FIM4825 - Hozkailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan FIM4825 FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz FIM4825 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Hozkailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua FIM4825 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. FIM4825 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA FIM4825 FAGOR
Erabilera- eskuliburua
Oso garrantzitsua: Gailua erabili aurretik irakurri arretaz eskuliburu hau.
Eskuliburuko testu bakoitza dagokion irudiarekin lotuta dago.

Identifi kazioa

Identifikatu zure gailua ("a", "b"). Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.
1

Instalazioa
1.1 Bilgarria kendu. Gailua babesten duten elementu guztiak kendu.
1.2 Kokapena. Gailua bero-iturrietatik urrun eta eguzki-izpietakibabestuta kokatu kontsumoa murrizteko.
Ez jarri gailua kanpoaldean edota bustitzeko arriskua dagoen lekuan.
Era berean, egiaztatu erretiluak behar bezala kokatuta daudela. Edukionziak bereiz jarri bibrazioak saihesteko.
1.3 Sare elektrikora konektatu. Konektatu aurretik, gailua bertikalean eduki gutxienez 2 orduz. Ezaugarrien plakan agertzen diren datuak egiaztatu (220-240 V lur-hargunea) (1.3.1, 1.3.2).
Ez erabili egokitzaile edo luzagarririk.
Ez utzi kableak motorra ukitudezan edota haren azpian geratzea.

Erabilera

2.1 Gailua nola piztu. Sakatu +edo - botoiak display-ean digitu bat ikusten duzun arte (2.1.1).
2.2 Edukionzia aukeratu. Hozkailu konbinatuetako edukiontzietan, hozkailua ; eta izozkailua ; independenteak dira.
2.3 Temperatura aukeratu. Lehenik izozkailuaren
botoiak sakatu. Ondoren gauza bera
egin hozkailuarekin (2.3.1).
Temperatura aukeratu ondoren, edukionzi bakoitzaren benetako temperatura ezagutudezakezu. Horretarako sakatu edukionziaren +edo -botoiak 5段时间. Edukionziaren temperaturak dir-dir egingodu.
Gomendioak: Hozkailua gradutan
egotea gomendatzen da, izozkailua aldiz
-19 gradutan (aurretik izoztuta dauden jakiak gordetzeko). Jakiak izoztu nahi badira, izozkailuaren temperatura -24 gradutara jaistea gomendatzen da.
Kontuan hartu barnealdeko temperatura hainbat faktoreen araberakoa dela: giro-tenperatura, kokapena eta hozkailua irekitzeko maiztasuna.
2.4 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko fungtioa: Funtzio honi esker, hozkailuaren tenperaturik hotzena 6 orduz mantendu daiteke. Hozkailuan elikagai asko sartzen denean aktibatzea gomendatzen da. Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu SUPER (2.4.1).
"Oporrak" funtzioa: "Oporrak" funtzioa oso egokia da hozkailua denbora luzez erabili ez baina izozkailuko elikagaiak mantendu nahi badituzu. Funtzio honi esker, zure gailuak oso gutxi kontsumituko du eta ez da usainik egongo.
Oharra: Gailuaren atea itxita egon behar da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu +, -botoiak display-eanikurra ikusi arte (2.4.2). Funtzioa desaktibatzeko errepikatu aureko pausuak.
Modelo batzuetan hozkailua soilik itzali daiteke. Sakatu +, - (2.4.3) botoiak digiturik agertzen ez den arte.
2.5 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko fungtioa: Funtzio honi esker, izozkailuaren temperaturik hotzena 52 orduz mantendu daiteke. Funtzioa izozkailuan
elikagai asko sartu baino 24 ordu lehenago aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu SUPER (2.5.1).
Irozkailua konektatu/deskonektatu:
Sakatu +, - (2.5.2) botoiak display-ean tenperaturarik ikusten ez duzun arte. Izozkailua itzaltzen denean hozkailua ere itzaliko da.
2.6 Erabilera-gomendioak.
- Ez ireki atea behar baino denbora gehiago eta ez sartu elikagai berorik gailuan. Horrela, zure gailua eraginkorrragoa izango da eta energia gehiago kontsumitzea saihestuko duzu.
- Zure gailua NO FROST bada, ez buxatu aireztapeneko sareta eta utzi tarte bat elikagaien artean airea horien artea pasa dadin.
Ez sartu edari gasdunik edota likidoa duten beirazko botilarik izozkailuan lehertu daitezke eta. - Sartu elikagaiak edukionzi hermetikoetan; horrela ez dira lehortuko.
Ez jan oso hotz dagoen izozki edota elikagairik, erredurak eragin ditzakete.
3
Mantenua etagarbiketa
3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain txarrak saihestuko dituzu. Ez erabili inoz lurunezko garbokitarako makinarik ezta disolbagarri edota garbigarri urratzailerik ere.
3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili lurrunezko garbikitarako makinarik pantailak garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki edota zapi batekin.
3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada: Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) eta atera hondatutako lanpara (3.4.2,3.4.4). Hari berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W) edota luminaria argibideek zehazten duten beste lanpara bat ipini.
3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak karbono-iragazki bat izandezake hainbat elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena. Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen airearen mikroorganismoak (onddoak eta bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez mantentzen ditu bere ezaugarri guziak. Denbora horigarotzean iragazkia aldatzea gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Iragazkia aktibatzeko: Sakatu erlaitza eta kendu estalkia (3.5.1, 3.5.3). Iragazkia eta tapa banandu (3.5.2,3.5.4) eta kendu zigiluak (3.5.5).
Sakatu BIOFILTER bisorea hots txiki bat entzun arte (3.5.6). Segundo gutxitan iraupen-eskala koloreztatu egingo da. Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.
Ez utzi erabilitako iragazkiak eta ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak galtzen baititu.
3.6 S.P.A. salus per aquam (aukerakoa)
Zure hozkailuak S.P.A osagarria izandezake. Osagarri honi esker, barazkiak gordetzeko edukionziaren hezetasuna mantentzen da eta hortaz, elikagaiak ez dira lehortzen.
Osagarra barazkiak gordetzko edukionziaren junturan kokatzen da (3.6.1). Ontzi isurle bat dauka baita bete-maila adierazteko marra ere.S.P.Ak ura behar duenean marra jaitsi egingo da, desagertu arte. Atera ontzia (3.6.2) eta erabili andela betetzko (3.6.3).
Iragazkia 2 urtean behin aldatzea gomendatzen da (3.6.4).
4
Diagnostikoak

4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino gehiago irekita badaukazu alarma bat entzungo duzu eta hozkailuaren argia itzali egingo da. Alarma atea icterakoan deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz egiten
- Izozkailuaren tenperatura behar baino altoagoa bada alarma argitsu bat (4.2.1) azalduko da. Era berean, aldizkako hots-seinale bat ere aktibatuko da. Sakatu SUPER hots-seinalea eskuz desaktibatzeko (4.2.2).
Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan alarma argitsua aktibatuta egongo da baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak. Elektrizitatea berreskuratzean egiaztatu gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin ditzake, ez kezkatu.
Gas-hoztaileak borbor egindezake zirkuituetan zehar dabilenean.
- Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe hotsa egindezake, batez ere martxan hasten denean.
- Erabilitako materialen dilatazioa edota kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak entzun daitezke.
- Izozkailuko haizagailuek mugitzen duten aireak hondo-zarata txikia sortudezake.
Azaiatu gailua konpontzen.Deitu laguntza teknikoko zerbitzura.
5
Segurtasuna

- Aireztapeneko saretak garbi eduki.
- Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
- Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal izango dira fabrikatzaileak gomendatutako gailuak.
- Ez erabili izotza kentzeko prozesua azkartzekogailu mekanikorik edota bestelako baliabiderik. Fabrikatzaileak gomendatutakoak soilik erabili.
Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez RADIO edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko. - Kaltetutako elikatze-kableak fabrikatzaileak, salmena ondoko zerbitzuak edota kualifi katutako teknikari batek ordezkatuko ditu arriskuak saihesteko.

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar dizun funtzioa aktibatzerakoan edukionzi bakoitzean gomendatutako temperatura erabili gailua eraginkortasunez erabilitzeko.
Itzali hozkailua edo "oporrak" funtzioa aktibatu gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu. Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik eratorritako hondakinen kudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Hozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak aurrezten dira.