ERABILTZAILE-ESKULIBURUA CA-90CI FAGOR
- LED pantaila
- Sareta
- Oinarria
- Urrutiko agintea
- Pizteko/Itzaltzeko botoia
- Abiadura doitzeko botoia
- Aireztapen mota doitzeko botoia
- Oszilazio botoia
- Tenporizadorearen botoia
- IOI botoia
a. Modu normala
b. Modu naturala
c. Gaua modua
d. Oszilazioaren adierazlea
e. IOI adierazlea
f. Gelako tenperatura
g. Tenporizadorea
h. Abiadura
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.
3. SEGURTASUN OHARRAK
- Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
- Segurtatu etxeko sarearen tentsioa eta hartunearen potentzia bat datozela tresnarako adierazi direnarekin.
- Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, ordeztu hartune egoki batez, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
- Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik bermatuko da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz
indarrean dauden arauek aurreikusten duten moduan. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako langileengana.
- Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea.
Horiek nahitaez erabili behar badira, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauekin bat datozen moldagailuak eta luzapenak, eta jarri arreta moldagailuan adierazitako gehienezko potentzia ez gainditzeko.
- Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Enbalajearen elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak direlako.
- Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
- Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustirik edo heze badituzu.
- Eduki aparatua ur eta beste likido batzuetatik urrun, deskarga elektrikoa ekiditeko. Ez entxufatu produktua azalera heze baten gainean badago.
- Aparatua gainazal lehor, sendo eta egonkor baten gainean jarri.
- Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
- Ez abandonatu aparatua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako.
- Larakoa desentxufatzeko ez egin tira kableari inoiz.
- Desentxufatu aparatua garbitzeko edo mantentzeko edozein lan egin baino lehenago.
- Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, edo ez baduzu erabili behar, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
- Aparatuaren kablea hondatzen bada, jo baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzura, hori ordezteko.
- Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
- Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil (gas sukaldeko plakak edo elektrikoak, labeak, etab.).
- Unitatea garbitzeko ez erabili detergente edo zapi urratzailerik.
- Ez ukitu gainazal beroak.
Erabili kirtenak edo heldulekuak.
- Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea.
- Ez estali kablea, esaterako, alfonbratxoekin edo antzekoekin. Jarri kablea pasatzeko lekutik urrun eta inork estropezu ez egiteko moduan.
- Airea sartzeko eta ateratzeko saretak ez direla blokeatuko bermatzeko, utzi gutxienez hormatik 20 cm-ko distantziara.
- Ez jarri haizagailua errezel edo antzekoen azpian.
- Ez sartu objekturik saretan.
- Ez utzi aparatua bero iturrietatik gertu edo gainazal beroen gainean.
- Ez zuzendu aire fluxua zuzenean ume txiki edo gaixorik dagoen pertsona batengana.
- Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
- Haurrak zaindu egin behar dira, gailuarekin ez direla jolasten segurtatzeko.
- Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.
4. MUNTAKETA
Sartu oinarriko bi piezak (3) 2. irudian adierazten den bezala. Pasatu kablea oinarriaren erdiko zuloan zehar. Lerratu oinarriko torlojuetarako zuloak eta haizagailukoak, eta ondoren sartu torlojuak eta lotu bihurkin batez. (3. Irud.) Jarri kablea oinarriko artekan (4. irudia).
5. FUNTZIONAMENDUA
Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri azalera egonkor eta lau baten gainean. Haizagailua kontrol paneleko botoietatik zein urrutiko agintetik kontrola daiteke, biek funtzio berak dituztelako.

Piztea eta itzaltzea: Sakatu pizteko eta itzaltzeko botoiari (5) kontrol panelean edo urrutiko agintean, gailua martxan jartzeko. Sakatu berriro botoi horri itzali egin nahi baduzu.

Abiadura aukeratzea: Sakatu abiadura doitzeko botoiari (6) airearen emaria aukeratzeko.
Haizagailua pizten duzunean ezarritako abiadura "txikia" izango da. Sakatu behin abiadura egokitzeko botoiari eta abiadura "ertaina" izango duzu; bi aldiz abiadura "handia" izateko; eta hiru aldiz, berriro abiadura "txiki"ra bueltatzeko.
Aukeratu den abiaduraren arabera,
abiadura adierazten duen argia piztuko da.

Aireztapen modua:
Haizagailua pizten denean modu “normala” ezarriko da (a).
Haizagailuak etengabe funtzionatuko du aukeratutako abiaduran. 📋 botoiari behin sakatuko diogu modu “naturala” ezartzeko (b), eta bi aldiz sakatzen badiogu "gaua" modua ezarriko da (c). Modu “normal” era bueltatu nahi baduzu, sakatu hirugarrenez aireztapen modua doitzeko botoiari (7).
Aireztapen modu bakoitzarekin dagokion argia piztuko da.

Oszilazioa: Sakatu oszilazioaren botoiari (8) haizagailua ezker-eskuin mugi dadin eta espazio handienak modu eraginkorragoan hoztu ahal izateko. Oszilazioa gelditu nahi baduzu, sakatu botoi horri bigarren aldiz.

Tenporizadorea: Haizagailu honek 1-12 ordu tarteko tenporizadorea dauka (g). Haizagailua funtzionamenduan egoteko programatutako denbora igaro ondoren automatikoki itzal dadin programa dezakezu.
Sakatu tenporizadorearen botoiari (9) denbora programatzeko. Denboraren botoiari sakatzen diozun bakoitzean ordubete gehituko da. Nahi duzun denborara heldutakoan utzi botoia sakatzeari eta tenporizadorea programatu egingo da. Tenporizadorea indargabetzeko, sakatu botoiari 0:00 markatu arte.

Ioien sorgailua: Sakatu ioi funtzioa aktibatzeko botoiari (10) urrutiko agintean. Funtzio hori kontrol paneletik ere aktiba daiteke. Horrela egiteko, eduki sakatuta 3 segundotan aireztapen modua doitzeko botoia (7). Haizagailuak ioi negatiboak igorriko ditu airea arazteko eta garbitzeko.
loien adierazlea LEC pantailan (1) agertuko da.
Sakatu berriro funtzioa desaktibatzeko botoiari (10). Funtzioa kontrol paneletik desaktibatzeko, eduki sakatuta 3 segundotan aireztapen modua doitzeko botoia (7).
6. GARBITZEA
Gailua mantentzeko edo garbitzeko
edozein lan egin aurretik, jarri kontrol
guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua
entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea
garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi
bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean
motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua
uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili
disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo bestelako edozein produktu kimikorik.
7. URRUTIKO AGINTEA
Sartu pilak:
- Kendu pilak estaltzen dituen tapa. (5. irudia)
- Sartu pilak kontuan izanda beraien polaritatea.
- Ez nahastu bateria zaharrak berriekin.
• Jarri berriro tapa bere tokian.
Urrutiko agintearen botoiek haizagailuaren goiko aldean dagoen kontrol paneleko botoiek bezala funtzionatuko dute. Urrutiko agintea haizagailutik 6 metrotara ere erabil daiteke.

Gailuaren bizitza erabilgarriaren amaieran, ez da etxeko hondakin orokorrekin batera bota behar.
Tokiko administrazioek
edo zerbitzua eskaintzen
duten banatzaileek bereizitako bilketa gune berezietara eraman daitezke, inolako kosturik gabe.
Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita eta behar bezala deuseztatzeak esan nahi du ingurumenerako eta osasunerako ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta horiek osatzen dituzten materialak tratatzea eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz, energia eta baliabideak aurreztu daitezke. Gaikako bilketan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuan bertan, deuseztatzeko zakarrontzi tradizionalak ez erabiltzeko ohartarazpenaren marka agertzen da.
Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan tokiko agintariekin edo produktua saldu dizun dendarekin.