Rapid Exppress - Sukalde FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan Rapid Exppress FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz Rapid Exppress FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukalde PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua Rapid Exppress - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. Rapid Exppress markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA Rapid Exppress FAGOR
- Lapikoaren gorputza
- Lapikoaren estalkia
- Beheko heldulekua
- Goiko heldulekua
- Atzeko heldulekua
-
Funtzionamendu balbula
-
Sakagailua
- Ixteko juntura
- Segurtasun balbula
- Plaka termiko hedatzailea
- Presio mailaren adierazlea
» Irakurri argibide guztiak.
» Arreta berezia izan presio lapikoa haurrengandik hurbil erabiltzen baldin bada.
» Ez sartu presio lapikoa labe bero batean.
» Arreta handiz mugitu presio lapikoa. Ez ukitu bero dauden azalerak. Kirtenak eta botoiak erabili. Beharrezkoa baldin bada erabili eskularruak.
» Ez erabili presio lapikoa berezko zeregina ez den beste ezertarako. Ez zabaldu sekula indarrez presio lapikoa. Ziurtatu barne presioa erabat jaitsi dela.
» Haragi azaldunak egosi ondoren (idi mihia, adibidez), presiopean puztu daitezkeenez, azalak eman egin duenaren itxura badauka, ez ziztatu haragia, erre egin zaitezke eta.
» Elikagai oretsuei dagokienez, zertxobait mugitu egin behar da presio lapikoa estalkia zabaldu aurretik, elikagaiek kanpora zipriztin egin ez dezaten.
» Ez erabili presio lapikoa olioarekin presioan frijitzeko.
» Ez sartu eskua segurtasun sistemetan, erabilera gidaliburuan zehazten diren argibideetatik kanpo.
» Soilik dagokion modeloaren pieza originalak erabili.
» Ez erabili detergente urratzailerik.
» Bero iturri egokia erabili, aparailuaren hondoaren berdina edo txikiagoa. Gainberoketak altzairua belztu edo urre zein urdin koloreko orbanak sor ditzake, garbituz gero kentzen direnak.
» Ez erabili presio lapikoa ur gabe, lapikoa kaltetu ez dadin.
» Aparatu honek presiopean sukaldatzen du. Presio lapikoaren erabilera okerrak erredurak eragin ditzake. Lapikoa sutan jarri aurretik ziurtatu ondo estalita dagoela. Ikusi erabilera argibideak.
» Ez bete lapikoa bere edukieraren 2/3 baino gehiago. Egosketan zabaltzen diren elikagaiak egosten direnean, arroza eta ortuariak adibidez, ez bete unitatea bere gaitasunaren erdia baino gehiago
» Erabili aurretik egiaztatu balbulak traba gabe, zabalik daudela. Ikusi erabilera argibideak.
» Gorde argibide hauek.

III ERABILTZEKO MODUA
- LAPIKOA IREKITZEA: mugitu sakagailua atzera eta jiratu estalkia eskubira (1. irudia).
- lapikoa elikagaiz BETETZEA:
» Ez bete lapikoa bere edukieraren 2/3 baino gehiago.
» Gutxienez 200 ml. ur sartu beti.
Egiaztatu tximinia eta segurtasun balbula zabalik daudela, trabarik gabe (8 eta 9. irudiak).
- ESTALKIAREN ITXITURA. Estalkia irudian jartzen duen bezala jarri eta jiratu ezkerrera (2.1 irudian itxitura automatikoa, 2.2 irudian eskuzko itxitura).
4. PRESIO MAILAREN AUKERAKETA.
4.1 Garbitzeko eragiketetan, balbula ateratzeko eta muntatzeko posizioa (3.1 irudia).
Posizio horretara pasatu baino lehen, segurtatu lapiko barruan ez dagoela presiorik, adibidez, estalki balbula deskonpresio posizioan mantenduz; ikus III. 4.2. atala.
4.2 Egosketa bukatu ondoren lapiko barruko presio guztia kanporatzeko posizioa, Presioa = 0bar (3.2 irudia).
4.3 Presio maila ertaina. Egosketa denborak 2. posizioan baino zertxobait luzeagoak dira. Zopa, arrain, postreak eta abar egosteko erabili. Presioa = 0.55bar (3.3 irudia).
4.4 Presio maila altua. Egosketa denborak zertxobait laburragoak dira. Haragi, ortuari, pasta eta abar egosteko erabili. Presioa = 1.05bar (3.4 irudia) (3.5 irudia).
HAUTATZAILEAREN POSIZIOA PRESIOA / bar
| 0 | |
| 1 | 0'55 |
| 2/P/∅ | 1'05 |
Informazio gehiagorako ikusi III.5 puntuko taula.
5. PRESIOPEKO FUNTZIONAMENDUA.
» Presio lapikoa bere azpialdearen azalerako etxeko bero foku baten jarri, potentzia maximoan.
» Presio adierazlea agertzen denean, horrek esan nahi du lapiko barruan presioa dagoela (4. irudia)
» Funtzionamendu-balbulatik etengabe lurruna ateratzen denean (5. irudia) bero-fokoko indarra murriztu presioa mantentzeko potentziaraino, lurrun asko ez dadila irten.
» Momentu horretan hasten da egoste denbora:
| ELIKAGAIAK | Uraren kantitatea | Egoste minutuak | Hautatzailearen posizioa |
| ZOPAK: | |||
| Arroz-zopa | Nahierara | 4-6 | |
| Baratxuri-zopa | Nahierara | 1-2 | |
| Zopa juliana erara Nahierara 3-5 2 | |||
| Barazki-zopa | Nahierara | 4-5 | |
| Arrain-zopa | Nahierara | 3-4 | |
| Fideo-zopa Nahierara 3-5 1 | |||
| PASTAK: | |||
| Arroza oilaskoarekin | 2 kikara arroz | ||
| kikara bakoitzeko | 6-7 | 2 | |
| Valentziako paella | 2 kikara arroz | ||
| kikara bakoitzeko | 6-8 | 2 | |
| Espagetiak | Estali | 4-5 | |
| Makarroi gainerreak | Estali | 5-6 2 | |
| BARAZKIAK: | |||
| Zerba | Estali | 6-7 | 2 |
| Orburu salteatuak | Estali | 5-6 2 | |
| Porruak | Estali | 3-5 2 | |
| Azenarioak | Estali | 5-6 | 2 |
| Aza | 2 kikara | 4-5 | 2 |
| Azalorea | 2 kikara 4-6 2 | ||
| Ziazerbak | Estali | 4 | |
| Babak | Estali | 3-4 2 | |
| ORTUARIAK: | |||
| Txitxirioak | Estali | 20 | 2 |
| Dilistak | Estali | 15 | 2 |
| PATATAK: | |||
| Patatak saltsa berdean | Litro bat kilo | ||
| bakoitzeko | 5-7 | 2 | |
| Patatak errioxar erara | 3/4 litro kilo | ||
| bakoitzeko | 5-7 | 2 | |
| ARRAINAK: | |||
| Txipiroiak | 2 kikara 10 | 2 | |
| Olagarroa | Estali | 30 | 2 |
| Amuarraina | 1 kikara 30 | 1 | |
| Muskuiluak lurrunetan | 1/2 l. | 20 | 1 |
| HARAGIAK: | |||
| Haragi bolak | 2 kikara 10-12 | 2 | |
| Biribilkia | Estali | 20-22 | 2 |
| Idi azpizuna | 1 kikara 1,5 kg-rako | 15-17 | 2 |
| Tripakiak | Estali | 25-35 | 2 |
| Bildotsa | 1/2 l 1 kg-rako | 10-12 | 2 |
| Untxia | 1/2 l. | 10-12 | 2 |
| Galeperrak saltsan | 1 kikara 5-10 | 2 | |
| Pollo al Jerez | 1 kikara 8-9 2 | ||
| Oiloa | Estali | 15-20 | 2 |
| POSTREAK: | |||
| Arrozesnea | 2 esne kikara, | ||
| 1 arroza | 6 | 1 | |
| Konpota | 2 kikara 7-8 1 | ||
| Flana | 1/2 l. leche | 4-5 1 | |
Adierazi ditugun denborak orientazio moduan hartu behar dira, nork bere gustu, prestatzeko era, erabilitako osagarri mota eta abarren arabera moldatu behar ditu.
» Egosi aurretik hobe da dilista, txitxirio, indaba eta abar uretan jartzea.
» Ez da beharrezkoa izoztutako ortuariak eta arrain txikiak desizoztea. Arrain handi eta haragi izoztuarentzako egoste denbora zerxbobait luzatu.
» Apardun zopak (ilar zopa, eta abar) estalkirik gabe prestatu behar dira lehenengoz, eta estalkia itxi baino lehen bitsaderarekin iragazi.
» Ez dago zertan kontuan izan lurruna gutxitzea, oso lurrun gutxi aterako baita kanpora.
» Haragia ondo xigortu, ohi baino zertxobait gehiago, lurrunarekin kolore apur bat galduko du eta. Egoste denborak haragiaren lodiera eta kalitatearen araberakoak dira.
» Ondo garbitu arraina, zipriztindu limoi zuku apur batekin eta bota gatza justu egosi ondoren.
- DESKONPRESIOA. Presio lapikoa deskonprimitzeko hainbat era daude.
6.1 Deskonprimitze arina. Jarri lapikoa ke kanpaiaren azpian edo atera kanpora. Ondoren, aldatu posizioz balbula. (3.2 irudia).
6.2 Hozte bidezko deskonprimitze arina.
Isuri ur hotz zorrotada bat estalkiaren hertz batean lurrunak irtetzeari uzten dion arte. Ez sartu sekula ere lapikoa uretan, oso arriskutsua da.
6.3 Deskonprimitze naturala.
Janaria prestatu den posizio berean hozten uzten baduzu, kontuan izan denbora hori egoste denborak kalkulatzeko orduan.
7. LAPIKOA ZABALTZEA.
Behin presio adierazlea bere lekutik aterata ez dagoenean, sakatzailea zabaltzeko posiziora eraman, mugitu estalkia- ren heldulekua eskuinera, lapikoaren gorputzeko heldule- kua ezkerreko eskuarekin eutsiz (6. irudia).

IV MANTENTZEA
- Ez erabili eltzea elikagaiak biltegiratzeko, ez janariak prestatu aurretik ez ondoren. Ur beroarekin eta garbigarri ez-urratzailearekin garbitu eltzea janariak prestatu ondoren. Ez da itsatsitako janari hondarrik geratu behar, eltzean korrosio puntu txikiak eragin baititzakete. Pasa uretan eta lehortu.
- Arreta berezia jarri taparen barruko aldean.
- Ez garbitu eltzearen tapa ontzi-garbigailuan. Gorputza eta osagarriak (beirazko tapa, saskia, etab.) garbitu daitezke, baina zikloa amaitu orduko lehortu behar dira.
- Litekeena da janariak prestatzean orban urdinxkak
agertzea altzairu herdoilgaitzean. Horiek kentzeko, ur epela eta ozpina erabili behar da eta trapu goxo batekin garbitu. Karearen orban zuriak ere horrela kentzen dira.
- Elikagaiak prestatzean, gatza amaieran botatzea gomendatzen da, altzairu herdoilgaitzean eragin txikiagoa izateko.
Ez erabili metalezko esponja edo bestelako produktu urratzailerik, herdoilgaitza urratu dezakete eta.
- Erabilera bakoitzaren ondoren eskuz garbitu ixteko juntadura.
- Erabilera bakoitzaren aurretik ziurtatu funtzionamendu balbularen zuloa garbi dagoela (7 eta 8. irudiak).
- Segurtasun balbula. Erabilera bakoitzaren aurretik sakatu esfera boligrafo batez, butxatuta ez dagoela ziurtatzeko (9. irudia).
- Ixteko juntadura. Erabileraren arabera, 1 edo 2 urteren ondoren aldatzea aholkatzen da.
GARRANTZITSUA: ez egin aldaketarik piezetan, eta ez muntatu adierazi ez den beste era batera. ORDEZKO ORIGINALAK ERABILI BETI.

V DIAGNOSTIKOA
- Funtzionamendu balbula blokeatuta baldin badago, itzali sua, ireki lapikoa eta garbitu funtzionamendu balbula III.3 puntuari kasu eginda.
- Lapikoak ez du presiorik hartzen:
2.1 Lapikoa ez dago ondo itxita. Itxi berriro klak entzun arte. Ikus II.3 puntua.
2.2 Hautatu gabeko presioa. Hautatu 1 edo 2/P/posizioa. Ikus II. 4.3 eta II. 4.4 puntuak.

INGURUMENA
APARAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA
Aparailuaren erabilera bukatzen denean, hori ezin da gainerako etxeko hondakinekin batera kendu. Balio gehigarririk gabe, herri mailako administrazioek bereizita dituzten bilgune zehatzetan edo zerbitzu hori eman dezaketen banatzaileei entregatu behar zaie. Etxetresna elektriko bat bereizi kentzeak, ingurunean eta osasunean sor ditzakeen kalteak ekiditea suposatzen du, hori osatzen duten materialen tratamendu egokia bermatu zein birziklapena ere ahalbidetzen du eta, horrenbestez, energia eta baliabideak nabarmen aurreztea lortzen da.