DE DIETRICH DFW810W - Garbigailu

DFW810W - Garbigailu DE DIETRICH - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan DFW810W DE DIETRICH PDF formatuan.

📄 56 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice DE DIETRICH DFW810W - page 45
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz DFW810W DE DIETRICH

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Garbigailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua DFW810W - DE DIETRICH eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. DFW810W markaren DE DIETRICH.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA DFW810W DE DIETRICH

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: Garbigailua instalatu eta erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa eta osagarriak garbigailuaren danborrean aurkituko dituzu.

Eskuliburu honetan testuak eta dagokion marrazkia lotuta daude.

1 Instalazioa

DE DIETRICH DFW810W - Instalazioa - 1

1.1 Enbalajea kentzea (1.1.1, 1.1.2 eta 1.1.3). Kendu torlojuak eta garraiorako erabilitako ainguratzeko eta blokeatzeko elementuak.
1.2 Ur sarrerako konexioa (1.2.1, 1.2.2 eta 1.2.3). Erabili beti hornitutako mahuka berria. Kendu aurretik erabilitako elikatzehodiak.
1.3 Hustuketa. Instalatu hornitutako ukondoa eta errespetatu marrazkiko kotak.
1.4 Nibelazioa. Nibelatu zuzen garbigailua, zaratak eta lekutik mugitzea saihesteko. Gomendatzen da: 1. atzeko hankak jarri eta finkatzea (1.4.1); 2. garbigailua behin betiko lekuan jartzea (1.4.2); 3. aurreko hankak jarri eta finkatzea (1.4.3).
1.5 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu ezaugarrien plakaren datuak.

2 Erabilera

DE DIETRICH DFW810W - Erabilera - 1

2.1 Garbigailua erabili baino lehen. Bilatu zure hizkuntzan dagoen etiketa (2.1.1) eta itsas ezazu zure askan (2.1.2, 2.1.3, 2.1.4).

KONFIGURAZIO MENUA

2.2 Piztuta. Sakatu Ⓘ.
2.3 Konfigurazio-menu. Sakatu ICS.
2.4 Hizkuntza hautatzea. Agintea erabiliz hizkuntza hautatu ahal izango duzu (2.4.1 eta 2.4.2). Hautatzeko, agintea sakatu (2.4.3 eta 2.4.4).

2.5 Soinua doitzea. Agintea biratuz, soinua doitu ahal izango duzu. Hautatzeko, agintea sakatu.
2.6 Programa-amaiera doitzea. Agintea biratuz, garbiketa-programaren amaierako soinuaren iraupena doitu ahal izango duzu. Hautatzeko, agintea sakatu.
2.7 Erloju-ordua doitzea. Erlojua orduan doi-doi jarri. Agintea biratu eta orduaren bi digituak ageriko dira. Hautatzeko, agintea sakatu (2.7.1). Agintea biratu eta minutuei dagozkien bi digituak ageriko dira. Hautatzeko, agintea sakatu (2.7.2).

GARBIGAILUA BETETZEA

2.8 Eskotila irekitzeko. Sakatu ▲
2.9 Garbigarri eta gehigarriak. Arropa garbigailuan sartu, kolore, zikintasun eta ehunaren arabera sailkatu ondoren.

Askak ondoko konpartimentuak ditu: garbiketa 📊, aurregarbiketa 📊 eta leungarria ⚙ (2.9.1).

Garbigailu guztiak garbigarri-hautsa erabiltzeko prestaturik daude (2.9.2).

Garbigarri likidoa erabili nahi baduzu (2.9.5), garbiketa-konpartimentuan erlaitz urdin bat aurkituko duzu (2.9.3); horri tira egin tope egin arte, aska ezazu eta bertikalki geratuko da (2.9.4); horrela ez da garbigarri likidoa aterako.

Garbigarri-hautsa berriz erabiltzeko, erlaitz urdina horizontalki jarri, eta atzera bultzatu tope egin arte; horrela atala irekita egongo da.

Gogoan izan ez duzula leungarriaren konpartimentuan seinalaturiko MAX maila gainditu behar.

FUNTZIONATZEKO MODUA

2.10 Garbigailua eskuz nahiz automatikoki funtzionatzeko diseinatu da. Bi kasuetan, aldez aurretik konfiguratu behar duzu. Modu batetik bestera pasatzeko, ICS tekla hiru segundoz sakatu behar duzu.

Eskuzko modua: Programa-taulan programa hautatu.

Modu automatikoa: Garbigailuak programarik egokiena erabil dezan, garbitu nahi duzun arropa sailkatu behar duzu, arropa zuria, kolorekoa eta arroparen zikintasun-maila kontuan hartuz.

ESKUZKO MODUA

2.11 Programa hautatzea. Programa-taulan begiratu eta, agintea biratuz, garbiketa programa hautatu (2.11.1). Hautatzeko, agintea sakatu (2.11.2).

2.12 Funtzio gehigarriak. Zimurren kontrakoa/Flot ☐, lisatzeko erraza ☐, aparteko urberritzea ☐, eta oso zikina dagoen arroparako garbiketa sakona ☐. Agintea biratu (2.12.1) aldizka ageriko den funtzio gehigarria hautatzeko (2.12.2). Hautatzeko, agintea sakatu (2.12.3). Aukera gehigarri bat baino gehiago hauta dezakezu. Funtzio horiek programa-aldiak areagotzen dituzte.

2.13 Programa-amaiera ▶ . Garbiketa-programa amaitu nahi duzun ordua hautatzeko bide emango dizu (2.13.1, 2.13.2 eta 2.13.3).

2.14 Zentrifugazio-abiadura hautatzea Ⓥ. Zentrifugazio-maila hauta dezakezu edo, agintea biratuz, ezeztatu (2.14.1). Hautatzeko, agintea sakatu (2.14.2), (2.14.3).

2.15 Abiatzea. Sakatu ◇.

MODU AUTOMATIKOA

2.16 Modua aldatzea. Sakatu ICS 3 segundo.

2.17 Garbiketa hautatzea. Askaren etiketa begiratu (2.17.1) ondokoa hautatzeko: arropa zuria, kolorekoa eta zikintasun-maila.

Arropa zuriaren garbiketa hautatzea. Agintea biratu zikintasun-maila hautatuz (2.17.1). Hautatzeko, agintea sakatu (2.17.2).

Koloreko arroparen garbiketa hautatzea. Agintea biratu zikintasun-maila hautatuz (2.17.1). Hautatzeko, agintea sakatu (2.17.3). Artilea modu automatikoan garbitzeko, ondokoa hautatu behar da: kolorea ez oso zikina.

2.18 Programa-amaiera. Garbiketa-programa amaitu nahi duzun ordua hautatzeko bide emango dizu.

2.19 Abiatzea. Sakatu ◆, eta garbigailuak hautatutako programa, eskuzkoa edo automatikoa, hautatuko du.

2.20 Blokeoa 📁 . Bi moduetan sakatu ⚠️ 3 segundo (2.20.1), (2.20.2); haurrek ez manipulatzeko erabiltzen da. Desaktibatzeko, tekla bera beste 3 segundo sakatu behar da (2.20.3).

2.21 Garbiketa prozesua. Bi moduetan programaren fasea eta gainerako denbora egiaztatu ditzakezu.

MODUA ALDATZEA

2.22 Eskuzko modura itzultzea. Eskuzko modura itzultzeko, ICS 3 segundooz sakatu behar duzu.

Erabilerarako gomendioak: Garbigailua instalatu bezain laster, aurretiaz garbiketa bat egin dezakezu, eta horrela behar bezala funtzionatzen duen egiaztatuko duzu (garbiketa normala, arroparik gabe eta 60°). Janzki txikietarako (zapi edo azpiko arroparako) garbiketa-poltsa bat erabili.

Erabilerarako ohartarazpenak: 1. Arropa gehiago sartzeko garbigailua geldiarazten baduzu, ziurtatu ur-maila eskotila-mailara iristen ez dela. 2. Funtzio gehigarriek garbiketa-aldiak areagotzen dituzte.

Programa eta tenperaturaEhun motakGehienezko arropa karga (kg)Kontsumoa Kwh/LIraupena minututan
programa arruntak1. kotoia hotzeankotoia/lihoa kolore delikatuak zikintasun oso arina80,10/5950
2. azkarra 30°kotoia/lihoa zuria/kolorezkoak zikintasun arina40,20/3030
3. kotoia 30°Ckotoia/lihoa kolore delikatuak zikintasun arina80,30/5952
4. kotoia 40°Ckotoia/lihoa kolore sendoak zikintasun arina80,60/5957
5.* kotoia 60°Ckotoia/lihoa kolore sendoak zikintasun normala81,36/5980
6. orbanak/ aurreikuzketa 60°Ckotoia/lihoa zuria/kolore sendoak zikintasun handia81,50/64100
ehun leunetarako prog.7. mistoa 40°Csintetikoa/kotoi nahastea kolore delikatuak zikintasun normala40,40/4555
8. delikatua hotzeansintetikoa kolore delikatuak zikintasun oso arina40,10/4550
9. delikatua 30°Csintetikoa kolore delikatuak zikintasun arina40,20/4550
programa bereziak10. kotoia 90°Ckotoia/lihoa zuria zikintasun handia82,20/64110
11. edredoia 30°Cgortinak/kotoi nahastea zuria/kolorezkoak zikintasun oso arina41,00/4570
12. artilea/ gortinak 30°Cartilea/artile nahastea zuria/kolorezkoak zikintasun oso arina20,45/5540
13. eskuzko garbiketa hotzeanartilea/artile nahastea zuria/kolorezkoak zikintasun arina20,05/5530
14. azkarra 15' hotzeansintetikoa/kotoi nahastea zuria/kolore sendoak zikintasun oso arina20,05/2215
15. urberritzeakotoia/kotoi nahastea sintetikoa/delikatua artilea/artile nahastea80,05/2523
16. zentrifugazioakotoia/kotoi nahastea sintetikoa/delikatua artilea/artile nahastea80,05/010

3

Mantentzea

DE DIETRICH DFW810W - Mantentzea - 1

3.1 Garbigailuaren kubetaren garbiketa. Komenigarria da hilean behin egitea.
3.2 Iragazkiaren garbiketa. Komenigarria da urtean behin egitea.

Kanpotik garbitzeko, erabil itzazu urragarriak ez diren produktuak, eta ongi lehortu zapi leun batekin.

4

Diagnostikoak

DE DIETRICH DFW810W - Diagnostikoak - 1

4.1 Garbigailuak diagnostikoen sistema bat dakar berekin, edozein motako gertakariren abisu ematen duena. Pantailan bistaratu ahal izango dituzu.

4.1.1 Garbigailuan ez da ura sartzen. Abisuak eta irtenbide posibleak azaltzen dira, kasu honetan hiru izanik: kanika itxita? (4.1.2). Ur-etetea? (4.1.3). Etxeko hustubidea? (4.1.4).

4.1.5 Ez du ura husten. Iragazki eta hustubidea nola dauden ikusi.
4.1.6 Arropa oso bustita. 16. programa hautatu.
4.1.7 Atea irekita. Ziurtatu eskotila behar bezala itxita dagoela.
4.1.8 Beste edozein abisurako, zerbitzu teknikora deitu.

4.2 Eskotila irekita. Matxuraren bat gertatu edo korrontea eteten bada, aska atera ezazu heldulekutik kanpora tira eginez eta hatzarekin palanka urdina sakatu (4.2.1); eskuineko aldean arteka bat duen botoi bat ikusiko duzu; botoi hori ezkerrera biratu behar duzu moneta bat baliatuz (4.2.2) eta eskotila irekiko da (4.2.3).

4.3 Bibrazio edo zaratak. Instalazioa zuzen egin den egiaztatu (eskuliburu honen 1.1 eta 1.4).
4.4 Ura askan. Ziurtatu garbigarri-aska garbi dagoela (3.1).

5

Segurtasuna

DE DIETRICH DFW810W - Segurtasuna - 1

  • Sareko ur presioa 0,5 eta 1 Mpa (0,5-10 kg/cm²). artean egon beharko da.
  • Ez erabili luzagarriak ezta egokigailuak ere garbigailua konektatzeko.
  • Instalazio elektrikoa ezaugarrien plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hartunea arauzko lurrerako hartunera.

⚠️• Ez manipulatu garbigailuaren barrualdea. Konpondu ezin duzun edozein arazo izanez gero deitu zerbitzu teknikora.

6

Ingurumena

DE DIETRICH DFW810W - Ingurumena - 1

Garbigailua ingurumena babesteko diseinatu da.

Ingurumena zaintzen du. Kargatu garbigailua programa bakoitzerako gomendatutako gehienezko edukierarako; ura eta energia aurreztuko dituzu. Ahal duzun guztietan ez erabili aurreikuzketa. Ez erabili garbigarri gehiegi. Urberritze gehigarria larru sentikorra duten pertsonen jantzietarako bakarrik erabili.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.

Ez nahastu kendutako tresnak etxeko hondakin orokorrekin.

Hondakinen bilketarako zentro batean utzi zure garbigailu zaharra.

Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunean eta ingurumenean ondorio larriak izatea saihesten du, eta energia eta baliabideak aurrezten dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan bertako agintariekin eta garbigailua erosi zenuen saltokiarekin.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : DE DIETRICH

Modeloa : DFW810W

Kategoria : Garbigailu