VTR-12 - Haizagailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan VTR-12 FAGOR PDF formatuan.
| Produktu mota | Zutikako haizagailua |
| Marka | Fagor |
| Modeloa | VTR-12 |
| Neurriak (Al x Z x S) | 130 x 40 x 40 cm |
| Pisua | 5 kg |
| Elikadura | 220-240 V ~ 50 Hz |
| Potentzia | 60 W |
| Abiadurak | 3 (baxua, ertaina, handia) |
| Osilazioa | Bai, 90°-ko angelua |
| Makurdura | Eskuz doi daiteke |
| Helizearen diametroa | 40 cm |
| Sarearen materiala | Metala |
| Oinaren materiala | Plastikoa |
| Soinu maila | 55 dB |
| Mantentzea | Garbitu sarea zapi leun eta lehor batekin |
| Segurtasuna | Babes-sarea, iraultzean automatikoki gelditzea |
| Konponkortasun indizea | 6.5/10 |
| Bermea | 2 urte |
| Sartutako osagarriak | Erabilera-oharra |
| Erabilera | Barrualdea |
Maiz egiten diren galderak - VTR-12 FAGOR
Erabiltzaileen galderak honi buruz VTR-12 FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Haizagailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua VTR-12 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. VTR-12 markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA VTR-12 FAGOR
Gailu hauek bat datoz Bateragarritasun Elektromagnetikoaren gaineko 89/336/CEE zuzentarau europarrak ezartzen dituen jarraibideekin.
Interferentziak deuseztatzea: Gailu hau desparasitatuta dago, interferentziak deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa: Gailu honek CEM direktibak betetzen ditu (bateragarritasun elektromagnetikoa).
2. SEGURTASUNEKO OHAR GARRANTZITSUAK
- Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
- Gailua erabili baino lehen, egiaztatu etxeko sarearen tentsioa eta gailuan adierazten dena bat datazela.
- Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Gailu hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Ez erabili aire zabalean.
- Gailua matxuratu bada edo oker badabil, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
- Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu behar. Hondatuta badago edo ordeztu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera.
- Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
- Gailu hau ezin da bainugelan edo dutxa barruan erabili, ez eta hezetasuna dagoen lekuetan ere. Ez erabili 40 °C baino gehiago dagoen guneetan.
- Ez erabili gailua kablea edo entxufea hondatuta badaude.
- Ez tiratu kabletik larakoa entxufetik ateratzeko.
- Gailua entxufatu aurretik sakatu "0" botoiari geldi posizioan dagoela ziurtatzeko.
- Atera gailua entxufetik erabiltzen ari ez bazara, edo mantentze lanen bat egin edo garbitu behar baduzu, edo ,lekuz aldatu behar baduzu.
- Eduki gailua haurrengandik edo ezgaituengandik urrun.
- Ez sartu ezer babes saretatik.
- Ez utzi haizagailua bero ematen duten gauzen ondoan edo gainazal beroen gainean.
• EZ SARTU GAILUA URETAN. - Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
- Haurrak zaindu egin behar dira gailuarekin jolasten ez direla segurtatzeko.
3. MUNTAKETARAKO JARRAIBIDEAK
Muntatzen hasi aurretik, atera haizagailuaren zatiak enbalajetik eta egiaztatu elikazte kablea osorik dagoela eta aparatuak ez duela kalterik izan garraiatu duten bitartean Ez jarri martxan gailua kaltetuta badago.
1A. OINARRIAREN MUNTAKETA
1A1.- MODELOAK: VTR-10 / VTR-10M / VTR-12 / VTR-12M / VTR-16 / VTR-16M
- Pasatu kablea oinarriaren zulotik.
- Muntatu motor euskarria oinarrian irudian agertzen den moduan.
1A2.- MODELOA: VTR-16P
- Askatu ardatzean datorren azkoina,
- Muntatu ardatza oinarriaren euskarrian eta lotu azkoinaren bitartez.
- Askatu pixka bat torlojua eta tiratu barruko ardatzetik gorantz nahi duzun altueraraino, eta estutu berriro torlojua. Jarri motor euskarria oinarrian eta lotu estutzeko torlojuarekin.
1A3.- MODELOA: VTR-15P
- Lotu ardatzean datorren azkoina, muntatu hankak irudian agertzen den moduan.
- Jarri ardatza, kontuan izanda zuloek bat etorri behar dutela torlojuak muntatu ahal izateko; ondoren, estutu torlojuak. Sartu apaingarria eta azkoina, esandako ordenan.
- Tiratu ardatzetik gorantz nahi duzun altueraraino eta estutu azkoina. Jarri motor euskarria oinarrian eta lotu estutzeko torlojuarekin.
1B. HAIZAGAILUAREN MUNTAKETA
1B1.- MODELOAK: VTR-10 / VTR-10M / VTR-12 / VTR-12M / VTR-16 / VTR-16M / VTR-16P
- Askatu motorraren ardatzean harilkatuta datozen azkoinak (ordulariaren beste aldera), bai eta motorraren karkasakoak ere (ordulariaren norantzan).
- Muntatu atzeko babes sareta motorraren karkasaren gainean eta lotu finkatzeko azkoinarekin.
- Sartu besoak motorraren ardatzaren gainean, besoak lotzeko azkoinarekin finkatuta.
Mugitu eskuz besoak, egiaztatzeko ez dutela ezer jotzen, Besoek ondo jiratu behar dute; bestela, 2. puntutik aurrerako urratsak egin. - Muntatu aurreko babes sareta eta sakatu pixka bat plastikozko uztaian sartuta gelditu arte.
- Itxi segurtasuneko klipa torlojua harilkatuta.
1B2.- MODELOA: VTR-15P
- Askatu motorraren karkasan harilkatuta dagoen azkoina.
- Muntatu apaintzeko den eraztuna motorraren euskarriaren gainean; ondoren, muntatu atzeko babes sareta. motor euskarriaren gainean, eta finkatu azkoinarekin.3.- Sartu besoak motorraren ardatzaren gainean, besoak lotzeko azkoinarekin finkatuta.
- Mugitu eskuz besoak, egiaztatzeko ez dutela ezer jotzen, Besoek ondo jiratu behar dute; bestela, 2. puntutik aurrerako urratsak egin.
- Muntatu plastikozko uztaia aurreko babes saretan, eta ondoren sartu aurreko babes sareta hori atzeko babes saretan eta estutu lotzeko torlojua.
4. FUNTZIONAMENDURAKO JARRAIBIDEAK
- Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri gainazal lau eta egonkor baten gainean.
- Sakatu "0" botoiari ziurtatzeko haizagailua geldi dagoela, eta sarera entxufatu.
- Aukeratu hiru posizioetako edozein, hau da, 1, 2 edo 3. VTR-10 / 10M modeloek bakarrik 2 abiadura dituzte: handia eta txikia. (4a, 4b irudiak)
Abiadurak
- Deskonektatuta
- Txikia
- Ertaina (Handia VTR-10 / 10 M modeloan)
- Handia
2.- OSZILAZIOA (2. Irudia)
Oszilazio agintea motorraren gainean dago, atzealdean. Haizagailuak alde batera eta bestera mugi dadin, sakatu oszilazio aginteari. Oszilazio mugimendua gelditzeko, tiratu agintetik gorantz.
3.- INKLINAZIOA (3. Irudia)
Haizagailua gorantz edo beherantz begira jar daiteke, eskuz nahi duzun aldera mugituta.
5. TENPORIZADOREA (VTR-16P MODELOA) (5. IRUDIA)
Haizagailuak denbora jakin batean martxan egotea nahi baduzu, jiratu tenporizadorea ordulariaren orratzen norantzan zuk nahi duzun denboran jarri arte. Tenporizadorearekin gehienez 2 orduko denbora tartea aukera daiteke ("2") Etengabe funtzionamenduan egon dadin, jiratu tenporizadorea "CON" posiziora. Haizagailua korrontetik deskonektatzeko jiratu tenporizadorea "O" posizioraino.
6. MANTENTZEA ETA GARBITZEA
Garbitu aurretik atera gailua entxufetik. Garbitzeko gailuaren zatiak askatu nahi badituzu, egin muntatzeko urratsak baina alderantziz.
Besoak ur epelez garbitu daitezke, uretan garbigarri suabe bat botata. Bustitako zapi suabe batekin ere garbitu daitezke. Motorraren aldea bustitako zapi suabe batekin garbitu. EZ SARTU URETAN. Ez erabili disolbatzailerik ez produktu urratzailerik ere haizagailua garbitzeko. Gailua muntatu eta martxan jarri aurretik, lehortu guztiz pieza guztiak.
7. HONDAKINAK KENTZEA
Enbalajean, produktuan eta osagarrietan erabilitako materialak birziklatu egin daitezke. Sailkatu eta banandu materialen hondakinak; horrek birziklatu daitezkeen materialak berriro erabiltzen lagunduko du. Gailua gehiago erabili behar ez baduzu, inork ez erabiltzeko moduan utzi, esaterako kablea moztuta, eta hondakin mota horiek deuseztatzeko dagoen prozedura egokia egingo da. Gaiaren gaineko informazio gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.
8. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu
hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.
Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako
eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektibooan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.