PL2650 - Burdina FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan PL2650 FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz PL2650 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Burdina PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua PL2650 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. PL2650 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA PL2650 FAGOR
Behin aparatuaren erabiera bizitra bukaluta ez da elxeko handakin orakorekin nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe, hemi administrazio edo zerbitzu hau ematen duten
banatzalleen jasotze zentro espezifikoetan utz disitzke.
Elekresna Elektikoroen fondakinak banutata ezbatzeak igurumenantenzako ela osasunantenzako andario negalito positisek ekidites esanani du. fonek hondavnik tratamentus jasotzeko aurera ela osagaren biziklatzesk ekar daizake, energia ela beliabice kontsumcen munkzeta garantiztsuak koruta. Jasotze selektibano laguntzero betebenara arpimarratzka, produktuk arrastoa doku edukiantzi tradizionalatan produktu hauck ezbatuz pero eragin dezakeen kelteez ohanizeko.
Informazio gehiago jasa nahi izanez garo herri agintantzarekin edo produktus eekuralutako saltokiarekin harremanetan jar zailezke.
1. DESKRIBAPENA (A irudia)
- Zola
- Tenperaturaren hautagailua
- Autogarbiketa
- Argi adierazlea
- Ura sartzeko estalkia
- Spray-a
- Lurrun erregulagailua
- Sprayaren botoia
- Lurrun gehiagorako botoia
- Orpoa
- "IONIC" botoia (MOD. PL-2650)
- "IONIC" funtzioaren argi adierazlea (MOD. PL-2650)
- Funtzionamenduaren / auto itzalketaren argi adierazlea
Interferentziak deuseztatzea: Gailu hau desparasitatuta dago, interferentziak deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu hau desparasitatuta dago, CEM direktiben arabera (bateragarritasun elektromagnetikoa).
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.
3. SEGURTASUN OHARRAK
- Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko. Soilik horrela lortuko dituzu emaitzarik onenak eta erabiltzeko segurtasunik handiena.
- Gailua erabili baino lehen, egiaztatu etxeko sarearen tentsioa eta gailuan adierazten dena bat datozela.
- Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
- Gailuaren segurtasun elektrikoa soilik bermatzen da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz indarrean dauden arauek aurreikusten dutenaren arabera. Fabrikatzaileak ez du erantzungo instalazioak lurreko hartunerik ez edukitzeagatik gerta daitezkeen kalteengatik. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako langileengana.
- Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Bilgarriaren elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak izan daitezkeelako.
- Aholkatzen da egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapenik ez erabiltzea. Horien nahitaez erabili behar izanez gero, soilik erabili behar dira indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailuak eta luzagailuak, eta arreta jarri behar da egokigailuan adierazitako potentziaren muga ez gainditzeko.
- Gailu hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
- Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik
Edozein gailu elektriko erabiltzeko oinarrizko hainbat arau bete behar dira.
BEREZIKI
- Ez ukitu gailua oinak bustita edo heze badituzu.
- Ez sartu gailua uretan eta ez jarri txorrotaren azpian ura gehitzeko.
-
Ez erabili gailua leku hezeetan edo bainugelako zereginetarako erabiltzen direnetan.
-
Ez utzi haurrei gailua erabiltzen.
- Ez utzi gailua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako.
- Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira kabletik.
- Garbitzeko do mantentzeko edozein ekintza egin aurretik gailua entxufetik atera.
- Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko. Lehen adierazitakoa betetzen ez bada, gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko da.
- Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu behar. Hondatuta badago edo ordeztu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera.
- Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea.
- Gailu hau erabiltzean temperatura altuak sortzen dira eta, ondorioz, erabiltzean erretzeko arriskua gerta daiteke. Hori dela eta, heldu gailuari heldulekutik eta saihestu zati metalikoekin eta lurrunarekin kontaktuan jartzea.
- Ez zuzendu lurrun zurrutada pertsonenganantz, arriskutsua da eta.
- Ez erabili lisaburdina hezeegi dauden ehunekin.
- Ez gorde lisaburdina oinarriaren gainean bermatuta oraindik bero badago, hoztu arte itxaron behar da.
- Ez egin nahasketarik orban kentzekoekin edo antzeko produktuekin lisatu beharreko ehunen gainean.
- Askatu gailua entxufetik erabili behar ez denean. Ez utzi entxufatuta beharrezkoa ez bada.
- Gailu honek segurtasun gailua bat dauka eta, martxan jartzen bada, gailuak funtzionatzeari uzten dio. Berrio aktibatzeko, jo baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera.
-
Gailu behin betiko kendu nahi baduzu, komeni da entxufetik askatzea eta erabiltezin uztea, esaterako, elikatzeko kablea moztuz.
-
Lisaburdina gainazal egonkor baten gainean erabili eta jarri behar da.
- Lisaburdina bermatzeko oinarrian gainean jartzen bada, egiaztatu gainazala egonkorra dela.
- Ez erabili lisaburdina erori egin bada, kaltetua egotearen seinale argiak baditu edo ura galtzen badu.
- Mantendu gailu elektrikoak haurren edo pertsona gaixoen eskumenetik urrun. Ez utzi horiei gailuak erabiltzen pertsona heldu batek gainbegiratuta ez bada.
- Erabiltzaileak ez du lisaburdina zaindu gabe utzi behar korrontearen hartunean entxufatuta badago.
- Depositua urez bete bano lehen, entxufea kendu egin behar da korrontearen hartunetik.
- Gailu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
- Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
- Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.
4. LISABURDINA LEHENDABIZIKO ALDIZ ERABILI BAINO LEHEN
Kendu zolako eta karkaxako eranskinak edo babesak.
Luzatu elikatzeko kablea eta zuzendu.
- Jarri lisaburdina gainazal egonkor eta beroarekiko erresistente batean.
- Jarri temperaturaren hautagailua (2) MIN posizioan (B irudia).
- Segurtatu lurrun erregulatzailea (7) lehorrean lisatzeko posizioan dagoela (C irudia).
- Jarri lisaburdina bertikal, orpoaren gainean bermatuta (10).
- Entxufatu lisaburdina eta hautatu lisatzeko temperatura, temperatura hautagailuaren bitartez. Argi adierazlea (4) piztu egingo da.
- Argi adierazlea (4) itzaltzen denean, lisaburdina hautatutako temperaturan egongo da. Lisatu bitartean, argi adierazle hori piztu eta itzali egingo da, tarte erregularretan, termostatoaren zikloak adierazteko. Kontuan izan beste temperatura baxuago batera aldatzen baduzu, argi adierazlea (4) itzali egingo dela, zola (1) hautatutako temperaturara iritsi arte, eta, une horretan, berriro piztuko da.
- Amaitu eta gero, biratu temperaturaren hautagailua MIN posiziora eta askatu lisaburdinaren entxufea. Kanpotik garbitu eta gorde baino lehen, utzi hozten. Lehorrean lisatzen ari zarenean, spray funtzioa erabil dezakezu, betiere deposituan ura baldin badago. (Ikus "Spray-a" eta "Depositua betetzea" atalak).
6. UR DEPOSITUA BETETZEA
Jarri lisaburdina entxufatu gabe gainazal egonkor batean.
- Eraman lurrun erregulagailua (7) lehorrean lisatzeko posiziora (C irudia).
- Ireki urez betetzeko zuloa estaltzen duen estalkia (5).
-
Bota ura poliki urez betetzeko zulotik, ontzi baten laguntzaz (D irudia). Ez bota ur deposituan garbitzeko produkturik edo disolbatzailerik.
-
Egiaztatu urak ez duela gehienezko betetze maila gainditzen eta itxi betetzeko zuloa.
Oharra: Bizi zaren lekua ura oso gogorra bada, >27°F, ur destilatua erabiltzea gomendatzen dizugu. Ez erabili baterietako urik edo almidoia, perfumea, leungarriak eta abar duten osagarririk.
7. LURRUNEZ LISATZEA
7. LURRUNEZ LISATZEA
Lurrunez lisatu aurretik, egiaztatu ehuna horrela lisatzeko egokia dela.
Gailuak ur arruntez funtzionatzen du.
Ura oso karetsua bada (27°F baino gogorragoa), ur destilatua erabiltzea aholkatzen dugu, bestelako gehigarririk gabe.
- Jarri lisaburdina entxufatu gabe gainazal egonkor eta beroarekiko erresistente batean.
- Bete depositua urez (ikusi "Depositua betetzea").
- Jarri temperaturaren hautagailua (2) MIN posizioan (B irudia).
- Jarri lisaburdina bertikal, orpoaren gainean bermatuta (10).
- Entxufatu lisaburdina eta biratu tenperaturaren hautagailua " ●●● " posiziora (3 puntu) edo MAX posiziora. Lurrunez lisatzean kalitaterik handiena lortzeko, ez erabili " ● " (1 puntu) edo " ●● " (2 puntu) posizioak.
Argi adierazlea (4) piztu egingo da. Argi adierazlea itzaltzen denean, lisaburdina hautatutako tenperaturan egongo da. Lisatu bitartean, funtzionamenduaren argi adierazlea piztu eta itzali egingo da, tarte erregularretan, termostatoaren zikloak adierazteko. Kontuan izan beste tenperatura baxuago batera aldatzen baduzu, argi adierazlea (4) itzali egingo dela, zola hautatutako tenperaturara iritsi arte, eta, une horretan, berriro piztuko da.
- Eraman lurrun erregulagailua (7) lehorrean lisatzeko posiziora (E irudia). Jarri lisaburdina horizontal, eta lurruna zulotxoetatik ateratzen hasiko da. Lisaburdinak ez badu lurrunik botatzen,
jo emeki zola lisatzeko gainazalaren kontra.
Lisaburdina bertikal eta orpoan bermatuta jartzen duzun bakoitzean, lurrun irteera eten egingo da.
Erne! Ez jarri lurrunarekin kontaktuan eta ez zuzendu pertsonengana.
- Amaitu eta gero, biratu tenperaturaren hautagailua MIN posiziora, eraman lurrunaren erregulagailua lehorrean lisatzeko posiziora (C irudia), askatu lisaburdinaren entxufea eta hustu depositua. Depositua erabiltzen den bakoitzean hustu behar da; horretarako, honela jokatu: Ireki estalkia (5) eta hustu deposituko ura (F irudia). Lurrun gehigarriaren botoia sakatu (9) deposituan egon daitekeen ura erortzeko, zola bero dagoen bitartean. Utzi lisaburdina posizio bertikalean hoztu arte.
Oharra: Lisatzen ari zarenean depositua bete behar baduzu, kendu lehenago lisaburdinaren entxufea.
"IONIC" funtzioa (MOD. PL-2650)
Funtzio honekin lurrun finagoa sortzen da, lurrunez lisatu nahi denean. Lurruna sakonago iristen da, bereziki oihal finetan, eta, gainera, zimur zailak errazago kentzen laguntzen du.
- Jarraitu "7 LURRUNEZ LISATZEA" puntuan adierazten diren urratsak.
- Mantendu “IONIC” botoia sakatuta (11). “IONIC” funtzioaren argi adierazlea (12) piztu egingo da, eta txistu hots bat entzungo da. “IONIC” funtzioa martxan dago (lisatu bitartean “IONIC” botoia sakatuta mantendu behar da, funtzioa aktibatuta egon dadin). (I irudia)
OHARRA: "IONIC" soilik izango da eraginkorra temperaturaren hautagailua (2) eta lurrunaren erregulagailua (7) "●● eta "MAX/ 🔊" artean daudenean.
8. SPRAY-A (G irudia)
Funtzio hau erabiltzeko, beharrezkoa da deposituan ura egotea. Ehun lehor eta zailak hezetu nahi badituzu, esaterako, lihoa, kotoia edo artilea, edo zimur zailak leundu nahi badituzu, eta horretarako ur langarreztatua lortu nahi baduzu, sakatu Sprayaren botoia (8) 🏠 (G irudia). Sprayaren funtzioa, halaber, baliagarria da lisatzean nahi gabe ehunean eragindako zimurrak hezetzeko. Langarra sprayaren irteerako ahotik aterako da (6). Oharra: Langarreztagailuari eragitean, gera daiteke lisaburdina lehendabiziko aldiz erabiltzen duzunean sprayaren botoia hainbat aldiz sakatu behar izatea.
9. LURRUN GEHIAGO (H irudia)
Jarri lisaburdina martxan, “Lurrunez lisatzea” atalean adierazi den bezala. Lisaburdina hautatutako temperaturara iritsi denean, azkarrago lisatu nahi baduzu edo zimur zailak lisatzeko lurruna biziki botatzea nahi baduzu, sakatu irmoki lurrun gehiagorako botoia (9) 🌐 (H irudia).Itxaron gutxienez 5 segundo lurrun gehiagorako botoia sakatzen duzun bakoitzean, lisaburdina berriro ere berotu ahal izateko eta, ondorioz, ahalik eta lurrun gehigarri gehiago lortzeko.
Oharra: Lisatzen hasi aurretik, sakatu lurrun gehiagorako botoia hainbat aldiz, aktibatzeko.
Lurrunean ahalik eta kalitaterik onena lortzeko, ez sakatu lurrun gehiagorako botoia hiru aldiz baino gehiago, argi adierazlea itzali eta gero.
Lurrun bertikala: Lisaburdina posizio bertikalean dagoenean ere lurrun gehiagorako funtzioa ibiltzen da. Funtzio hori erabiltzeko, mantendu lisaburdina bertikal, ehunetik gutxi gorabehera 15-20 cm-ra, eta sakatu lurrun gehiagorako botoia (9).
Kontuz: Ez jarri lurrunarekin kontaktuan. Ez zuzendu lurrun jarioa pertsonenganantz.
10. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
Garbitzen hasi aurretik, askatu entxufea eta itxaron hoztu arte.
Garbitu lisaburdinaren kanpoaldea eta zola
eskutrapu heze batez. Garbitzeko ez erabili detergenterik ezta produktu urragarririk ere. Zolaren gainazala (1) garbi egon behar da, eta, garbitzeko, nahikoa da gainazal hotzaren gainean eskutrapu heze bat pasatzea.
Zola ez urratzeko, ez lisatu kakoak, kremailerak, metalezko botoiak, etab., eta, halaber, ez jarri lisaburdina gainazal metalezkoen edo latzen gainean. Erabiltzen duzun bakoitzean hustu depositua, eta, gorde aurretik, utzi lisaburdina hozten.
Ez sartu lisaburdina uretan eta ez jarri txorrotaren azpian.
Autogarbiketa
Lisaburdina honda dezaketen mineral kaltegarriak ez kontzentratzeko, eta zuzen berotzen eta lurruntzen duela bermatzeko helburuarekin. Gomendagarria da funtzio hau gutxienez hilean behin erabiltzea, uraren gogortasunaren eta lisaburdinaren erabileraren arabera.
- Jarri temperaturaren hautagailua "MIN" posizioan.
- Eraman lurrun erregulagailua lehorrean lisatzeko posiziora (C irudia).
- Bete ur depositua ahalik eta gehien.
- Jarri lisaburdina bertikal, orpoaren gainean bermatuta.
- Entxufatu lisaburdina eta biratu tenperaturaren hautagaia "MAX" posiziora. Itxaron argi adierazlea bizpahiru aldiz itzali eta piztu arte.
- Biratu tenperaturaren hautagailua "MIN" posiziora eta kendu entxufea.
- Sakatu autogarbiketaren botoia eta mantendu sakatuta (3). Ura tantaka hasiko da lurrunaren hustubideetatik. Ur guztia hustu dela segurtatzeko, mugitu lisaburdina alde batetik bestera eta aurrera eta atzera 30 segundo. Lisaburdinari balantzaka eraginez, jarri lisaburdinaren sudurra atzeko aldea baino beherago, urak guztiz zirkulatzen duela segurtatzeko. Askatu autogarbiketaren botoia minutu bat igaro eta gero.
- Pasatu lisaburdina oihal heze baten gainetik, zola garbitzeko.
- Amaitzen duzunean, jaso aurretik, utzi lisaburdinari hozten.
11. DESKONEXIO AUTOMATIKOA
Automatikoki itzaltzeko dispositiboa lisaburdina posizio bertikalean 8 minutu inguru erabili gabe egon eta gero aktibatzen da, eta posizio horizontalean 30 segundo igaro eta gero. Autoitzalketaren argi adierazlea (13) dizdiz hasten da eta txistu hots bat ateratzen du. Lisaburdina mugitzen hasi eta berehala, dispositiboa desaktibatu egiten da, eta lisaburdina berriro ere funtzionatzen hasten da.
12. ONGI LISATZEKO AHOLKUAK
Tenperatura hautatzeko orduan, lisatu beharreko jantziaren etiketak dituen jarraibideei erreparatu. Etiketarik egon ezean, hurrengo taula honetan tenperatura hautatzeko orientazioa duzu.
TENPERATUREN TAULA
| Ehuna Tenperatura | ||
| Ehun sintetikoak | ● | |
| Zeta | ● | |
| Artilea | ●● | |
| Kotoia | ●●● | |
| Lihoa | ●●● | |
Jantziaren ehunaren konposizioari buruzko zalantzak badituzu, hasi tenperatura baxuan, jantziaren alde ezkutu bat lisatuz, eta igo tenperatura progresiboki, zimurrak desagertzen diren arte, ehuna kaltetu gabe.
- Belusa, artilea eta antzeko ehunek, eta eskularruek eta poltsek, hasierako itxura berreskuratu ahal izango dute, lisaburdina poliki-poliki hurbiletik pasatzen bada, lurruna martxan dagoela.
- Alfonbrak berrien pare geratuko dira altzarien markak ezabatu eta, lurruna ilea zapalduta dagoen lekuetan sartzen delako; ondoren, eskuilatu emeki.
- Bereizi jantziak behar den temperaturaren arabera, baxuena behar dutenetatik hasita.
- Zetazko ehunak barrukoz kanpora lisatu behar dira.