).1.5 Konektatu sare elektrikora. Kontuan izan ezaugarrien plakako datu elektrikoak.1.6 Gaineko sukaldearen azpiko instalazioa. Garbigailua sartzeko gaineko sukaldea kendu behar izanez gero, jarri harremanetan banatzailearekin edo Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin. Horrelakorik eginez gero, korrontearen hartuneko larakoa eskura geratu beharko da instalatu ondoren. Ahokaduraren neurriak: 600x600x850.2.1 Ireki atea. 2.2 Detergentea eta gehigarriak. Sartu arropa garbigailuan kolorearen, zikinaren eta ehun motaren arabera sailkatuta.Kubetak zati hauek ditu: garbiketa , aurregarbiketa eta leungarria (2.2.1).Garbigailu guztiak garbigarri-hautserako prestatuta daude (2.2.2).Detergente likidoa erabili nahi baduzu (2.2.3) garbiketarako konpartimentuan erlaitz urdinaaurkituko duzu, heldu kanporantz tope egin arte, askatu eta posizio bertikalean geratuko da (2.2.4). Horrekin, garbigarri likidoa galtzea saihestuko da. Garbigarrihautsa berriz erabiltzeko, jarri erlaitz urdinaposizio horizontalean eta bultzatu atzerantz tope egin arte. Hala, ataska irekita egongo da (2.2.5). Gogoan izan leungarriaren konpartimenduko MAX maila ez dela gainditu behar.2.3 Piztu eta programa aukeratu. Aukeratu programa agintearekin, programen taula kontsultatu ondoren (67 eta 68 orrialdeak).2.4 Aukeratu zentrifugatzeko abiadura. Zentrifu-gatzeko maila aukeratu daiteke, baita kendu ere (2.4.1, 2.4.2). Zimurrik ez izatekoa/Flot aukeratuz gero (2.4.3) amaierako zentrifugatua baino lehen amaitzen da garbiketa eta arropa uretan geratzen da. Sakatu amaierako zentrifugatua egiteko. Segurtasuna66 euskara
2.5 Funtzio gehigarriak:
- Erraz lisatzekoa : zimur gutxiago sortzen dira. - Urberritze estra : haurren eta azal sentibera dutenen arropak babesten ditu. - Programaren denbora murriztea : funtzio hau erabiltzea komeni da, arropak oso zikinak daudenean izan ezik. Funtzio honi esker, energia eta denbora aurrezten da. Era berean, arropak gutxiago hondatzen dira.
- “a-c” modeloak -> Behin sakatuta garbiketa-aldia laburtuko duzu.
- “b-d-e” modeloak -> denbora murrizteko botoian sakatuta aukeratutako programaren iraupena 3 alditan laburtuko ahal izango duzu. Pantailan bertan laburtutako programaren iraupena azalduko da.
2.6 Ordutegia atzeratu . Garbitzen hasteko
ordua atzeratu egin dezakezu.
2.7 Abian jarri eta geratu
2.8 Blokeoa . Tekla(k) 3 segundoz sakatuta
edukiz gero, blokeoa aktibatzen da, umeek manipulatu ez dezaten. Desaktibatzeko, beste 3 segundoz sakatu behar da/dira tekla(k).
2.9 Garbiketa prozesua. Programaren faseak
egiazta ditzakezu. Falta den denbora “b-d-e” modeloetan baino ezin da ikusi. Erabilera gomendioak: - Garbigailua instalatutakoan aurre-garbiketa bat egin behar da eta zuzen dabilen ikusi (garbiketa normala, arroparik gabe eta 90ºC-tan). - Arropa txikiak garbitzeko (eskuzapiak eta barruko arropa) poltsa bat erabili. - Garbigailuentzako detergente mota oro erabil daiteke. Detergente likidoak gomendatzen dira, edozein ehun mota tenperatura baxuan (gehienez 40ºC) garbitu beharrez gero. Artilezko ehunak garbitzeko, ez da detergente-hautsa erabiltzea gomendatzen. Erabilera oharrak:
1. Arropa gehiago sartzeko, sakatuta,
garbigailua geratu baduzu, ziurtatu uraren maila ez dela atera iristen.
2. Funtzio gehigarriak ( eta ) erabiliz gero,
denbora gehiago behar da garbitzeko.
3. Garbiketa-programa amaitu ondoren, hobe da
eskotila zabalik uztea barruko aldea egurasteko. Baliteke 2 minutu itxaron behar izatea ireki ahal izateko. “a-b-c-d” ereduetan ziurtatu STOP argia keinuka dagoela. “e” motako modeloetan, zain egon itzali arte.
3.1 Detergentearen konpartimendua garbiketa.
Hilean behin egitea komeni da.
3.2 Iragazkiaren garbiketa. Urtean behin egitea
komeni da. Kanpotik garbitzeko, erabili erretzen ez duten produktuak eta ongi lehortu oihal leun batekin.
4.1 Garbigailuak diagnostikorako sistema bat du eta
gorabehera oro hauteman eta horren berri ematen du. Pantailan ikusi ahal izango duzu edo aginte-paneleko argiak kliskatzen hasten direnean.
4.1.1 Garbigailuan ez da urik sartzen. Uraren
hornidura eta sarrerako txorrota gainbegiratu edo sarrerako iragazkia garbitu.
4.1.2 Ez du urik husten, ezta zentrifugatu
ere. Begiratu iragazkiaren egoera.
4.1.3 Ez du zentrifugatzen. Mugitu arropa eta
aukeratu berriro zentrifugatzeko.
4.1.4 Ez da martxan jartzen. Begiratu
atea ongi itxita ote dagoen
dagoen (eskuliburu honetako 1.1 eta 1.4).
4.3 Ura konpartimenduan. Begiratu detergentea-
ren konpartimendua garbi ote dagoen (3.1). Ingurumena zaintzeko diseinatu da garbigailua. Pantailako kontrastea. 20 minutu inguru igarotakoan, pantaila ilundu egiten da, energia aurrezteko. Pantaila aktibatzeko, sakatu edozein tekla edo eman bira aginteari. Ingurumena errespetatzen du. Kargatu garbiga- iluko programa bakoitza gomendatutako gehieneko gaitasunarekin. Ahal duzun bakoitzean, saihestu aurre-garbiketa. Ez erabili detergente gehiegi. Erabili urberritze estra , azal sentibera duten pertsonen arropekin. Tresna elektriko eta elektronikoen hondarren kudeaketa. Ez bota tresnak etxeko gainerako hondarrekin batera. Eraman zure garbigailua biltzeko zentro berezi batetara. Etxeko elektrotresnak birziklatuz gero, osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorio negatiboak saihesten dira eta energia eta baliabideak aurrezten dira. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin edo garbigailua erositako dendarekin. 600 800 1000 1200 140080 71 62 53 5280 70 70 70 70100 90 90 90 90100 90 80 80 80GARBIGAILUAREN GEHIENEZKOZENTRIFUGAZIO ABIADURA (r.p.m) *Hondar hezetasuna: zentrifugazio fasearen amaieran arropak duen hezetasuna da. KOTOI programak Programa SINTETIKOAK LANA programak Programa AZKARRA BATAZBESTEKO HONDAR HEZETASUNA* (%)67 euskara a b 7 kg5 kg 6 kg Kotoizko programa normalak, 40ºC eta 60ºC-tara energia eta ur kontsumo konbinatuan eraginkorragoak eta ohiko zikina duten kotoizko ehunak garbitzeko egokiak. OHARRAK- “Itzalita moduan” eta “itzali gabe moduan” kontsumitutako indarra < 1 W.- Uraren tenperatura eta garbitzeko zikloan adierazitakoa desberdinak izan daitezke, urarena baxuagoa izan daiteke.- kWh-ei, litroei eta programaren iraupenari buruzko balio errealak aldatu egin daitezke uraren presioaren eta tenperaturaren arabera, garbigailua dagoen tokiko tenperaturaren arabera, sareko tentsioan egon daitezkeen gorabeheren arabera, arropa mota eta kopuruaren arabera eta aukera daitezkeen funtzio desberdinen arabera.
kWh min 9 kg Kotoizko programa normalak, 40ºC eta 60ºC-tara energia eta ur kontsumo konbinatuan eraginkorragoak eta ohiko zikina duten kotoizko ehunak garbitzeko egokiak. OHARRAK- “Itzalita moduan” eta “itzali gabe moduan” kontsumitutako indarra < 1 W.- Uraren tenperatura eta garbitzeko zikloan adierazitakoa desberdinak izan daitezke, urarena baxuagoa izan daiteke.- kWh-ei, litroei eta programaren iraupenari buruzko balio errealak aldatu egin daitezke uraren presioaren eta tenperaturaren arabera, garbigailua dagoen tokiko tenperaturaren arabera, sareko tentsioan egon daitezkeen gorabeheren arabera, arropa mota eta kopuruaren arabera eta aukera daitezkeen funtzio desberdinen arabera.
Notice-Facile