FAGOR BC500 - Sukaldeko oreka

BC500 - Sukaldeko oreka FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan BC500 FAGOR PDF formatuan.

📄 48 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR BC500 - page 46

Erabiltzaileen galderak honi buruz BC500 FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukaldeko oreka PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua BC500 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. BC500 markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA BC500 FAGOR

Balantza lehen aldiz martxan jarri aurretik, irakurri arretaz erabilera-eskuliburu hau, aparatua modu egokian erabili eta egoera onean mantentzeko. Gorde eskuliburua gerora ere kontsultatzeko.

2. PRODUKTUAREN DEFINIZIOA (1. IRUD.)

  1. Baso neurtzailea
  2. Plataforma
  3. ⏻ tare botoia
  4. mode botoia
  5. unit botoia
  6. Pantaila
  7. Pilaren kokagunea

Interferentziak kentzea: aparatu hau interferentziak kentzeko direktiben arabera desparasitatu da.

Bateragarritasun elektromagnetikoa: aparatu hau CEM (bateragarritasun elektromagnetikoa) direktiben arabera desparasitatu da.

3. IKONOAK PANTAILAN IKUSTEA (2. IRUD)

  • Gehienezko edukiera: 3000 gr/ 6.6 lb: 04 oz/ 1000 ml/ 132 fl.oz
  • Baliokideak: 1g/0.1 lb:oz/ 1 ml/ 0.1 fl.oz
  • Bihurgarria: gr / lb:oz/ ml/ fl.oz
  • Elikatze-unitatea: 1xCR2032

4. IKONOAK PANTAILAN IKUSTEA (2. IRUD)

a) Bolumena fl'oz.-tan
b) Bolumena ml.-tan
c) TARA funtziorako ikonoa
d) Hautapen-geziak
e) Ur modua
f) Esne modua
g) Olio modua
h) CUP gurin modua
i) Bolumena lb:oz.-tan
j) Pisua g.-tan

5. PRESTAKETA

  1. Kendu pilaren kokalekuaren tapa, balantzaren azpiko aldean. Pilen eta kontaktuen artean, balantza piztea eragozten duen plastiko bat topatuko duzu. Kendu plastiko hori aparatua piztu ahal izateko.
  2. Jarri balantza azalera lehor eta horizontalean, ziurtatu egonkor dagoela.

6. FUNTZIONAMENDUA

  1. Sakatu 🟢botoia balantza konektatzeko.

  2. Pantaila piztu egingo da, ikono guztiak erakutsiz (2. Irud.).

  3. Sakatu unit botoia neurketa-unitatea aldatzeko.

  4. Sakatu mode botoia, pisua, ur-bolumena, esnea, olioa edo "CUP" gurina modua aukeratzeko.

OHARRA: baso neurtzailearen eskala orientagarria da eta ez dator bat pantailan azaltzen den balio errealarekin.

  1. Balantza pisatzeko prest dago . Saiatu pisatu beharreko objektua baso neurtzailearen erdialdean mantentzen. Irakurri pantaila testua egonkortu denean, ondorengo formatuan agertuko da.

FAGOR BC500 - FUNTZIONAMENDUA - 1

  1. Ziurtatu balantzak "zero" erakusten duela pisuan, pisatzen hasi aurretik. Horrela ez bada, sakatu ⏻ botoia.

  2. Likidoa pisatu badugu, likido hori baso neurtzailetik beste ontziren batera pasatu aurretik, kendu baso neurtzailea

balantzatik. Hau ez bada posible, eutsi baso neurtzailearen ertza atzamar batekin irauli ez dadin, 3. Irud. adierazi bezala.

FAGOR BC500 - FUNTZIONAMENDUA - 2

FAGOR BC500 - FUNTZIONAMENDUA - 3

  1. Gehienez ere minutu 1ean ezer ez badugu pisatzen, balantza automatikoki deskonektatuko da. Eskuz ere deskonektatu daiteke, ⏻ botoia 3 segunduz sakatuta. tare

7. KONTUZ: EZ GAINKARGATU

Gehienezko karga gainditzen bada, balantzak kalteak izan ditzake eta pantaila abisu-mezua ematen hasiko da:

FAGOR BC500 - KONTUZ: EZ GAINKARGATU - 1

8. PILA BAXUAREN ADIERAZLEA

Pila ordezkatu beharra dagoenean, pantailak ondorengoa erakutsiko du:

FAGOR BC500 - PILA BAXUAREN ADIERAZLEA - 1

Kasu hauetan, jarraitu prestaketako urratsak.

FAGOR BC500 - PILA BAXUAREN ADIERAZLEA - 2

Gogoratu pilak ez direla etxe-zaborrak. Erabilitako pilak bereziki horretarako diren edukiontzietan utzi behar dira.

9. "TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA (3)

  1. Prestatu balantza lehen azaldu bezala.
  2. Jarri baso neurtzailea eta sakatu ⏻ arinki eta askatu. Segundo gutxitan pantaila zeroan jarriko da. KONTUZ: pantailaren behealdeko ezkerraldean "T" hizkia azalduko da.

FAGOR BC500 - "TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA (3) - 1

  1. Orain baso neurtzailera gehitu ditzakezu pisatu nahi dituzun artikulu osagarriak, nahi izanez gero azkeneko bi urrats hauek errepikatuta. Artikuluaren pisu garbia pantailan azalduko da.
  2. Ontzitik artikuluak ateratzen hasiz gero, balio negatiboa (-) azalduko da; honek, ateratzen ari zaren artikuluen pisuaren balioa adierazten du.

FAGOR BC500 - "TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA (3) - 2

Berriro erabili dezakezu botoia, artikulu bat kentzen duzun bakoitzean irakurketa zeroan berrezartzeko OHARRA: balantza lehendabiziko aldiz aktibatzen duzunean ere, pantailak ez badu zero azaltzen edo ez bada zeroan egonkortzen, botoia sakatu dezakezu.

10. MANTENTZEA, GARBIKETA ETA ERABILERA EGOKIA

  1. Balantza doitasunezko tresna bat da. Ekidin kolpeak, ez gorde pisua duela denbora luzez.
    2 Ez sakatu sakagailua oso gogor

edo puntadun objektuekin, adibidez, bolaluma baten puntarekin.

  1. ⏻ botoia sakatu eta balantza piztutakoan, pantailan ez bada ezer azaltzen, begiratu eta ziurtatu pila jarrita eta ondo konektatuta dagoela. Jarrita badauka, baliteke baxu egotea, ordezkatu berri batekin.
  2. Ez erabili disolbatzaile kimikorik edo urratzailerik balantza garbitzeko. Zapi leun eta lehor bat erabiltzea gomendatzen da balantzaren kanpoaldea garbitzeko. EZ SARTU BALANTZA URETAN.
  3. Eduki beti balantza bero-iturrietatik, hau da, labeetatik, urrun, sakagailuak ez hondatzeko, aparatua hondatuko bailitzateke.
  4. Balantza erabiltzen ari zarenean, eduki beti interferentzia elektromagnetikoetatik (EMI) urrun, hau da, telefono mugikorretatik urrun, doitasunean eragin ez dezan.
  5. Kendu pila ez baduzu balantza denbora luzean erabili behar.
  6. Balantza hau soilik etxean erabiltzeko da.
  7. Erabili beti balantza azalera horizontal eta gogor baten gainean. Ez erabili moketa edo alfonbren gainean.
  8. Ez sartu inolako objekturik balantzaren irekiduretatik.
  9. Ez saiatu balantza zabaltzen konpontzeko. Hori eginez gero, bermea baliogabe geratuko da.

11. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

FAGOR BC500 - APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA - 1

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.

Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten

banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.

Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : BC500

Kategoria : Sukaldeko oreka