FAGOR MH26MF - Labe elektrikoa

MH26MF - Labe elektrikoa FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan MH26MF FAGOR PDF formatuan.

📄 37 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR MH26MF - page 35

Erabiltzaileen galderak honi buruz MH26MF FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe elektrikoa PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua MH26MF - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. MH26MF markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA MH26MF FAGOR

Fab: katsa leak erab lera eskai buru honeran azaltzen d'ren mode ook aldatszko eskub dos bore gain harzen du.

FAGOR

FAGOR MH26MF - 1

N.I.F. F-20.020.517 - B° San Andrés, n° 18 •

Acerto 45 - 20500 MONDAGON (Bupriano) ESPAÑA

FAGOR MH26MF - 2

JUNIO 2013

  1. Erresistentziak
  2. Beira
  3. Eusteko artekak
  4. Atearen heldulekua
  5. Kanpoko karkasa
  6. Euskarriak
  7. Tenperatura aukeratzeko erruleta
  8. Grill modua aukeratzeko erruleta
  9. Tenporizadorearen erruleta
  10. Argi-seinalea
  11. Kablea eta larakoa
  12. Erretilu itsua
  13. Erretzeko hagaxkarako heldulekua
  14. Erretzeko hagaxka

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Tentsioa / Frekuentzia 220-240 V \~ 50 Hz

Kontsumoa (W) 1500

Dimentsioak (mm) 478 X 398 X 325

Pisua (kg) 7,9

Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.

3. SEGURTASUN ETA ZUHURTZIAZKO OHARRAK

  • Egiaztatu etxeko sareko tentsioa eta hartunearen potentzia gailuan adierazitakoekin bat datorrela
  • Erabili beti erretiluaren heldulekua erretilua sartu edo ateratzeko. Erretilua zuzenean ukituz gero, erredura larriak eragin ditzake
  • Ez bota edo busti urarekin labearen beira, hau bero dagoenean. Honek beiran hausturak eragin ditzake.
  • Aparatua desentxufatzerakoan burutik tira egin, ez kabletik, barruko kableren bat apurtu daiteke-eta.
  • Ez jarri aparatua martxan gas-erregailu edo bestelako bero iturri edo haizagailu elektriko eta antzekoetatik hurbil. Era honetan temperatura egokia kontrolatu ahal izango duzu.

  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisiko, sentsorial edo mental gutxituak edo esperientzia edo behar besteko ezagutzarik ez duten pertsonek (haurrak barne) erabiltzeko, ez bada beraien segurtasunaz arduratzen den pertsonak aparatuen erabilera ikuskatzen edo erakusten diela

  • Ez busti kablea eta ez erabili gailua esku bustiekin.
  • Desentxufatu kablea aparatua erabili ostean edo erabili behar ez duzunean. Egin gauza bera aparatuari arretarik jarri behar ez diozunean. Energia-hartunera konektatzerakoan gerta daitekeen funtzionamendu akatsak, sutea eragin dezake.
  • Olioarekin kozinatu eta zipriztindu dezakeenean, oilasko errea adibidez, erretiluan aluminio-paperezko bi xafla erabiltzea gomendatzen da, olio zipriztinak gutxitzeko. Jarri bat erretiluan. Orduan olio a aluminio-paperen artera zipriztinduko du.
  • Zaindu haurrak, ez dezaten aparatuarekin jolastu. Ez dezatela labea erabili inguruan pertsona heldurik ez badago.
  • Aparatua matxuratu eta/edo gaizki funtzionatzen badu, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konponketaren bat behar badu, joan soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
  • Labea ormaren batetik hurbilegi badago, erre edo herdoildu egin daiteke. Ziurtatu aparatua ez dagoela gortinetatik gertu.
  • Ez jarri ezer ere labearen azpiko aldearen eta kokatuta dagoen azaleraren artean. Sute arriskua dago.
  • Ez jarri ezer ere labearen gainean martxan dagoen bitartean, beroak malformazio, haustura... ren bat eragin dezake.
  • Ez sartu ez botilarik, ez janari-latarik, zuzenean labean, aparatua hondatu edo pertsonari min egin diezaioke.
  • Kontuz: ekidin aparatua erabili bitartean edo ondoren erretzea. Alde metalikoak eta beirazko leihotxoak

tenperatura oso altuak har ditzakete. Ez ukitu atal hauek atea zabaldu edo ixterakoan.

  • AC korrontean eta egoera onean dagoen entxufe bat erabili beharko duzu. Bestela, gerta daiteke ondo ez funtzionatzea. Ez konektatu hainbat entxufe hartune berean.
  • Elikatze-kablea hondatzen bada, fabrikatzaileak ordezkatu egin beharko du (zerbitzu agente edo antzeko teknikari kualifikatua), arriskuak ekiditeko.

4. FUNTZIONAMENDUA

Labea lehen aldiz erabili aurretik, berotu hutsik dagoela. Labea pizteko hiru erruletak doitu behar dituzu.

Hasteko, lehenengo erruletarekin, tenperatura hautagailua (7), nahi duzun tenperatura aukeratu beharko duzu. Tenperatura aukeratu aurretik, zein janari kozinatu behar duzun izan behar duzu kontuan.

Ondoren, grillaren erruleta (8) aukeratu eta doitu beharko duzu. Erruleta lehenengo posiziorantz biratzen baduzu, haizagailua eta goiko eta beheko erresistentziak aktibatuko dira. Erruleta bigarren posiziora biratuz gero, haizagailua eta goizko erresistentzia aktibatuko dira. Erruleta hirugarren posiziora biratuz gero, goiko eta beheko erresistentziak aktibatuko dira. Erruleta laugarren posiziora biratuz gero, goizko erresistentzia eta burduntzi funtzioa aktibatuko dira; horretarako, jarrita izan behar duzu erretzeko hagaxka (17) labeak barruko aldean erretiluaren bigarren eta hirugarren posizioen artean dituen tarteetan. Erruleta bosgarren posiziora biratuz gero, goiko eta beheko erresistentziak, haizagailua eta burduntzi funtzioa aktibatuko dira.

Bukatzeko, labekatzeko nahi duzun denbora aukeratu beharko duzu tenporizadore erruletaren (9) bidez. Erruletaren inguruan dauzka 10, 20. 30... minutuak, eta 2, 4, 6... minutuan puntu bidez adierazita.

Labearen hiru erruletak aktibatu edo doitu dituzunean, atzerako kontaketako tenporizadorea (9) aktibatuko da. Denbora jaisten joango da aukeratutako denbora igaro arte. Orduan labea automatikoki itzali eta “pi” bat egingo du, labekatzeko denbora bukatu dela adierazteko.

Tenperatura, grill modua eta iraupen zehatzak aukeratu arren, kozinatu bitartean aldatu egin ahalko dituzu soilik dagokion erruleta (7), (8) edo (9) ezkerrerantz biratuta. Labea itzali ere egin ahalko duzu azkeneko erruleta, hau da, tenporizadorea (9) guztiz ezkerrera eramanda.

Hiru erruletak doitu behar dira labeak ondo funtziona dezan. Bat edo bi bakarrik aktibatuz gero, labea ez da berotuko. Adibidez, tenporizadorea aktibatuz gero, argi-seinalea piztu egingo da baina labea ez da berotuko.

KONTUZ: Labea zikin badago, denbora gehiago behar lezake nahi duzun platera kozinatzeko.

OHARRA: Lehen aldiz erabiltzerakoan kea edo erre usaina sor daiteke, baina ez du esan nahi gaizki funtzionatuko duenik.

Janari motaTenperatura (°C)ZirrikituaDenb (MI
Ogia180Hirugarrena9-
Pastela180Bigarrena25-35
Arraina250Bigarrena10-15
Oilasko/Ahate220-250Bigarrena30-45
Filete250Bigarrena8-15
Saltxitxa200Bigarrena6-10
Hanburgesa240Bigarrena10-14
  • Erretilua: ondorengo jakietarako balio dezake: hanburgesak, gainerreak, oilasko errea, bizkotxoak eta bestelako errekiak.
  • Sareta: Patata erreak. Janari lehorra oro har.
  • Erretilua + sareta: Koipe edo olio askoko janarientzat. Adibidez, arraina.

OHARRA: Kontuz ibili pudding edo bestelako likido beroak ateratzerakoan.

EUSTEKO ARTEKAK (3)

Erretilua hiru posizio desberdinetan jarri ahalko duzun, prestatu nahi duzun plateraren arabera. Adibidez, makarroiak gainerre nahi dituzunean, goiko aldea gehiago berotuz, erabili goiko arteka. Oilasko errea egiteko, erabili behekoa.

5. GARBIKETA

  • Desentxufatu aparatua eta utzi hozten garbitzen hasi aurretik.
  • Garbitu erretiluaren barru eta kanpoaldeak, sareta, eta heldulekua kotoizko oihal (edo belaki) batekin, garbigarri neutroarekin.
  • Urarekin garbitu. Ez erabili hari gogorreko eskuilarik, labearen barruko aldea, erretiluaren babesa, sareta edo heldulekua marratu daitezke-eta.
  • Garbitu oihal umel batekin aparatuaren kanpoko aldea.
  • Ez sartu aparatua uretan eta ez jarri iturriaren azpian.
  • Ez erabili garbigarri toxiko edo urratzailerik, gasolina adibidez, distira emateko hautsik edo disolbatzailerik.

OHARRA

Elikatze-kablea hondatzen bada, fabrikatzaileak ordezkatu egin beharko du (zerbitzu-agente edo antzeko teknikari kualifikatuak), arriskuak ekiditeko.

SEGURTASUN OHARRAK

FAGOR MH26MF - SEGURTASUN OHARRAK - 1

Sinbolo honek, aparatua etxe-hondakinen edukiontzian bota behar dela adierazten du.

FAGOR MH26MF - SEGURTASUN OHARRAK - 2

Kontuz: uki ditzakegun azalerak oso temperatura altuak har ditzake aparatua martxan dagoenean.

6. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

FAGOR MH26MF - APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA - 1

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.

Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.

Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektibooan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : MH26MF

Kategoria : Labe elektrikoa