ICE16 - Izotz makina FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan ICE16 FAGOR PDF formatuan.
| Produktu mota | Izozki-makina (sorbetiera) |
| Marka | Fagor |
| Modeloa | ICE16 |
| Ontziaren edukiera | 1,5 litro (ez bete erdia baino gehiago) |
| Prestatzeko denbora adierazgarria | 30 minutu inguru |
| Motorraren potentzia | 15 W (estimatua) |
| Elikatze elektrikoa | 220-240 V, 50 Hz |
| Ontziaren materiala | Altzairu herdoilgaitza hozgarri likidoarekin |
| Estalkiaren eta oinarriaren materiala | ABS plastikoa |
| Denbora-neurgailua | Mekanikoa, 30 minutura arte |
| Irabiagailua | Pala birakaria plastikozkoa |
| Segurtasuna | Mikro-interruptore segurtasunekoa (estalkia gaizki jarrita) |
| Mantentzea | Eskuz garbitzea pieza bereizgarriak; ez murgildu motorra |
| Konponkortasuna | Fagor-eko salmenta osteko zerbitzua; jatorrizko ordezko piezak |
| Neurriak (L x Z x G) | 25 x 20 x 22 cm (estimatua) |
| Pisua garbia | 2,0 kg (estimatua) |
Maiz egiten diren galderak - ICE16 FAGOR
Erabiltzaileen galderak honi buruz ICE16 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Izotz makina PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua ICE16 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. ICE16 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA ICE16 FAGOR
- Tenporizadorea
- Motorra
- Osagaien sarrera
- Tapa
- Ardatza
- Nahasgailua
- Ontzia
- Oinarria
- Mikro-etengailua
- Elikatze kablea
- Bolak egitekoa
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.
3. SEGURTASUNEKO OHARRAK
- Korrontaren hartunea eta gailuaren entxufea bateragarriak ez badira, eskatu profesionalki kualifikatutako langileei hartune egoki batekin ordezkatzeko.
- Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea.
- Horiek nahitaez erabili behar izanez gero, soilik erabili behar dira indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailuak eta luzagailuak, eta arreta jarri behar da egokigailuan adierazitako potentziaren muga ez gainiditzeko. Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Bilgarriaren elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak izan daitezkeelako. Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
Ez ukitu gailua oinak bustita edo heze badituzu. - Eduki gailua uretatik edo beste edozein likidotatik urrun, deskarga elektrikorik ez izateko; - Ez entxufatu produktua azalera busti baten gainean badago. Jarri gailua azalera lehor, lau eta egonkor baten gainean. Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten. - Babes handiago izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari. Ez utzi gailua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako. - Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira kabletik. Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil (sukaldeko plakak, labeak, etab.). Ez erabili garbigarririk edo baieta urratzailerik unitatea garbitzeko. Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak. - Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea. Ez isuri ur berorik ez bestelako osagai berorik ontzi barrura. Jarri izozkiak egiteko makina gainazal garbi, finko eta egonkor baten gainean, uretatik eta hezetasunetik urrun. Ez sartu motorra uretan ez eta bestelako likidotan ere. - Izozki bat desizozten bada, ez izoztu berriro. Gailua erabili aurretik eduki ontzia hutsik izozkailuan gutxienez 12 ordutan. - Ontzia gehienez bere edukieraren erdiraino bete. Behin ontzia izoztuta, heldu zapi lehor batekin. Ez ukitu izoztutako ontzia barrutik eskuak bustita edo hezeak badituzu, zure atzamarrak metalean itsatsita gelditu daitezke eta.
4. PREST JARTZEA
- Gailua lehenengo aldiz erabili aurretik, garbitu oinarria (8), tapa (4), nahasgailua (6) eta ontzia (7), ur epelez eta xaboi urez. Ez erabili garbigarri urratzailerik ez eta espartzu metalikorik ere. Ez sartu motorra uretan ez eta bestelako likidotan ere.
- Ontziaren barruko likidoak izoztuta egon behar du izozkia egiten HASI aurretik. Eduki ontzia (7) izozkailuan gutxienez 12 ordutan, ontziaren barruko likidoa izozteko.
- Kontuz: Behin ontzia (7) izoztuta, ez ukitu izoztutako ontzia barrutik eskuak bustita edo hezeak badituzu, zure atzamarrak metalean itsatsita gelditu daitezke eta. Garrantzitsua da ontziari zapi lehor batekin heltzea.
- Jarri oinarria (8) gainazal leun eta egonkor baten gainean, eta jarri ontzia (7) oinarrian (8).
- Sartu motorra (2) taparen hutsunean (4), eta gogor sakatu ondo sartuta geldi dadin (B irudia).
- Sartu ardatza (5) motorraren zuloan (2) eta lotu nahasgailua (6) ardatzean (C eta D irudiak).
- Jarri tapa (4) ontziaren gainean (7). Tapan elikatze kablearen azpian (10) dagoen gezia ikusiko duzu. Gezi horrek ontzian dagoen geziarekin bat etorri behar du (E irudia). Taparen lau poloak ontziaren goiko aldean dauden lau zuloen pare-parean geldituko dira. Tapa blokeatzeko, ON posiziorantz jiratu beharko duzu (F irudia).
Garrantzitsua: Tapa ondo muntatuta ez badago, izozkiak egiteko makinak ez du funtzionatuko, segurtasuneko mikroetengailua sakatuta ez baitago (9).
5. FUNTZIONAMENDUA
Behin ontzia (7) izoztuta eta izozkiak egiteko makina muntatuta, sartu osagai hotzak osagaien sartzeko lekutik (3), errezetan adierazten denaren arabera. Ontzia gehienez bere edukieraren
erdiraino bete; bestela, makinak ez ditu osagaiak behar bezala nahastuko.
- Jiratu tenporizadorea (1) makina funtzionamenduan egongo den denbora aukeratzeko. Gutxi gorabehera 30 minutu behar dira izozkia egiteko.
- Sartu entxufea korrentearen hartunean. Nahasgailua (6) bueltak ematen hasiko da, izozkia egiteko.
- Tenporizadorea (1) ORA heldzen denean, makina automatikoki geldituko da eta izozkia prest egongo da. Kendu entxufea korrontareen hartunetik.
- Ireki tapa (4) OFF posiziorantz jiratuta (F irudia) eta atera izozkia plastikozko ontzi batera.
Izozkiak lodi egon behar du baina suabe. Izozkia lodiago egotea nahi baduzu, gorde izozkailuan ordu erdiz edo ordubetez, ondo izoztuta egon arte. Gorde izozkia plastikozko ontzi batean, ondo itxita, izozkailuaren usainak izozkiaren zaporeari kalterik ez egiteko.
6. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
Izozkiak egiteko makina garbitzen hasi aurretik, ziurtatu gailua deskonektatuta dagoela eta desmuntatu makina.
Garbitu oinarria (8), ontzia (7), rapa (4), ardatza (5) eta nahasgailua (6) xaboi ur epelez; ondoren, uretan pasatu eta lehortu ondo pieza guztiak berriro muntatu aurretik. Pieza horiek ezin dira ontzi garbigailuan garbitu.
Garbitu makinaren motorra (2) zapi busti batekin. Ez erabili detergente edo produktu urratzailerik garbitzeko.
Ez sartu motorra uretan ez eta bestelako likidotan ere.
7. AHOLKUAK IZOZKIA LODI ATERATZEKO:
Ziurtatu azukrea ondo disolbatuta dagoela nahasketan eta osagai guztiak ondo nahastuta daudela. - Erabili fruta freskoak. Garbitu, zuritu, kendu haziak, erdikoa, etab. eta moztu oso zati txikitan.
- Erabili zuku %100 naturalak izozkiak zaporerik handiena izatea ziurtatzeko.
- Aholkatzen da nahasti beharreko osagaiak gutxienez 10°C -tan egotea.
8. ERREZETAK
Limoizko sorbetea
Osagaiak:
6 limoiren zukua 200 gr azukre 435 ml ur
Prestaketa:
Arrasapatu 5 limoiren azala eta zukua atera sei limoiri. Utzi azukrea ur berotan disolbatzen 10 minututan, eta gehitu arraspatutako limoi azala. Gehitu limoien zukua eta utzi hozten. Bota nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri makina fungzonamenduan. Utzi martxan 30 minututan. Izozkia eginda dagoenean, eduki izozkailuan ordu erdi batez.
Marrubizko sorbetea
Osagaiak:
435gr marrubi
90 gr azukre
145ml ur
1/2 koilarakada limoi zuku
Prestaketa:
Garbitu marrubiak eta kendu zurtoinak. Nahastu osagai guztiak. Jarri ura irakiten eta gehitu azukrea. Eduki irakiten ura azukre guztia disolbatuta egon arte. Utzi almibarra pixka bat hoztu arte. Bota limoi zukua eta almibarra marrubi purearen gainean. Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri makina funtzionamenduan. Utzi martxan 30 minututan.
Ondoren, jarri azkeneko nahasketa izozkailuan ordu erdi batez.
Bainilazko izozkia
Osagaiak:
180ml esne, 180ml esnegaina harrotzeko, 1,5 makilxobainila irekita, 4 arrautzaren gorringoak, 65 gr azukre
Prestaketa:
Irakin esnea harrotzeko esnegainarekin eta bainila makiltxoekin, eta utzi hozten.
Irabiatu gorringoak azukrearekin, kolorez aldatu arte eta bere tamaina bikoiztu arte.
Arraspatu bainila makiltxoa barrutik, eta gehitu arraspatutakoa esneari. Berotu nahasketa irakin arte, eta ondoren bota gainera gorringoak. Bota nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri makina funtzionamenduan. Utzi martxan 30 minututan.
Irozkia makinan prestatu ondoren, sartu izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Pistatxozko izozkia
Osagaiak:
180ml esnegaina harrotzeko, 180ml esne oso, 3 arrautzaren gorringoak, 150 gr azukre, 1,5 koilaradatxo arrazpatutako limoi azal
Prestaketa:
Irakin harrotzeko esnegaina esnean nahastuta, eta gehitu azukrea. Irabiatu arrautzen gorringoak, eta gehitu batera berotutako esnea eta esnegainaren nahasketaren pixka bat. Irabiatu nahasketa hori eta nahastu gabe gelditu den esneari gehitu, esnegainarekin batera, eta bota lapikoan. Azken nahasketa hori Maria bainuan jarri, irabiatzen jarraitzen duzun bitartean. Berotu pure bat bezain lodi egon arte.
Gehitu orain limoi azala arraspatuta.
Utzi hozen hozkailuan. Ondoren, bota nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri makina funtzionamenduan. Utzi martxan 30 minututan. Izozkia makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Limoizko izozkia
Osagaiak:
180ml esnegaina harrotzeko, 180ml esne oso, 3 arrautzaren gorringoak, 150 gr azukre, 1,5 koilaradatxo arrazpatutako limoi azal
Prestaketa:
Irakin harrotzeko esnegaina esnean
nahastuta, eta gehitu azukrea. Irabiatu
arrautzen gorringoak, eta gehitu batera berotutako esnea eta esnegainaren nahasketaren pixka bat. Irabiatu nahasketa hori eta nahastu gabe gelditu den esneari gehitu, esnegainarekin batera, eta bota lapikoan. Azken nahasketa hori Maria bainuan jarri, irabiatzen jarraitzen duzun bitartean. Berotu pure bat bezain lodi egon arte.
Gehitu orain limoi azala arraspatuta. Utzi hozten hozkailuan. Ondoren, bota nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri makina funtzionamenduan. Utzi martxan 30 minutuz. Izozkia makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Marrubizko izozkia
Osagaiak:
220g marrubi fresko
90g azukre, ale txikikoa
1 arrautzaren gorringoa
3 1/2 koilarakada limoi zuku
220ml esne oso
1d esnegaina harrotzeko
Prestaketa:
Garbitu marrubiak eta kendu zurtoinak. Egin purea limoi zukuarekin eta esnearekin batera. Irabiatu arrautzaren gorringoa azukrearekin nahasketa aparduna izan arte. Irabiatu esnegaina sendo egon arte. Nahastu marrubiak harrotutako esnegainarekin eta arrautzaren gorringoarekin.
Ziurtatu orea ondo nahastuta dagoela. Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan eta eduki bertan 30 minutuz. Izozkia makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Bananazko izozkia
Osagaiak:
220 g banana heldu
95g azukre ale txikikoa
Limoi baten zukua
1 arrautzaren gorrigoa
3/4dl harrozeko esnegain
220ml esne oso
Prestaketa:
Egin pure bat bananekin, arrautzaren gorringoarekin, azukrearekin eta limoi zukuarekin.
Irabiatu banana purea eta nahastu harrotzeko esnegainarekin eta esnearekin (ez harrotu esnegaina).
Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan eta eduki bertan 30 minutuz. Izozkia makinan prestatu ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Ahabiazko izozkia
Osagaiak:
510 g ahabia
580ml ur mineral karbonatatu
75 g azukre hauts
Prestaketa:
Nahastu ahabiak, ur karbonatatua eta azukre hautsa pure suabe bat egin arte. Irabiagailutik pasa dezakezu, nahi izanez gero. Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan eta eduki bertan 30 minutuz. Ondoren, jarri nahasketa izozkailuan ordu erdi batez.
Soja eta marrubizko izozkia
Osagaiak:
220g marrubi
110 gr azukre
6 arrautzaren gorringoak
3 koilarakada ezti
0,75 l soja esne
Prestaketa:
Irakin soja esnea eztiarekin. Egin pure bat marrubiekin eta gehitu pure hori soja esneari eta eztiari. Irabiatu arrautzen gorringoak hori gelditu arte. Isuri esnea irakiten arrautzen gorringoen gainean eta ondo eragin. Utzi nahasketa hozten eta jarri izozkiak egiteko makina 30 minutuz. Ondoren, jarri nahasketa izozkailuan ordu erdi batez. Izozkia zerbitzatu aurretik, apaindu marrubi zatiekin.
Jogurtezko izozkia
Osagaiak:
510g jogurt oso (turkiarra)
75g esne oso
90 gr azukre ale txikikoa
22 g destrosa
22 g esne gaingabetu hauts
Prestaketa:
Disolbatu azukrea, destrosa eta esne hauts gaingabetua esne berotan. Utzi hozten.
Irabiatu ondo jogurta esnearekin.
Jarri nahasketa izozkiak egiteko makinan eta eduki makina martxan 30 minutuz. (Izozki bigunagoa nahi baduzu, gehitu dezakezu 100 g esne-gain erdi irabiatua izoztu aurretik). Jarri izozkailuan eta eduki bertan ordu erdiz.
9. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

Behin aparatuaren bizitza erabilgarria amaituta, ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastu behar.
Kostu gehigarririk gabe, udal edo zerbitzu hau ematen duten
banatzaileen bilketa-gune espezifikoetan utz daitezke.
Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita botatzeak ingurumenarentzat eta osasunarentzat izan ditzakeen ondorio negatiboak saihesten ditu. Horrek hondakinen tratamendua eta osagaien birziklapena ahalbidetzen ditu, energia eta baliabideen kontsumoan aurrezpen handiak lortuz. Bilketa selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuek ikurra daramate, ontzi tradizionalean botata eragin litezkeen kalteen berri emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, udalarekin edo produktua erosi duzun saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.