ERABILTZAILE-ESKULIBURUA ZFK1747X FAGOR
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: zure izozkailua erabili aurretik, osorik irakurri eskuliburu hau.
Eskuliburu honen diseinua dela eta, testuak eta dagozkien irudiak lotuta daude.

Identifi kazioa

Identifikatu zure izozkailua ("a", "b", "c", "d", "e"). Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.
Zure izozkailua NO FROST izango da aginte panelean NO FROST agertzen bada.
1
Instalazioa

1.1 Bilgarriak kendu. Kendu babesteko dituen elementu guztiak.
1.2 Kokapena. Izozkailua beroa botatzen duten tokietatik urrun jarri eta ez jarri eguzkiak jotzen duen tokian, gutxiago kontsumitu dezan.
Izozkailua ez jarri aire librean eta euriak harrapatzeko moduko tokian.
Airea ibiltzeko tokia utzi behar da izozkailuaren atzeko aldean. Izozkailuaren atzeko aldea eta hormaren artean 25 mm utzi behar dira. Izozkailua eta lurraren edo sabaiaren arteko espazioa ez da estali behar.
Izozkailua nibelatu egin behar da dardararik eta zaratarik atera ez dezan. Kontuan izan, hormaren edo armairuren baten ondoan badago, zarata txikiak egin ditzakeela.
Era berean, erretiluak ongi jarrita dauden ikusi behar da, eta ontziak elkar ukitzen ez dutela jarri, dardarak saihesteko.
1.3 Sare elektrikorako konexioa. Izozkailuak gutxienez 2 orduz bertikalean egon behar du sarera konektatu aurretik. Egiaztatu ezaugarrien plakako datuak (220-240V lur-konexioarekin) (1.3.1, 1.3.2).
Ez erabili egokigailurik eta luzagarririk.
Hariak ez du kontaktuan edo motorraren azpian harrapatuta egon behar.
1.4 Atea beste aldera irekitzen dela jartzea.
Deskonektatu izozkailua argindar saretik eta barruko gauza guztiak atera.
Jarri atzeko aldearen gainean kontu handiz (1.4.1)
Askatu torlojuak (1.4.2) eta atera goiko bisagra eta biratzeko zorroa bihurkin batekin (1.4.3)
Entxufea atera konektoreko erlaitza sakatuta (1.4.4). Kendu hozkailuko atea (1.4.5). Atera aginte-tokia horretarako dituen zirrikituetan bihurkinarekin palanka eginda (1.4.6).
Egin beste aldean hariarentzako zirrituak, karkasan adierazitako tokian (1.4.7). Muntatu berriro aginte-tokia, egindako zirritutik haria pasata (1.4.8).
Askatu beheko bisagrako torlojuak eta kendu. Aldatu bisagraren ardatzaren kokapena eta jarri beste aldean (1.4.9).
Jarri atea (1.4.11).
Askatu tiratzeko bertikala eta jarri ateraren beste aldean 180° biratuta (1.4.10).
Jarri ixteko kapsula beste aldeko goiko bisagraren espazioan (1.4.12). Sakatu konektorea atera entxufatzeko (1.4.13).
Jarri goiko bisagra eta biratzeko zorroa soberan dagoen haria aginte-lekuan sartuta (1.4.14) eta jarri torlojuak (1.4.15).
Altxa izozkailua kontu handiz . (1.4.16).
1.5 Tresna nibelatu. Egokitu hankak atzerako inklinazio apur batekin geratu dadin, atea ongi ixteko. (1.5.1)
1.6 Mota klimatikoa. Izozkailu hau +10°C eta +43° artean ongi funtzionatzeko diseinatu da, mota klimatikoa SN-T, (1.3.2). Tenperatura horietatik kanpo tresnaren prestazioetan ondorioak egon daitezke.

Erabilera

2.1 Izozkailua piztu. Sakatu 📊 tekla (2.1.1). Sakatu + , — pantailan digitu bat agertu arte (2.1.2) edo biratu agintea (2.1.3, 2.1.4). b c modeloetan pantaila eta d e modeloetan “on” adierazten duen leda argituko dira, tresna badabilela adierazteko.
a eredua automatikoki blokeatzen da, desblokeatzeko sakatu 🔒 tekla 3 segundooz (2.3.7).
2.2 Tenperatura aukeratu. Sakatu + 🌐 - teklak (2.2.1). Sakatu + , — (2.2.2) edo biratu agintea (2.2.3, 2.2.4). Nahi den tenperatura aukeratutakoan, egiazko tenperatura jakin dezakezu adierazgailu argitsuen bidez (2.2.7), edo 5 segundooz teklak sakatuta + , 🌐 (2.2.5), edo + , — (2.2.6). Tenperaturak kliskatu egingo du. c modeloak ez du funtzio hau.
Gomendioa: Zure hozkailurako
gomendatzen den temperatua - 19. Izoztu
nahi izanez gero, gomendatutako temperatura
-24 da.
Gogoan izan barruko temperatura giroko
tenperaturaren, kokapenaren eta atea
zabaltzen den aldi kopuruaren mende
dagoela.
2.3 Izozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funtzioa: Funtzio honen bidez zure izozkailua tenperaturarik hotzenean aktibatzen du gehienez 52 orduz. Funtzio hau erabiltzea gomendatzen da, elikagai asko sartu behar denean 24 ordu lehenagotik aktibatuaz. Aktibatzeko eta desaktibatzeko: Sakatu ✉ (2.3.1) edo SUPER (2.3.2, 2.3.3, 2.3.4). b c modeloetan pantailan SF agertuko da, funtzioa aktibatuta dagoen bitartean.
ECO funtzioa: ECO funtzioari esker energia aurrezten da, izozkailua temperatura egonkorrean mantenduaz. Funtzio honek aktibatuta jarraituko du argindarra kendu ondoren ere. Funtzio hau aktibatuta dagoela, elikagai guztiak erdiko apaletan edukitzeko gomendatzen da. Aktibatzeko eta desaktibatzeko sakatu ECO (2.3.5, 2.3.6). b c modeloetan pantailan tagertuko da funtzioa aktibatuta dagoen bitartean. d e modeloetan, ez dago funtzio hau.
Quick cooling funtzioa: Sartu botila edo botilak izozkailuan eta sakatu segundo batzuez ikonoa agertu arte (2.3.7). Izozkailuak 15 minutuz emango du hotza, ondoren funtzioa amaitu egingo da eta dir-dir egingo du eta soinu bat entzungo da 20 minutuz; horrek esan nahi du botila atera egin behar dela lehertu ez dadin. Soinua desaktibatzeko, edozein tekla sakatu behar da. Argindarra joan delako funtzio hau eteten bada, argia etortzean funtzioa amaitutzat emango da eta soinua entzungo da.
Blokeoa: tresnaren erregulazioan nahi gabeko aldaketarik egon ez dadin edo
haurrek erabili ez dezaten. Pantailan ikonoa agertuko da blokeatuta dagoen bitartean. Sakatu (2.3.8) edo (2.3.9). Pantailan agertuko da pantaila normalarekin txandaka, funtzioa aktibatuta dagoen bitartean. de modeloetan ez dago funtzio hau.
2.4 Elikagaiak nola banatu. Izozkailuaren barruko temperatura ez da uniformea. Eremu batzuk besteak baino hotzagoak dira. Elikagaiak dagokion tokian jarri behar dira, ongi mantenduko direla ziurtatzeko (2.4,1):
- Ontzi ertainak
- Izozkiak
- Ontzi ertainak
- Ontzi ertainak
- Ontzi handiak
-
Ontzi ertainak
-
Twist Ice (aukerako prestazioa)
2.5 TWIST ICE. Zure izozkailuko osagarri honen bidez 24 izotz-koskor egin daitezke. Twist Ice edukiz gero, atera izotza egiteko tiradera (2.5.1). Bete urez, gainez egin gabe (2.5.2). Sartu berriro tiradera, urik bota gabe (2.5.3).
Bi ordu igaro ondoren, izotz-koskorrak erabiltzeko moduan izango dira. Biratu bi topeak izotz-koskor denak erori arte (2.5.4, 2.5.5). Ireki azpiko tiradera, izotz-koskorrak hartzeko (2.5.6)
2.6 Izozkailua itzali. Sakatu ^1 segundoedo sakatu — pantailan temperaturarik agertzen ez den arte (2.6.1, 2.6.2). Edo biratu agintea off tokira (2.6.3, 2.6.4). b c modeloetan pantaila eta d e modeloetan “on” leda itzali egingo dira.
2.7 Erabiltzeko gomendioak.
- Ez ireki ateak behar baino denbora gehiagoz, ez sartu izozkailuan elikagai berorik. Horri esker zure izozkailua eraginkorragoa izango da eta energia gutxiago kontsumituko duzu.
- Zure izozkailua NO FROST bada, ez estali aireztatzeko saretak eta elikagaien artean tokia utzi, airea elikagai horien artean ibili dadin.
-
Ez sartu izozkailuan gasdun edariak dituzten botilak, ezta likidoa duten beirazko botilak ere, lehertu egin baitaitezke.
-
Elikagaiak ontzi hermetikoetan sartu, lehortu ez daitezen.
- Ez kontsumitu izozki edo elikagai oso hotzik, ahoa erre baitezakete.
- Izozkailuaren gaitasuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko, (2.4.1) zestoak(5), tiradera txikiak (4) eta Twist Ice (3) kendu daitezke. Ezinbestekoa da beheko zestoak (6 eta 7) eta goiko tapak (1 eta 2) mantentzea, tresnaren kontsumo prestazioek gorabeherarik izan ez dezaten.
3
Mantentzea eta garbitzea

3.1 Barrua garbitzea. Bikarbonatoa botatako uretan busti trapu edo belaki bat, barruan usain txarrik egon ez dadin.
Inoiz ez erabili lurrunaren bidez garbitzen duen tresnarik, disolbagarririk edo detergente urragarririk izozkailua garbitzeko.
3.2 Kanpoa garbitzea. Pantailak garbitzeko, ez erabili lurrunaren bidez garbitzen duen tresnarik.
Gomendagarria da urtean behin
xurgagailuarekin atzeko saretxoa garbitzea.
3.3 Osagarriak garbitzea. Ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu behar dira belaki edo trapu batekin.
Jada erabilitako iragazkiak eta aldagarriak ez eduki haurrek hartzeko moduko tokietan; kopuru handiak irenstea arriskutsua litzateke.
4
Diagnostikoak

4.1 Atea irekita. Modelo guztietan, modeloan izan ezik, atea minutu bat baino gehiagoz irekita edukiz gero seinalea pizten da eta soinu bat entzuten da (4.1.1, 4.1.2, 4.1.3). Atea itxitakoan isiltzen da soinua.
4.2 Argindarra joan.
Hozkailuko atea ahalik eta gutxien ireki.
Tresnaren barruko tenperatua > -11°C baino
gehiago bada, orduan:
• ah model, ohartarazteko soinua aktibatuko da, Hotza Eten delako, 30 minutuz. Edozein teklari sakatuta desaktibatu daiteke.
- Gainera, SUPER funtzioa automatikoki aktibatzen da. Desaktibatzeko sakatu SUPER botoia edo egon automatikoki desaktibatzen den arte.
• Led gorria piztuko da (4.1.1, 4.1.2, 4.1.3).
Egiaztatu elikagaiak nola dauden.
abc modeloetan honakoak ager daitezke pantailetan:
SF Elikagaiak ez dira desizoztu, beraz, seguruak dira eta elikagai horiek izozkailuan jarrai dezakete.
A: Elikagaiak zati batean desizoztu dira eta nahitaez prestatu egin behar dira.
A2 Elikagaiak desizoztu egin dira eta ezin dira kontsumitu. Bota egin behar dira.
moudetan erabiltzaileak baloratu behar du elikagaiak nola dauden eta horren ondorioz aritu.
4.3 Ager daitezkeen beste oharrak:
AA Automatikoki babesteko funtzio bat jarri da abian, elikagaiak ongi gordeko direla bermatzeko, baina ezinbestekoa da laguntza teknikoko zerbitzura deitzea.
dr Izozkailuko piezaren bat ez dabil ondo, elikagaiak ondo gordeta daude baina ezinbestekoa da laguntza teknikora deitzea.
4.4 Izozkailuaren ohiko zaratak.
Zure izozkailuak ohiko zarata batzuk ditu eta ez da zarata horiez kezkatu behar.
- Hozteko gasak bor-bor egin dezake zirkuituetan zirkulatzerakoan.
- Konpresoreak burrunba egin dezake edota kolpe zarata txikiak atera, batez ere martxan jartzean.
- Erabilitako materialak uzkurtu edo zabalduz gero, klaska edo karraska entzun daiteke.
- Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen aireak hondo-zarata atera dezake.
Ez manipulatu izozkailua, konpontzen saiatzeko. Deitu laguntza teknikoko zerbitzuari.
5
Segurtasuna

- Aireztatzeko saretak garbi mantendu.
- Kontuz ibili, hozteko zirkuitua ez kaltetzeko.
- Izozkailuaren barruan ez erabili tresna elektrikorik, fabrikatzaileak gomendatutakoak ez badira behintzat.
- Desizozteko prozesua bizkortzeko, ez erabili dispositibo mekanikorik edo beste bitartekorik, fabrikatzaileak gomendatutakoak ez badira behintzat.
- Elektrotresna ezin dute erabili gaitasun fi siko, sentsorial edo buruko gaitasun urriak dituztenek, ezta haurrek edo esperientziarik eta ezagutzarik ez dutenek ere, horien segurtasunaz arduratzen denak tresnaren erabileren berri ematen ez badie edo pertsona horrek gainbegiratuta ez bada. Haurrak zaindu egin beharko dira, elektrotresnarekin jolasean ibili ez daitezen.
- Elikatzeko haria narriatuta badago, fabrikatzaileak edo salmenta ondorengo zerbitzuko langileren batek edo antzeko norbaitek aldatu beharko du, arriskuak saihesteko.

Pantaila itzalita egon arren, izozkailuak tentsioa izaten du.

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioaren arabera, gomendatutako temperaturak erabili, zure izozkailua modu eraginkorrean erabili dadin.
Denbora luzez izozkailua ez baduzu erabili behar, deskonekta ezazu. Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik eratorritako hondakinen kudeaketa.

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Izozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko agintaritzarekin.