LC500 - Zuku-estraktorea FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan LC500 FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz LC500 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Zuku-estraktorea PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua LC500 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. LC500 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA LC500 FAGOR
A. Bultzatzailea.
B. Eliqagaien sarrera.
C. Estalkia.
D. Segurtasun itxigailua.
E. Segurtasun gailua.
F. Iragazkia.
G. Iragazkiaren euskarria.
H. Makinaren gorputza.
I. Martxan/geldirik etengailua.
J. Mamirako ontzia.
K. Zukurako ontzia.
L. Mamirako iragazki ateragarria.
Interferentziak deuseztatzea: Gailu hau desparasitatuta dago, interferentziak deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa: Gailu honek CEM direktibak betetzen ditu (bateragarritasun elektromagnetikoa).
2. OHAR OROKORRAK
Gailua erabili aurretik, irakurri arretaz ondoko jarraibide hauk.
- Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu produktua osorik dagoela. Zalantzarik baduzu, ez erabili gailua, eta jo laguntza teknikoko zerbitzu baimendun batera.
- Produktua biltzen duen plastikozko poltsa ez da haurren eskura utzi behar, arriskutsua izan daitekeelako.
- Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, eskatu horren ordez beste entxufe egoki bat jartzeko, laguntza teknikoko zerbitzu baimendunean.
- Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailu bakunak edo anizkoitzak eta luzapen kableak, eta zaindu egokigailuan eta/edo luzapen kablean adierazitako potentziaren muga ez dela gainditzen.
Gailuak ibiltzeari uztenadio,jo soilik
laguntza teknikoko zerbitzu baimendun batera.
Gailua soilik diseinatzean izan dues helburuarekin erabili behar da, hau da, fruta eta barazki zukuak prestatzeko. Beste edozein erabilera desegokitzat jotzen da eta, ondorioz, arriskutsutzat. Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegoki, oker edo arduragabeagatik eta/edo baimenik gabeko personek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
Bereziki, bete ondoren adierazten diren oinarrizko segurtasun arauak:
- Egiaztatu sareko tentsioa bat datorrela gailuaren ezaugarrien plakan adierazten denarekin.
- Ez ukitu gailua eskuak bustirik edo heze badituzu.
- Ez erabili gailua oinutsik edo oinak bustirik badituzu.
Ez egin tira elikadura kableari korrente hartunetik larakoa askatzeko.
Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
Ez utzi zaindu gabe haurrei edo pertsona ezinduei gailua erabilitzen.
Gailua erabiltzen ari ez bazara, askatu entxufea korronte hartunetik.
Ez utzi gailua beharrik gabe piztuta, arriskutsua izan daiteke eta. - Ez sartu gailua uretan.
- Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu behar. Hondatuta badago edo ordeztu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera. Ez erabili gailua kablea edo entxufea hondatuta badaude.
- Garbitzeko edo mantentzeko edozein ekintza egin aurretik, askatu gailuaren entxufea elikadura elektrikoaren saretik.
- Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabilitzeko. Lehen adierazitakoa betetzen ez bada, gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko da.
Gorde jarraibideak leku seguru batean, edozein unetan kontsultatu ahal izateko.
Gailu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
- Haurrak zaindu egin behar diragailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
- Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korrente operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.
3. ERABILI AURRETIK
Zukugailua lehendabizikoz erabili aurretik, garbitu eta ureztatu ongi bultzatzailea (A), estalkia (C), iragazkia (F), iragazkiaren euskarria (G) eta mamirako ontzia (J). Horretarako, desmuntatu sukugailua ondoren zehazten denaren arabera:
- Gailua entxufatu gabe egongo da, eta etengailua 0 posizioan.
- Atera bultzatzailea (A) estalkitik.
- Heldu segurtasun itxigailuei azpitik (D) eta egin tira alboetarantz, estalkiko loturetatik atera direla ikusi arte (C) (1. irudia). Jaso estalkia (C) eta atera iragazkia (F) eta iragazkiaren euskarria (G), gorantz tiratuz (2. irudia). Mamirako ontzia ateratzeko (J), egin tira albo baterantz.
Zukugailua muntatzeko, desmuntatzeko egindakoaren kontrakoa egin.
Estalkia muntatzea:
Estalkia muntatzeko, lehenengo segurasun itxigailuen muturtxoak (D) estalkian sartu behar dira, eta, ondoren, segurasun itxigailuei (D) bultza egin sukugailurantz, "klik" entzun arte (3. irudia).
ERNE: Egiaztatu bi seguratasun itxigailuak (D) ondo itxi direla.
Garrantzitsua: Estalkia ez badago ondo
ityta, gailuak segurasun gailu bat douka makinaren fungtzionamendua blokeatzeko. Ez erabili gailu hori martxan/geldirik etengailu gisa.
4. ZUKUGAILUA ERABILTZEA
Zukugailua muntasuta eta etengailua 0 posizioan dagoela, entxufatu larakoa sarera, eta jarri gailua martxan etengailua 1 edo P posizioan jarriz.
- Sartu elikagaietarako sarreran zukua egiteko frutak eta/edo barazkiak, baina kendu lehenago hezurra (gereziak, abrikotak, melokotoiak, aranak, etab.) edo azala (zitrikoak, angurriak, ananak, kiwiak, etab.). Elikagaien bultzatzailearen laguntzaz, sartu elikagaiak makina barrurantz, pixka bat zapalduz.
- Ez erabili hatzak inoiz elikagaiak sukugailuaren barrura bultatzeko.
- Elikagaien tratamendua amaitu eta gero, ipini etengailua 0 posizioan eta atera entxufea korrontearen hartunetik.
Erabilera baten eta bestearen artean, edo estalkia kentzea beharrezkoadenean, itzali gailua, etengailua 0 posizioan jarriz.
Kontuz: gailua fungzionatzen ari ez denean, egiaztatu beti etengailua 0 posizioan dagoela.
5. GARBITZEA
- Itzali makina etengailua 0 posizioan jarriz, eta itxaron motorrak biratzeari utzi arte.
- Atera entxufea korrontareen hartunetik.
- Desmuntatu sukugailua (ikusi "Erabili aurretik" atala).
- Hondarrak ez lehortzeko, desmuntatu gailua eta garbitu osagaiak erabili eta berehala.
- Garbitu osagaiak ur epelez eta xaboiz, eta iragazkia eskuila batez garbitu.
- Osagaietako bat ere ezin da ontzi garbigailuan garbitu.
-
Ez erabili lixbarik iragazkia garbitzeko.
-
Ez sartu makinaren gorputza (H) uretan eta ez jarri txorrotaren azpian. Garbitu pixka bat hezetutako eskutrapu bat gainetik pasatuz.
6. FUNTZIONAMENDU EGOKIRAKO AHOLKUAK
- Elikagaiak sartu aurretik, jarri gailua martxan.
- Mahats, irasagar, ahabia, andere mahatsedo antzekoen zukuak egiten badituzu,iragazkia sarri garitu behar duzu.
Zukugailuarekin ezin dira anana, ahuakate, alberjinia, piku, masusta eta antzekoen zukuak egin. - Ez utzi denbora askoan sukugailuak hutsik funtzionadezan,bertan elikagaiaksartu gabe.
- Ez bultzatu elikagaiak inoiz eskuz edo beste objektu batzuk erabiliz, erabili soilik elikagaien bultzatzailea.
- Iragazkia deformatua badago, ez erabili gehiago eta ordeztu jatorrizko ordezkoa batekin.
- Edonola ere, iragazkia 2 urtean behin ordeztu behar da.
Erne: iragazkia manipulatu behar baduzu, egin beti arreta handiz.
EZ ERABILI GAILUA ESTALKIA EDO SEGURTASUN GAILUA EDO IRAGAZKIA EGOERA TXARREAN BADAUDE.
7. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten
banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.
Exxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekardezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko,produktuak arrastoa douka edukionzi tradizionalean produktu hauek ezabatuz gero eragindezakeen kalteaz ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.