Urban-I33S - Sukalde EDESA - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan Urban-I33S EDESA PDF formatuan.
| Produktu mota | Sukalde autonomoa |
| Marka | Edesa |
| Modeloa | Urban-I33S |
| Plaka mota | 4 errekailu dituen gas-plaka |
| Labe mota | Labe elektrikoa |
| Labearen edukiera | 58 litro inguru |
| Neurriak (A x Z x S) | 85 cm x 60 cm x 60 cm |
| Pisua | 45 kg inguru |
| Energia iturria | Gasa (plaka) eta elektrizitatea (labea) |
| Elikadura | 230 V ~ 50 Hz (labea) |
| Labearen funtzioak | Konbentzionala, grilla, haizagailu-laguntza |
| Garbiketa | Esmaltezko barrualdea, atea kendu daiteke |
| Segurtasun-ezaugarriak | Plakako su-galtze segurtasun-gailua, haurren blokeoa |
| Kontrol mota | Plaka eta labearen botoiak |
| Kolorea | Altzairu herdoilgaitza / Zuria |
| Ordezko piezen erabilgarritasuna | Bai, zerbitzu-zentro baimenduen bidez |
| Konponketa-indizea | Eskariaren arabera eskuragarri |
| Erabiltzaile-eskuliburuaren hizkuntzak | Hizkuntza anitzak (CA, EN, ES, EU, PT, etab.) |
Maiz egiten diren galderak - Urban-I33S EDESA
Erabiltzaileen galderak honi buruz Urban-I33S EDESA
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukalde PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua Urban-I33S - EDESA eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. Urban-I33S markaren EDESA.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA Urban-I33S EDESA
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: plaka erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau.
Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

Identifi kazioa

Identifi katu zure plakaren modeloa. Horretarako, zure tresnaren “A”, “B”, “C”, “D” edo “E” aginte-panelekin foku kopurua eta kokapena eta ilustrazioetako konparatu behar dituzu.

Instalazioa

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak.
1.2 Altzarian ahokatzea. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakan datozen datuak (1.2.1), aireztatze aldeak (1.2.2) eta plaka ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.3). Itsatsi aparrezko juntura plakaren inguruan, erabateko estankotasuna lortzeko (1.2.4). Plakari buelta eman, eta sartu altzariaren hutsunean (1.2.5). Altzarira lotu horretarako dituzun lau loturekin (1.2.6). Egiaztatu aireak plakaren atzeko aldetik aurreko aldera pasatzerik baduela (1.2.7).
1.3 Sare elektrikorako konexioa. Plakarekin batera beti argindar-kablea egongo da. 5 hari dituena: a) berde horia, b) urdina, c) marroia, d) beltza, e) grisa (1.3.1, 1.3.2). 3 hari dituena: a) berde horia, b) urdina, c) marroia (1.3.3).
Gomendioa: Plaka, baimena duen instalatzaile batek instalatu beharko du, eta instalatzeko fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu beharko ditu. Beste marka bateko labea instalatzen bada, labeak plakatik isolatuta egon beharko du. Indukzio-plaka ez da ontzi-garbigailu, garbigailu, hozkailu edo izozkailuaren gainean instalatu behar. Ez erabili erauzgarriak ez diren gaiak; esaterako, silikona. Plakaren ertzetik alboko edo atzeko hormara arte gutxienez 40 mm egon behar dira.

Erabilera

Zure plaka berria lehen aldiz erabiltzen hasi aurretik, kontuan izan indukzioaren bitartez beroa ontzira zuzenean transmititzen dela. Hortaz, erabili beti azpi ferromagnetikoa duten ontziak.
2.1 Ontziak aukeratzea. Ondo aukeratu erabiliko duzun ontzia, oso garrantzitsua baita plakari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko eta janak ahalik eta onen prestatzeko. Printzipioz, imana erakartzen duen azpia duen edozein ontzik balio du indukzioarekin erabiltzeko (2.1.1). Sartu prestatu nahi duzun jakia ontzian. Ez jarri inoiz ontzia berotzen hutsik dagoela (2.1.2). Bitrozeramikazko foku bero-emaileetan, indukziorako diren ontziez aparte, buztinezkoak, kobrezkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak erabili daitezke. Aluminiozkoak, berriz, ez dira gomendatzen, plakaren beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako.
2.2 Fokua aukeratzea. Foku bat baino gehiago duzu ontziak gainean jartzeko
Aukeratu komeni zaizuna, erabiliko duzun ontziaren neurriak kontuan izanda. Ontziaren azpia oso txikia bada, potentzia adierazten duen argia keinuka hasiko da, eta fokua ez da piztuko, nahiz eta ontziaren materiala indukziorako egokia izan Egiaztatu erabiltzen duzun ontziaren azpia ez dela taulan adierazitako diametroa baino txikiagoa.
Fokuaren ∅ Ontziaren azpiaren gutxieneko ∅
| 16 cm 10 cm | |
| 18 cm 12 cm | |
| 21 cm 18 cm | |
| 28 cm 15 cm |
Gomendioa: ez arrastatu ontziak, plakaren beira marratu daiteke-eta.
Lanerako gainazalean ez jarri objektu metalikorik, labana, sardexka edo taparik, berotu daitezke-eta.
2.3 Fokua piztea. Sakatu erabili behar duzun eremuko ① eta "☐" keinuka hasiko da. Ez baduzu potentziaren bat aukeratzen,
sukaldatzeko eremua automatikoki itzaliko da.
Geratu. Sakatuta eduki erabil behar duzun eremuko ① tekla.
2.4 Aukeratu potentzia. Sakatu + tekla, potentziaren maila “↑” etik “P” -ra (gehieneko potentziara) hazteko eta — txikitzeko. Pizterakoan “P” potentziara igaro zaitezke zuzenean -teklari emanda.
"D" modeloa. Sakatu "3" tekla (2.4.1) eta "A" fokua aktibatuko duzu (2.4.2) Sakatu "4" tekla (2.4.1) eta "B" fokua aktibatuko duzu(2.4.3) + eta — erabilita, erregulatu potentzia.
Gehieneko eremua. Sakatu (2.4.4) eta "A" + "B" fokuak aktibatuko dituzu (2.4.5). Erregulatu potentzia "1eta" erabilita "3" fokuaren gainean (2.4.4).
DENBORA FUNTZIOAK
2.5 Aukeratu jana egiteko denbora
"A" panela duten modeloak. Aukeratu nahi duzun fokua eta indarra 1,2,3.....P. Sakatu ① eta tenporizatzeko gunea ikusten da Foku bat baino gehiago badabilitza, sakatu ② zenbait aldiz eta tenporizatzeko fokuaren kokapena aldatuz doa (2.5.1). Aukeratu tenporizatzeko fokua. Eta + erabilita, aukeratu denbora, gehienez 99 minutu (2.5.2). Denbora atzeraka joango da zerora iritsi arte eta fokua itzali egingo da, txistu batzuk ere joko ditu. Isiltzeko, sakatu edozein tekla.
OHARRA: Aldi bakoitzean foku bakarra tenporizatu daiteke.
Tenporizatzea ezeztatzeko, sakatu . ⓣ Tenporizatuta dagoen fokuak aukeratutako indarra eta "t" bat agertzen ditu txandaka.
"B" panela duten modeloak. Aukeratu nahi duzun fokua eta indarra 1,2,3.....12, celeris. Aukeratu denbora, gehienez 99 minutu, denboraren ikonoan 📊ede sakatuta (2.5.3). Jana egiteko denbora amaitutakoan, fokua automatikoki itzaliko da, txistu batzuk ere joko ditu. Isiltzeko, sakatu edozein tekla.
"C" agintea duten modeloak. Aukeratu nahi den fokua eta potentzia. Sakatu 📣 behin eta berriro eta aukeratu tenporizatu beharreko sukaldatzeko eremua. Sakatu + edo -sukaldatzeko denbora erregulatzeko, gehienez 99 minutu (2.5.4). Denbora atzeraka joango da zerora iritsi arte eta fokua itzali egingo da txistua jota. Isiltzeko sakatu
. Fokuak edonola tenporizatu daitezke. Falta den denbora ikustea. Tenporizatutako zenbait eremu badaude, sakatu dagokion fokuko ①.
“D” “E” aginteak dituzten modeloak.
Aukeratu nahi dituzun fokua eta potentzia. Sakatu behin eta berriro 📁 tekla eta tenporizatu beharreko fokuaren kokapena aldatuz doa (2.5.5). Aukeratu fokua eta + erabilita, aukeratu sukaldatzeko denbora, gehienez 99 minutu. Denbora atzeraka joango da zerora iritsi arte eta fokua itzali egingo da txistua jota. Isiltzeko sakatu 📁 edo 📍 Aldi bakoitzean foku bat baino ezin da tenporizatu.
FUNTZIO BEREZIAK
"B" panela duten modeloak
2.6 Zuzeneko atzipen funtzioa I, II Fokua piztuta dagoela, sakatu Iedo Ita 6 eta 10 indarrean sartuko zara, fabrikatzaileak aurrez zehaztutakoan (2.6.1). Aldatzeko, itzali fokua eta eduki sakatuta Iedo Imbait segundooz, bip moduko zarata bat entzun eta 6 edo 10 segundooz dir-dir egin arte. Aukeratu nahi duzun indarra, Iedo . sakatuta. Balidatu berriro ere Ido II Tekla sakatuta.
2.7 Celeris funtzioa . Gehieneko tenperaturara oso azkar iristen da, horri esker, oso erabilgarria da likidoak berotzeko edo irakiteko. Fokua piztuta, sakatu honakoa ikusiko duzu (217.1). Likidoa irakiten hasitakoan, aukeratu nahi duzun potentzia -sakatuta.
Ohar garrantzitsua: aktibatuta duzula, ondoko fokuan izan dezakezun potentziarik handiena 6 da.
2.8 Tempo funtzioa Sakatu eta dagokion fokuan azkenekoz indarra aldatu zenuenetik igarotako denboraren berri emango dizu. (2.8.1)
BESTE FUNTZIO BATZUK
"A" panela duten modeloak
2.9 Azkar berotzeko funtzioa, P puntua. P. : Denbora jakin batez indar handiagoa izan dezakezu. Horretarako, sakatu + tekla P tokira iritsi arte (2.9.1). Sakatu berriro + eta P kokapenean jarriko da, gehieneko indarrean (2.9.2). Sakatu - eta aukeratu nahi duzun indarra (2.9.3). Segundo batzuetara P agertuko da. (2.9.4). Dagokion
denbora amaitutakoan, aukeratutako indarrera itzultzen da.
"B" panela duten modeloak
2.10 Azkar berotzeko funtzioa, PC. Denbora jakin batez indar handiagoa izan dezakezu. Horretarako, sakatu + tekla 12 tokira iritsi arte (2.10.1). Sakatu berriro + eta PC kokapenean jarriko da, gehieneko indarrean (2.10.2). Sakatu — eta aukeratu nahi duzun indarra (2.10.3), gutxienez 6. Segundo batzuetara PC eta aukeratutako indarra agertuko dira txandaka. Dagokion denbora amaitutakoan, aukeratutako indarrera itzultzen da.
Gomendioak: Pedro indarra aukeratu ondoren, azken lanerako indarra aukeratzen ez baduzu, fokua itzali egingo da.
P. edo Pikusten dela indarraren panelean zerbait eginez gero, funtzioa ezeztatu egiten da.
2.11 Haurren segurtasuna. (A,B,C,E) modeloak: Plakak haurrentzako segurtasuna du eta mandoak blokeatzen ditu. Blokeatzeko, sakatu argia piztu arte (2.11.1). Desblokeatzeko gauza bera egin, argia itzali arte.
(D) modeloa. Blokeatzeko sakatu + eta - piztu arte (2.11.2). Desblokeatzeko gauza bera egin, itzali arte.
“C” “D” “E” modeloa. Blokeoa aktibatuta eta plaka funtzionatzen, potentzia eta blokeoko sinboloa Otxandaka ikusten dira.
Oharra: Kasu guztietan sukaldatzeko eremua geratu egin daiteke Ⓐ sakatuta, plaka blokeatuta egon arren.
Gomendioak: Ahal bada, alde ezberdinetako fokuak erabili kozinatzeko. Ez kolpatu kristala ontziekin. Erabili indukziorako aproposak diren ontziak. Erabili hondo sendoa eta laua duten ontziak.
Oharrak: Sentsoreen gainean objekturen bat uzten baduzu, plakak soinu bat egingo du eta itzali egingo da.
Plaka automatikoki itzaltzen da, segurtasun denbora bat igaro ondoren. Segurtasun denbora hori aukeratutako potentziaren araberakoa izango da (1 eta 10 ordu bitartekoa). "AS" edo "A" ikusten da.
Potentzia altuekin likidoak irakiten hasten badira, burrunba bat entzungo da fokuen frekuentzien akoplamenduarengatik. Normala da. Foku bero-emaileak dituzten modelo mistoetan, ez ukitu alde horiek, erre egin zaitezke-eta.
3
Mantentzea eta garbitzea

Indukzio-plaketan beira asko berotzen ez denez, erraz garbi daiteke. Halere, beira gainera erortzen dena eta zipriztinak lehenbailehen garbitu zapi umel batekin edo paper laminatuzko zapi batekin. Zikina ez bada erraz kentzen, erabili bitrozeramikarako produktu bereziak. Foku bero- emaileak dituzten modelo mistoetan, beira asko berotzen da; beraz, lehenbailehen garbitu eta ez utzi gainera eroritakoa lehortzen. Orban zaharrak garbitzeko erabili xaboi uraz bustitako esponja bat eta beirak garbitzeko errasketa berezi bat.
Ez erabili lurrunez garbitzeko inolako makinarik.
Garbiketa produktu urratzaileak edo metalezko espartzu gogorrak erabiltzen badituzu plakak garbitzeko, gainazala urratuta geldi daiteke eta beira hautsi.
Garbitu lehenbailehen azukre orbanak eta hondarrak, plakaren gainaldea honda dezakete-eta.
4
Arazoak konpontzea

Ez du funtzionatzen. Egiaztatu konektatuta dagoela eta begiratu etengailu diferentzialak.
Diferentzialek salto egiten dute. Egiaztatu konexioa.
Konektatzerakoan argi bat agertzen da. Normala da, mezua 30 segundo igaro ondoren desagertzen da.
Kozinatzen duzun lehenengo aldietan, plakari usaina dario. Berotu uraz betetako lapiko bat foku bakoitzean ordu erdi batez.
Plakak ez du funtzionatzen, eta mezu bat agertzen da. Deitu zerbitzu teknikora.
Ez du funtzionatzen, eta 07 agertzen da.. Haurrentzako segurtasuna desblokeatu (4.1.1.)
Ez du funtzionatzen, eta - edo F7 agertzen da eta soinu bat entzuten da. Sentsoreen gainean dauden objektuak garbitu edo kendu. (4.1.2).
- edo F7 agertzen da. Zirkuitu elektronikoak berotu egin dira (4.1.3)
Plaka martxan dagoela argiak keinuka ari dira. Erabiltzen ari zaren ontzia ez da egokia.
Potentzia baxuetan kozinatzen ari bazara, agian klik-klak entzungo duzu. Normala da, piztu eta itzali egiten da etengabe aukeraturako potentzia erregulatzeko.
Plaka itzali ostean, aireztapena ez da eteten. Normala da, zirkuitu elektronikoak hozteko da.
5
Segurtasuna

- Plakaren sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3mm-ko distantzia izan behar da.
- Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lurhargunera.
- Kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
- Indukzio-fokuek ontziak detektatzeko sistema bat dute. Bakarrik ontzia gainean badute berotuko dute.
- Fokua erabili ondoren dagokion aginteaz itzali. Ez zaitez fi datu ontziak detektatzeko gailuaz
- Beirazko gainazala pitzatu edo hausten bada, deskonektatu plaka saretik berehala, gerta daitezkeen txoke elektrikoak ekiditeko. Ez erabili plaka, beira aldatu arte. (5.1.1)
- Haur txikiak plakatik urrun mantendu eta erabili blokeo sistema aginteekin jolas ez daitezen.
- Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.
- Plaka baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
- Bero hondarra. Plaka denbora luzez erabili ondoren, kozinatzeko aldea agian bero egongo
da eta H ikusiko da. Ez ukitu alde horiek.
- Babesa, janariak gainezka egiten duenerako: Janariak gainezka egiten duelako eta objektuak gainean jarri direlako sentsoreak estalita badaude, pantailan ikusiko dugu, txistu bat entzungo dugu eta plaka gelditu egingo da. Garbitu plaka edo kendu objektua, eta plaka berriro abian jarri (5.1.2, 5.1.3).
- Deskonexio automatikoa: Fokua itzaltzea ahazten bazaizu, automatikoki itzaliko da, denbora bat pasa ondoren (1-10 ordu, aukeratutako potentziaren arabera).
Garrantzitsua. Bihotz-estimulagailuak eta inplante aktiboak dituzten erabiltzaileentzat: plakak asaldu elektromagnetikoei buruz indarrean dauden arauak betetzen ditu (2004/108/CE zuzentaraua). Martxan dagoenean ez die gainontzeko aparatu elektrikoei eragiten, azken hauek aipatutako araua betetzen badute. Indukziozko plakak eremu magnetikoak sortzen ditu bere inguru hurbilenean. Plaka baten eta bihotz-estimulagailu baten artean interferentziarik egon ez dadin, estimulagailuak dagokion araudiaren arabera diseinatuta egon beharko du. Estimulagailuaren gainean edo bestelako bateragarritasunaren gainean zerbait jakin nahi izanez gero, fabrikatzaileari edo zure medikuari galde diezaiokezu.

Ingurumena

Plaka ingurumena babesteko diseinatu da. Ingurumena zaintzen du. Erabili beti janari bakoitzari dagokion potentzia. Bukatzerakoan, foku bero-emaileak dituzten modeloetan jana prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu ontzia, horrela bertan metatutako beroa erabil dezakezu eta energia aurreztu. Ahal duzun guztietan, erabili tapa temperatura mantentzeko, lurrunaren bidez beroa galtzen baita.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Utzi zure plaka hondakin bilketarako centro berezi batean.
Etxetresna elektrikoak birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi zenuen saltokiarekin.