ZEN-LT1006 - Garbigailu EDESA - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan ZEN-LT1006 EDESA PDF formatuan.
| Produktu mota | Lavagailu askea |
| Karga-ahalmena | 6 kg |
| Gehienezko biraketa-abiadura | 1000 rpm |
| Neurriak (A x L x S) | 85 cm x 60 cm x 52 cm |
| Pisua | 65 kg |
| Elikatze-hornidura | 220-240 V / 50 Hz |
| Energia-eraginkortasun klasea | A++ |
| Programen kopurua | 15 |
| Programak barne hartzen ditu | Kotoia, Sintetikoak, Sentikorrak, Artilea, Quick 30', Garbitu eta Biratu, Biratu bakarrik, Xukatu |
| Tenperatura-kontrola | Hotzetik 90°C-ra |
| Atzeratutako hasiera | 24 ordu arte |
| Haurren blokeoa | Bai |
| Danborraren materiala | Altzairu herdoilgaitza |
| Pantaila mota | LED |
| Ur-kontsumoa ziklo bakoitzeko | 52 L |
| Urteko energia-kontsumoa | 175 kWh |
| Zarata-maila (Garbiketa/Biraketa) | 58 / 76 dB(A) |
| Mantentze-lanak | Garbitu iragazkia hilean, danborra garbitzeko programa |
| Ordezko piezen erabilgarritasuna | Online eta baimendutako zerbitzu-zentroetan |
| Segurtasun ezaugarriak | Gainezkatzearen babesa, karga desorekatuaren detekzioa |
Maiz egiten diren galderak - ZEN-LT1006 EDESA
Erabiltzaileen galderak honi buruz ZEN-LT1006 EDESA
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Garbigailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua ZEN-LT1006 - EDESA eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. ZEN-LT1006 markaren EDESA.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA ZEN-LT1006 EDESA
Gure produktuak etengabe hobetzeko helburuarekin, aurrerakuntza teknikoekin zerikusia duten haien ezaugarri teknikoak, funtzionalak edo estetikoak aldatzeko eskubidea dugu.
Oharra:
Gailua martxan jarri aurretik, instalatzeko eta erabiltzeko eskuliburu hau arretaz irakurri hura erabiltzen ahalik eta azkarren ikasteko.

Pàgina 35
Garraioko bilgarriak kendu 28
Gailua mugitu 28
Ur hotzaren horniketa 28
Ur zikinen kanporaketa 28
Elektrizitate-hornikuntza 29
Gailua instalatu 29
Arropa-karga 29
Arropa-garbitzaileen karga 29
Programazioa ....30
Programen xehetasunak eta aukerak ....31
Garbiketa-programak aldatu 32
Segurtasun-sistema automatikoa 32
Ponpa-iragazkia garbitu 33
Gailua mantendu 33
Gerta daitezkeen arazoak 34
Pantailan ager daitezkeen mezuak 34
• SEGURTASUN-GOMENDIOAK

Garrantzitsua:
Etxean erabiltzeko sortu den gailu honek garbigailuz garbi daitezkeen ehunak garbitzen, xaboia kentzen eta zentrifugatzen ditu. Irakurri ondorengo jarraibideak, mesedez. Ez dugu gure gain erantzukizunik hartuko eta bermeak ez du balioko gomendio hauek jarraitzen ez badituzu, ekipoa kalte baitezakete edo zuri mina eragin.
— Gaitasun fisikoak, sentsorialak eta burukoak murriztuta duten pertsonek (haurrak barne) ezingo dute gailu hau erabili, ezta esperientziarik edo nola dabilen ez dakiten pertsonek ere, norbaitek lagunduta edo hura erabiltzeko haren segurtasunaren erantzulea den norbaitek trebatuta ez bada.
— Gailua erabilera arrunteko moduan bakarrik erabiliko da zure arropak edo gailuak kalterik ez izateko.
Etxean erabiltzeko garbigailuentzako aproposak diren eta haiek mantentzeko produktu ziurtatuak bakarrik erabili.
— Garbitu aurretik orbanak kentzeko produktuekin tratatzen baduzu arropa, edo disolbatzaileekin, edo sua erraz har dezakeen zein leher daitekeen beste produkturen batekin tratatzen baduzu, ez ezazu berehala sartu gailuan.
Era berean, ez dizugu gomendatzen disolbatzaileak edo aerosoletan datozen produktuak erabiltzea garbigailuaren ondoan eta, oro har, gaizki aireztatutako geletan (sute eta leherketa arriskua dela eta).
— Gomendatu dizkizugun neurriekin konpontzerik ez dauden istripuak gertatuko balira (ikus "GERTA DAITEZKEEN ARAZOAK), gaitutako profesional bati deitu. Zikloa martxan dagoen bitartean garbigailua ireki behar izanez gero (adibidez, arropa gehiago sartzeko edo kentzeko), hasita dagoen programaren fasearen arabera (garbitzen ari duenean gehienbat), kontuz ibili makinaren barruko temperaturarekin, oso altua izan baitaiteke (erre zaitezke).
— Instalazio berria egiterakoan, garbigailua ura banatzeko sareari hodi berri baten bitartez konektatuta egon behar du. Ez berriro erabili hodi zaharra.
— Ez utzi haurrei makinarekin jolasten eta zure etxeko animaliei ere hurbiltzen ez utzi.
— Erabilitako garbigailuak berriro erabiltzea saihestu.
deskonektatu eta ebaki elikadura-kablea makinan. Ura hornitzeko kanila itxi eta hodia kendu. Ateko sarraila erabiltzeko ezgaitu.
— Izozteen arriskua badago, ura hartzeko hodia kendu eta hodian geldi daitekeen ura kendu, ontzi batean ahalik eta beheren jarriz.
• ENERGIA AURREZPENA
— Guztiz beharrezkoa denean bakarrik programatu aurretik garbitzea: Adibidez, asko zikintzen duten kirolak egiteko edo laneko arropa oso zikinak, etab.
— Oso emaitza onak lortzen dira temperatura baxuko garbiketekin arropa zertxobait zikina edo gutxi zikinduta dagoenean.
Oso gutxi zikindutako arropak garbitzeko, aukeratu garbiketa-ziklo laburra.
— Erabili produktu garbitzailearen kantitate egokia uraren gogortasunaren arabera, garbitzeko duzun arroparen arabera eta produktu garbitzailearen ontzian jartzen duenaren arabera.
• INGURUMENAREN BABESA
Gailua biltzeko erabili den materiala birzikla daiteke. Birziklatzen lagundu eta ingurumena zaindu horretarako dauden udal edukiontzietan utziz.

Zure gailuak ere baditu birzikla daitezkeen materialak, beraz, logotipo hau du Europar Batasuneko herrialdeetan, botatzen diren gailuak gainerako hondakinekin nahastu behar ez direla adierazteko. Horrela, bere fabrikatzaileak antolatuko duen birziklapena ahalik eta baldintzarik onenetan burutuko da, Europako
2002/96/EC Zuzentarauaren arabera, Ekipamendu Elektroniko eta Elektrikoen Hondakinei buruzkoa. Zure udalarekin edo saltzailearekin jarri harremanetan zure etxetik hurbilen dauden bilketa-guneak non dauden jakiteko.
Eskerrik asko ingurumena zaintzeko egiten ari zarenarengatik.
• GAILUAREN DESKRIBAPENA


Tapa irekitzeko heldulekua (blokeatu egiten da martxan)

Gurpilen gainean jartzeko palanka (modeloaren arabera)

Hustubidea

Finkatzeko heldulekua

Ura elikatzeko hodia (konektatu gabe)

Entxufatzeko kablea
• GARRAIATZEKO BILGARRIAK KENDU

Garrantzitsua:
Makina erabiltzen hasi aurretik, ondorengo pausoak eman behar dituzu.
Garraiatzean garbigailuaren danborra higi ez dadin jarri zaizkion bilgarri guztiak kenduko zaizkio.
"Askatze" deritzen eragiketa horiek nahitaezkoak dira zure makina ongi funtzionatzeko eta segurtasuneko arauak betetzeko.
Ez badira denak burutzen, makina honda daiteke Martxan jartzen denean.
— Kendu idulkia garbigailuari (egiaztatu motorrari eusten dion ziria A makinaren barruan ez dagoela) (D3 irudia).
— Kendu 4 torlojuak Ⓑ bihurkinarekin (D4 irudia).
— Kendu zeharkako pieza 2 torlojuak askatuz (D5 irudia) 10 eta 13 mm bitarteko giltzarekin (modeloaren arabera). (Egiaztatu zeharkako piezari lotuta dauden plastikozko bi euskarriak zeharkakoarekin batera kentzen dituzula).
— Jar itzazu torlojuak Ⓑ hasierako posizioan.

Oharra:
Bizuloak blokeatu behar dituzu zuloak estaltzeko fabrikatzaileak emandako piezekin (osagarrien poltsan datoz) (D6 irudia)
— Kendu danborra-upela multzoari eusten dien ziria (D7 irudia). Horretarako:
— Makinaren tapa jaso
— Kendu ziria F.
— Kendu ziria G.
— Askatu danborraren ateak, posizio baxuan blokeatuta daudenak, bi atalak aldi berean sakatuz.

Oharra:
7 Kendu hodien euskarriak H eta zuloak estali horretarako eman diren tapen 1 bitartez (osagarrien poltsan datoz) (D8 irudia).

Aholkuak:
Gorde biltzeko pieza guztiak, berriro jarri beharko baitizkiozu garbigailua beste nonbaitera eraman nahi izanez gero.

Informazioa:
Zure garbigailua fabrikatik atera baino lehen goitik behera aztertu dugu. Horregatik, baliteke oraindik ur pixka bat edukitzea danborrean edo produktuen kutxan.
• MAKINA MUGITU
• Gurpilen gainean jarri
Zure makinak kendu eta ipini daitezkeen gurpilak baditu, nahiko erraz mugitu ahal izango duzu.
Gurpilen gainean jartzeko, makinaren behean dagoen palanka eskuinetik ezkerrera eraman (D9 irudia).

Garrantzitsua:
Horniketa-hodia konektatu (D10 irudia):
— Konexioaren mutur bat makinaren atzealdera konektatu
— Beste muturrean, 20x27 mm-ko diametroa duen kanilera (3/4 BSP). Bakarrik doitzen den kanila erabiliz gero, irekidura egokiak gutxienez 6 mm-ko diametroa eduki beharko du.
Ur-hornikuntza:
- Uraren gutxieneko presioa: 0.1 MPa edo 1 bar
- Uraren gehienezko presioa: 1 MPa edo 10 bar
• Ura hornitzeko hodia nola aldatu
Hodia aldatzerakoan, ziurtatu hodia ongi lotu dela eta bi muturretatik ongi zigilatu dela.
• UR ZIKINAK KANPORATU
Zure makinaren barruan datorren hodiaren euskarria jarri drainatzeko hodiaren bukaeran eta hodia konektatu (D11 irudia):
Bestela, behin behineko irtenbide moduan, harraskan edo bainuontzian.
— Edo, bestela, beti aireztatuta dagoen sifoi bati konektatu.
Zure instalazioan sifoi aireztaturik ez badago, egiaztatu konexioa zigilatua ez dagoela. Ur zikinik makinara itzul ez dadin, makinaren ur hustunearen eta kanporatzeko hodiaren artean airea aske igarotzen uztea gomendatzen dizugu.
Edonola ere, drainatzeko hodiaren euskarria makinaren oinarria baino 65 edo 90 cm gorago jarriko da.

Garrantzitsua:
Egiazta ezazu drainatze hodia ongi lotuta dagoela euskarria ez dadin erori drainatzen ari denean eta ura kanporatzea saihesteko. Ur zikinak ongi drainatzeko, egiaztatu drainatzeko hodia ahalik eta zuzenen dagoela. Zenbat eta tolesdura gehiago, are eta okerrago drainatzeko ponparentzat.
Ur zikinak lurretik zuzenean kendu ahal izango dira drainatzeko hodiak makinaren oinarriarekiko 65 eta 90 cm bitarteko altueran dauden puntutik igarotzen badira (D12 irudia).


Zure segurtasunerako, ondorengo jarraibideak jarraitu.
— Zure makina konektatu aurretik, zure instalazio elektrikoa eta zure garbigailuaren ezaugarri elektrikoak bat datozela egiaztatu (ikus gailuaren atzealdean datorren xan ako ezaugarriak).
instalazio elektrikoak indarrean dauden arauak eta dagokion herrialdeko elektrizitate Agintarien jarraibideak beteko ditu.
— Lurreko hartuneari eta komunean jartzeari dagozkiena, gehienbat.
Ez gara erantzuleak izango instalazio elektriko ez-egokien ondorioz gerta daitezkeen istripuetan.

Aholkuak:
Zure gailuaren instalazio elektrikoaren inguruko aholkuak
— Ez ezazu erabili luzagailurik, adaptatzailerik edo lapurrik.
— Inoiz ez moztu Lurreko kablea.
— Elektrizitate-hartunea beti egongo da eskura, baina haurretatik urrun.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan zure instalatzailearekin.

Garrantzitsua:
Zure garbigailuak 2006/95/CE Europako Zuzentaraua
(Behe-tentsioko Zuzentaraua) eta 2004/108/CE Zuzentaraua (Bateragarritasun elektromagnetikoa) betetzen ditu.
• MAKINA INSTALATU

Garrantzitsua:
Makina beste makina edo unitate batetik gertu haien artean
hutsune bat uztea gomendatzen dizugu, airea hortik sar dadin.

Oharra:
— Honakoak EZ egitea ere gomendatzen dizugu:
— makina gela heze eta gaizki aireztatutako batean ez jartzea.
— urarekin busti daitekeen leku batean jartzea makina.
— Alfonbra duen lurraren gainean makina jartzea.
Hori egitea saihesterik ez baduzu, oinarrian airearen zirkulazioa ez eragozteko neurriak hartu, barruko osagaiak ongi aireztatzea ziurtatzeko.
- Makina igo:
Nibel baten bidez egiaztatu lurra horizontala dela: Gehienez 2°-ko malda, hau da, gutxi gorabehera 1 cm-ko distantzia zabalerarekiko eta 1,5 cm-koa makinaren sakonerarekiko.
• Oin doigarriak
Garbigailu batzuek bi oin dituzte aurrealdean lurreko koskak konpentsatzeko. Makina horizontal eta egonkor jartzeko, hauxe egin:
— Makina bere gurpiltxoen gainean jarri (edo pixka bat atzera bota mugi daitezkeen gurpiltxorik ez badu)
— Lurraren arabera, oinak harildu edo askatu, altuera doitzeko (D13 irudia)
— Berriro jarri makia bere oinetan eta ikusi egonkor dagoen orain.
• EHUNAK ZAINTZEKO KODEA
— Garbiketa 📋: Inoiz ez gainditu adierazitako temperatura
— Hotzean diluitutako lixiba erabili daiteke:
— Plantxa: Leuna 📄 Ertaina 📄 Gogorra 📄
— Garbiketa lehorrean: Kutsu minerala Ⓓ ,perkloroetilenoa Ⓟ , edozein disolbatzaile Ⓔ
— Oharra: Ikurraren gainean gurutzea badago, debekatuta dagoela esan nahi du ✗ ✗ ✗
• ARROPA KARGATU
Ondorengo ekint6zak burutu, emandako ordenan:
- Ireki makina
— Egiaztatu Programa aukeratzeko botoia «O» posizioan dagoela.
— Makinaren aurrealdeko irekitzeko heldulekua jaso.
Heldulekua ireki egingo da.
— Danborra ireki aurreko ateko botoia sakatuz.
• Sartu garbitzeko arropa
Garbiketa hobea lortzeko, jarri garbitzeko arropa (hobe sailkatuta eta irekia bada) garbigailuan, solte, multzokatu gabe. Nahastu Arropa txikiak eta handiak hobeto zentrifugatzeko eta desorekarik gerta ez dadin.
• Danborra itxi
Ziurtatu danborra ongi itxita dagoela.

Garrantzitsua:
Egiaztatu hiru euskarriak eta botoiaren ertzak ongi Ikusten
1.
• GARBITZEKO PRODUKTUEN KARGA

Garrantzitsua:
(D14 irudia)
— “GARBITU” ontziak hautsak edo likidoak eduki ditzake, baina ez ezazu detergentea erabili Aurre-garbiketarekin edo “Hasiera atzeratuta” duten programekin (modeloaren arabera).
— Leungarri kontzentratuak ur beroarekin nahastu behar dira.
— Lixiba kontzentratuak diluitu behar dira.
— Produktuen ontziak ongi betetzeko, tapa ahalik eta gehien ireki. Ez ezazu MAX maila gainditu.
• Detergentea bota
Erabili beharko den detergente-kopurua uraren gogortasunaren araberakoa, arropa zein zikina dagoen eta garbituko den arropa kopuruaren araberakoa izango da.
Jarraitu detergentearen ontzian datozen argibideak detergente kantitatea kalkulatzeko.
Oharra: Kasu gehienetan, detergentearen fabrikatzaileak danborra goraino betetzea gomendatzen du. Dosia makinan sartu duzun garbitzeko arroparen pisuari egokitu.
Horrela, detergente gehiegi erabiltzea saihestuko duzu eta, ondorioz, apar gutxiago sortuko duzu. Gehiegizko aparrak zure makinaren funtzionamendua kaltetu dezake eta garbitzeko zikloaren zein ur- kontsumoa areago ditzake.
- Artilezko arropentzako eta ehun delikatuentzako detergenteak
Ehun horiek garbitzeko detergente bereziak erabiltzea gomendatzen dizugu (saia zaitez detergente horiek danborrean zuzenean ez jartzen metaletan eragin bortitza baitute).
• Lehenengo aldiz garbitu aurretik
Lehenengo aldiz garbitu aurretik, jarri martxan “aurre-garbiketarik gabe KOTOIA 90” garbiketa-zikloa arroparik gabe danborrean, zure ohiko detergentearen neurriaren erdiarekin, fabrikatik ekar dezakeen zikinkeria kentzeko.


① | Aurre-garbiketa ontzia (hautsa)
② || Garbiketa ontzia (hautsa edo likidoa)
③ Leungarria
④ cl Lixiba

: DETERGENTEA HAUTSEAN : DETERGENTE LIKIDOA
• PROGRAMAZIOA

Informazioa:
Botoi guztiek mikroetengailuak
dnuzte eta ez dira sakatuta gelditzen.
Edonola ere, "Inicio/Pausa" botoiak
ezin du programarik eten.
Garrantzitsua:
Makina martxan jarri aurretik, egiaztatu kablea entxufatuta dagoela eta uraren tapa irekita dagoela. Horrez gain, egiaztatu danborraren ateak itxita daudela eta baita garbigailuaren atea ere. "Zikloaren bukaera" fasean, aginteetan egindako edozein aldaketak (hautagailuarekin edo botolekin) "programazio" modura eramango zaitu. Segurtasun-neurri bezala, zikloa bukatu denean, kablea desentxufatzea eta ura hornitzen duenKanila ixtea gomendatzen dizugu.
| • Garbiketa-zikloaren programazioa:Argi adierazleak eta hautagailuen posizioa | |
| —1Hautagailua biratu garbituko duzun ehunen motari dagozkion Programa eta garbitzeko tenperatura aukeratzeko.Oharra:«O» ez den edozein posiziotan jartzen badugu, piztu egingo da garbigailua. | «garbitu» (lava.) keinuka (xaboia kentzea edo zentrifugatua bakarrik Aukeratu baduzu, «xaboia kentze» (aclarado) argia hasiko da keinuka |
| —2Hautagailuaren bitartez, aukeratu:- Garbituko duzun arropari dagokion abiadura egokia.Zentrifugatzeko abiadura automatikoki ezarriko da «sintetikoa» (sintético), «delikatua/artilea» (delicado/lana) eta «eskuzko garbiketa» (lavado a mano) programetan.- Edo xukatzea.100 b.m.-ko zentrifugazio leunarekin bukatuko da zikloa.-Edo danborra urez beteta dagoela gelditzea.Makina gelditu egingo da danborra urez beteta duenean azken zentrifugazioaren aurretik.Hautagailua honen gainean. | 2hautagailuan- «800» posizioa, esaterako- «0» posizioan- «anti-arrugas» posizioan |
| — Erabili3botoiak zuk nahi duzuna aukeratzeko. Aukeratu den aukerari dagozkion argiak. | Aukeratutako eragiketen argi adierazlea |
| — Berehala hastaea aukeratu4«hasiera/etenaldia» sakatuz. Aukeratu berehala hastaea “hasiera/etenaldia” botoia sakatuz. «garbitu» (lava.) piztuta (Ondoz ondoko A argiak pizten doaz zikloaren Zein fasetan doan adierazteko) |
- dagoenean arroparen bat gehitzea edo kentzea (zentrifugatzen ari duenean ezinezkoa):
| — Sakatu ◆ 4 “hasiera/etenaldia” zikloa eteteko.— Arropak sartu edo atera*.(*) tapa desblokeatzeko beharrezkoa den denbora barruko temperaturaren araberakoa da eta, segurtasun arrazoiak direla eta, hainbat minutu igaro daitezke garbitzeko zikloa martxan jarri aurretik garbiketa eten gabe edo zikloa berriro hasi aurretik 40°C edo gehiagotan garbitzen denean.— Sakatu ◆ 4 “hasiera/etenaldia” zikloari berriro ekiteko. | A Argia keinukaA Argia piztuta |
- Programatzean, garbitzean edo gelditu denean bertan behera uztea:
| Jarri 1 hautagailua «O» zikloa eteteko.Nahi duzunean egin dezakezu hori zikloan edo programatzen ari zarenean, edo geldirik dagoenean ere.Oharra:- Kasu guztietan, ezeztatu ondoren, berriz ere programatu beharko duzu guztia hasieratik.- Garbiketa fasetik ezeztatu baduzu, gogoratu ura hustea beharrezkoa denean. | 1 Hautagailua «O» posizioanArgi guztiak itzalita |
| • Zikloaren bukaera: | |
| Oharra: Zentrifugatu ondoren, zenbait modelok automatikoki jartzen dute danborraren atea goian Garbitutako arropa errazago ateratzeko. Gehienez 3 minutu tardatuko ditu eragiketa horrek.-Gero, “etengabe” argía piztuko da (fin.), eta zikloa bukatu dela adieraziko du horrek.Jarri 1 hautagailua «O» posizioan.Orain atea ireki ahal izango duzu eta zure arropa garbia atera. | «fi n.» argia etengabe piztuko da |
Hainbat funtzioren inguruan gehiago jakiteko, zoaz „PROGRAMEN XEHETASUNAK“ eta „AUKEREN XEHETASUNAK“ atalak.

Informazioa:
Argi-indarra joan ondoren, itzultzen denean, garbiketa-zikloa automatikoki itzuliko da eten zeneko egoerara.
- Makinaren funtzionamendua nola mantendu (Ponpako iragazkiaren mantentzea):
Aldizka garbitu beharko duzu ponparen iragazkia (nola egin jakiteko, ikus «PONPA IRAGAZKIA NOLA GARBITU»).

Garrantzitsua:
Makina hondatu ahal izango da ponpa aldizka garbitzen ez baduzu.
• PROGRAMEN ADIBIDEAK
Zure garbiketa motarentzat egokiena den programa aukeratzeko, jarraitu arropa gehienek dituzten labeletako jarraibideak.
| Programen taula | prelavado | fácil planchado | aclarado extra | «0» | anti-arrugas | ||
| Programen taula | Tenperatura (°C) | Arropa lehorraren pisua (kg) | Aurre-garbiketa | Plantxa gabe | Xaboi-kentze estra | Garbitu eta jantzi | Denbor betea gelditu |
| KOTOIA (algodón) - 90 | * °C 6.0 | ● | ● | ● | ● | ● | |
| SINTETIKOA (sintético) - 60 2.5 | * | ● | ● | ● | ● | ● | |
| DELIKATUA/ARTILEA (delicado/lana) | 30-40 1.5 | ● | ● | ● | |||
| Programa bereziak | |||||||
| Eskuzko garbiketa (Lavado a mano) 1.0 | * | ● | ● | ● | |||
| Azkarra 30 min (▶▶celeris 30 min) 40 2.5 | |||||||
| Programa osagarriak | |||||||
| RINSING (aclarado) -- | ● | ● | |||||
| SPINNING (centrifug.) -- | ● | ||||||
- : Funtzio horiek bakarrik edo konbinatuta erabili ahal izango dira: Ezin dira logikarik ez duten konbinazioak egingo.
• SAIAKUNTZEN PROGRAMAK 1061/2010 (EU) ERREGELAMENDU DELEGATUAREN ARABERA
- Kotoiarentzako programa ohikoa 60°C-tara: Kotoia 60 °C-ra. Aukerarik gabe -zentrif. maximoa
- Kotoiarentzako programa ohikoa 40°C-tara: Kotoia 40 °C-ra. Aukerarik gabe – zentrif. maximoa.
• PROGRAMEN XEHETASUNAK
Honakoak dira makinaren programa nagusiak:
• KOTOIA (ALGODÓN)
Garbitzekoa delikatua ez den KOTOIZKO arropa zuria edo kolorekoa denean.

Garrantzitsua:
Kolore-arropa garbitzeko orduan, 60 °C-ko gehienezko temperatura ez gainditu of 60°C.
Oharra: Programaren lehenengo minutuetan, zure makinak automatikoki ebaluatuko du sartu duzun garbitzeko karga eta Uraren kontsumoa zein programaren iraupena Kalkulatuko du garbiketa onena lortzeko.
• SINTETIKOAK (SINTÉTICO)
KOLORE DELIKATUAK, SINTETIKO EZ DELIKATUAK ETA NAHASTUTAKO ZUNTZAK garbitzeko.
• DELIKATUAK / ARTILEZKOAK (DELICADO/LANA)
SARE-ERREZELAK, EHUN DELIKATUAK, EHUN HAUSKORRAK EDO "MAKINAN GARBI DAITEZKEEN ARTILEAK" garbitzeko.
Oharra: Gutxi astintzen duen eta zentrifugatu oso leuna duen programa, halako ehunentzat egokitua.
- Eskuzko garbiketa (Lavado a mano)
ZETA edo EHUN DELIKATUAK garbitzeko.
Oharra: Gutxi astintzen duen eta xaboia kentzeko faseen artean zentrifugaturik ez duen programa.
Zikloaren bukaeran, zentrifugazio oso leuna burutzen du, progresiboa, 600 b.m.-ra artekoa.
• Azkarra 30 min (impleris 30 min)
Programa honekin arropa ZURIAK, KOTOIAK, KOLOREKOAK edo SINTETIKO GOGORREN 2,5 kg inguruko oso zikina ez dagoen arropa-multzoak freskatu ahal izango dituzu.
Programa honetan, detergentearen kantitate erdia erabiliko da.
• Xaboia kentzea bakarrik (Aclarado)
Xaboia kentzea eta ondorengo aukeren arteko bat:
— Zentrifugatu edo drainatu
— Drainatu bakarrik ("garbitu eta jantzi" aukera)
— Edo danborra urez beteta dagoela gelditzea
Zentrifugatzea eta drainatzea bakarrik egitea ahalbidetzen du.

Garrantzitsua:
„Xaboia kentzea“-ren ondoren “Zentrifugatzea bakarrik” burutuz gero, Ziurtatu makinaren garbiketarentzat egokia den zentrifugazio-abiadura egokia Aukeratzen duzula.
• AUKEREN XEHETASUNAK
• Aurregarbiketa (prelavado)
Arropa erresistente oso zikinarentzat bereziki diseinatua (lokatsa, odola, etab.). Ur hotzarekin mugitzen da arropa hasieran eta, ondoren, 30°C-ra berotzen da. Ur hotzean mugitze horren bitartez, arropak itsatsita dituen zikintasun-partikulak ura berotu aurretik kentzea eragiten du.

Garrantzitsua:
Detergentea «|» ontzian jarriko da, produktuen kutxatilan.
Arropa gutxiago zimurtuko da eta errazagoa izango da hura plantxatzea.
• Xaboi-kentze estra (aclarado extra)
«Azal sensible eta alergikoentzat»: xaboia berriro kentzen du garbiketa zikloan.
• Xukatzea (zentrifugatze-abiadura «0»)
Arropa delikatuarentzat den funtzio honek zentifugazioa kendu eta zuzenean garbigailua drainatzen hastae eragiten du.
• Danbor osoa gelditu (anti-arrugas)
Funtzio honen bitartez, zentrifugatu aurretik atera ahal izango duzu arropa garbigailutik edo arropa zentrifugazio-fasea aldatzea, arropa uretan utzi eta ez zimurtzeko.
Oharra: Makina upela urez beteta duela geldirik dagoenean, "xaboia kentzea"-ren argia piztuko da.
Orduan:
— Zentrifugatu ondoren drainatu nahi baduzu, erabili 2 hautagailua garbiketa motari egokitzeko abiadura.
Automatikoki bukatuko da programa.
— Drainatu besterik ez baduzu egin nahi, 2 hautagailea «zukatu» posizioan jarri ( «0» posizioa).
• GARBITZEKO PROGRAMA NOLA ALDATU
- Programatzeko unean:
Nahi duzuna alda dezakezu ①④ «inicio/pausa» botoia sakatu arte.
• Garbiketa hasi denean:
Ehun mota aldatu dezakezu ("KOTOIA" ordez "SINTETIKOAK", esaterako). Kasu horretan, aurretik zehaztutako aukerak aldatu ez direla egiaztatu. Zure aukera egiaztatu behar duzu 4 «inicio/pausa» botoiaren bitartez. Makinak orduan ur pixka bat drainatu ahal izango du.
• Zikloan zehar:
Modeloaren arabera, ondorengo aldaketak egin ahal izango dituzu «inicio/pausa» 4 botoia sakatu gabe.
Ehun mota beraren temperatura aldatu ahal izango duzu.
Oharra: Garbiketa-zikloan lortzen den tenperatura zure aukera berria baino altuagoa bada, uraren beroketa berehala eteten da eta zikloak aurerra jarraitzen du.
Zentrifugatzeko abiadura aldatu ahal izango duzu zikloan zehar.
— «Zukatu» («0») eta «zimurren aurkakoa» (anti-arrugas) aukeratu ahal izango dituzu garbiketa fasean.
— «Xaboia kentze estra» (aclarado extra) aukeratu ahal izango duzu («Xaboia kentze» (aclarado) zikloaren argia pizten den arte).
— Zikloko aukera guztiak desaktibatu ahal izango dituzu ekintza oraindik bukatu ez denean.
• Zikloa bukatzen denean:
«Bukatuta» (fin.) argia piztuta gelditzen denean, ziklo berria programatu ahal izango duzu 1 hautagailua «O» posizioan jarri gabe.
Horretarako, hautagailua biratu edo botoi bat sakatu besterik ez duzu behar. "Garbitu" (lava.) argia keinuka hasiko da.
Makina prest dago programatua izateko.
• SEGURTASUN-NEURRI AUTOMATIKOAK
- Tapa irekitzearen inguruko segurtasun-neurriak:
Garbitzen hasten denean, makinaren atea blokeatu egiten da. Zikloa bukatu denean edo makina danborra urez beteta dagoela gelditu denean, tapa desblokeatu egiten da.
Tapa zikloan zehar ireki nahi izanez gero, ^4 botoia labur sakatu eta 1-2 minutu itxaron segurtasun-sistemak tapa desblokeatu arte.

Garrantzitsua:
Zlkloan zehar tapa irekitzeko unearen arabera, ltxaroteko denbora hori zertxobait luzeagoa izan daiteke hozteko fasea ere kontuan hartu behar baita.
Tapa blokeatzen duen segurtasun-neurriari esker, makinaren barruko temperatura maila bat baino txikiagoa izan arte ez da irekiko, zu ez erretzeko.
• Uren segurtasun-neurriak:
Martxan dagoenean, uraren etengabeko kontrolak hauxe kanporatzea saihesten du.
• Zentrifugazioaren segurtasun-neurriak:
Zure garbigailuak segurtsun-sistema bat du kargaren banaketa txarra hautematen duenean abiadura mugatzen duena.
Kasu horretan, gerta daiteke zure garbiketa behar bezala ez zentrifugatzea. Berriro banatu arropa danborrean eta zentrifugazio berri bat programatu.
• Aparraren aurkako sistema:
Zure makinak zentrifugatzen ari denean apar gehiegi dagoela hauteman dezake.
Halakoetan, zentrifugatzeari utziko dio eta drainatuko du.
Ondoren, zikloari ekingo dio berriro, zentrifugazio-abiadura egokituko du eta, agian, beste zentrifugazio bat gehituko dio.
• PONPAREN IRAGAZKIA NOLA GARBITU
Iragazki horrek arropan nahi gabe utzi diren objektuak biltzen ditu eta ponparen lanerako oztopoak izan daitezkeenak kentzen ditu. Iragazkia garbitzeko, hauxe egin:
— Danborraren ateak ireki. Danborraren atzealdean, plastikozko Ⓐ atal bat ikusiko duzu (D15 irudia)
— Aska ezazu (D16 irudia).
Horretarako:
- Sartu hagatxo bat (arkatza edo bihurkina, esaterako) osagaiaren zuloan.
- Hagatxoarekin beherantz sakatu, Ⓐ osagaia eskuinerantz bultzatuz, Ⓐ askatzen den arte.
— A Osagaia kendu
— Danborra makinaren aurrerantz eraman pixka bat, ateak irekita dituela (D17 irudia)
Plastikozko A pieza kendu ondoren askatutako irekiduretatik atera ahal izango duzu ponparen iragazkia B.
— Kendu iragazkia (D17 irudia)
— Barruan eduki ditzakeen objektuak kendu
— Kanilan garbitu (D18 irudia)
— Berriro sartu, bere lekuan bultzatuz lekua garbi dagoela egiaztatu ondoren
—Plastikozko A osagaia beriro jarri, danborraren behealdean dauden irekiduretan ongi kokatu dela ziurtatu eta ezkerrerantz bultzatu erabat lotu arte (D19 irudia).
Erabili ezazu belakia edo oíhal bustia, urarekin edo xaboi likidoarekin bakarrik, makinaren kanpoaldea, aginteak eta, oro har, plastikozko pieza guztiak garbitzeko.
Edonola ere, ez erabili:
— Hauts urrragarriak
— Metalezko edo plastikozko belakiak
— Alkoholean oinarritutako produktuak (alkohola, disolbagarriak, etab.)
• BARRUKO OSAGAIEN ZAINTZA
Higiene hobea lortzeko, hauxe gomendatzen dizugu:
— Gabitu ondoren, utzi atea denbora batez irekita.
— Hilean behin edo, garbitu tangako plastikozko edo gomazko osagaiak garbitu zertxobait kloratutako produktu batekin. Produktu horren hondarrak kentzeko, garbiketa ziklo bat jarri martxan.
— Gutxiene, hilean behin 90 °C-ko garbiketa siklo bat jarri martxan.
• PRODUKTUEN KUTXATILA NOLA GARBITU
Aldiro, produktuen kutxatila garbitu.
Horretarako:
— Kutxaren E alboetan dauden kozkak C sakatu aldi berean hura F bere tokitik ateratzeko (D20 irudia)
— Atzeko D sifoiak kendu eta kutxa aurreko estalduratik bereizi (D21 irudia)
— Kanilako urarekin garbitu dena (kutxaren barruan gelditzen den ur guztia atera)
— Kutxako osagaiak berriro jarri eta ziurtatu kutxa ongi lotu dela estaldurara, eta makinaren taparen azpian jarri dena.
• ALDIZKAKO AZTERKETAK
Urak ezer kaltetzea eragozteko, aldiro uraren eta drainatze-hodien egoera aztertzea gomendatzen dizugu. Pitzaduraren bat ikusiz gero, haiek aldatu eta fabrikatzailearen saldu ondorengo arreta zerbitzuan eros daitezkeen berriak jarri. Ura hornitzeko hodia aldatzeko, zoaz «UR HOTZA HORNITZEKO HODIRA NOLA KONEKTATU».
• ARGHNDARRA HORNITZEKO KABLEA NOLA ALDATU
Oharra:
Zure segurtasunerako, argi-indarraren kablea eta, hainbat kasutan, kutxa elektriko guztia, fabrikatzailearen saldu ondorengo arreta zerbitzuko norbaitek edo elektrizista trebatu batek bakarrik aldatuko du.



• Zikloa ez da abian jartzen
– Ez duzu «hasiera/etenaldia» botoia sakatu
– Makinara ez da elektrizitaterik iristen:
- Egiaztatu behar bezala entxufatuta dagoela
- Disjuntorea eta fusibleak egiaztatu.
– Uraren kanila itxita dago
– Makinaren tapa ez da behar bezala itxi
- Makinaren inguruan ur-putzua sortu da

Oharra:
Hasteko, kendu kable eta fusible guztiak eta ura hornitzen kanila itxi.
Makina martxan dagoen bitartean, u-maila kontrolatzeko sistemak hura ez ateratzea ahalbidetzen du. Hala ere, makinatik ura irteten bada, hauxe izan daiteke:
– Husteko gurutzeta drainatzeko hodian gaizki jarrita egotea.
– Ur-hornikuntza ez da ongi zigilatu makinan edo kanilaren bukaeran:
- Zigiluak behar duten lekuan daudela egiaztatu eta konexioak estu daudela.
- Asko bibratzen du zentrifugatzen duenean
– Garriorako material guztiak ez dira kendu:
- Egiaztatu garraioko bilgarri guztiak kendu direla (ikus. «GARRAIOKO BILGARRIAK KENDU»).
– Lurra ez dago nibelatuta.
- Makina aurreko bi gurpiltxoetan oinarritzen da (modeloaren arabera):
- Makina bere oinetan jarri, gurpiltxoen palankak eskuinera eramanaz.
- Arropa ez da ongi zentrifugatu
Zentrifugatzen ez duen programa aukeratu duzu, esaterako «garbitu eta jantzi»
- Zentrifugazio-segurtasuneko sistemak arropa gaizki banatuta dagoela hauteman du:
- Berriro banatu arropa eta zentrifugazio berria programatu.
Atea blokeatu egiten da programa burutzen ari den bitartean.
• Danborreko ateak astiroegi irekitzen dira
- «Zimurrik gabe» programa hautatu duzu
– Ponparen iragazkia blokeatuta dago:
Ponparen iragazkia blokeatuta dago:
- Garbitu ezazu (ikus «PONPAKO IRAGAZKIA NOLA GARBITU» nola egiten den ikusteko)
– Drainatze-hodia tolestuta edo zanpatuta dago.
• Atea ez da irekitzen
(ateak pixkanaka irekitzen dituen makinetan)
– Ez duzu makina aspaldi erabili
– Hotz handiegia egiten du.
– Detergentearen hondarrak (hautsa) bisagrak blokeatzen ditu
- Edonola ere, dena itzuliko da bere onera ateak irekitzen direnean

Garrantzitsua:
Oro har, arazoa hautematen duzunean, makina geldituko da, desentxufatu eta ura hornitzeko kanila itxiko da.
• Saldu ondorengo arreta zerbitzua:
Zure garbigailuaren mantentzea honakoak burutu beharko luke:
— Zure saltzaileak,
— markak baimendutako agentea den trebatutako mekanikari batek.
Haiekin harremanetan jartzen zarenean, zehaztu zure ekipoaren erreferentzia (modeloa, mota eta serie-zenbakia). Informazio hori ekipoaren atzean dagoen fabrikatzailearen plakan dator.
• ARGIEK ADIERAZTEN DITUZTEN MEZUAK
- Zeure kabuz konpo ditzakezun adierazten duten arazoak
Atal honetan, zure kabuz arazo horiek nola konpondu ahal izango dituzun adierazi dugu.
Zure garbigailuak automatikoki hautematen ditu hainbat arazo eta argien bitartez adierazten dizkizu aukera zehatzak.
| Argiak keinuka egoteko arrazoia | Konponbidea |
| Ur-kanila itxita dago. Begiratu uraren kanila irekita dagoen ala ez eta sakatu «hasiera/ etenaldia» botoia zikloa berriro martxan jartzeko. Arazo bera gerta daiteke drainatzeko hodia gaizki konektatuta dagoenean (ikus «UR ZIKINA KANPORATZEA» atalean). | |
| Ponparen iragazkia ataskatuta dago. Ponparen iragazkia garbitu (nola egin ikusteko, ikus «CPONPAKO IRAGAZKIA GARBITU” atala) eta sakatu «hasiera/etenaldia» botoia zikloaberrabiarazteko.Drainatze-hodiaren posizioa ere aztertu: konexioa ez da hermetikoa izango (ikus «UR ZIKINAK KANPORATU»). | |
| Drainatze-hodia ez dago ongi jarrita. Egiaztatu drainatzeko sisteman hodiaren bukaerak duen posizioa: konexioa ez da hermetikoa izango (ikus «UR ZIKINAK KANPORATU»). | |
| Danborra blokeatuta dago. Egiaztatu garbitzeko arroparen zati txiki bat (galtzerdia edo zapia, esaterako) upelaren eta danborraren bitartean gelditu ez dela. Upelaren aspira iristeko, zoaz «PONPAKO IRAGAZKIA GARBITU” atalera. | |
| Tapa ez da ongi ixten. Ziurtatu tapa itxi dela eta sakatu «hasiera/etenaldia» botoia zikloa berrabiarazteko.Kasu horretan, aldi berean hiru argik adierazten dute zikloa nola doan. |
- Teknikari bat beharrezkoa duten arazoak
Garbigailuak teknikari baten beharra hauteman dezake zenbait kasutan.
| Kasu honetan, aldi berean ñiztuko dira hiru argiak. |
Oharra:
Programa hautagailua «O» posizioan jarri eta entxufea 10 segundoz desentxufatu – Berriro entxufatu eta garbiketa-zikloa berrabiarazi.
Akatsak hor jarraitzen badu, deitu zure teknikariari eta esaiozu zein mezu agertu zaizun.

Garrantzitsua:
Garbiketa-ziklorik ez berrabiarazi danborra oraindik blokeatuta
badago, garbigailuaren inguruan ura badago edo erre usaina badago.
• ÍNDICE
Pàgina Pàgina