FAGOR CA-80C - Haizagailu

CA-80C - Haizagailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan CA-80C FAGOR PDF formatuan.

📄 40 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera 10 galderak ⚙️ Ezaugarriak
Notice FAGOR CA-80C - page 38
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.
Produktu mota Zutikako haizagailua
Marka Fagor
Eredua CA-80C
Neurriak (A x L x S) 130 x 40 x 40 cm
Pisu garbia 4,5 kg
Elikatze-iturria 220-240 V ~ 50 Hz
Potentzia nominala 60 W
Haizatze-abiadurak 3 abiadura
Biraketa Bai, biraketa automatikoa
Denbora-neurgailua Ez
Kontrol-mota Eskuzko botoi birakariak
Babes-sareta Bai, metalezkoa
Palen materiala ABS plastikoa
Gehienezko soinu-maila 55 dB
Mantentze eta garbiketa Garbitu aurretik deskonektatu; zapi heze batekin garbitu; ez murgildu
Segurtasuna Haurren aurkako babes-sareta; iraultzean gelditze automatikoa (ez)
Ordezko piezak eta konpontzeko aukera Konponketa-indizea: 7,5/10; palak eta motorra ordezkagarriak
Bermea 2 urte

Maiz egiten diren galderak - CA-80C FAGOR

Nola muntatu Fagor CA-80C haizagailua?
Munta ezazu oinarria, sartu hodia, lotu haizagailuaren burua palak torlojutuz. Ikusi muntai-eskema eskuliburuan.
Nola garbitu haizagailua?
Deskonektatu aparailua. Erabili zapi bigun eta heze bat sareta eta palak garbitzeko. Ez murgildu motorra inoiz eta ez erabili produktu urratzaileak.
Haizagailua ez da gehiago biratzen, zer egin?
Egiaztatu entxufea, kablea eta etengailua. Ezerk ez badu funtzionatzen, motorra akastuna egon daiteke; jarri harremanetan salmenta osteko zerbitzuarekin.
Haizagailu honek gelditze automatikoko funtzioa al du?
Ez, CA-80C ereduak ez du denbora-neurgailurik ez gelditze automatikorik. Eskuz itzali behar duzu.
Erabili al dezaket haizagailua kanpoaldean?
Haizagailu hau barruko erabilerarako soilik diseinatua dago. Ez esposatu hezetasunari edo euriari.
Nola erregulatu abiadura?
Erabili motorraren atzealdean dagoen botoi birakaria. 1, 2, 3 posizioak abiadura handiagoei dagozkie.
Haizagailuak zarata egiten du, normaltasuna al da?
Zurrunbilo arina normala da. Zarata gehiegizkoa bada, egiaztatu palak ongi lotuta daudela eta objekturik ez duela sareta oztopatzen.
Ba al dago urrutiko aginte bat?
Ez, Fagor CA-80C-k ez du urrutiko aginterik. Kontrolak eskuzkoak dira.
Non erosi ordezko piezak?
Jarri harremanetan Fagor-en salmenta osteko zerbitzuarekin edo begiratu webgune ofiziala palak, motorra edo ordezko sareta eskatzeko.
Zein da altuera erregulagarria?
Altuera finkoa da, 130 cm inguru. Eredu hau ez da teleskopikoa.

Erabiltzaileen galderak honi buruz CA-80C FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Haizagailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua CA-80C - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. CA-80C markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA CA-80C FAGOR

  1. Argi adierazlea
  2. Sareta
  3. Oinarriko zutabea
  4. Oinarria
  5. Urrutiko agintea
  6. Oszilazio botoia
  7. Tenporizadorearen botoia
  8. Pizteko/Itzaltzeko botoia
  9. Abiadura doitzeko botoia
  10. Aireztapen mota doitzeko botoia

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

Ikusi ezaugarrien plaka.

Produktu honek Europako direktibak betetzen ditu Bateratasun Elektromagnetikoari eta Behe Tentsioari dagokionez.

3. SEGURTASUN OHARRAK

  • Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
  • Segurtatu etxeko sarearen tentsioa eta hartunearen potentzia bat datozela tresnarako adierazi direnarekin.
  • Korrontearen hartunea eta gailuaren entxufea ez badira bateragarriak, ordeztu hartune egoki batez, profesionalki kualifikatutako langileen bitartez.
  • Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik bermatuko da lurreko instalazio eraginkor batera konektatuta badago, segurtasun elektrikoari buruz indarrean dauden arauek aurreikusten duten moduan. Zalantza izanez gero, jo profesionalki kualifikatutako langileengana.
  • Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea.
    Horiek nahitaez erabili behar badira, erabili soilik indarrean dauden

segurtasun arauekin bat datozen moldagailuak eta luzapenak, eta jarri arreta moldagailuan adierazitako gehienezko potentzia ez gainditzeko.
- Enbalajea kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzura.
- Enbalajearen elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak direlako.
- Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
- Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik.
- Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustirik edo heze badituzu.
- Eduki aparatua ur eta beste likido batzuetatik urrun, deskarga elektrikoa ekiditeko. Ez entxufatu produktua azalera heze baten gainean badago.
- Aparatua gainazal lehor, sendo eta egonkor baten gainean jarri.
- Ez utzi haurrek edo minusbaliatuek zaindu gabe aparatua erabil dezaten.
- Ez abandonatu aparatua piztuta, arrisku iturria izan daitekeelako.
- Larakoa desentxufatzeko ez egin tira kableari inoiz.
- Desentxufatu aparatua garbitzeko edo mantentzeko edozein lan egin baino lehenago.
- Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, edo ez baduzu erabili behar, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
- Aparatuaren kablea hondatzen bada, jo baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzura, hori ordezteko.
- Ez utzi gailua agente atmosferikoen mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
- Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik gainazal beroen gainean edo hurbil

(gas sukaldeko plakak edo elektrikoak, labeak, etab.).

  • Unitatea garbitzeko ez erabili detergente edo zapi urratzailerik.
  • Ez ukitu gainazal beroak. Erabili kirtenak edo heldulekuak.
  • Ekidin gailuaren zati beroek kablea ukitzea.
  • Ez estali kablea, esaterako, alfonbratxoekin edo antzekoekin. Jarri kablea paseko lekutik urrun eta estropezurik ez egiteko moduan.
  • Airea sartzeko eta ateratzeko saretak ez direla blokeatuko bermatzeko, utzi gutxienez hormatik 20 cm-ko distantziara.
  • Ez jarri haizagailua errezel edo antzekoen azpian.
    • Ez sartu objekturik saretan.
  • Ez utzi aparatua bero iturrietatik gertu edo gainazal beroen gainean.
  • Ez zuzendu aire fluxua zuzenean ume txiki edo gaixorik dagoen pertsona batengana.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisikoak, sentsorialak edo mentalak urrituta dituzten pertsonek erabiltzeko (haurrak barne), edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek erabiltzeko, ez bada horien segurtasunaz arduratzen den pertsona arduradun batek gailuaren erabilera gainbegiratzen edo erakusten diela.
  • Haurrak zaindu egin behar dira, gailuarekin ez direla jolasten segurtatzeko.
  • Babes handiagoa izateko, hondar korronterako gailu bat instalatzea gomendatzen da (RCD), 30 mA baino gehiago izango ez duen hondar korronte operatiboarekin. Eskatu aholkua zure instalatzaileari.

4. MUNTAKETA

A. Sartu oinarriko zutabearen bi piezak (3) 2. irudian adierazten den bezala. Pasatu kablea erdiko zuloan zehar eta lerratu oinarriko zutabeko torlojuetarako zuloak (3) eta haizagailukoak; ondoren, sartu torlojuak eta lotu bihurkin batez. (3. irudia)

B. Sartu oinarriko bi piezak (4) 4. irudian adierazten den bezala. Pasatu kablea oinarriaren erdiko zuloan zehar. Lerratu oinarriko torlojuetarako zuloak eta haizagailukoak, eta ondoren sartu torlojuak eta lotu bihurkin batez.

(5. irudia)

C. Jarri kablea oinarriko artekan (6. irudia).

5. FUNTZIONAMENDUA

Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri azalera egonkor eta lau baten gainean. Haizagailua kontrol paneleko botoietatik zein urrutiko agintetik kontrola daiteke, biek funtzio berak dituztelako.

FAGOR CA-80C - FUNTZIONAMENDUA - 1

Piztea eta itzaltzea: Sakatu pizteko eta itzaltzeko botoiari (8) kontrol panelean edo urrutiko agintean, gailua martxan jartzeko. Sakatu berriro botoi horri itzali egin nahi baduzu.

FAGOR CA-80C - FUNTZIONAMENDUA - 2

Abiadura hautatzea: Sakatu abiadura doitzeko botoiari (9) airearen emaria aukeratzeko. Haizagailua pizten duzunean ezarritako abiadura "txikia" izango da (I). Sakatu behin abiadura egokitzeko botoiari eta abiadura "ertaina" izango duzu (II); bi aldiz abiadura "handia" izateko (III); eta hiru aldiz, berriro abiadura "txiki" ra bueltatzeko (I).

FAGOR CA-80C - FUNTZIONAMENDUA - 3

FAGOR CA-80C - FUNTZIONAMENDUA - 4

Aukeratu den abiaduraren arabera, abiadura adierazten duen argia piztuko da.

MODE Aireztapen modua:

Haizagailua pizten denean modu “normala” ezarriko da ( ≈ ).

Haizagailuak etengabe funtzionatuko du aukeratutako abiaduran.

MODE botoiari behin sakatuko diogu modu "naturala" ezartzeko (↑) eta bi aldiz sakatzen badiogu "gaua" modua ezarriko da (z). Modu "normal" era bueltatu nahi baduzu sakatu hirugarren aldiz MODE

botoiari (10). Aireztapen modu bakoitzarekin dagokion argia piztuko da.

FAGOR CA-80C - MODE Aireztapen modua: - 1

Oszilazioa: Sakatu oszilazioaren botoiari (6) haizagailua ezker-eskuin mugi dadin eta espazio handienak modu eraginkorragoan hoztu ahal izateko. Oszilazioa gelditu nahi baduzu, sakatu botoi horri bigarren aldiz.

FAGOR CA-80C - MODE Aireztapen modua: - 2

Tenporizadorea: Sakatu tenporizadorearen botoiari (7) haizagailua ordu erditik 7 ordu eta erdira bitarteko denbora tartean funtzionamenduan egotea nahi baduzu. Tenporizadorearen botoiari sakatzen diozun bakoitzean denbora tarteari ordu erdia gehituko zaio. Zazpi ordu eta erdiko denbora tartera heltzen denean, tenporizadorearen botoiari berriro sakatzen bazaio (7) haizagailua berriro etengabe funtzionatzen hasiko da. Goiko aldeko argiek funtzionamendurako aukeratutako denbora tartea adieraziko dute.

Aukeratutako denbora tartea igaro ondoren, haizagailua automatikoki itzaliko da.

6. GARBITZEA

Gailua mantentzeko edo garbitzeko edozein lan egin aurretik, jarri kontrol guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo bestelako edozein produktu kimikorik.

7. URRUTIKO AGINTEA

Sartu pilak:

- Kendu pilak estaltzen dituen tapa.

(7 irud.)

  • Sartu pilak kontuan izanda beraien polaritatea.
  • Ez nahastu bateria zaharrak berriekin.
    • Jarri berriro tapa bere tokian.

Urrutiko agintearen botoiek haizagailuaren goiko aldean dagoen kontrol paneleko botoiek bezala funtzionatuko dute.

Urrutiko agintea haizagailutik 6 metrotara ere erabil daiteke.

8. GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA

FAGOR CA-80C - GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA - 1

Gailuaren bizitza erabilgarriaren amaieran, ez da etxeko hondakin orokorrekin batera bota behar.

Tokiko administrazioek edo

zerbitzua eskaintzen duten banatzaileek bereizitako bilketa gune berezietara eraman daitezke, inolako kosturik gabe.

Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita eta behar bezala deuseztatzeak esan nahi du ingurumenerako eta osasunerako ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta horiek osatzen dituzten materialak tratatzea eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz, energia eta baliabideak aurreztu daitezke. Gaikako bilketan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuan bertan, deuseztatzeko zakarrontzi tradizionalak ez erabiltzeko ohartarazpenaren marka agertzen da.

Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan tokiko agintariekin edo produktua saldu dizun dendarekin.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : CA-80C

Kategoria : Haizagailu