FAGOR CG2010 - Kafe-makina

CG2010 - Kafe-makina FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan CG2010 FAGOR PDF formatuan.

📄 52 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR CG2010 - page 49
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : CG2010

Kategoria : Kafe-makina

Deskargatu zure gailuaren argibideak Kafe-makina PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua CG2010 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. CG2010 markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA CG2010 FAGOR

Laguntza Teknikoko Zerbitzu baimendun batera.

  • Aparatua soilik diseinatu den etxeko erabilerarako erabiliko da, Eskuliburu honetan deskribatzen denaren arabera. Beste edozein erabilera desegokitzat jotzen da eta, ondorioz, arriskutsutzat. Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegoki, oker edo arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik gabeko pertsonek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik. Tresna elektrikoak erabiltzen direnean hainbat oinarrizko segurtasun arau bete behar dira suaren, deskarga elektrikoen eta/edo pertsonei gerta dakizkiekeen kalteen arriskua murrizteko. BEREZIKI
  • Irakurri jarraibide guztiak eta gorde, gerora ere kontsultatu ahal izateko.
  • Aparatuaren segurtasun elektrikoa soilik bermatzen da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz indarrean dauden arauek aurreikusten dutenaren arabera. Fabrikatzaileak ez du erantzungo instalazioak lurreko hartunerik ez edukitzeagatik gerta daitezkeen kalteengatik. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako pertsona batengana.
  • Lehendabiziko aldiz erabili aurretik, egiaztatu etxeko sarearen boltajea aparatuan adierazita dagoenarekin bat datorrela.
  • Deskarga elektrikoetatik babesteko, ez sartu konexioaren oinarria eta larakoa uretan edo beste edozein likidotan.
  • Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
  • Deskonektatu aparatua saretik ez bazara erabiltzen ari eta garbitu baino lehen. Utzi hozten piezak muntatu eta desmuntatu baino lehen eta garbitu baino lehen.
  • Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
  • Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil (gas sukaldeko plakak edo elektrikoak, labeak, etab.).
  • Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu produktua osorik dagoela.
  • Zalantzarik baduzu, ez erabili gailua, eta jo Laguntza Teknikoko Zerbitzu baimendun batera.
  • Produktua biltzen duen plastikozko poltsak ez dira haurren eskura utzi behar, arriskutsua izan daitezkeelako.
  • Korrontearen hartunea eta gailuaren larakoa ez badira bateragarriak, eskatu horren ordez hartune egoki bat jartzeko, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
  • Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituzten egokigailu bakunak edo anizkoitzak eta luzapen kableak, eta zaindu egokigailuan eta/edo luzapen kablean adierazitako potentziaren muga ez dela gainditzen.
  • Aparatuak ibiltzeari uzten badio, jo soilik

3. Iragazki iraunkorra.

4. Tanta kontrako balbularen euskarria.

5. Tanta kontrako balbula.

6. Iragazki euskarria.

Tentsioa/Maiztasuna: 220-240V~50/60Hz. Potentzia: 915-1080 W. Deposituaren edukiera: 1,25 litro Kikara kopurua: 12 Tresna honek elikagaiekin kontaktuan dauden materialei buruzko CEE arauak betetzen ditu.

3. AHOLKU GARRANTZITSUAK49

  • Ez utzi kablea aparatua bermatuta dagoen gainazalaren ertzetik zintzilik. Aukeratu luzera beharrezkoa eta egokia hartune elektrikoan entxufatzeko.
  • Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak.
  • Aparatuaren kablea hondatzen bada, jo baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzura, hori ordezteko.
  • Ez erabili kablea edo larakoa hondatuta duen aparatu elektrikorik, edo aparatua ondo ez badabil edo edozein modutan kaltetuta badago. Eraman tresna baimendutako laguntza teknikoko zerbitzu batera aztertzeko, konpontzeko edo doitzeko.
  • Matxura badago edo funtzionamendua hondatzen bada, itzali tresna eta ez saiatu konpontzen. Jo Laguntza Teknikoko Zentro baimendun batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak eta osagaiak erabiltzeko.
  • Aparatua behin betiko kentzea erabaki baduzu, korrontearen hartuneko larakoa desentxufatu eta gero, komeni da elikadura kablea moztea, baliogabetzeko. Pitxer bat hausten bada, likido beroak erredurak eragin ditzake. Pitxerra apurtu ez dadin, hartu neurri hauek:
  • Ez utzi likido guztia lurruntzen. Ez berotu pitxerra hutsik badago.
  • Ez erabili hautsitako pitxer bat edo kirtena askatuta edo solte badago. Hondatuta dagoelako zantzuren bat ikusten baduzu, ordeztu. Pitzadura batek edo kristal zatitxo bat hausteak pitxerra puskatu dezake eta likidoa kristalezko partikulaz kutsatu.
  • Ez garbitu pitxerra espartzu urragarri batez edo beira urratu eta ahuldu dezakeen garbigarri batez.
  • Ez erabili zakar eta ez kolpatu.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
  • Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
  • Zure kafe makina lehenbizikoz erabili aurretik, ezagutu pieza guztiak. Irakurri arretaz jarraibide guztiak.
  • Desmuntatu iragazkiaren euskarria (6) eta garbitu pitxerrarekin (8) eta iragazki iraunkorrarekin batera (3) xaboi ur epelarekin, uretan pasatu ongi, lehortu eta muntatu berriro. Iragazkiaren euskarria (6) ongi muntatzeko, hurbildu bertikalki tanta kontrako balbularen euskarrira (4), kirtena bertikal mantenduz, eta kokatu iragazkiaren euskarria (6) tanta kontrako balbularen euskarrian (4) dagoen hutsunean (2. irudia). Ondoren, biratu iragazkiaren euskarriaren heldulekua (6) posizio horizontaleraino, eta ziurtatu tanta kontrako balbularen euskarrian (4) dauden larakoetan zuzen sartzen dela (3, 4 irudia). Muntatzeko, pitxerra (8) ez da berokuntza plakan (9) sartuta egon behar.
  • Barrualdea garbitzeko, jarri kafe makina martxan bi aldiz jarraian, iragazkian kafe ehoa jarri gabe. Prozesu horretarako jarraitu "Kafea prestatzea" ataleko jarraibideei.

Tresna desentxufatuta dagoela:

  • Jarri kafe makina azalera lau eta egonkor baten gainean.
  • Ireki deposituko tapa (1) eta egiaztatu50 hutsik dagoela. Bete ur garbi eta hotzez nahi duzun mailaraino. Ez gainditu deposituaren gehienezko maila.
  • Ziurtatu pitxerraren tapak tanta kontrako balbula irekitzen duela (5), bestela, iragazitako kafea ez da pitxerrera pasatuko eta iragazkian gainezka egingo du. Atera eta sartu pitxerra, aldea ikusteko.
  • Jarri pitxerra (8) berokuntza plakaren gainean (9).
  • Bete iragazkia (3) behar duzu kafe ehoaren kantitatearekin eta itxi tapa. Gomendatzen dizugu koilarakada bat kafe eho erabiltzea kafe kikara bakoitzeko. Bete gehienez ere 80 gr kafe ehorekin. Kafe makina hainbat aldiz erabili eta gero, kafe kantitatea zure gustuaren arabera egokitu ahal izango duzu.
  • Entxufatu tresna sarera eta sakatu martxan/geldirik argi etengailua (10). Etengailuko argiak aparatua martxan dagoela esango dizu.
  • Ura kafean zehar iragazten hasiko da, eta pitxerrera isuriko da. Kafea prest dagoenean, berokuntza plakan bero mantenduko da.
  • Kafea egiteko prozesua amaitu aurretik kafe koilarakada bat zerbitzatu nahi baduzu, kendu pitxerra berokuntza plakatik eta, kikara zerbitzatu eta berehala, ipini berriro pitxerra plakaren gainean.
  • Pitxerra hutsik dagoenean, deskonektatu etengailua (argia itzali egingo da), desentxufatu aparatua saretik eta itxaron 10 minutu inguru kafe makina hoztu arte, kafe gehiago prestatu edo garbitu baino lehen. Kafea prestatzeko hartu beharreko neurriak
  • Ez erabili ur epela edo beroa, erabili beti ur hotza. Ez erabili ura ez den beste likidorik.
  • Utzi kafe makina hozten depositua berriro bete baino lehenago, bestela lurruna atera eta erretzeko arriskua gerta daiteke eta. Ez mugitu edo lekualdatu kafe makina kafea prestatzen ari den bitartean.

6. KAFE ONA EGITEKO AHOLKUAK

Kafeari zapore eta usain hobea emateko, kafe eho berria erabiltzea aholkatzen dugu. Kafearen ehoketa maila ertainekoa izan behar da, ez finegia. Gorde kafea leku lehor batean. Kafe paketea ireki eta gero, mantendu hozkailuan ongi itxita, usaina gorde dezan. Berokuntza plakak kafea bero mantenduko du, baina kaferik onena egin berri hartzen dena da. Kafeak iragazkien euskarrian gainezka egiteko kausak: - kafe finegia. - kafe gehiegi. - kafe prentsatuegia. Tanta kontrako balbula Tanta kontrako balbula pitxerra berokuntza plakatik kentzen denean aktibatzen da. Dispositibo horri esker, pitxerra atera egin daiteke iragazketa prozesu osoa amaitu aurretik kikara bat kafe zerbitzatu ahal izateko. Iragazten ari denean pitxerra ateratzeko, pitxerrera gutxienez bi kikara kafe iragazi arte utzi behar duzu. Kontuz: Pitxerra kafea zerbitzatu eta berehala jarri behar da, prozesua berri martxan jartzeko. Bestela, iragazkian metatutako urak gainezka egingo du. Iragazkiak Kafe makina iragazki iraunkor batekin ematen da, baina erosoago gertatzen bazaizu merkatuan eskura daitezkeen erabili eta botatzeko iragazkiak erabiltzea, forma konikoko 1x4 iragazkiak erabili behar dituzu.

7. KAFE MAKINA ZAINTZEA ETA

GARBITZEA Kafe makina garbitzen hasi aurretik, itzali martxan/geldirik etengailua, desentxufatu korrontearen hartunetik eta itxaron hoztu arte. Garbitu iragazkiaren euskarria, pitxerra eta pitxerraren tapa xaboi ur epeletan,51

Uraren gogortasunaren eta erabileraren maiztasunaren arabera, gerta daiteke, uretan dagoen karearen ondorioz, hodiak butxatzen joatea. Horren erakuslea izango da iragazteko prozesuak ohi baino gehiago irautea. Egoera hori saihesteko, kafe makinako karea kendu behar da eta, horretarako, merkatuan kafe makinetako kaltzioa kentzeko aurkituko dituzun produktu bereziak erabil ditzakezu, edo honako hau egin:

  • Bete pitxerra zati bat ozpinez eta hiru zati urez.
  • Isuri ozpin-ur nahasketa deposituan eta jarri kafe makina martxan. Itxaron soluzio osoa pitxerrera pasatu arte.
  • Errepikatu operazioa bizpahiru aldiz, kaltzifikazio mailaren arabera.
  • Kafe makinari karea kendu eta gero, jarri martxan bizpahiru aldiz soilik urarekin, ozpin hondarrak kentzeko.

ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko. Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke. ur hotzetan pasatu eta muntatu aurretik lehortu piezak. Garbitu kafe makinaren kanpoaldea zapi heze batez. Ez erabili detergente edo produktu urratzailerik garbitzeko. Ez sartu aparatua uretan, ez ipini txorrotaren azpian. Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.