FAGOR IFZONE40S - Sukalde

IFZONE40S - Sukalde FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan IFZONE40S FAGOR PDF formatuan.

📄 58 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR IFZONE40S - page 55
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : IFZONE40S

Kategoria : Sukalde

Deskargatu zure gailuaren argibideak Sukalde PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua IFZONE40S - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. IFZONE40S markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA IFZONE40S FAGOR

Erabilera-eskuliburua Oso garrantzitsua: plaka erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

1.2 Altzarian ahokatzea. Kontuan hartu beti

ezaugarri-plakan datozen datuak (1.2.1), aireztatze aldeak (1.2.2) eta plaka ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.3). Itsatsi aparrezko juntura plakaren inguruan, erabateko estankotasuna lortzeko (1.2.4). Plakari buelta eman, eta sartu altzariaren hutsunean (1.2.5). Altzarira lotu horretarako dituzun lau loturekin (1.2.6). Egiaztatu aireak plakaren atzeko aldetik aurreko aldera pasatzerik baduela (1.2.7).

1.3 Sare elektrikorako konexioa. Plakarekin

batera beti argindar-kablea egongo da. Egiaztatu zein kable mota duen zure plakak. Horretarako, begiratu zenbat hari dauzkan eta zein koloretakoak diren. 3 hari dituen kablea (1.3.1): a) berde horia, b) urdina, c) marroia; 5 hari dituena (1.3.2): a) berde horia, b) urdina, c) marroia, d) beltza, e) grisa; eta 8 hari dituena (1.3.3): a) berde horia, b) urdina, c) marroia, d) beltza, e) grisa. Gomendioa: Plaka, baimena duen instalatzaile batek instalatu beharko du, eta instalatzeko fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu beharko ditu. Beste marka bateko labea instalatzen bada, labeak plakatik isolatuta egon beharko du. Indukzio-plaka ez da ontzi-garbigailu, garbigailu, hozkailu edo izozkailuaren gainean instalatu behar. Ez erabili erauzgarriak ez diren gaiak; esaterako, silikona. Plakaren ertzetik alboko edo atzeko hormara arte gutxienez 40 mm egon behar dira.

Identifi kazioa Zure plaka berria lehen aldiz erabiltzen hasi aurretik, kontuan izan indukzioaren bitartez beroa ontzira zuzenean transmititzen dela. Hortaz, erabili beti azpi ferromagnetikoa duten ontziak.

2.1 Ontziak aukeratzea. Ondo aukeratu

erabiliko duzun ontzia, oso garrantzitsua baita plakari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko eta janak ahalik eta onen prestatzeko. Printzipioz, imana erakartzen duen azpia duen edozein ontzik balio du indukzioarekin erabiltzeko (2.1.1). Sartu prestatu nahi duzun jakia ontzian. Ez jarri inoiz ontzia berotzen hutsik dagoela (2.1.2). Bitrozeramikazko foku bero- emaileetan, indukziorako diren ontziez aparte, buztinezkoak, kobrezkoak edo altzairu herdoilgaitzezkoak erabili daitezke. Aluminiozkoak, berriz, ez dira gomendatzen, plakaren beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako.

2.2 Fokua aukeratzea. Foku bat baino gehiago

duzu ontziak gainean jartzeko

. Aukeratu komeni zaizuna, erabiliko duzun ontziaren neurriak kontuan izanda. Ontziaren azpia oso txikia bada, potentzia adierazten duen argia keinuka hasiko da, eta fokua ez da piztuko, nahiz eta ontziaren materiala indukziorako egokia izan. Egiaztatu erabiltzen duzun ontziaren azpia ez dela taulan adierazitako diametroa baino txikiagoa. Fokuaren Ø Ontziaren azpiaren gutxieneko Ø 16 cm 10 cm 18 cm 12 cm 21 cm 18 cm 28 cm 12 cm Zone sekzioa 12 cm Zone osoa 18 cm Gomendioa: ez arrastatu ontziak, plakaren beira marratu daiteke-eta. Lanerako gainazalean ez jarri objektu metalikorik, labana, sardexka edo taparik, berotu daitezke- eta.euskara

2.3 Fokua piztea. Sakatu

2.4 Potentzia aukeratzea. Nahi duzun potentzia

zehatza aukeratu, edo teklak erabiliz.

2.5 Kozinatzeko denbora aukeratzea

denbora ikonoaren gainean dauden edo teklak erabiliz. Markatutako denbora igaro ondoren, fokua automatikoki itzali egingo da, eta txistu bat entzungo da. FOKU BEREZIAK

2.6 Bitrozeramikazko foku bikoitza: Alde

nagusia gehienezko potentzian jarri (2.6.1). teklari beste behin gehiago sakatuz gero, alde bikoitza (2.6.2) piztuko da. Piztuta dagoela jakingo dugu, egingo duen soinuagatik eta pantailan agertuko den puntuarengatik; potentzia erregula dezakezu jada , teklak erabiliz. Alde bikoitza itzaltzeko, geldialdiaren tekla sakatu, ondoren martxan jartzeko tekla, eta potentzia erregulatu , teklen bitartez.

2.7 Zone fokua: Foku hauek

bakarka erabil ditzakezu, bakoitza bere aldetik; edo, bestela, elkarrekin foku bakarra eratuz . Sakatu erabili nahi duzun fokuaren

tekla, eta (2.4) puntuak dioena egin potentzia aukeratzeko, eta (2.5) puntuak dioena iraupena aukeratzeko. FUNTZIO BEREZIAK

2.8 Sarbide zuzeneko funtzioa

Aukeratutako potentziara zuzenean sartzeko balio du. Fokua piztuta dagoela sakatu tekla, eta fabrikatzaileak aurretik fi nkatutako potentzia,

potentzia, lortuko duzu (2.8.1) . Potentzia hori aldatzeko, itzali fokua (

tekla sakatu gabe), eta tekla sakatuta eduki segundo batzuetan bip bat entzun arte eta

. Ikurra keinuka hasi arte. Aukeratu potentzia berria , teklak erabilita. Nahi duzun potentzia aukeratu eta gero, sakatu berriro tekla potentzia hori nahi duzula egiaztatzeko. (2.8.2, 2.8.3, 2.8.4).

2.9 Total funtzioa . Aukeratutako

denboran potentzia aldatzeko aukera ematen dizu. Fokua piztuta dagoela

eta potentzia jakin bat zehaztuta duzula , , sakatu (2.9.1). Aukeratu potentzia berria

ikurraren gainean dauden , teklak erabilita (2.9.3). Potentzia berria eta iraupena ondo daudela egiaztatzeko, sakatu berriro tekla. Orduan, potentzia berriaren ondoan puntu bat dagoela ikusi ahal izango duzu pantailan (2.9.4). Aukeratutako denbora igaro ondoren potentzia hasierako posiziora bueltatuko da eta puntua desagertu egingo da.

2.10 Booster funtzioa

: Tenperaturarik altuena berehala izan dezakezu fokuan; eta horri esker, likidoak beroaraz edo irakinaraz ditzakezu oso azkar. Fokua piztuta duzula

, sakatu tekla, eta ikusiko duzu (2.10.1). Behin likidoa irakiten hasi ondoren, aukeratu nahi duzun potentzia teklaren bitartez. (2.10.2). Ohar garrantzitsua: aktibatuta duzula, ondoko fokuan izan dezakezun potentziarik handiena 6 da.

2.11 Programazio geroratua

: Kozinatzen bukatzeko ordua eta kozinatze denbora egokitzeko balio du. Ezin da batera foku bat baino gehiago erabili. Fokua piztuta duzula

, sakatu tekla (2.11.1), eta une horretako ordua ikusiko duzu. Ordua gaizki badago, egokitu: potentzia aukeratzeko , teklak erabili orduaren digituak aldatzeko, eta ikurraren gaineko , teklak minutuak aldatzeko (2.11.3). Ordua ondo dagoela egiaztatzeko, sakatu tekla (2.11.4). Jarraian, aukeratu kozinatzen bukatzeko ordua (2.11.5, 2.11.6) aurreko eragiketako urratsak jarraituz, eta tekla sakatu aukera egiaztatzeko (2.11.7). Kozinatze denbora aukeratzeko, ikurraren gaineko

(tekla sakatuz egiaztatu (2.11.9). Potentzia aukeratzeko , teklak erabili (2.11.10), eta egin duzun aukera egiaztatzeko, tekla sakatu (2.11.11). ikusiko duzu, eta ondoren, itzali egingo da, eta puntu gorri bat baino ez da geldituko (2.11.2). Ohar garrantzitsua: Programazio geroratua ezin izango da foku batean baino gehiagotan batera erabili. Kozinatzen bukatzeko ordua, iraupena eta potentzia aukeratzeko, digituek keinuka egon beharko dute.

BESTE FUNTZIO BATZUK

2.12 Berotze azkarreko funtzioa (P puntua)

: Potentzia altuagoa izan dezakegu denboraeuskara

Mantentzea eta garbitzea Indukzio-plaketan beira asko berotzen ez denez, erraz garbi daiteke. Halere, beira gainera erortzen dena eta zipriztinak lehenbailehen garbitu zapi umel batekin edo paper laminatuzko zapi batekin. Zikina ez bada erraz kentzen, erabili bitrozeramikarako produktu bereziak. Foku bero-emaileak dituzten modelo mistoetan, beira asko berotzen da; beraz, lehenbailehen garbitu eta ez utzi gainera eroritakoa lehortzen. Orban zaharrak garbitzeko erabili xaboi uraz bustitako esponja bat eta beirak garbitzeko errasketa berezi bat. Ez erabili lurrunez garbitzeko inolako makinarik. Garbiketa produktu urratzaileak edo metalezko espartzu gogorrak erabiltzen badituzu plakak garbitzeko, gainazala urratuta geldi daiteke eta beira hautsi. Garbitu lehenbailehen azukre orbanak eta hondarrak, plakaren gainaldea honda dezakete- eta. jakin batean. Sakatu tekla posiziora arte (2.12.1). Askatu tekla, eta ikurra keinuka hasiko da (2.12.2). Sakatu berriro tekla, eta gehienezko potentziaren posizioan jarriko da, posizioan, alegia (2.12.3). Sakatu tekla, eta aukeratu nahi duzun potentzia (2.12.4). ikusiko duzu (2.12.5). Ezarritako denbora igaro ondoren, gehienezko potentziatik aukeratutako potentziara igaroko da. Gomendioak: potentzia aukeratu ondoren, ez baduzu lan bukaerako potentzia bat aukeratzen, fokua itzali egingo da. ikusten ari zaren bitartean, potentzia aukeratzeko aginduetan funtzioa indargabetu egingo da.

2.13 Blokeo funtzioa: Haurrek ez erabiltzeko.

Sakatu tekla 3 segundoz, eta blokeoa aktibatuta geldituko da. Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.

2.14 Soinu-seinalea: Soinu-seinalea

desaktibatzeko, plakak itzalita egon beharko du. Plakaren eskuinean, behealdean, dagoen fokuari dagokion tekla sakatuko dugu, eta ondoren potentziaren eta denboraren teklak batera sakatuko ditugu pantailan ikusi arte. Teklak sakatuta eduki, digituak desagertu arte (2.14.1). Seinalea aktibatzeko errepikatu eragiketa. Gomendioak: Ahal bada, alde ezberdinetako fokuak erabili kozinatzeko. Ez kolpatu kristala ontziekin. Erabili indukziorako aproposak diren ontziak. Erabili hondo sendoa eta laua duten ontziak. Oharrak: Sentsoreen gainean objekturen bat uzten baduzu, plakak soinu bat egingo du eta itzali egingo da. Plaka automatikoki itzaltzen da, segurtasun denbora bat igaro ondoren. Segurtasun denbora hori aukeratutako potentziaren araberakoa izango da (1 eta 10 ordu bitartekoa). Potentzia altuekin likidoak irakiten hasten badira, burrunba bat entzungo da fokuen frekuentzien akoplamenduarengatik. Normala da. Foku bero- emaileak dituzten modelo mistoetan, ez ukitu alde horiek, erre egin zaitezke-eta.

Arazoak konpontzea Ez du funtzionatzen. Egiaztatu konektatuta dagoela eta begiratu etengailu diferentzialak. Diferentzialek salto egiten dute. Egiaztatu konexioa. Konektatzerakoan argi bat agertzen da. Normala da, mezua 30 segundo igaro ondoren desagertzen da. Kozinatzen duzun lehenengo aldietan, plakari usaina dario. Berotu uraz betetako lapiko bat foku bakoitzean ordu erdi batez. Plakak ez du funtzionatzen, eta mezu bat agertzen da. Deitu zerbitzu teknikora. Ez du funtzionatzen, eta agertzen da.. Haurrentzako segurtasuna desblokeatu (4.1.1.) Ez du funtzionatzen, eta edo agertzen da eta soinu bat entzuten da. Sentsoreen gainean dauden objektuak garbitu edo kendu. (4.1.2).euskara

Segurtasuna Plaka ingurumena babesteko diseinatu da. Ingurumena zaintzen du. Erabili beti janari bakoitzari dagokion potentzia. Bukatzerakoan, foku bero-emaileak dituzten modeloetan jana prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu ontzia, horrela bertan metatutako beroa erabil dezakezu eta energia aurreztu. Ahal duzun guztietan, erabili tapa tenperatura mantentzeko, lurrunaren bidez beroa galtzen baita. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa. Ez nahastu aparatuak etxeko hondakin orokorrekin. Utzi zure plaka hondakin bilketarako zentro berezi batean. Etxetresna elektrikoak birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi zenuen saltokiarekin.

  • Plakaren sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3mm-ko distantzia izan behar da.
  • Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera.
  • Kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
  • Indukzio-fokuek ontziak detektatzeko sistema bat dute. Bakarrik ontzia gainean badute berotuko dute.
  • Fokua erabili ondoren dagokion aginteaz itzali. Ez zaitez fi datu ontziak detektatzeko gailuaz
  • Beirazko gainazala pitzatu edo hausten bada, deskonektatu plaka saretik berehala, gerta daitezkeen txoke elektrikoak ekiditeko. Ez erabili plaka, beira aldatu arte.
  • Haur txikiak plakatik urrun mantendu eta erabili blokeo sistema aginteekin jolas ez daitezen.
  • Aparatu hau ez da gaitasunak murriztuta dituzten pertsonek erabiltzeko.
  • Plaka baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
  • Plaka denbora luzez erabili ondoren, kozinatzeko aldea agian bero egongo da eta

ikusiko da. Ez ukitu alde horiek (5.1.1).

  • Babesa, janariak gainezka egiten duenerako: Janariak gainezka egiten duelako eta objektuak gainean jarri direlako sentsoreak estalita badaude, pantailan ikusiko dugu, txistu bat entzungo dugu eta plaka gelditu egingo da. Garbitu plaka edo kendu objektua, eta plaka berriro abian jarri (5.1.2, 5.1.3).
  • Deskonexio automatikoa: Fokua itzaltzea ahazten bazaizu, automatikoki itzaliko da, denbora bat pasa ondoren (1-10 ordu, aukeratutako potentziaren arabera). Garrantzitsua. Bihotz-estimulagailuak eta inplante aktiboak dituzten erabiltzaileentzat: plakak asaldu elektromagnetikoei buruz indarrean dauden arauak betetzen ditu (2004/108/ CE zuzentaraua). Martxan dagoenean ez die gainontzeko aparatu elektrikoei eragiten, azken hauek aipatutako araua betetzen badute. Indukziozko plakak eremu magnetikoak sortzen ditu bere inguru hurbilenean. Plaka baten eta bihotz-estimulagailu baten artean interferentziarik egon ez dadin, estimulagailuak dagokion araudiaren arabera diseinatuta egon beharko du. Estimulagailuaren gainean edo bestelako bateragarritasunaren gainean zerbait jakin nahi izanez gero, fabrikatzaileari edo zure medikuari galde diezaiokezu. edo agertzen da. Zirkuitu elektronikoak berotu egin dira (4.1.3) Plaka martxan dagoela argiak keinuka ari dira. Erabiltzen ari zaren ontzia ez da egokia. Potentzia baxuetan kozinatzen ari bazara, agian klik-klak entzungo duzu. Normala da, piztu eta itzali egiten da etengabe aukeraturako potentzia erregulatzeko. Plaka itzali ostean, aireztapena ez da eteten. Normala da, zirkuitu elektronikoak hozteko da.