ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H210AB FAGOR
Gorde eskuliburu hau tresnarekin batera. Tresna beste pertsona bati saldu edo eman behar badiozu, ziurtatu labearekin batera eskuliburua ematen duzula. Irakurri gomendio hauek tresna instalatu eta erabili aurretik. Zure eta besteen segurtasunaren onerako idatzi dira.
- Indarrean dagoen tokiko araudiari jarraikiz, labearen elektrizitate-elikadura instalatzean, deskonektatzeko gailuak ere instalatu behar dira.
- Instalatzaile baimendu batek instalatu behar du labea, fabrikatzailearen argibideei eta eskemei jarraikiz.
- Instalazio elektrikoak ezaugarri-plakan adierazitako potentzia maximoa errespetatu behar du, baita arauzko lur-hartunea duen elektrizitate-hartunea ere.
- Elikatze-kablea kaltetuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo langile gaitu batek aldatu beharko du, arriskuei aurre hartzeko.
- Lanpara aldatu aurretik, deskarga elektrikoak ekiditeko, egiaztatu tresna deskonektatuta dagoela.
- Ez erabili garbiketa-produktu erregarririk edo espartzu metaliko gogorrik labeko atea garbitzeko; gainazala urratu eta beira puskatu liteke.
- Labea martxan dagoenean, eskura dauden parte batzuk bero daitezke. 8 urtetik beherako umeek urrun egon behar dute, behintzat, ez badute zaintza etengaberik.
- Saiatu barruko berotze-elementuak ez ukitzen.
- Tresna hau 8 urtetik gorako umeek, gaitasun fisiko, sentsorial edo mentalak urrituta dituzten pertsonek edo ezagutza eta esperientzia falta dutenek erabili ahal izateko, zaintza izan behar dute edo aurretik tresna segurtasunez erabiltzeko eta arriskuak ulertzeko argibide egokiak eman behar zaizkie. Umeek ez dute aparatuarekin jolastu behar.
- Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko mantentze- eta garbitze lanetan zaintzarik gabe.
- Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatuta dago. Ez erabili xede komertzial edo industrialetarako. Elikadura-produktuak egosteko baino ez du balio.
- Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan liteke.
- Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino gehiago berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun egon behar dute.
- Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labeko erretilu eta osagarri guztiak eta garbitu hondar handiak.
- Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu ez dela umerik esertzen edo igotzen.
- Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin behar du.
- Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita posizioan daudela.
- Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili ondoren gordetzeko.
- Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako neurriak direla-eta).
- Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari den bitartean, programa guztietan, baita grill programan ere.

Identifikazioa

Identifikatu zure labaren modeloa ("a", "b", "c", "d", "e", "f"), zure aginte-panela irudikoarekin alderatuz.
1
Instalazioa

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak. 1.2 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3).
Labe independenteak: aparatua konexio finko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7). Tresna instalatzen bukatzeko, ordua ezarri beharra dago (a, c, d, f). Tarte batez aktibiterik ez badu, tresna standby edo egonean modura pasako da eta, modeloaren arabera, argia jaitsi edo pantaila itzali egingo da.
Bitrozeramikazko plaketarako erabilera anitzeko labeak: arrisku
saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxan sartu (1.2.8).
Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13).
Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).

Erabilera

Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe,
kokalekuan, 250 °C-tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sor dezake (normala da, koipe-hondarrak berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batekin.
2.1 Osagarriak. Modeloen arabera erretilu sakona (2.1.1), erretilu laua (2.1.2) eta funtzio anitzeko parrilla (2.1.3) izango dituzu, modu independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, funtzio anitzeko parrillarekin (2.1.4) edozein erretilu konbinatu eta multzoa osa dezakezu. Osagarri edo multzo guztiak zuzenean edo partzialki ateratzeko parrillaren (2.1.5) gainean nahiz guztiz ateratzeko parrillaren gainean munta daitezke (2.1.6, 2.1.7) (2.1.8). Partzialki ateratzeko erretilua baduzu, modu independentean edo beste erretiluekin batera erabiliko da (3 modalitate) (2.1.9). Parrilla sinplea modu independentean erabiltzen da (2.1.10). Automatikoki ateratzeko "Impulse" gidariak badituzu, lehenik, sar itzazu labean erretilurik gabe (2.1.11). Labea irekitzean, "Impulse" gidariak automatikoki irteten dira erretiluaren pisuarekin (2.1.12). "Impulse" gidariekin, nahitaezkoa da erretilua jakien euskarri gisa erabiltzea (2.1.13). Labebarrura sartzean, kontuan hartu beti parrilen posizioa. Ez iraultzeko geldigailuak dituzte alboetan (2.1.14).
2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude osagarriak jartzeko 12345 2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Tira beheko agintetik eta biratu eskuinera (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu 已 tekla, eta [keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu +, - teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5).
Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada.
2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labean sartu. Osagarria(k) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean. Itxiera. 2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea.
Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu

Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe.

Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa.

Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa
era uniformean banatuz gainerretzen du.
Tamaina handiko platerak erretzeko egokia.

Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, souffle eta bexamela.

Grill suaba. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak.

Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia.

Zolako bero indartsua, haizagailuarekin.
Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformean banatzen du. Paelletarako egokia.

Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela.

Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu.

Funtzionamendu-argia piztuko da. Celeris. Labea aurretiaz berotzeko.

Tenperatura aukeratzea (°C). Tenperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, argia itzali egingo da.
IRAUPEN-FUNTZIOAK
2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea
: minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri.
Erloju analogikoa: Biratu goiko mandoa eskuinera eta aukeratu minutuak (2.7.2). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri, eta gezi gorria erlojuko orratzak adierazten duten ordu berean kokatu.
Erloju digitala: sakatu 1 tekla, eta 2 keinuka hasiko da (2.7.3). Iraupena aldatu +, — teklak erabiliz (2.7.4). Segundo batzuen ostean, 2 ikurrak ez du keinurik egingo.
2.8 Hasiera-ordua aukeratzea.
Erloju analogikoa: Programa eta tenperatura aukeratutakoan, biratu goiko mandoa A tokian jarri arte. Ondoren tira goiko mandotik eta biratu gezi gorriak hasteko ordua adierazi arte (2.8.1). Aukeratu iraupena, goiko agintea eskuinera biratuta.
2.9 Amaiera-ordua aukeratzea.
Erloju digitala: programa, tenperatura eta iraupena aukeratutakoan, sakatu 1 tekla, eta keinuka hasiko da (2.9.1).
Amaiera-ordua aldatu +, - teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo.
2.10 Abisu-funtzioa
Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Biratu goiko agintea eskuinera eta aukeratu minutuak (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik funtzionatzen du.
Erloju digitala: sakatu L tekla hainbat aldiz, eta keinuka hasiko da (2.10.3).
Iraupena aldatu +, - teklak erabiliz
(2.10.4). Segundo batzuen ostean,
ikurrak ez du keinurik egingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean funtzionatzen du.
2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez dezaten.
Erloju analogikoa: Biratu goiko agintea uakeratu arte (2.11.1).
Erloju digitala: +, - teklak aldi berean sakatu 3 segundo, eta ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.
Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtzio- eta tenperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan. Labearen atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke eta.
3
Mantentzea eta garbiketa

3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigaria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu.
Labearen barrualdea garbitzea.
3.2 Alboko gadarien garbiketa. Alboetako gadariak atera. Modeloen arabera, alboetako gadariek bi finkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.2.1, 3.2.2) edo euskarriduna (3.2.4, 3.2.5). Behin gadariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.2.3, 3.2.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gadariak berriz.
3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak. Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigari batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da. Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagari eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu funtzioa. Jarri temperatura 250 °C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.
3.4 Sabaia garbitzea. Zure labeak grill eralsgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.4.1) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.4.2).
3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu
neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez.
3.6 Aquasiding funtzioa sistemari esker labea errazago garbitzen da uraren lurruna erabilita. 35 minutu irauten du eta honela egiten da.
- Labe epelarekin hasi.
- Atera osagari guztiak eta alboetako gadak modeloaren arabera. Zipriztindu labearen barruko hormak 200 ml urekin. Ur gehiegi botaz gero, gainezka egindezake.
- Modeloaren arabera,
a) Aquaslading itxaron labeak garbiketa-zikloa bukatu dela adierazi arte. b) ohikoa 150 °C-ra, 10 minutuz. Denbora hori igarotakoan, egokitu gutxieneko temperaturara (35 °C - 75 °C modeloaren arabera) eta mantendu 20 minutuz. Jarraibide hauek betetzen ez badira, aurrealdean kondentsazioa egon daiteke.
- Itzali labea.
- Kontuz ireki labeko atea, lurrina saihestuta. Zikloaren amaieran kendu barruko ura eta trapu baten laguntzarekin kendu geratzen den zikina. Garbiketan laguntzeko ziklo honek eraginkortasuna galduko du ez badira adierazitako denborak errespetatzen.
- Modeloaren arabera, oharrazte funtzioa erabil dezakezu.
Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa-ekipamendurik.

Arazoak konpontzea

Badira hainbat gorabehera zeuk konpon ditzakezunak.
4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela. 4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi labeko tenperatura edo/eta labea berotu (3.3 puntua). 4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du. Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko tenperatura jaitsi arte.
Pantaila digitala duten modeloek edozein gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko-sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu:
4.4 Ez dabil. [keinuka]. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua). 4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu
batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-arrazoiengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.6 Ez dabil. -keinuka. Funtzio-hautagailua 0 kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 puntua). 4.7 Badabil. Keinuka. Sakatu edozein tekla.
- Ez maneiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora.

Ingurumena

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada, kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.
Ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
Egosketa-taula
| Elikagaia | Programa eta temperatura | Iraupena | Kokalekua | Aurre-beroketa | Osagarriak |
| haragjak eta hegazitak | txahalkia 1,5 Kg | 190°C | 210°C | 50 - 60 min | 1 | ez | |
| txerrikia 1,5 Kg | 150°C | 180°C | 85 - 95 min | 2 | ez | |
| bildotsa 1,2 Kg | 200°C | 220°C | 40 - 50 min | 2 | ez | |
| indioilarra 4 Kg | 170°C | 190°C | 115 - 125 min | 1 | ez | |
| oilaskoa 1,25 Kg | 210°C | 230°C | 50 - 60 min | 1 | ez | |
| baraziktak | piper gorriak erreta 1,25 Kg | 190°C | 210°C | 30 - 40 min | 2 | ez | |
| tomate beteak 4 ale | 200°C | 220°C | 15 - 19 min | 2 | ez | |
| arrainek eta itskaiik | legatz errea / bakailaoa la-bean 1,5 Kg | 210°C | 230°C | 7 - 9 min | 2 | bai | |
| otarrainxka labean 1 Kg | 220°C | 240°C | 4 - 5 min | 4 | bai | |
| bestelakoak | pizza | 200°C | 220°C | 18 - 22 min | 1 | bai | |
| desizozketa elikagai mota guztietarako | 75°C | | | 2 | ez | |
| Ogia/Opilak egiteko masa-ren hartzidura | 40°C | 40°C | 25 - 30 min | 0 | ez | |
| -50°C | -50°C |
| FUNTZOEN EGOKITAZUNA BAIEZATZEKO FROGAK IEC/EN60350 NORMAREN ARABEHERA | 8.4.1 Gurinezko gaileta | | 175°C | 22 min | 3 | bai | Erretilu sakona |
| 8.4.2 Madalenak | | 185°C | 23 min | 2 | bai | Erretilu sakona |
| *160°C | 45 min | 3 | ez | Erretilu sakona/standarra |
| 8.5.1 Koiperik gabekoBizkotxoa | | 180°C | 25 min | 1 | ez | Moldea parrila gainean |
| *180°C | 40 min | 3 | ez | 2 molde parrilan eta erretiulan gainean |
| 8.5.2 Sagar tarta | | 185°C | 40-45 min | 2 | ez | Parrila |
| *180°C | 50-55 min | 3 | ez | 2 molde parrilan eta erretiulan gainean |
| 9.1 Grillerako azalera | | *250°C | 2-3 min | 4 | Aurre berotzea 5 min | 2-3 minutu parrilan sukaltzea |