B850A - Eskuko blenderra FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan B850A FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz B850A FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Eskuko blenderra PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua B850A - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. B850A markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA B850A FAGOR
- Abiarazteko/gelditzeko etengailua
- Motorraren gorputza
- Nahasgailu-oina
- Hortza
- Sareko kablea
- Abiadura-erreguladorea
- Irabiagailuaren akoplamendua
- Zuringoak altxatzeko hagaxka
- Janaria txikitzeko makinaren rapa
- Janaria txikitzeko makinaren pitxarra
- Janaria txikitzeko hortza
- Baso graduatua
- Basoaren erabilera anitzeko tapa
- Pitxerraren erabilera anitzeko tapa
2. DATU TÉKNIKOAK
B-850A: 800 W
Tentsioa: 220-240V~50/60Hz
3. SEGURTASUN OHARRAK
- Aparatu hau lehen aldiz erabili aurretik, irakurri arretaz erabilera- Eskuliburu hau eta gorde ezazu aurrerantzean kontsultatu ahal izateko. Horrela bakarrik lortuko dituzu emaitzarik onenak eta erabateko segurtasuna erabilitzerakoan.
- Aparatua erabili aurretik, egiazta ezazu etxeko sarea aparatuan adierazitakoarekin bat datorrela.
- Korrente-hargunearen eta aparatuaren entxufearen artean bateraezintasunik balego, alda ezazu hargunea eta, profesionalki kualifikatutako langilearen laguntzaz, Beste egoki bategatik ordezkatu.
- Egokigailu, larako eta/edo luzapen-kablerik ez erabiltzea aholkatzen dugu. Halakorikezinbestekoa balitz, erabil itzazu bakarrik egokigailu sinple edo anizkoitzak eta indarrean dauden segurtasun-araudiak errespetakz denituzten luzapen-kableak, beti
ere,egokigailuan eta/edo luzapen kablean adierazitako potentzia-muga gainitu gabe.
Enbalajea kendu ondoren, egiazta ezazu aparatua egoera onean dela eta zalantzarik baduzu jo ezazu gertueneko Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
Enbalajeko gaiak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra eta abar) ez dira haurren eskura utzi behar, arriskugarri suerta baitaitezke.
- Aparatu hau etxeko erabilerarako bakarrik da egokia. Bestelako edozein erabilera desegoki eta arriskutsutzat jotzen da.
- Aparatuak matxurarik eta/edo funtzionamendu okerrik izanez gero, ez saiatu konpontzen. Konpondu beharrik badu zoaz baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak. Hala jokatu ezean aparatuaren segurtasuna jariko duzu arriskuan.
- Erabiltzaileak ez du kablea bere kabuz ordezkatu behar. Hondatuta balego edo ordezkatu beharrean, konponketa fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu baten bidez egitekoa da. Ez erabili aparatua kablea edo larakoa hondatuta baditu.
Fabrikatzailea ez da okreko erabilera desegokiek edo kualifikatu gabeko personalak egindako konponketek sorditzaketen kalteen erantzule egingo.
Edozein aparatu elektrikoren erabileran oinarrizko arau batzuk irrespetatu beharra dago.
BEREZIKI
Ezukitu elikatze-kablea ezta bertatik tiratu kable eskuak edo oinak busti izanez gero.
- Deskarga elektrikoen kontrako babes gisa, ez murgildu aparatua, ezta larakoa ere, uretan eta txorrotaren azpian ere ez jarri.
- Ez ukitu hortza aparatua fungzionatzen ari den bitartean.
- Irabiatzeko hagaxka aparatua desentxufatuta dagoela jarri eta kendu behar da.
Ez utzi kablea mahai edo mahai gainekoan zintzik ezta azalera berorik ukitzen.
- Larakoa desentxufatzean ez tiratu inoz kabletik.
Desentxufatu aparatua erabili behar ez duzunean, oin irabiagailua ipini edokendu aurretik eta baita garbitu aurretik ere.
Ez utzi haurrei aparatua erabilitzen.
- Aparatua konektatu aurretik, egiaztatu oin irabiagailua aparatuan ongi txertatuta dagoela.
Ez erabili edo utzi aparatu honen ezein parte azalera beroen (gasezko sukaldeko plakak,plaka elektrikoak edo labeak) gainean edo halakoetatik gertu.
- Aparatu hau ez da gaitasun fisikoak, sentorsialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek (haurrek barne) edo esperientzia edo ezagutzarik ez dutenek erabilitzekoa, ez, behintzat, beren segurtasunaren erantzukizuna duen pertsona batek gainbegiratu ezean.
- Haurrak zaindu beharra dago, aparatuarekin jolasean ez dihardutela ziurtatzeko.
- Babes osoa lortze aldera, 30mA gainidituko ez duen hondar-korronte operatiboa duen hondar-korrontekogailua (RCD) instalatzea aholkatzen da. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.
4. FUNTZIONAMENDUA
Prestaketa
Irabiagailu hau elikagai kopuru txikiak prozesatzeko dago diseinatuta eta ez zaio bestelako erabilerarik eman behar. Lehen aldiz erabili aurretik, garbitu motorraren gorputza baieta heze batez. Garbi ezazu ardatza eta hortza ur berotan xaboiz, aparatuaren ardatzaren goialdea uretan murgildu gabe. Ongi lehortu pieza guztiak
GARRANTZITSUA: Aparatu honen edozein pieza desmuntatu aurretik, desentxufa ezazu saretik.
Irabiagail fungzioa
Irabiagailua egokia da elikagai arinak irabiatzeko, adibidez, saltsak, zopak, maionesak edo ahiak egiteko.
Doitu erabiliko duzun osagarria motarraren gorputzera, erloju-orratzen aurkako zentzuan biratuz, posizio seguruan ongi doituta geldituko den arte.
Oin irabiagailua (3) doitu ondoren, entxufatu aparatua sarera. Jarri irabiatu beharreko elikagaia horretarako egokia den ontzi baten eta irabiagailua 2. irudian adierazi bezala kokatu.
Hautatu abiadura abiadura-erreguladorea (6) biratuz. Ondoren, sakatu abaiarazteko/ gelditzeko etengailua (1).
OHARRA: Ez erabili irabiagailua 100^ -tik gora dauden elikagaiekin.
Hagaxkadun irabiagailuaren fungzioa
Sartu zuringoak altxatzekoa irabiagailuaren akoplamenduan, ongi txertatuta uziz. (4. irudia). Ondoren, akopla ezazu irabiagailuaren gorputzean (5. irudia). Sartu irabiagailua ontzian, konektatu entxufea sarera eta sakatu abiarazteko/gelditzeko botoia, irabiatzen hasteko.
Erabili abiadura-erreguladorea abiadura bat hautatzeko. Basoa (12) edo beste ontziren bat erabildezakezu irabiatzeko.Katiluaren edukia gorde ahal izango duzu,bere tapaz estalita.
OHARRA: Ez erabili hagaxkadun irabiagailua 80^ -tik gora dauden elikagaiekin.
Janaria txikitzeko funtzioa
Erabili fruitu lehorrak, arrautza egosiak, ogisikua eta halakoak txikitzeko.
Kokatu janaria txikitzeko hortza (11) katiluaren ardatzean. Ipini txikitu beharrekoak txikitzeko makinaren katiluan. Jarri txikitzeko makinaren rapa (9)
katiluan, erloju-orratzen aurkako zentzuan biratuz (3. irudia). Txertatu motorraren gorputza (2) txikitzeko makinaren tapan (9), erloju-orratzen zentzuan biratuz, ongi doituta, posizio seguruan (3. irudia), utzi arte. Entxufatu larakoa korrente-hargune baten eta sakatu abiarazteko/gelditzeko etengailua. Erabili abiadura-erreguladorea (6) abiadura bat hautatzeko.
Txikitzen bukatu duzunean, atera hortza katilutik, janaria jaso aurretik.
Txikitu beharrekoak txikituta, pitxarreko edukia hermetikoki gorde ahal izango duzu erabilera anitzeko taparekin (14).
OHARRA: Ez erabili janaria txikitzekoa 80
°C-tik gora dauden elikagaiekin.
Garbitzea eta mantentzea
Deskonektatu irabiagailua eta desentxufatu korrente-hargunetik mantentze-lanen bat egin edo garbitu aurretik .
Garbi itzazu osagarri guztiak erabilitzen dituzun bakoitzean, aparatuarenBizitza baliagarra luzeagoa izan dadin.
Kontu izan hortzak maneiatzean, oso zorrotzak baitira; manten itzazu haurrek eskuratuko ez dituzten tokian.
Pitxarrak (10 eta 12) eta zuringoak altxatzeko hagaxka (8) ontzi-garbigailuan ere garbi ditzakezu. Gainontzeko osagaiak ezin dira ontzi-garbigailuan garbitu (6. irudia). Kanpo aldeko pieza guztiak garbitzeko baieta hezea erabili.
OHARRA: EZ MURGILDU INOIZ
MOTORRAREN GORPUTZA (2), JANARIA
TXIKITZEKO MAKINAREN TAPA (9),
IRABIAGAILUAREN AKOPLAMENDUA
(7) ETA OIN NAHASGAILUA (3) EZEIN
LIKIDOTAN (7. irudia)
Ez utzi kablea mahai ertzetatik edolan-gainazaletatik zintzik ezta azalera berorik ukitzen.
5. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe,
herri administrazio edo
zerbitzu hau ematen duten
banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.
Extresna Elektrikoaren hondakinak
banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako
eta osasunarentzako ondorio negatibo
posibleak ekiditea esanahi du. Honek
hondakinek tratamendua jasotzeko
aukera eta osagaien birziklatzea ekar
dezake, energia eta baliabide kontsumoen
murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze
sektibooan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko,produktuak arrastoa dauka
edukionzi tradizionalekan produktu hauek
ezabatuz gero eragindezakeen kalteaz
ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez
gero herri agintaritzarekin edo produktua
eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar
zaitezke.