FAGOR MH26N - Labe

MH26N - Labe FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan MH26N FAGOR PDF formatuan.

📄 41 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR MH26N - page 39
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : MH26N

Kategoria : Labe

Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua MH26N - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. MH26N markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA MH26N FAGOR

8. Grill funtzioaren hautagailua

11. Kablea eta larakoa

  • Segurtatu etxeko sarearen tentsioa bat datorrela tresnarako adierazi denarekin.
  • Erretilua sartzeko edo ateratzeko heldu beti heldulekutik. Erretilua zuzenean ukituz gero, gerta daiteke erredura handiak izatea.
  • Ez busti urez labearen beira labea bero dagoenean. Hori egitean beira apur daiteke.
  • Gailua deskonektatzeko ez tiratu kabletik, burutik baizik. Bestela, barruko kableren bat apur zitekeen.
  • Labea martxan dagoela ez jarri inoiz gas erregailu baten ondoan, ez eta beste bero iturri baten edo haizagailu elektriko baten ondoan ere. Horrela kontrolatu ahal izango duzu tenperatura egokia den ala ez.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
  • Ez busti kablea eta ez manipulatu unitatea eskuak bustita badituzu.
  • Gailua erabili ondoren edo gehiago erabili behar ez baduzu, atera kablea entxufetik. Egin gauza bera inor ez badago gailua zaintzen. Argindarraren hartunearekiko konexioak gaizki funtzionatzen badu, horrek sutea eragin dezake.
  • Olioa duten eta zipriztinak bota ditzaketen platerak prestatzen dituzunean, esaterako oilasko errea, gomendatzen da erretiluan aluminiozko paperaren bi geruza jartzea, olioz gutxiago zipriztintzeko. Jarri bat erretiluan. Orduan olio tantak aluminio paperen artean dagoen hutsune batera eroriko dira.
  • Zaindu haurrak segurtatzeko ez direla aparatuarekin jolasten ari. Haurrek ezingo dute labea erabili inguruan pertsona heldurik ez badago.
  • Gailua matxuratu bada edo gaizki badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera.
  • Labea hormatik oso hurbil badago, horma erre edo herdoildu daiteke. Ziurtatu gailuaren ondoan kortinarik ez dagoela.
  • Ez jarri ezer labearen azpialdean, labearen azpiko aldearen eta labeari eusten dion gainazalaren artean alegia. Sute arriskua dago.
  • Ez jarri ezer labearen gainean labea martxan dagoen bitartean, beroarekin deformatu edo hautsi egin daiteke eta.
  • Kontuz: Kontuz ibili labea erabiltzen ari zarenean edo erabili ondoren, erre zaitezke eta. Zati metalikoak eta kristalaren leihatila oso bero egon daitezke. Ez ukitu zati horiek atea ireki edo ixterakoan.
  • Ondo dagoen Korronte Alternoko entxufe bat erabili beharko duzu. Sartu entxufea oso-osorik argindarraren hartunean. Bestela, baliteke gaizki funtzionatzea. Ez konektatu entxufe bat baino gehiago hartune berean.
  • Elikatze kablea hondatuta badago, fabrikatzaileak aldatu egin beharko du (zure zerbitzu agenteak edo antzeko teknikari kualifikatuak) arriskuak saihesteko.

Labea lehen aldiz erabili baino lehen, berotu labea hutsik dagoela. Labea pizteko hiru hautagailuak egokitu beharko dituzu. Hasteko, lehenengo hautagailuari (7) eraginda nahi duzun tenperatura aukeratuko duzu. Tenperatura aukeratu aurretik, kontuan izan zein jaki prestatuko duzun. Ondoren, grill funtzioaren hautagailua (8) egokitu beharko duzu. Hautagailua lehenengo posiziora eramaten baduzu, goiko grilla aukeratuko duzu, hau da, goiko erresistentziak jarriko dira martxan. Bigarren posiziora eramaten baduzu, berriz, beheko erresistentziak jarriko dira martxan eta jakiak azpitik egingo dira. Eta bukatzeko, hirugarren posiziora eramaten baduzu, goiko zein beheko erresistentziak jarriko dira martxan. Bukatzeko, jakia labean zenbat denboran eduki nahi duzun aukeratuko duzu. Horretarako tenporizadorea erabiliko duzu (9). Hautagailuaren inguruan 10, 20, 30… minutuak datoz adierazita eta 2, 4, 6 … minutuak, berriz, puntuen bidez adierazita daude. Labearen hiru hautagailuak aktibatuta edo egokituta eduki ondoren, tenporizadoreak atzera zenbatzen hasiko da (9). Denbora gutxitzen joango da aukeratutako denbora osoa igaro arte. Orduan, labea automatikoki itzaliko da eta txistu bat entzungo da, labean egoteko denbora bukatu dela adierazteko. Tenperatura, grill funtzioa eta iraupena aukeratuta badituzu ere, jana labean dagoen bitartean ere aldatu ahal izango dituzu. Horretarako hautagailua (7), (8) edo (9) ezkerretara jiratu baino ez duzu egin beharko. Labea itzaltzea ere posible izango da, horretarako azkeneko hautagailua, hau da, tenporizadorea (9) ezkerretara guztiz jiratu beharko duzularik. Labeak behar bezala funtziona dezan hiru hautagailuak egokitu behar dira. Bat edo bi aktibatzen badituzu, labeak ez du berotuko. Esaterako, tenporizadorea aktibatzen baduzu, argi adierazlea piztu egingo da, baina labea ez da berotuko. KONTUZ: Labea zikin badago, gerta daiteke platera egiteko denbora gehiago behar izatea. OHARRA: Erabiltzen den lehen aldian kea eta erre usaina atera daiteke, baina hori ez da izango gaizki funtzionatzen duelako. Jaki Lodiera Tenperatura Denbora mota (ºC) (min.) Sandwicha 2-3 unit 200 2-4 Txigorkia 2-4 unit 230 2-6 Hanburgesa 2-3 unit 200 3-6 Arraina 1-3 unit 200 6-11 Urdaiazpikoa 2-3 cm. 200 6-11 Saltxitxa 3-4 unit 200-230 7-11 Pastela 1-2 unit 150 18-28 Xerra 1-2 cm. 230 9-15 Oilaskoa Oilasko erdia 180-200 28-40

  • Erretilua: Hanburgesak, gratinatuak, oilasko errea, bizkotxoak eta jaki erreak zerbitzatzeko balio dezake.
  • Sareta: Patata erreak … Janari lehorra oro har.
  • Erretilua + Sarea: Koipe edo olio asko duten jakietarako. Esaterako, arraina.40 KONTUZ: Kontuz izan puddinga edo bero dauden beste likido batzuk ateratzerakoan. EUSTEKO ARTEKAK (3) Erretilua lau posiziotan (MH-26N) / hiru posiziotan (MH-21N) jarri ahal izango da, prestatu nahi diren janen arabera. Esaterako, makarroiak gratinatu nahi badituzu, goitik behetik baino gehiago eginda, erabili goiko arteka. Oilaskoa erretzeko, erabili behekoa.

6. APARATU ELEKTRIKO ETA

ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko. Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke. Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

  • Gailua garbitzen hasi aurretik, atera entxufea eta utzi hozten.
  • Garbitu erretilua barrutik eta kanpotik, bai eta sareta eta heldulekua ere, garbigarri neutro batez bustitako kotoizko zapi batekin (edo esponja batekin).
  • Urez pasatu. Ez erabili zurda gogorreko eskuilarik, labearen barruko azala, erretiluaren babesa, sareta edo heldulekua markatuta gelditu daitezke eta.
  • Pasatu zapi busti bat gailuaren kanpoaldetik.
  • Ez sartu aparatua uretan, ez ipini txorrotaren azpian.
  • Ez erabili garbigarri toxikorik edo urratzailerik, esaterako gasolina, leuntzeko hautsa edo disolbatzailea. OHARRA Elikatze kablea hondatuta badago, fabrikatzaileak aldatu egin beharko du (zure zerbitzu agenteak edo antzeko teknikari kualifikatuak) arriskuak saihesteko. SEGURTASUNEKO OHARRAK Ikur honek esan nahi du aparatua ezin dela etxeko hondakinen edukiontzira bota. Kontuz: Eskura ditugun gainazalak asko berotu daitezke, gailua martxan dagoenean.