CA-80 - Haizagailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan CA-80 FAGOR PDF formatuan.
| Produktu mota | Zutikako haizagailua |
| Marka | Fagor |
| Eredua | CA-80 |
| Palen diametroa | 40 cm |
| Altuera erregulagarria | Bai, 100etik 130 cm-ra |
| Materiala | ABS plastikoa |
| Kolorea | Zuria |
| Elikadura | 220-240 V, 50 Hz |
| Potentzia | 60 W |
| Abiadurak | 3 (baxua, ertaina, sendoa) |
| Osilazioa | Bai, horizontala |
| Tenporizadorea | Ez |
| Urrutiko agintea | Ez |
| Soinu maila | 50 dB |
| Aire-emaria | 2000 m³/h |
| Pisu garbia | 4,5 kg |
| Neurriak (LxZxG) | 45 x 45 x 130 cm |
| Elikadura kablea | 1,5 m |
| Babes-sareta | Bai, garbitzeko kendu daiteke |
| Segurtasuna | Gehiegi berotzearen aurkako babesa |
| Mantentze-lanak | Garbitu palak zapi heze batekin |
| Ordezko piezak | Palak, sareta, motorra eskuragarri |
| Konpontzeko aukera | Konpontzeko indizea 7,5/10 |
| Bermea | 2 urte |
Maiz egiten diren galderak - CA-80 FAGOR
Erabiltzaileen galderak honi buruz CA-80 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Haizagailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua CA-80 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. CA-80 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA CA-80 FAGOR
Ikusi ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.
3. SAFETY PRECAUTIONS
- Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
- Segurtatu etxeko sarearen tentsioa eta hartunearen potentzia bat datozela tresnarako adierazi direnarekin.
- Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, ordeztu hartune egoki batez, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
- Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik bermatuko da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz indarrean dauden arauek aurreikusten duten moduan. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako langileengana.
- Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea.
Horiek nahitaez erabili behar badira, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauekin bat datozen moldagailuak eta luzapenak, eta jarri arreta moldagailuan adierazitako gehienezko potentzia ez gainditzeko. Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela;
zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Enbalajearen elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak direlako.
- Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
- Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
- Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustirik edo heze badituzu.
- Eduki aparatua ur eta beste likido batzuetatik urrun, deskarga elektrikoa ekiditeko. Ez entxufatu produktua azalera heze baten gainean badago.
- Aparatua gainazal lehor, sendo eta egonkor baten gainean jarri.
- Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
- Ez abandonatu aparatua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako.
- Larakoa desentxufatzeko ez egin tira kableari inoiz.
- Desentxufatu aparatua garbitzeko edo mantentzeko edozein lan egin baino lehenago.
- Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, edo ez baduzu erabili behar, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
- Aparatuaren kablea hondatzen bada, jo baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzura, hori ordezteko.
- Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
- Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil (gas sukaldeko plakak edo elektrikoak, labeak, etab.).
- Unitatea garbitzeko ez erabili detergente edo zapi urratzailerik.
-
Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak.
-
Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea.
- Ez estali kablea, esaterako, alfonbratxoekin edo antzekoekin. Jarri kablea paseko lekutik urrun eta estropezurik ez egiteko moduan.
- Airea sartzeko eta ateratzeko saretak ez direla blokeatuko bermatzeko, utzi gutxienez hormatik 20 cm-ko distantziara.
- Ez jarri haizagailua errezel edo antzekoen azpian.
- Ez sartu objekturik saretan.
- Ez utzi aparatua bero iturrietatik gertu edo gainazal beroen gainean.
- Ez zuzendu aire fluxua zuzenean ume txiki edo gaixorik dagoen pertsona batengana.
- Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
- Haurrak zaindu egin behar dira, gailuarekin ez direla jolasten segurtatzeko.
4. MUNTAKETA
A. Sartu oinarriko zutabearen bi piezak (4) 2. irudian adierazten den bezala. Pasatu kablea erdiko zuloan zehar eta lerratu oinarriko zutabeko torlojuetarako zuloak (4) eta haizagailukoak; ondoren, sartu torlojuak eta lotu bihurkin batez.
(3. irudia)
B. Sartu oinarriko bi piezak (5) 4. irudian adierazten den bezala. Pasatu kablea oinarriaren erdiko zuloan zehar. Lerratu oinarriko torlojuetarako zuloak eta haizagailukoak, eta ondoren sartu torlojuak eta lotu bihurkin batez.
(5. irudia)
C. Jarri kablea oinarriko artekan (6. irudia).
5. FUNTZIONAMENDUA
Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri azalera egonkor eta lau baten gainean. Jarri tenporizadorea (2) itzaliaren posizioan "0" eta entxufatu gailua.
- Piztu aparatua tenporizadorea (2) pizteko posiziora biratuz "I".
- Hautatu nahi duzun abiadura abiadura doitzeko hautagailua (1) erlojuaren norabidean biratuz. Haizagailuak kulunka egitea nahi baduzu, biratu hautagailua erlojuaren kontrako norabidean.
“0” = itzalita
“1” = abiadura txikia
“2”= abiadura ertaina
“3”= abiadura handia
- Funtzionatzeko denbora jakin bat hautatu nahi baduzu, egokitu nahi duzun denbora tenporizadorearen (2) agintea erlojuko orratzen norabidean nahi duzun denborara arte biratuz, 0 eta 120 minutuko tartean (2 ordu). Hautatutako denbora igarotzen denean, haizagailua automatikoki itzaliko da.
- Haizagailua deskonektatzeko, jarri kontrol guztiak Itzali posizioan (abiadura eta tenporizadorea) eta atera tresna entxufetik.
6. GARBITZEA
Gailua mantentzeko edo garbitzeko edozein lan egin aurretik, jarri kontrol guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo bestelako edozein produktu kimikorik.
7. GAILU ELEKTRIKOEN ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA

Gailuaren bizitza erabilgarriaren amaieran, ez da etxeko hondakin orokorrekin batera bota behar.
Tokiko administrazioek edo zerbitzua eskaintzen
duten banatzaileek bereizitako bilketa gune berezietara eraman daitezke, inolako kosturik gabe.
Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita eta behar bezala deuseztatzeak esan nahi du ingurumenerako eta osasunerako ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta horiek osatzen dituzten materialak tratatzea eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz, energia eta baliabideak aurreztu daitezke.