FAGOR VCE180C - Hozkailu

VCE180C - Hozkailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan VCE180C FAGOR PDF formatuan.

📄 67 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR VCE180C - page 63
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz VCE180C FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Hozkailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua VCE180C - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. VCE180C markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA VCE180C FAGOR

1. DESKRIBAPENA (A Irud.)

  1. Kirtena
  2. Kirtena tolesteko botoia
  3. Xurgagailu eramangarria askatzekosakagailua
  4. Gorputza
  5. Piztu/itzali etengailua
  6. Argi-seinalea
  7. Xurgagailu eramangarria
  8. Depositua
  9. Martxaren argi-adierazlea
  10. Eskuila

Interferentziak kentzea: aparatu hau interferentziak kentzeko direktiben arabera desparasitatu da.

Bateragarritasun elektromagnetikoa: aparatu hau CEM (bateragarritasun elektromagnetikoa) direktiben arabera desparasitatu da.

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Ikus ezaugarrien plaka.

Produktu honek Europako Bateragarritasun Elektromagnetiko eta Behe Tentsioaren inguruko direktibak betetzen ditu.

3. SEGURTASUN AHOLKU GARRANTZITSUAK

Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen, irakurri arretaz erabilera- eskuliburu hau eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
- Egiaztatu etxeko sareko tentsioa eta hartunearen potentzia gailuan adierazitakoekin bat datorrela.
- Korrontaren hargunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, eskatu horren ordez hargune egoki bat jartzeko, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
Tresnaren segurasan elektrikoa soilik bermatuko da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago,

segurtasun elektrikoari buruz indarreand dauden arauek aurreikusten duten moduan. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako pertsonabatengana.

  • Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailu eta luzapen kablek, eta zaindu egokigailuan adierazitako potentiarien muga ez dela gainditzen.
  • Bilgarria kendu ostean, egiaztatu aparatua ondo dagoela. Zalantzarik izanez gero, jo gertuen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
  • Bilgarriaren elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturri izan daitezkeelako.
    Tresna hau soilik etxean erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
    Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegoki, oker edo arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik gabeko pertsonek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
  • Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustita edo umelak dituzula.
  • Deskarga elektrikoetatik babesteko, eduki aparatua ur edo bestelako likidoetatik urrun. Ez entxufatu produktua azalera umel baten gainean.
    Jarri aparatua azalera lehor, irmo eta egonkorraren gainean.
    Ez utzi haurrei edo ezgaituei aparatua manipulatzen, zaintzarik gabe
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisiko, sentsorial edo mental gutxituak edo esperientzia edo behar besteko ezagutzarik ez duten pertsonek (haurrak barne) erabilitzeko, ez bada beraien segurtasunaz arduratzen den pertsonak aparatuen erabilera ikuskatzen edo erakusten diela.
  • Haurrak zaindu egin behar dira, tresnarekin ez direla jolasten segurtatzeko.

  • Segurtasun handiagorako gomendatzen da hondar-korronteko (RCD) gailu bat instalatzea, 30 mA gainituko ez dues hondar-korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari

  • Ez utzi aparatua piztuta, arrisku iturri izan daiteke-eta.
    Ez egin tira elikatze kabletik larakoa entxufetik ateratzeko.
    Desentxufatu aparatua edozein garbiketaedo mantentze Ian egin aurretik.
  • Aparatu hau matxuratu edo gaizki funzionatzen hasiz gero, eta erabili behar ez duzunean, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konponketaren bat behar izanez gero, joan beti fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu ordezko pieza orijinalak erabilitzeko.
  • Aparatu honen kablea hondatzen bada, joan baimendutako Laguntza Teknikoko Zentro batera eta eskatu aldatzeko.
    Ez utzi aparatua agente atmosferikoen eraginpean (euria, eguzkia, izotza, e.a.).
  • Ez erabili edo utzi aparatu honen atalik azalera beroen gainean edo hauetatik hurbil (gasezko sukalde-plakak edo elektrikoak, edo labeak).
    Ez erabili garbigarri edo baieta urratzailerik tresna garbitzeko.
  • Ez ukitu azalera beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak.
  • Ez utzi kableak aparatuaren atal beroak ukitzen.
    Ez xurgatu ura edo bestelako likidorik.
    Kargatzen jarri aurretik, ziurtatu xurgagailuaren eta xurgagailu eramangarriaren piztu/itzali etengailuak itzalita daudela.
    Zikinkeria-deposituaren iragazkia hiru eta sei hilabete artean aldatzea gomendatzen da, erabileraren arabera, tresnaren errendimendu osoa ziurtatzeko.
  • Ez erabili inoiz xurgagailua deposuaren iragazki gabe.
  • Deposituaren iragazkia garbitu ostean, ziurtatu guztiz lehor dagoela berriro xurgagailuan jarri aurretik.
  • Ez sartu iragazkia garbigailuan eta ez lehortu ile-lehorgailuarekin. Iragazkia beti kanpoan lehortu behar da.

  • Ez erabili aparatua xurgatze-bideetan trabaren bat badauka, motorra gehiegi berotu daiteke-eta.

4. OHARRA

Kable gabeko xurgagailu honek karga gabeko bateriak ditu. Beharrezkoa da bateriak lehenengo aldiz erabili aurretik 15-16 ordu kargatzen izatea.
- Aparatuak gainkargen kontra babesa nauka. Bateria beteta dagoenean, argi-seinaleak (6) kolore berdea hartuko du eta zirkuitua automatikoki itzali eta bateriaren karga eten egingo da.
- Aparatuak gehigizko deskargen kontrako babesa douka. Bateriaren tentsoa maila batetik behera jaisten bada, aparatua automatikoki gelditu egingo da bateria babesteko. Kargatu egin beharko dugu berriro erabili ahal izateko.

5. ERABILI AURRETIK

  1. Kable gabeko xurgagailu honek bateria kargagarrietatik hartzen du energia. Xurgagailua erabili aurretik, utzi kargatzen gutxienez 15-16 ordu:

  2. Jarri xurgagailua hargune batetik hurbil eta entxufatu kargagailua.
    Konektatu kargagailua kargatzekolarakora (B irud.).Argi-seinale gorria 6dir-dirka hasiko da,xurgagailua kargagailura ondo konektatuta dagoela eta kargatzen ari dela adierazteko.

  3. Utzi xurgagailua kargatzen 15-16 ordu gutxienez. Bateria beteta dagoenean, argi-seinaleak (6) dir-dir egiteari utzi eta bateriaren karga eten eingo da. Kargagailuaren konektorea xurgagailura entxufatuta badago, hau ez da piztuko nahiz eta bateria guztiz kargatuta egon; desentxufatu eta xurgagailua erabili ahalko duzu.

  4. Xurgagailuak gutxi gorabehera 12-18 minutuko batez besteko autonomia douka. Bateriak ondo funtziona

dezan, ondorengo urratsak jarraitzea gomendatzen da:

  • Bateria guztiz kargatu beti.
    Ez utzi guztiz deskargatzen (motorraren zarata jaisten hasten denean eta xurgatze-indarra gutxitzen denean, xurgatzeari uztea komeni da).
  • Utzi ordu betez hozten, erabilera etakargaren artean.

6. ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK

XURGAGAILUA:

Xurgagailu honek kirten eraisgarri bat douka, errazago gordetzko erabili ahalko dena, kirtenaren biraketa-botoia (2) klik egin arte sakatuta. Kirten hau gorantz mugitu ahalko da kirtenaren biraketa-botoia (2) sakatuta, eta era honetan sofa, ohe, mahai, e.a.en azpian errazago xurgatu ahalko dugu. F irud.

Xurgagailuak ez du funtzionatuko eskuko xurgagailua bere tokian ondo jarrita ez badago. Xurgagailua martxan jartzeko, sakatu xurgagailuaren piztu/itzali etengailua (5). Xurgagailua geratzeko, sakatu berriro piztu/itzali etengailua (5).

ESKUKO XURGAGAILUA:

Eskuko xurgagailua unitatetik (7) ateratzeko, sakatu eskuko xurgagailuaren desblokeatzeko sakagailua (3) eta tira egin C irudian azaltzen den bezala. Behin eskuko xurgagailua atera dugunean, mugitu piztu/itzali etengailua (5) I posiziora, martxan jartzeko. Mugitu piztu/itzali etengailua 0 posiziora eskuko xurgagailua gelditzeko.

Eskuko xurgagailua (7) berriro jartzeko, sarti lehenengo azpiko aldea tresnaren oinarrian eta ondoren, bultzatu eskuko xurgagailua klik bat entzun arte, oinarrian ondo sartzeko.

7. ZIKINKERIA-DEPOSITUAREN IRAGAZKIA GARBITZEA

Hustu zikinkeria-depositua eta garbitu iragazkia erabilera bakoitzaren ostean, aparatuaren errendimendu osoa lortzeko.

  1. Zikinkeria-depositua garbitu aurretik, ziurtatu tresna ez dagoela kargagailura konektatuta.
  2. Atera eskuko xurgagailua (7) tresnatik.
  3. Atera depositua D irudian azaltzen den moduan.
  4. Hustu zikinkeria-depositua (8).
  5. Atera deposituaren iragazkia E irudian azaltzen den moduan.
  6. Garbitu iragazkia ur hotzarekin eta itxaron guztiz lehortu arte berriro deposituan jarri aurretik.

OHARRA: Ez sartu iragazkia garbigailuan eta ez lehortu ile-lehorgailuarekin. Iragazkia beti kanpoan lehortu behar da.

  1. Behin iragazkia lehortuta dagoenean, jarri berriro kontu handiz deposituan (8). Ez erabili inoiz xurgagailua iragazki gabe.
  2. Sartu depositua (8) eskuko xurgagailuaren unitatean (7).

KONTUZ: xurgatzeko zuloak zabalik eta inolako trabarik gabe egon behar du momentu oro. Bestela, motorra gehiegi berotu eta hondatu egin daiteke. OHARRA: Zikinkeria-deposituaren iragazkia hiru eta sei hilabete artean aldatzea gomendatzen da, erabileraren arabera, tresnaren errendimendu osoa ziurtatzeko.

8. ARAZOAK ETA KONPONBIDEAK

ARAZOA ARRAZOIA KONPONBIDEA
Eskuko xurgagailua ez dabil1. Bateriak deskargatuta 1. Kargatu unitatea
2. Unitatearen eta karga-oinarriaren arteko kontaktuak zikin daude2. Garbitu kontaktuetako zikinkeria
3. Ez dago energiarik hargunearen hornidura-transformadorean3. Begiratu fusibleak edo etengailuak
4. Kargagailua konektatuta dago4. Deskonektatu kargagailua
Eskuila motorduna ez dabil1. Irabiagailua hondar edo zikinkeriekin blokeatuta dago1. Kendu zikinkeria irabiagailutik. Hari edo sokaren bat trabatuta badago, moztu kontu handiz guraize batzuekin
2. Uhala apurtuta dago 2. Deitu konponketa zentrora
3. Xurgagailuaren unitatea ez dago egonkor3. Jarri ondo xurgagailuaren unitatea
Xurgatzeko indarra ahula da1. Zikinkerieren edukiontzia beteta dago1. Hustu zikinkeria-depositua
2. Zikinkeria-deposituaren iragazkia garbitu edo aldatu egin behar da2. Kendu deposituaren iragazkia eta bilatu objektuak airearen hodian, horiek kentzeko. Garbitu edo aldatu iragazkia
3. Beharrezkoa da unitatea birkargatzea3. Kargatu unitatea
Zikinkeriak xurgagailutik alde egiten du1. Depositua beteta dago 1. Hustu zikinkeria-depositua
2. Deposituaren iragazkia ez dago ondo jarrita2. Begiratu deposituaren iragazkia jartzeko jarraibideak
3. Deposituaren iragazkia zulatuta dago3. Aldatu iragazkia
Bateriak ez diao kargari eusten1. BateriarenBizitza erabilgarria amaitu da1. Deitu konponketa zentrora

9. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

FAGOR VCE180C - APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA - 1

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.

Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten

banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.

Extresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko,produktuak arrastoa douka edukiontzi tradizionalekan produktu hauek ezabatuz gero eragindezakeen kalteaz ohartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : VCE180C

Kategoria : Hozkailu