6H-865BX - Presio-ontzia FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H-865BX FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz 6H-865BX FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Presio-ontzia PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H-865BX - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H-865BX markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H-865BX FAGOR
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: Labea erabili baino lehen, irakurri eskuliburua osorik. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barruan aurkituko dituzu.
Eskuliburu hau testuak dagozkien irudiekin erlazionatzeko moduan diseinatu da.
Segurtasuna


Garrantzitsua
Gorde eskuliburu hau tresnarekin batera. Tresna beste pertsona bati saldu edo eman behar badiozu, ziurtatu labearekin batera eskuliburua ematen diozula. Irakurri gomendio hauek tresna instalatu eta erabili aurretik. Zure eta besteen segurtasunaren onbeharrez idatzi dira.
- Indarrean dagoen tokiko araudiari jarraikiz, labearen elektrizitate-elikadura instalatzean, deskonektatzeko gailuak ere instalatu behar dira.
- Instalatzaile baimendu batek instalatu behar du labea, fabrikatzailearen argibideei eta eskemei jarraikiz.
- Instalazio elektrikoak ezaugarri-plakan adierazitako potentzia maximoa errespetatu behar du, baita arauzko lur-hartunea duen elektrizitate-hartunea ere.
- Elikatze-kablea kaltetuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo langile gaitu batek aldatu beharko du, arriskuei aurre hartzeko.
- Lanpara aldatu aurretik, deskarga elektrikoak ekiditeko, egiaztatu tresna deskonektatuta dagoela.
- Ez erabili garbiketa-produktu erregarri edo espartzu metaliko gogorrik labeko atea garbitzeko; gainazala urratu eta beira puskatu liteke.
- Labea martxan dagoenean, eskura dauden parte batzuk bero daitezke. 8 urtetik beherako umeek urrun egon behar dute, behintzat, ez badute zaintza etengaberik.
- Saiatu barruko berotze-elementuak ez ukitzen.
- Tresna hau 8 urtetik gorako umeek, gaitasun fisiko, sentsorial
edo mentalak urrituta dituzten pertsonek edo ezagutza eta esperientzia falta dutenek erabili ahal izateko, zaintza izan behar dute edo aurretik tresna segurtasunez erabiltzeko eta arriskuak ulertzeko argibide egokiak eman behar zaizkie. Umeek ez dute aparatuarekin jolastu behar.
- Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko mantentzeeta garbitze lanetan zaintzarik gabe.
- Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatu da. Ez erabili xede komertzial edo industrialekin. Elikadura-produktuak egosteko baino ez du balio.
- Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan liteke.
- Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino gehiago berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun egon behar dute.
- Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labetik egoste-elementu guztiak eta garbitu hondar handiak.
- Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu ez dela umerik esertzen edo igotzen.
- Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin behar du.
- Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita posizioan daudela.
- Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili ondoren gordetzeko.
- Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako neurriak direla-eta).
- Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari denean, programa guztietan, baita grill programan ere.

Identifikazioa

Identifikatu zure labearen modeloa (“a”, “b”, “c”, “d”, “e”), zure aparatuaren aginte panela irudietakoarekin alderatuz.
1
Instalazioa

1.1 Bilgarria kentzea. Babes-elementu guztiak kendu.
1.2 Sare elektrikora konektatzea. Izan beti kontutan ezaugarri-plakako datuak (1.2.1) nahiz labea sartuko den altzariaren neurria (1.2.2, 1.2.3).
Aparatua konexio monofasiko finko baten bidez konektatu behar da sarera, konexio neutroa (urdina) neutrora konektatzen dela bermatuz. Sartu labea eta egoki kokatu bere tartean (1.2.5). Soberako kablea ezin da goiko aldean geratu (1.2.6). Emandako bi torlojuekin, altzarira lotu ezazu (1.2.7). Tresna instalatzen bukatzeko, ordua ezarri beharra dago. Tarte batez aktibitaterik ez badu, tresna standby edo egonean modura pasako da eta, modeloaren arabera, argia jaitsi edo pantaila itzali egingo da.
2
Erabilera

2.1 Ordua doitzea. Labea konektatzean, bisoreak dir-dir egingo du (2.1.1, 2.1.2). Doitu ordua ➕ agintea biratuz (2.1.3, 2.1.4). 3 segundo igarotakoan, edo Ⓞ (2.1.5) tekla nahiz ⬇ (2.1.6) tekla sakatuz, ordua finkatuta geratuko da. Oharra: Ordua berriz doitu beharko duzu hornikuntza elektrikoa eten egiten bada.
2.2 Ordua aldatzea 📊 . Labea itzalita dagoela, 📍 sakatu 🕒 / ⚙ posiziora heldu arte (2.2.1) edo sakatu ⚗ segundo batzuez (2.2.2). Orduak dir-dir egiten duenean, doitu ordua -+ agintea biratuz (2.2.3, 2.2.4). Segundo gutxi batzuetan, ordua finkatuta gertuko da.
2.3 Ohartarazle funtzioa 📁. Ⓑ edo 🖱 sakatu 🔊 posiziora heldu arte (2.3.1, 2.3.2). Denbora doitu ➕+ agintea biratuz (2.3.3, 2.3.4). Segundo batzuetan, denbora finkaturik geratzen da eta atzerako kontaketa hasten
da. Bukatzean, soinuzko seinalea aktibatuko da. Seinalea isilarazteko, sakatu edozein tekla.
2.4 Zure labe berria lehenengo aldiz erabili baino lehen, hutsik dagoela berotu (sin (elikagairik gabe, posizioan, 250 gradutan eta 30 minutuz). Kea edota usain txarra sor dezake (normala da, kioipe-hondarrak berotzen direlako, etab.). Behin hoztuta, garbitu barrutik zapi heze batekin.
2.5 Osagarriak. Modeloen arabera erretilu sakona (2.5.1), erretilu laua (2.5.2) eta funtzio anitzeko parrilla (2.5.3) izango dituzu, modu independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, funtzio anitzeko parrillarekin (2.5.4) edozein erretilu konbinatu eta multzoa osa dezakezu. Osagarri edo multzo guztiak zuzenean edo partzialki ateratzeko parrillaren (2.5.5) gainean nahiz guztiz ateratzeko parrillaren gainean munta daitezke (2.5.6, 2.5.7) (2.5.8). Partzialki ateratzeko erretilua baduzu, modu independentean edo beste erretiluekin batera erabiliko da (3 modalitate) (2.5.9). Parrilla sinplea modu independentean erabiltzen da (2.5.10). Automatikoki ateratzeko "Impulse" gidariak badituzu, lehenik, sar itzazu labean erretilu gabe(2.5.11). Labea irekitzean, "Impulse" gidariak automatikoki irtetzen dira erretiluaren pisuarekin (2.5.12). "Impulse" gidariekin, nahitaezkoa da erretilua jakien euskarri gisa erabiltzea (2.5.13). Labe barrura sartzean, kontutan hartu beti parrillen posizioa. Ez iraultzeko geldigailuak dituzte alboetan (2.5.14).
2.6 Osagarrien posizioa. 5 posizio dituzu osagarriak kokatzeko 1 2 3 4 5.
2.7 Prestatu beharreko elikagaia. Sartu elikagaia labean. Osagarria(k) eta gomendatutako posizioa aukeratu edo kontsultatu prestaketa-taula. Itxi atea.
PLATER BAT PRESTATZEA
2.8 Prestaketa-funtzioa aukeratzea Funtzioak aukeratzeko agintea biratu eta modeloaren arabera nahi duzun funtzioa aukeratu.

Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe.

Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa. “f” modeloak funtzio hau erabiltzen du desizozteko, 35°C-tan temperatura finkatuaz.

Master Chef. Sukalde inteligente sistema.
Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa era uniformmean banatuz gainerretzen du.
Tamaina handiko platerak erretzeko egokia.
Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, soufflé eta bexamela.
Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak.
Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformmean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia.
Zolako bero indartsua, haizagailuarekin.
Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformmean banatzen du. Paelletarako egokia.
Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela.
Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu.
2.9 Tenperatura aukeratzea. Prestaketa era aukeratzerakoan labeak tenperatura optimoa proposatzen badizu, berehala hasiko da prestatzen. Tenperatura alda dezakezu dir-dir egiten duen 3 segundoetan edo honela: sakatu ^°C tekla (2.9.1), tenperaturak dir-dir egingo du; aldatu ^-+ agintea biratuz (2.9.2). Edo sakatu ^▲ tekla ^°C posiziora heldu arte (2.9.3), tenperaturak dir-dir egingo du; aldatu agintea biratuz ^-+ (2.9.4).
°C tekla sakatuta mantentzen baduzu (a,b,e), labearen barruko temperatura erreala bistaratuko da.
2.10 Labea itzaltzea. Prestaketa bukatzen den guztietan, funtzioak aukeratzeko ☐ agintea biratu 0 posizioan jarri arte (2.10.1).
DENBORA-FUNTZIOAK
2.11 Iraupena aukeratzea 📍. Aukeratu nahi duzun prestaketa-funtzioa eta tenperatura. ⓞ edo ∧ sakatu Ⓧ teklak dir-dir egin arte(2.11.1. 2.11.2). Doitu prestaketa-denbora -+ agintea biratuz (2.11.3, 2.11.4). Segundo batzuetan, denbora finkaturik geratzen da eta atzerako kontaketa hasten da. Bukatzerakoan, labeak txistu egingo du. Txistua eteteko sakatu edozein tekla eta itzali labea.
2.12 Bukatzeko ordua aukeratu ☀: Aukeratu prestaketa-funtzioa, temperatura eta prestaketaren iraupena. ☐ edo ▲ sakatu ☀ teklak dir-dir egin arte (2.12.1. 2.12.2). Doitu prestaketa bukatzeko ordua + agintea biratuz (2.12.3, 2.12.4). Zehaztutako orduan bukatzeko atzeratuko da martxan jartzea. Bukatzerakoan, labeak txistu egingo
du. Txistua eteteko sakatu edozein tekla eta itzali labea.
2.13 Deskonexio automatikoa. Labea itzaltzea ahaztu bazaizu, automatikoki deskonektatuk oda denbora bat igarota. 100°C baino gutxiagotan, labea 10 ordu igarota deskonektatzen da. 100°C baino gehiagotan, 3 ordutan deskonektatzen da.
2.14 Celeris funtzioa. Labea aurretiaz berotzeko. Funtzioak aukeratzeko agintea posiziora biratu eta sartu nahi duzun temperatura. Labeak berehala hartuko du aukeratutako temperatura. Behin temperatura hartuta, elikagaia sartu eta aukeratu prestaketa-funtzioa nahiz beharrezko denbora.
2.15 Blokeatze-funtzioa. Umeak labearekin ibili daitezen ekiditeko. Sakatu aldi berean ☐, °C teklak LDC ikurra ikusi arte (2.15.1). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.
2.16 Hondar-bero. Itzali eta gero labeak bero jarraitzen duela adierazten du. Termometroa pantailan bistaratuko da barruko temperatura 60° C baino altuagoa den bitartean.
2.17 Master Chef egosketa. ("e").
Sukalde inteligente sistema. Denbora zikloak eta tenperatura automatikoki kalkulatzen ditu, hezetasun maila eta tenperaturako gorabeherak neurtzen dituen sentsore elektronikoen bidez. Bi aldi ditu:
1. aldia:
Informazioa bildu. Janaria egiteko denbora egokia zehazten du. Aldi hau 5 - 40 minutu artekoa da, janariaren arabera. Aukeratu (Master Chef) funtzioak aukeratzeko agintean (2.17.1), aukeratu egin beharreko janari mota labeak proposatutako seien artean, aginteari bira emanaz + eta segundo batzuetara hasiko da labea lanean (2.17.2). Taulan daude elikagai motak eta mota bakoitzaren erretilua labean zein mailatan sartu.
| Elikagai mota | Erretiluaren maila | |
| IC51 | Pizza | 1 |
| IC52 | Idi egosia | 2 |
| IC53 | Oilaskoa | 2 |
| IC54 | Arraina | 2 |
| IC55 | Betetako barazkiak | 2 |
| IC56 | Tarta gozoa | 2 |
Aldi honetan pantailan txandaka agertuko dira aukeratutako elikagai mota eta egiteko falta zaion denbora (2.17.3).
Master Chef-ekin ez dago labea aurrez berotu beharrik. Labe hotzarekin hasi behar da janariak egiteko zikloa nahitaez. Labea aurrez erabili delako berotuta badago, hozten utzi behar da. Displayn dago bero hondarraren ikonoa (2.17.2, 2.17.3)
2. aldia:
Informazioa bildu eta falta den denbora kalkulatu ondoren, displayan janaria egiteko zenbat denbora falta den agertuko da (2.17.5). Janaria prest dagoenean labea itzali egingo da eta txistua joko du. Isiltzeko, sakatu 📋.

Garrantzitsua:
Ez ireki atea janaria egiten ari dela, informazioaren kalkuluari eta erregistroari kalte egingo baitzaio eta “door” displayan ageri den egosketa ezeztatuko litzateke (2.17.6).
3
Mantentze-lanak eta garbitzea

3.1 Osagarriak garbitzea. Plater-ikuzgailuan sartu daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabili ezazu detergente arrunta. Aurretik uretan jarri garbiketa errazagoa izan dadin.
Pyrolytikoak ez diren labeak
3.2 Horma lauak dituzten modeloak.
AquaSliding funtzioa sistemari esker labea errazago garbitzen da uraren lurruna erabilita. 35 minutu irauten du eta honela egiten da.
- Labe epelarekin hasi.
- Atera osagarri guztiak eta alboetako gidak modeloaren arabera.
- Zipriztindu labearen barruko hormak 200 ml urekin. ⚠️ Ur gehiegi botaz gero, gainezka egin dezake.
- Modeloaren arabera,
a) AquaSliding itxaron labeak garbiketa-zikloa bukatu dela adierazi arte.
b) ☐ ohikoa 150°C-ra, 10 minutuz. Denbora hori igarotakoan, egokitu gutxieneko tenperaturara (35°C - 75°C modeloaren arabera) eta mantendu
25 minutuz. Jarraibide hauek betetzen ez badira, aurrealdean kondentsazioa egon daiteke.
- Itzali labea.
- Kontuz ireki labeko atea, lurrina saihestuta.
- Zikloaren amaieran kendu barruko ura eta trapu baten laguntzarekin kendu geratzen den zikina. Garbiketan laguntzeko ziklo honek eraginkortasuna galduko du ez badira adierazitako denborak errespetatzen.
* Modeloaren arabera, ohartarazle funtzioa erabil dezakezu.
3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak.
Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean kiopea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da.
Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu ☐ funtzioa.
Jarri temperatura 250° C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz.
Labe pyrolytikoak
3.4 Pyrolysi bidezko garbiketa.
- Zikinkeria temperatura altuekin kenduz garbitzen da.
- Keak eta usainak katalizatzaile batetik igarotzean kentzen dira.
- Ez da beharrezkoa labeak koipe asko izan arte itxarotea garbiketa egiteko.
- Pyrolysiaren ostean, labea hotz dagoela, igaro zapi heze bat errauts zuria kentzeko.
-
Pyrolysia martxan jarri baino lehen, atera osagarri guztiak labetik, sukaldeko osagarriak eta gidari teleskopikoak barne.
-
Zikinkeria-multzo handirik badago, kendu pyrolysia egin baino lehen, su hartu edo ke gehiegi sortu dezaten ekiditeko.
- Pyrolysian, gainazalak normalean baino beroago jartzen dira. Umeek urrun egon behar dute.
Labearen zikinkeria-mailaren arabera, bi pyrolysi mota aukeratu ditzakezu.
Pyrolysia P : Labea oso zikin dagoenean erabili, garbiketa 2 ordutan egiten da. Aktibatzeko, funtzioak aukeratzeko agintea P posizioan jarri (3.4.1).
Oharra: Aukera honetan, pyrolysi bidezko garbiketa egin daiteke, erretilu esmaltatua osagarria. Metatutako koipea kendu ondoren, 2. mailan jarri.
ECO Pyrolysia eco : Garbiketa ordu eta erdian egiten du. Aktibatzeko, funtzioak aukeratzeko ☐ agintea eco posizioan jarri (3.4.2).
Oharra: Denbora eta tenperatura parametroak finkoak dira eta, beraz, ezin dira aldatu.
⚠ Prozesua hastean, labeak oso temperatura altuak hartzen ditu eta, segurtasuna bermatzeko, atea blokeatu eta argia pizten da 🔒 ikurraren alboan (3.4.3). Temperatura jaisten denean, argia itzaliko da eta atea ireki ahal izango da berriz.
3.5 Pyrolysi geroratua. Pyrolysi prozesua bukatzeko ordua programatzeko aukera ere baduzu. Funtzioak aukeratzeko ☐ agintea biratu eta aukeratu P edo P (3.5.1). Sakatu ☑ (3.5.2) edo ▲ (3.5.3) ☺ ikurrak dir-dir egin arte. Pyrolysia bukatzeko ordua doitzeko, biratu denbora aukeratzeko -+ agintea (3.5.4, 3.5.5).
3.6 Barruko hormak garbitzea. Alboetako gidariak atera garbiketa prozesuen ondoren egon litezkeen kioipe-hondarrak edota errautsak kentzeko. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi finkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.6.1, 3.6.2) edo euskarriduna (3.6.4, 3.6.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.6.3, 3.6.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz.
Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.6.7) eta garbitu
sabaia zapi heze batekin (3.6.8).
3.7 Kristalak garbitzea.
Kanpoko garbiketa: Erabili ezazu zapi leun bat kristalak garbitzeko produktu batez hezetuta.
Barruko garbiketa: Kristalen barruko aldea zikin badago, Garbitzeko desmunta ditzakezu.
Labea hotz dagoela, ireki atea guztiz (3.7.1) eta finkatu poltsatxoan datorren geldigailu gorriarekin (3.7.2). Sartu falta den osagarria kristalaren alde bateko txapan, kristala palanka bidez altxatzeko. Egin gauza bera kristalaren beste aldean. Kendu geldigailu gorria eta itxi atea (3.7.3). Kendu kristala (3.7.4), garbitu eta lehortu zapi batekin (3.7.5). Beharrezkoa bada, ate barruko kristalak kendu. Modeloaren arabera kristal bat edo bi izan daitezke, izkina bakoitzean tope beltza dutenak. Horiek kentzeko, sartu eskua atearen azpiko aldetik eta tiratu gorantz (3.7.6). Behin kenduta, kendu topeak kristala garbitzeko (3.7.7).
Kristalak garbi daudenean (3.7.8) sartu itzazu berriz gomazko topeetan, muturra gorantz dutela (3.7.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa (L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan daudela ziurtatuz (3.7.10). Bukatzeko, jarri geratzen den kristala PYROLYTIC hitza irakurtzeko moduan (3.7.11). Kendu topeak (3.7.12) eta itxi atea.
Erabilera-oharrak:
• Ziurtatu labea itzalita dagoela.
- Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten.
- Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.
3.8 Labea kanpotik garbitzea: Erabili produktu neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.

Arazoak konpontzea

Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo batzuk.
4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo aukeratutako temperatura.
4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu bonbilla edo fusiblea.
4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da. Jaitsi temperatura edota labea garbitu.
4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi duzula. Blokeatze-sistemak edo tenperatura sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu Teknikoiari.
4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako temperatura lortu da. Prestaketa-zikloa amaitu egin da.
4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten du. Normala da, haizagailuak martxan jarraitzen du barruko nahiz kanpoko tenperatura jaitsi bitartean.
4.7 Arazoen ohartarazpenak
F01 Tenperatura-sentsorearen akatsa.
F 02 Atea blokeatuta (4.7.1).
F 03 Ez da posible pyrolysia egitea. ⚠
F O4 Atearen blokeatze-sistemaren akatsa.
F 05 Software-akatsa.
F 05 Hezetasunaren sentsorean akatsa.
F 10 Prestaketa martxan dagoen bitartean elektrizitate-hornidura etetea.
Auro Automatikoki deskonektatzea hainbat orduz funtzionatu ondoren (4.7.2).
⚠️ Ez ibili labearekin. Konpontzeko zerbitzu teknikoari deitu.
5
Ingurumena

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar. Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea. Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta ballabideak aurreztea ahalbidetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
Egosketa-taula
| Elikagaia | Programa eta temperatura | Iraupena | Kokalekua | Aurre-beroketa | Osagarriak | |||
| [###] | txahalkia 1,5 Kg | [644S] | 190°C | ![]() | 50 - 60 min | ![]() | ez | [0WKK] |
| txerrikia 1,5 Kg | ![]() | 150°C | [T6SZ] | 85 - 95 min | [YY4H] | 2 | ![]() | |
| bildotsa 1,2 Kg | [0X4D] | 200°C | [BTAD] | 40 - 50 min | ![]() | 2 | [B4ZW] | |
| indioilarra 4 Kg | ![]() | 170°C | [A73G] | 115 - 125 min | [DOYZ] | 1 | ![]() | |
| oilaskoa 1,25 Kg | [22SZ] | 210°C | ![]() | 50 - 60 min | ![]() | 1 | [XCZB] | |
| barazkiak | piper gorriak erreta 1,25 Kg | ![]() | 190°C | ![]() | 30 - 40 min | ![]() | 2 | [KYKG] |
| tomate beteak 4 ale | ![]() | 200°C | ![]() | 15 - 19 min | [8A50] | 2 | ![]() | |
| arrainak eta itsaskiak | legatz errea / bakailaoa la-bean 1,5 Kg | ![]() | 210°C | [0COT] | 7 - 9 min | ![]() | 2 | [KAYY] |
| otarrainxka labean 1 Kg | [W60X] | 220°C | [8WOZ] | 4 - 5 min | ![]() | 4 | [BKWA] | |
| bestelakoak | pizza | [TKKH] | 200°C | ![]() | 18 - 22 min | [704Z] | 1 | [0SK6] |
| desizozketa elikagai mota guztietarako | [0T80] | 75°C | [WAT3] | ![]() | 2 | ![]() | ||
| Ogia/Opilak egiteko masa-ren hartzidura | ![]() | 40°C - 50°C | ![]() | 40°C - 50°C | 25 - 30 min | ![]() | ![]() | |
![]() | ![]() | ![]() | 175°C | 22 min | [0YW0] | bai | ||
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | 2 | [bai | |||
![]() | ![]() | [0AW8] | 31 | ez | ||||
![]() | 180°C | ![]() | [2T44] | 1 | ez | |||
| *180°C | ![]() | [D2XX] | 31 | ez | ||||
![]() | 185°C | ![]() | ![]() | 2 | [24TW] | |||
| *180°C | ![]() | ![]() | 31 | ez | ||||
![]() | EZ PYRO | [BCZZ] | [70XY] | 4 | Aurre berotzea 5 min | |||










































