FAGOR BC550 - Sukaldeko oreka

BC550 - Sukaldeko oreka FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan BC550 FAGOR PDF formatuan.

📄 44 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR BC550 - page 42

Erabiltzaileen galderak honi buruz BC550 FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukaldeko oreka PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua BC550 - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. BC550 markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA BC550 FAGOR

Balantza lehen aldiz martxan jarri aurretik, irakurri arretaz erabilera-eskuliburu hau, aparatua modu egokian erabili eta egoera onean mantentzeko. Gorde eskuliburua gerora ere kontsultatzeko.

2. PRODUKTUAREN DEFINIZIOA (1. IRUD.)

  1. Baso neurtzailea
  2. Plataforma
  3. ① / TARE botoia
  4. MODE botoia
  5. UNIT botoia
  6. Pantaila
  7. Pilaren kokagunea
  8. Plaka
  9. Botoi irristakorra

Interferentziak kentzea: aparatu hau interferentziak kentzeko direktiben arabera desparasitatu da.

Bateragarritasun elektromagnetikoa: aparatu hau CEM (bateragarritasun elektromagnetikoa) direktiben arabera desparasitatu da.

3. EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Gehienezko edukiera: 5000 gr/ 11 lb: 04 oz/ 1500 ml/ 48 fl.oz
  • Baliokideak: 1g/0.1 lb:oz/ 1 ml/ 0.1 fl.oz
  • Bihurgarria: gr / lb:oz/ ml/ fl.oz
  • Elikatze-unitatea: 2x1.5V AAA

4. IKONOAK PANTAILAN IKUSTEA (2. IRUD)

a) Bolumena fl'oz.-tan
b) Bolumena ml.-tan
c) TARA funtziorako ikonoa
d) Hautapen-geziak
e) Ur modua
f) Esne modua
g) Olio modua
h) CUP gurin modua
i) Bolumena lb:oz.-tan

FAGOR BC550 - IKONOAK PANTAILAN IKUSTEA (2. IRUD) - 1

text_image j) Pisua g.-tan G A H D fl'oz 0 88.0 CUP 0 18.00.0 Tlb:ozmlg E F C J I B

5. PRESTAKETA

  1. Kendu pilaren kokalekuaren tapa, plataformaren azpiko aldean. Jarri 1.5V AAA-ko bi pila (ez daude barne).
  2. Jarri balantza azalera lehor eta horizontalean, ziurtatu egonkor dagoela.
  3. Baso neurtzailearen plaka (8) botoi irristakorrarekin (9) lerrokatu eta baso neurtzailea sakatu "klak" egin arte. Egiaztatu baso neurtzailea blokeatuta dagoela. Askatzeko botoi irristakorra (9) sakatuta mantendu eta baso neurtzailea atera. (3. Irud.)

6. FUNTZIONAMENDUA

  1. Sakatu Ⓐ / TARE botoia balantza konektatzeko.
  2. Pantaila piztu egingo da, ikono guztiak erakutsiz (2. Irud.).
  3. Sakatu UNIT botoia neurketa-unitatea aldatzeko.
  4. Sakatu MODE botoia, pisua, ur-bolumena, esnea, olioa edo "CUP" gurina modua aukeratzeko.
    OHARRA: baso neurtzailearen eskala orientagarria da eta ez dator bat pantailan azaltzen den balio errealarekin.

  5. Balantza pisatzeko prest dago. Saiatu pisatu beharreko objektua baso neurtzailearen erdialdean mantentzen. Irakurri pantaila testua egonkortu denean, ondorengo formatuan agertuko da.

FAGOR BC550 - FUNTZIONAMENDUA - 1

text_image 86 g
  1. Ziurtatu balantzak "zero" erakusten duela pisuan, pisatzen hasi aurretik. Horrela ez bada, sakatu ① / TARE botoia.
  2. Gehienez ere 30 segundutan ezer ez badugu pisatzen, balantza automatikoki deskonektatuko da. Eskuz ere deskonektatu daiteke, ① / TARE botoia 3 segunduz sakatuta.

7. KONTUZ: EZ GAINKARGATU

Gehienezko karga gainditzen bada, balantzak kalteak izan ditzake eta pantaila abisu-mezua ematen hasiko da:

FAGOR BC550 - KONTUZ: EZ GAINKARGATU - 1

text_image Err

8. PILA BAXUAREN ADIERAZLEA

Pila ordezkatu beharra dagoenean, pantailak ondorengoa erakutsiko du:

FAGOR BC550 - PILA BAXUAREN ADIERAZLEA - 1

text_image lo

Kasu hauetan, jarraitu prestaketako urratsak.

FAGOR BC550 - PILA BAXUAREN ADIERAZLEA - 2

Gogoratu pilak ez direla etxe-zaborrak. Erabilitako pilak bereziki horretarako diren edukiontzietan utzi behar dira.

9. TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA(3)

  1. Prestatu balantza lehen azaldu bezala.
  2. Jarri baso neurtzailea eta sakatu ① / TARE arinki eta askatu. Segundo gutxitan pantaila zeroan jarriko da.

KONTUZ: pantailaren behealdeko ezkerraldean "T" hizkia azalduko da.

FAGOR BC550 - TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA(3) - 1

text_image T 0 g
  1. Orain baso neurtzailera gehitu ditzakezu pisatu nahi dituzun artikulu osagarriak, nahi izanez gero azkeneko bi urrats hauek errepikatuta. Artikuluaren pisu garbia pantailan azalduko da.
  2. Ontzitik artikuluak ateratzen hasiz gero, balio negatiboa (-) azalduko da; honek, ateratzen ari zaren artikuluen pisuaren balioa adierazten du.

FAGOR BC550 - TARA" ETA "CERO" BOTOIEN ERABILERA(3) - 2

text_image - 100 T g

Berriro erabili dezakezu Ⓡ / TARE botoia, artikulu bat kentzen duzun bakoitzean irakurketa zeroan berrezartzeko

OHARRA: balantza lehendabiziko aldiz aktibatzen duzunean ere, pantailak ez badu zero azaltzen edo ez bada zeroan egonkortzen, Ⓐ / TARE botoia sakatu dezakezu.

10. MANTENTZEA, GARBIKETA ETA ERABILERA EGOKIA

  1. Balantza doitasunezko tresna bat da. Ekidin kolpeak, ez gorde pisua duela denbora luzez.
    2 Ez sakatu sakagailua oso gogor edo puntadun objektuekin, adibidez, bolaluma baten puntarekin.

  2. botoia sakatu eta balantza piztutakoan, pantailan ez bada ezer azaltzen, begiratu eta ziurtatu pila jarrita eta ondo konektatuta dagoela. Jarrita badauka, baliteke baxu egotea, ordezkatu berri batekin.

  3. Ez erabili disolbatzaile kimikorik edo urratzailerik balantza garbitzeko. Zapi leun eta lehor bat erabiltzea gomendatzen da balantzaren kanpoaldea garbitzeko. EZ SARTU BALANTZA URETAN.
  4. Eduki beti balantza bero-iturrietatik, hau da, labeetatik, urrun, sakagailuak ez hondatzeko, aparatua hondatuko bailitzateke.
  5. Balantza erabiltzen ari zarenean, eduki beti interferentzia elektromagnetikoetatik (EMI) urrun, hau da, telefono mugikorretatik urrun, doitasunean eragin ez dezan.
  6. Kendu pila ez baduzu balantza denbora luzean erabili behar.
  7. Balantza hau soilik etxean erabiltzeko da.
  8. Erabili beti balantza azalera horizontal eta gogor baten gainean. Ez erabili moketa edo alfonbren gainean.
  9. Ez sartu inolako objekturik balantzaren irekiduretatik.
  10. Ez saiatu balantza zabaltzen konpontzeko. Hori eginez gero, bermea baliogabe geratuko da.

11. APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA

FAGOR BC550 - APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA - 1

Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko.

Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten

banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.

Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo

possibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : BC550

Kategoria : Sukaldeko oreka