2VFT400AS - Sukalde FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 2VFT400AS FAGOR PDF formatuan.

FAGOR 2VFT400AS - Sukalde
📄 58 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera 10 galderak ⚙️ Ezaugarriak
Notice FAGOR 2VFT400AS - page 55
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.
Marka Fagor
Eredua 2VFT400AS
Produktu mota Encastratzeko beira-zeramikazko sukalde-taula
Sukalde-zona kopurua 4 sukalde-zona
Sukalde-zona motak Sinplea, bikoitza, hirukoitza, plater handia
Zabalera 60 cm
Elikatze elektrikoa 220-240 V ~, 50/60 Hz
Guztizko potentzia 6,8 kW
Kontrol mota Ukimenekoak (botoiak + irristatze-barra)
Funtzio bereziak Beroketa azkarra, programatzeko tenporizadorea, haurren segurtasunerako blokeoa, hondar-beroa
Segurtasuna Etengailu omnipolarra, tenperatura-mugatzailea, isurketaren kasuan edo botoia luzeegi sakatuta automatikoki itzaltzea
Azalera Beira-zeramika
Mantentzea Zapi hezearekin eta xaboi-urekin garbitzea, zikinkeria itsatsietarako rassketa berezia
Gomendatutako garbitzailea VITROCLEN beira-zeramikarako
Instalazioa Armairu batean enkatxatzea, behean laberik ez badago babes-plaka bat behar da
Konexio elektrikoa 5 hariko elikatze-kablea, tentsioaren araberako eskema desberdinak
Konformitatea Europako Zuzentarauak 73/23/CEE eta 89/336/CEE

Maiz egiten diren galderak - 2VFT400AS FAGOR

Nola piztu Fagor 2VFT400AS sukalde-taula?
Sakatu Piztu/Itzali botoia (① ikurra) 3 segundoz. Sukalde-zonen adierazleak pizten dira. Haurren segurtasuna aktibatuta badago, desaktibatu lehenengo, blokeo-botoian 3 segundo sakatuz.
Nola egokitu sualde-zona baten potentzia?
Lehenik, hautatu sualde-zona bere botoian sakatuz. Ondoren, irristatu hatza irristatze-barran edo sakatu + eta - botoiak potentzia 1etik 9ra egokitzeko.
Nola erabili tenporizadore funtzioa?
Aktibatu sualde-zona bat eta ezarri nahi duzun potentzia. Sakatu tenporizadore botoia (erlojua), egokitu sukaldatze-denbora + eta - botoiekin, eta baieztatu. Denbora igarotakoan, soinu-seinalea entzuten da eta zona automatikoki itzaltzen da.
Nola aktibatu haurren segurtasuna?
Sakatu blokeo botoia (kate-ikurra) 3 segundoz. Kontrolak blokeatuta geratzen dira. Desaktibatzeko, errepikatu eragiketa bera.
Zer egin beira-zeramika pitzatzen bada?
Deskonektatu berehala gailua, deskarga elektrikoaren arriskua saihesteko. Ez erabili plaka. Jarri harremanetan Salmenta Osteko Zerbitzuarekin beira-zeramika ordezkatzeko.
Nola garbitu sukalde-taula?
Itxaron taula hoztu arte. Garbitu zapi heze batekin eta xaboi-urekin. Zikinkeria itsatsietarako, erabili beira-zeramikarako rassketa berezia. Saihestu urratzaileak diren belakiak. VITROCLEN bezalako garbitzaile espezifikoa gomendatzen da.
Nola erabili sualde-zona bikoitza edo hirukoitza?
Zonaren potentzia hautatu ondoren, sakatu hedapenari dagokion botoia (bikoitz/hirukoitz ikurra). Zona bikoitzerako, sakatu behin zona gehigarria aktibatzeko; bigarren sakada batek zona hirukoitza aktibatzen du (eskuragarri badago). Bertan behera uzteko, sakatu berriro botoi bera.
Nola erabili beroketa azkarra funtzioa?
Hautatu zona bat eta ezarri potentzia maximora (9). Ereduaren arabera, sakatu R botoia edo eutsi + sakatuta puntu bat ikusi arte. Ondoren, ezarri mantentze-potentzia (gomendatua 3 eta 6 artean). Funtzioak azkar berotzen du eta automatikoki igarotzen da mantentze-potentziara.
Zer esan nahi du pantailako H ikurrak?
H ikurrak zona oraindik beroa dagoela adierazten du (hondar-beroa). Ez ukitu zona hau erretzeak saihesteko. Kontuz: korronte-hutsune baten ondoren, ikur hori ez da agertzen, nahiz eta zona bero egon.
Zein ontzi erabili sukalde-taula honetan?
Erabili oin lau eta lehorreko ontziak, zonaren diametroa baino handiagoa edo berdina duena. Altzairu herdoilgaitza, zeramika eta kobrea egokiak dira. Saihestu aluminioa, orbanak utz ditzakeelako. Ez funtzionatu zona bat ontzirik gabe.

Erabiltzaileen galderak honi buruz 2VFT400AS FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

Zure posta elektronikoa pribatu geratzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio bakarrik jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukalde PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 2VFT400AS - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 2VFT400AS markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 2VFT400AS FAGOR

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: plaka erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau.

Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

FAGOR 2VFT400AS - Erabilera-eskuliburua - 1

Identifikazioa

FAGOR 2VFT400AS - Erabilera-eskuliburua - 2

Identifikatu zure plakaren modeloa ("a", "b", "c", "d", "e", "f", "g", "h", "i", "j", "k", "l", "m", "n", "o") foku kopurua eta kokapena irudietan agertzen denarekin alderatuta.

1 Instalazioa

FAGOR 2VFT400AS - Erabilera-eskuliburua - 3

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak. 1.2 Altzarian ahokatzea. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakan datozen datuak (1.2.1) eta plaka ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2., 1.2.3). Plakaren azpian ez baduzu laberik jarri behar, ohol babesle bat jarri beharko duzu adierazitako neurrien arabera (1.2.4). Itsatsi aparrezko juntura plakaren inguruan, erabateko estankotasuna lortzeko (1.2.5). Plakari buelta eman, eta sartu altzariaren hutsunean (1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun lau loturekin (1.2.7). Ez erabili kentzeko gaitzak diren gaiak, esaterako silikona. 1.3 Sare elektrikorako konexioa. Plakarekin batera beti argindar-kablea egongo da.

Kableak bost hari izango ditu: a) urdin iluna, b) urdin argia, c) marroia, d) gorria, e) berde horia. (1.3.1) 230V~-ko plakarako prestatuta (1.3.2) 220-240V~ko plakarako prestatuta: kontsultatu taula (1.3.3) - Potentzia guztira: 60 cm-ko plaka, 6,8 kW; >60 cm-ko plaka, 7,8 kW

220-240V~ Int. Nominala faseka

60 cm-ko plaka 30 A

60 cm-ko plaka | 34 A

  • Konexio mota ez bada 220-240V~, kendu kablea eta konexioa egin eskemei jarraituta (1.3.3, 1.3.4).
220-240V 3~ Int.Nominala faseka
60 cm-ko plaka14 A
>60 cm-ko plaka16,5 A
380-415V 3N~ Int.Nominala faseka
60 cm-ko plaka11 A
>60 cm-ko plaka13 A
380-415V 2N~ Int.Nominala faseka
60 cm-ko plaka16 A
>60 cm-ko plaka19 A
Aparatu honek Europaoko 73/23/CEE eta89/336/CEE zuzentarauak betetzen ditu.

Gomendioa: Plaka baimena duen instalatzaile batek instalatu beharko du, eta instalatzeko fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu beharko ditu.

FAGOR 2VFT400AS - Erabilera-eskuliburua - 4

Erabilera

FAGOR 2VFT400AS - Erabilera - 1

Bitrozeramikazko foku bero-emaileetan buztinezko ontziak, kobrezkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak erabil daitezke. Aluminiozkoak, aldiz, ez dira gomendatzen, plakaren beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako.

2.1 Kozinatzeko gunea aukeratzea. Foku bat baino gehiago duzu ontziak gainean jartzeko. Aukeratu komeni zaizuna, erabiliko duzun ontziaren neurria kontuan izanda. 2.2 Plaka piztea. Sakatu tekla 3 segundo eta plaka piztu egingo da. Egosketa gune guztietan aak aktibatuko dira.

Oharra: aukeratu ahal izateko, haurrentzako segurtasun funtzioa aktibatuta badago, lehenago desaktibatu egin beharko duzu. Horretarako tekla sakatu 3 segundoz (2.13)

2.3 Fokua aktibatzea. Ontzia jarri duzun fokua aktibatu, dagokion tekla sakatuta

sakatu (2.4.2) (2.3.1, 2.3.2). edo +

Oharra: fokua aukeratzeko 5 segundo dituzu. Denbora hori igarotzen bada eta ez baduzu

fokua aukeratu, plaka automatikoki itzaliko da, segurtasun neurrigisa.

2.4 Potentzia aukeratzea. Nahi duzun potentzia aukeratu, atzamarra barratik zehar mugituta (2.4.1) edo + edo - teklak erabilita (2.4.2, 2.4.3).

FOKU BEREZIAK

2.5 Foku bikoitza, Foku hirukoitza. Potentzia aukeratu ondoren, sakatu , eta foku bikoitza aktibatuko da (2.5.1, 2.5.3). Berriro (2.5.2) edo (2.5.4) sakatzen baduzu, foku hirukoitza aktibatuko da. Foku bereziak indargabetzeko sakatu ( , , , ). 2.6 Erretiluentzako fokua. Foku hau modu zirkularrean edo beste batekin batera erretilu-foku gisa erabil dezakezu. Foku hau aktibatzeko, sakatu . Berriro sakatzen baduzu, desaktibatu egingo da.

Gomendioa: Foku halogenoak dituzten modeloetan, argia hain da bizia non, fokua aktibatuta dagoenean, gainean ontzirik eduki gabe, fokura zuzenean ez begiratzea gomendatzen den.

IRAUPEN-FUNTZIOAK

2.7 Ordua jartzea L. Plaka konektatzerakoan, erlojuaren digituak keinuka hasten dira eta 12:00 ek (2.7.1) markatzen dute. Nahi duzun ordua jartzeko sakatu +, -teklak (2.7.2). Gauza bera egin erlojua deskonektatu edo argindarra mozten den bakoitzean.

Ordua aldatzeko sakatu L tekla 5 segundo (2.7.3.) Ordua keinuka hasiko da eta txistu bat entzungo duzu, aukeratu nahi duzun ordua + -teklak sakatuta.

2.8 Iraupena aukeratzea

abc modeloak: Foku bat aktibatu eta potentzia aukeratu ondoren, 5 segundo dituzu keinuka ari den 山 sakatzeko (2.8.1). Aukeratu nahi duzun iraupena +, -teklak sakatuta (2.8.2). Bost segundo igarotzen direnean aukeratutako iraupena balidatuko da eta tenporizatutako fokuaren ikonoaren azpian aukeratutako ordua eta puntu argidun bat ikusiko dira (2.8.3). Iraupena aldatzeko edo gelditzen den denbora ikusteko, sakatu berriro tenporizatutako fokuaren ikonoa (2.8.4). Programazioa bertan behera uzteko, sakatu +, -teklak batera (2.8.5)

dfghkmo modeloak: Foku bat aktibatu eta

potentzia aukeratu ondoren, sakatu erloju gaineko + tekla. Foku bakoitzean 00 eta bat agertuko dira (2.8.6). Tenporizatu beharreko fokuaren + tekla sakatu eta irudia keinuka hasiko da (2.8.7). Aukeratu iraupena erlojuaren gainean dauden +, - teklak sakatuta (2.8.8). 5 segundoren ondoren, aukeratutako iraupena balidatuko da, eta tenporizatutako fokuan potentzia eta bistaratuko dira txandaka. Denbora igaro ondoren, soinu bat entzungo da, eta 00 irudia keinuka hasiko da. Tenporizazioa bertan behera uzteko, sakatu 00 ikonoaren gaineko -tekla 00 ikusi arte.

Oharra: iraupena aukeratzen 10 segundo baino gehiago ematen baduzu, tenporizadorea automatikoki itzaliko da.

e modeloak: Foku bat aktibatu eta potentzia aukeratu ondoren, sakatu beniro tenporizatu beharreko fokua aukeratzeko tekla. .bat agertuko da (2.8.11). Aukeratu iraupena + teklak sakatuta (2.8.12), eta balidatu tenporizatutako fokuaren tekla berriro sakatuz (2.8.13). Aukeratutako potentiarekin batera puntu bat ikusiko da; puntu horrek fokuari iraupen bat ezarri zaiola adieraziko du. Soinu bat entzuteak eta - irudia ikusteak adierazi nahi du, denbora bukatu egin dela (2.8.14). Sakatu edozein tekla, eta soinua desagertu egingo da.

Oharra: iraupena aukeratzen 10 segundo baino gehiago ematen baduzu, tenporizadorea automatikoki itzaliko da.

Tenporizatzerakoan kontuan hartu

beharrekoak: Potentzia mailarik handiena 9 bada, tenporizadorearen gehienezko denbora 60 minutukoa izango da. Potentzia maila beste bat bada, berriz, tenporizadorearen iraupena 99 minutukoa izan ahalko da. Denbora bukatu eta gero, alarma joka arituko da beste edozein tekla sakatzen ez duzun arte.

PROGRAMAZIO-FUNTZIOAK

2.9 Berotze azkarra. Gehienezko temperaturara heltzen da berehala eta gero mantentze-tenperaturara pasatzen da automatikoki.

abc modeloak: Aktibatu foku bat eta bara gehienezko potentiara eraman. Sakatu 110 eta R bat agertuko da aukeratutako fokuaren pantailan (2.9.1). 5 segundo dituzu nahi duzun maila aukeratzeko. 3. eta 6. mailen artean egotea gomendatzen da (2.9.2). 5 segundoren ondoren, berotze azkarra balidatuko da, eta R irudia eta potentzia ikusiko dira txandaka. Gehienezko temperatura lortu ondoren, R irudia

desagertu eta bakarrik mantentze-potentzia ikusiko da. Fokuak ohiko moduan jarraituko du martxan. Berotze azkarraren funtzioa desaktibatu nahi baduzu, sakatu programatutako fokuaren ikonoa, eta aukeratu berriro beste potentzia bat.

dfghjklmo modeloak: Aukeratu foku bat eta gehienezko potentzian jarri + tekla sakatuta, 9 ikusi arte (9 bat eta puntu bat) (2.9.3). Erregulatu potentzia tekla sakatuta. 3. eta 6. mailen artean egotea gomendatzen da (2.9.4). 5 segundoren ondoren berotze azkarra balidatuko da eta potentzia eta puntu bat ikusiko dira (2.9.5). Gehienezko temperatura lortu ondoren, puntu dezimala desagertu eta fokuak ohiko moduan jarraituko du martxan. Funtzioa bertan behera uzteko, sakatu programatutako fokuaren tekla eta aukeratu beste potentzia bat.

2.10 Aginteak dituzten eremuak. Ziurtatu eragingo duzun eremua erabili nahi duzun bera dela (2.10.1). Agintea nahi duzun aldera biratu, eta funtzionamendu-argia piztuko da (2.10.2). Argi horrek eremua itzali ondoren oraindik bero dagoela ere adierazten du.

Eremu bikoitza edo erretilu-eremua duten modeloetan, agintea ezkerrerantz biratuta eremuaren zati bat erregulatzen da, eta eskuinerantz biratuta, berriz, eremu osoa (2.10.3).

2.11 Eremua itzaltzea. Aukeratu potentzia itzali nahi duzun eremutik.

2.12 Hondar-beroa. Plaka erabili ondoren, eremuek bero jarraitzen dute denbora-tarte batez, aukeratutako potentziaren arabera, eta oraindik bero dauden eremuetan H bat edo puntu bat ikusiko da. Ez ukitu eremu horiek, erre zaitezke eta.

Oharra: Argindarra mozten bada, berriro datorrenean, ez da H irudia ikusiko nahiz eta kozinatzeko erabili den aldea oraindik bero egon. Beraz, kontuan izan hori.

2.13 Blokeo-funtzioa. Haurrek plaka erabil ez dezaten, sakatu tekla 3 segundoz, eta horrela blokeoa aktibatuko duzu. Desblokeatzeko, berriro egin gauza bera.

Gomendioak:

Ez eman kolperik ontziekin kristalaren gainean.

Aluminiozko ontziak ez dira gomendatzen, beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako, ez bada altzairu herdoilgaitzezko babesa dutela azpian.

Bero-eremuek ez dute funtzionatu behar gainean ontzirik ez badute. - Ontziaren azpiak laua izan behar du eta lehor egon behar du. Ziurtatu ontziek erabiliko duzun eremuaren diametroa edo handiagoa dutela, eta ontzia bero-eremuaren gainean jartzerakoan, eremuaren erdi-erdian jarri. - Ahal bada ez mugitu ontziak, beiran markak egin daitezke eta. - Plaka janariak prestatzeko baino ez erabili; inoiz ez lan-mahai bezala. - Ez isuri zuzenean ur hotzik oraindik bero dagoen plakaren gainean.

Adi: Kozinatzeko guneen etenkako funtzionamenduak ez du esan nahi matxuratuta daudenik. Aukeratutako potentziaren arabera tarte luzeagoetan edo laburragoetan piztuta edo itzalita izango dira.

3

Mantentzea eta garbitzea

FAGOR 2VFT400AS - Mantentzea eta garbitzea - 1

  • Ez erabili lurrunez garbitzeko inolako makinarik.
  • Garbitu sarri zure plakaren gainazala, hozten denean. Ez erabili produktu edo esponja urratzailerik. Garbitzeko, erabili zapi hezea eta xaboi neutroa (3.1.1).
  • Astean behin, plaka erabat garbitu bitrozeramikarako produktu bereziekin. Zure bitrozeramika garbitzeko eta zaintzeko VITROCLEN gomendatzen dizugu. Gogor itsatsitako zikinkeria kentzeko, erabili beirak garbitzeko errasketa berezi bat (3.1.2).
  • Deskuiduan, plaka gainean azukrea edo azukrea duen zerbait edo plastikoa erretzen bada, garbitu lehenbailehen, plaka bero dagoen bitartean; bestela, orbanak geldi daitezke betiko. Errasketaren hortzak egoera onean beharko du; hala ez bada, aldatu.

4

Segurtasuna

FAGOR 2VFT400AS - Segurtasuna - 1

  • Plakaren sareko zirkuituak argindar-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.
  • Plaka, baimena duen instalatzaile batek instalatu beharko du, instalatzeko fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraituta.
  • Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera. Kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile kualifikaturen batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
  • Fokuak barruko tenperatura mugatzen duen gailu bat dauka, plaka gehiegi berotzen bada fokua deskonektatzen duena.
  • Fokua erabili ondoren dagokion aginteaz itzali.
  • Beirazko gainazala pitzatu edo hausten bada, deskonektatu plaka saretik berehala, gerta daitezkeen txoke elektrikoak ekiditeko. Ez erabili plaka beira aldatu arte (4.1.1).
  • Janariak gainezka egiten badu eta aginte-teklen gainera erortzen bada, plaka gelditu egingo da eta soinu bat entzungo da (4.1.2).
  • Sentsoreri bati denbora luzez sakatzen badiozu edo objekturen bat dagoelako sentsoreak aktibatuta badaude, plaka gelditu egingo da, eta soinu bat entzungo da (4.1.3).
  • Ez jarri azpia bero duten ontziak sentsoreen gainean, sentsoreak sakatzerakoan erre zaitezke eta (4.1.3). Haur txikiak plakatik urrun egon daitezela, berotzen diren gainazalak asko berotu daitezke eta plaka martxan dagoenean. Erabili blokeo-sistema haurrek aginteekin jolastu ez dezaten.
  • Aparatu hau ez da gaitasunak murriztuta dituzten pertsonek erabiltzeko.
  • Egon beti plakatik hurbil koipe edo olioa duten jakiak prestatzen ari zarenean. Asko berotzen badira, su har dezakete eta.
  • Plaka kaxoi baten gainean instalatuta badago, ez gorde kaxoi horretan su har dezaketen objekturik.

5

Ingurumena

FAGOR 2VFT400AS - Ingurumena - 1

Plaka ingurumena babesteko diseinatu da. Ingurumena zaintzen du. Erabili beti janari bakoitzari dagokion potentzia, eta ontziak aukeratzerakoan, kontuan izan beti prestatu behar duzun janari kantitatea. Beroa hobekien transmititzen da ontziaren azpia eta egosketa gunaren diametroa neurri berekoak direnean.

Kozinatzen bukatzen duzunean, ontzia janaria prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu; horrela, bertan metatutako hondar-beroa erabil dezakezu eta energia aurreztu. Erabili beti tapa tenperatura mantentzeko, lurrunaren bidez beroa galtzen baita.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.

Ez nahastu aparatua etxeko ohiko hondakinekin. Utzi zure plaka hondakin bilketarako zentro berezi batean.

Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi zenuen saltokiarekin.

Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : 2VFT400AS

Kategoria : Sukalde