FAGOR

FSE 6212 IT - Garbigailua FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan FSE 6212 IT FAGOR PDF formatuan.

📄 68 orrialdeak PDF ⬇️ Euskara EU 🔧 SAV 💬 AI galdera 🖨️ Inprimatu
Notice FAGOR FSE 6212 IT - page 65
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : FSE 6212 IT

Kategoria : Garbigailua

Deskargatu zure gailuaren argibideak Garbigailua PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua FSE 6212 IT - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. FSE 6212 IT markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA FSE 6212 IT FAGOR

  • Sareko uraren presioa 0,05 eta 1 Mpa artekoa izango da (0,5 - 10 kg/cm
  • Ez erabili luzagarririk eta egokigailurik garbigailulehorgailua konektatzeko.
  • Argindarraren instalazioa ezaugarrien plakan adierazitako gehieneko indarrean egon behar da eta argindarreko hartunea arauzko lurkonexioarekin.
  • Elikatzeko haria kaltetuta badago, salmenta ondorengo zerbitzuak edo antzekoek ordezkatu beharko dute, arriskurik egon ez dadin.
  • Ez manipulatu garbigailu-lehorgailuaren barrua. Konpondu ezinezko arazoren bat edukiz gero, deitu zerbitzu teknikora.
  • Tresna hau erabili dezakete 8 urte eta gehiagoko haurrek, baita gaitasun fisiko, sentsorial edo mental murriztuak dituzten pertsonek edo esperientziarik eta ezagutzarik ez dutenek ere, tresna modu seguruan erabiltzeko jarraibide egokiak eman bazaizkie, gainbegiratzen badira eta arriskuez ohartzen badira. Haurrek ez dute tresnarekin jolasean ibili behar. Erabiltzaileak garbitu eta mantendu behar badu tresna, zeregin horiek ezin dituzte haurrek egin inor gainbegiratzeko ez badute.
  • Ez lehortu arropa, danbor motako lehorgailuan garbitu gabe.
  • Sukaldeko olioa, azetona, alkohola, gasolina, kerosenoa, orbanak kentzekoa, agoarrasa, argizariak eta argizariak kentzeko substantziekin zikindutako elementuak ur berotan garbitu beharko dira eta garbigarri kopuru handiagoa erabili beharko da, danbor motako lehorgailuan lehortu aurretik.
  • Latexezko aparra, dutxarako txanoak, ehun iragazgaitzak, gomaz forratutako artikuluak edo gomaparrez betetako burkoak ez dira danbor motako lehorgailuan lehortu behar.
  • Leungarriak eta antzeko produktuak leungarrien jarraibideetan azaltzen den bezala erabili behar dira.
  • Tresna ez da jarri behar giltzaz itxi daitekeen ate baten atzean, ate lerrakor baten atzean edo danbor motako lehorgailuaren aurkako aldean bisagra dutenen atzean.
  • Danbor motako lehorgailuetan azken zatian ez da berorik izaten (hozte zikloa), elementuak ez kaltetzeko. Danbor motako lehorgailuak ez dira inoiz lehortzekoa zikloa amaitu aurretik geratu behar; hala eginez gero, artikulu guztiak berehala atera behar dira eta beroa joateko zabaldu. Seguratasuna66 euskara Identifikatu zure garbigailu-lehorgailu modeloa (“a”, “b” edo “c”) ilustrazioak eta aginte-panela konparatuta.

1.1 Kendu bilgarria (1.1.1, 1.1.2 eta 1.1.3). Kendu

garraiorako erabilitako torlojuak, finkatzeko elementuak eta blokeorakoak.

1.2 Konektatu uraren sareari (1.2.1, 1.2.2 eta

1.2.3). Garbigailu-lehorgailuak ur beroa onartzen

badu, konektatu errakor gorria duen mahuka ur beroaren hartuneari (1.2.4). Garbigailu-lehorgailuarekin batera datorren mahuka berria erabili beti, ez aurrez erabilita dituzunak.

garbigailulehorgailua, zaratarik atera ez dezan eta mugitu ez dadin. Gomendatzen da: 1. atzeko hankak egonkortu eta finkatu(1.4.1); 2. garbigailu-lehorgailua dagokion tokian jarri (1.4.2);

3. aurreko hankak egonkortu eta finkatu (1.4.3).

1.5 Konektatu sare elektrikora. Kontuan izan

ezaugarrien plakako datu elektrikoak.

1.6 Gaineko sukaldearen azpiko instalazioa.

Garbigailu-lehorgailua sartzeko gaineko sukaldea kendu behar izanez gero, jarri harremanetan banatzailearekin edo Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin. Horrelakorik eginez gero, korrontearen hartuneko larakoa eskura geratu beharko da instalatu ondoren. Ahokaduraren neurriak: 600x600x850.

2.2 Detergentea eta gehigarriak. Sartu arropa

garbigailu-lehorgailuan kolorearen, zikinaren eta ehun motaren arabera sailkatuta. Kubetak zati hauek ditu: garbiketa , aurregarbiketa eta leungarria (2.2.1). Garbigailu-lehorgailu guztiak garbigarrihautserako prestatuta daude (2.2.2). Detergente likidoa erabili nahi baduzu (2.2.3) garbiketarako konpartimentuan erlaitz urdina aurkituko duzu, heldu kanporantz tope egin arte, askatu eta posizio bertikalean geratuko da (2.2.4). Horrekin, garbigarri likidoa galtzea saihestuko da. Garbigarri hautsa berriz erabiltzeko, jarri erlaitz urdina posizio horizontalean eta bultzatu atzerantz tope egin arte. Hala, ataska irekita egongo da (2.2.5). Gogoan izan leungarriaren konpartimenduko MAX maila ez dela gainditu behar.

2.3 Piztu eta garbitzeko eta lehortzeko programa

aukeratu. Aukeratu garbitzeko programa (2.3.1) agintearekin, aurrez programen taulan kontsultatuta (68 orrialdea). Lehortzeko denbora aukeratzeko, sakatu lehortzeko tekla (2.3.2). Pantailan denbora agertuko da, eta denbora hori haziz joango da botoian sakatzen duzun moduaren arabera.

1. modua -> botoia sakatuta mantendu

lehortzeko denbora 10 minutu haziko da aldi bakoitzean (“a” motako modeloeta 10 minututik 180 minutura eta “b-c” motakoetan 20 minututik 200 minutura).

2. modua -> botoia pixkanaka sakatu

sakatzen duzun bakoitzean minutu bat haziko da denbora.

2.4 Aukeratu zentrifugatzeko abiadura.

Zentrifugatzeko maila aukeratu daiteke, baita kendu ere (2.4.1, 2.4.2). Zimurrik ez izatekoa/Flot aukeratuz gero (2.4.3) amaierako zentrifugatua baino lehen amaitzen da garbiketa eta arropa uretan geratzen da. Sakatu amaierako zentrifugatua egiteko.

2.5 Funtzio gehigarriak:

- Erraz lisatzekoa : zimur gutxiago sortzen dira. - Urberritze estra : haurren eta azal sentibera dutenen arropak babesten ditu. - Programaren denbora murriztea : funtzio hau erabiltzea komeni da, arropak oso zikinak daudenean izan ezik. Funtzio honi esker, energia eta denbora aurrezten da. Era berean, arropak gutxiago hondatzen dira. Denbora murrizteko botoian sakatuta aukeratutako programaren iraupena 3 alditan laburtuko ahal izango duzu. Pantailan bertan laburtutako programaren iraupena azalduko da.

2.6 Ordutegia atzeratu . Garbitzen hasteko

ordua atzeratu egin dezakezu.

2.7 Lurrun funtzioa . Funtzio hau irudiaren

botoia duten tresnetan baino ezingo da aukeratu, beti ere lehortzeko programa aukeratu ostean. Zure arroparik delikatuenetan zimur gutxiago izateko sakatu dagokion botoia, gehienez 4 alkandora edo 1kg-ko karga izanik. Identifikatu

2.8 Abian jarri eta geratu

2.9 Blokeoa . Tekla(k) 3 segundoz sakatuta

edukiz gero, blokeoa aktibatzen da, umeek manipulatu ez dezaten. Desaktibatzeko, beste 3 segundoz sakatu behar da/dira tekla(k).

2.10 Garbitzeko edota lehortzeko prozesua.

Programaren fasean ikus dezakezu. Erabilera gomendioak: - Garbigailua instalatutakoan aurre-garbiketa bat egin behar da eta zuzen dabilen ikusi (garbiketa normala, arroparik gabe eta 90ºC-tan). - Arropa txikiak garbitzeko (eskuzapiak eta barruko arropa) poltsa bat erabili. - Garbigailuentzako detergente mota oro erabil daiteke. Detergente likidoak gomendatzen dira, edozein ehun mota tenperatura baxuan (gehienez 40ºC) garbitu beharrez gero. Artilezko ehunak garbitzeko, ez da detergente-hautsa erabiltzea gomendatzen. Erabilera oharrak:

1. Arropa gehiago sartzeko, sakatuta,

garbigailua geratu baduzu, ziurtatu uraren maila ez dela atera iristen.

2. Funtzio gehigarriak ( eta ) erabiliz gero,

denbora gehiago behar da garbitzeko.

3. Garbiketa-programa amaitu ondoren, hobe da

eskotila zabalik uztea barruko aldea egurasteko. Baliteke 2 minutu itxaron behar izatea ireki ahal izateko. “a-b” ereduetan ziurtatu STOP argia keinuka dagoela. “c” motako modeloetan, zain egon itzali arte. Lehortzeko programa amaitutakoan, garbigailu- lehorgailua oso beroa egongo da, beraz, ez da komeni 2 minutu igaro arte atea irekitzea, bestela erre egin baitaiteke.

3.1 Detergentearen konpartimendua garbiketa.

Hilean behin egitea komeni da.

3.2 Iragazkiaren garbiketa. Urtean behin egitea

komeni da. Kanpotik garbitzeko, erabili erretzen ez duten produktuak eta ongi lehortu oihal leun batekin.

4.1 Garbigailuak diagnostikorako sistema bat du eta

gorabehera oro hauteman eta horren berri ematen du. Pantailan ikusi ahal izango duzu edo aginte-paneleko argiak kliskatzen hasten direnean.

4.1.1 Garbigailuan ez da urik sartzen. Uraren

hornidura eta sarrerako txorrota gainbegiratu edo sarrerako iragazkia garbitu.

4.1.2 Ez du urik husten, ezta zentrifugatu

ere. Begiratu iragazkiaren egoera.

4.1.3 Ez du zentrifugatzen. Mugitu arropa eta

aukeratu berriro zentrifugatzeko.

4.1.4 Ez da martxan jartzen. Begiratu

atea ongi itxita ote dagoen

dagoen (eskuliburu honetako 1.1 eta 1.4).

4.3 Ura konpartimenduan. Begiratu detergentea-

ren konpartimendua garbi ote dagoen (3.1). Ingurumena zaintzeko diseinatu da garbigailua. Pantailako kontrastea. 20 minutu inguru igarotakoan, pantaila ilundu egiten da, energia aurrezteko. Pantaila aktibatzeko, sakatu edozein tekla edo eman bira aginteari. Ingurumena errespetatzen du. Kargatu garbiga- iluko programa bakoitza gomendatutako gehieneko gaitasunarekin. Ahal duzun bakoitzean, saihestu aurre-garbiketa. Ez erabili detergente gehiegi. Erabili urberritze estra , azal sentibera duten pertsonen arropekin. Tresna elektriko eta elektronikoen hondarren kudeaketa. Ez bota tresnak etxeko gainerako hondarrekin batera. Eraman zure garbigailua biltzeko zentro berezi batetara. Etxeko elektrotresnak birziklatuz gero, osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorio negatiboak saihesten dira eta energia eta baliabideak aurrezten dira. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin edo garbigailua erositako dendarekin.

Mantentzea68 euskara

5. Eskuzko garbiketa

max. Kotoizko programa normala 60ºC-tan energia eta ur kontsumo konbinatuan eraginkorragoak eta ohiko zikina duten kotoizko ehunak garbitzeko egokia. OHARRAK- “Itzalita moduan” eta “itzali gabe moduan” kontsumitutako indarra < 1 W.- Uraren tenperatura eta garbitzeko zikloan adierazitakoa desberdinak izan daitezke, urarena baxuagoa izan daiteke.- kWh-ei, litroei eta programaren iraupenari buruzko balio errealak aldatu egin daitezke uraren presioaren eta tenperaturaren arabera, garbigailua dagoen tokiko tenperaturaren arabera, sareko tentsioan egon daitezkeen gorabeheren arabera, arropa mota eta kopuruaren arabera eta aukera daitezkeen funtzio desberdinen arabera.