ERABILTZAILE-ESKULIBURUA FFK6745X FAGOR
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: Gailua erabili aurretik irakurri arretaz eskuliburu hau.
Eskuliburuko testu bakoitza dagokion irudiarekin lotuta dago.
Identifikazioa

Identifikatu zure gailua ("a", "b", "c", "d", "e", "f").
Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.

Nola instalatu
1.1 Bilgarria kendu. Hozkailua babesten duten elementu guztiak kendu.
1.2 Kokapena. Gailua bero-iturrietatik urrun eta eguzki-izpietatik babestuta kokatu kontsumoa murrizteko.
Ez jarri gailua kanpoaldean edota bustitzeko arriskua dagoen lekuan.
Aireak gailuaren atzealdetik pasa behar du. Hortaz, utzi 25 mm gailuaren hondoa eta paretaren artean. Ez itxi gailua eta lurra edota sabaiaren artean geratzen den tartea.
Gailua lautu bibrazioak eta hotsak saihesteko. Kontuan hartu gailuak hots txikiak sor ditzakeela horma edota armairu baten ondoan badago.
Era berean, egiaztatu erretiluak behar bezala kokatuta daudela. Edukiontziak bereiz jarri bibrazioak saihesteko.
1.3 Sare elektrikora konektatu. Konektatu aurretik gailua bertikalean eduki gutxienez 2 orduz. Ezaugarrien plakan agertzen diren datuak egiaztatu (220-240 V lur-hargunea) (1.3.1, 1.3.2).
Ez erabili egokitzaile edo luzagarririk.
Ez utzi kableak motorra ukitzen edo haren azpian geratzen.
1.4 Atearen irekiera zentzuz aldatu. Gailua sare elektrikotik deskonektatu eta kontrako aldea hustu.
Bihurkinarekin torlojuak askatu (1.4.1) eta atera goiko bisagra eta biraketa-kapsula (1.4.2).
Hozkailua deskonektatu konektorearen erlaitzean presioa eginez (1.4.3). Hozkailuaren atea kendu (1.4.4). Aginte-panela atera bihurkin batekin xede horretarako dauden hozketan palanka eginez (1.4.5).
Kablea sartzeko hozka bat egin kontrako aldean, karkasan adierazten den lekuan (1.4.6). Aginte-panela berriro kokatu kablea aurretik egindako hozkan sartuz (1.4.7).
Erdiko bisagraren torlojuen estalkia kendu, askatu torlojuak eta atera bisagra (1.4.8). Izozkailuaren atea igo (1.4.9).
Beheko bisagra kendu torlojuak askatuz. Bisagraren ardatza zentzuz aldatu eta kontrako aldean jarri (1.4.10).
Izozkailuaren beheko heldulekua hozkailuaren atean kokatu eta hozkailuaren beheko heldulekua berriz, izozkailuaren atean (180° biratuta). Helduleku bertikalak beren kontrako aldean kokatu, 180 graduko bira emanez (1.4.11).
Autoitxierei bira eman eta jarri hozkailuarenak izozkailuan eta alderantziz.
Izozkailuaren atea jarri (1.4.13), erdiko bisagra torlojutu (1.4.14) eta jarri hozkailuaren atea (1.4.15).
Itxiera-kapsula kontrako aldeko goiko bisagraren lekuan jarri (1.4.16). Egin presioa konektorean atean entxufatzeko (1.4.17).
Goiko bisagra eta biraketa-kapsula kokatu. Horretarako, sartu soberan geratzen den kablea aginte-panelean (1.4.18) eta jarri torlojuak (1.4.19).
2 Erabilera

2.1 Gailua nola piztu. Sakatu ON/OFF ①
(2.1.3) edo + edo - botoiak display-ean digitu bat ikusten duzun arte (2.1.2). Mini LCD modeloak automatikoki blokeatzen dira (2.1.3); blokeoa kentzeko sakatu edozein botoi 3 segundo.
2.2 Edukiontzia aukeratu. Hozkailu
konbinatuetako edukiontziak, hozkailua eta izozkailua independenteak dira.

modelloan biek batera funtzionatzen dute
2.3 Tenperatura aukeratu. Bira eman aginteari
(2.3.1, 2.3.2). Lehenik, izozkailuaren

- botoiak sakatu eta ondoren gauza bera egin hozkailuarekin 9 (2.3.3) edo, sakatu
izozkailuaren kasuan eta hozkailuaren kasuan (2.3.4, 2.3.5).
Tenperatura aukeratu ondoren, edukiontzi bakoitzaren benetako tenperatura ezagutu dezakezu. Horretarako begiratu argitxoa (2.3.6) edo sakatu edukiontziaren + - T° edo T botoiak 5 segundoz. Edukiontziaren tenperaturak dir-dir egingo du. Funtzio hau ez dago a modelloan.
Gomendioak: Hozkailua 4 gradutan
egotea gomendatzen da, izozkailua aldiz -19 gradutan (aurretik izoztuta dauden jakiak gordetzeko). Jakiak izoztu nahi badira, izozkailuaren tenperatura -24 gradutara jaistea gomendatzen da.
Kontuan hartu barnealdeko tenperatura hainbat faktoreen araberakoa dela: giro-tenperatura, kokapena eta hozkailua irekitzeko maiztasuna.
2.4 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funtzioa: Funtzio honi esker, hozkailuaren tenperaturarik hotzena 6 orduz mantendu daiteke. Hozkailuan elikagai asko sartzen denean aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu SUPER
(2.4.1), (2.4.2) edo 24
"Oporrak" funtzioa: "Oporrak" funtzioa oso egokia da hozkailua denbora luzez erabili ez baina izozkailuko elikagaiak mantendu nahi badituzu. Funtzio honi esker, zure gailuak oso gutxi kontsumituko du eta ez da usainik egongo. Funtzio hau ez dago modelo guztietan.
Oharra: Gailuaren atea itxita egon behar da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu
HOLIDAY (2.4.4) edo +, - botoiak displayean H ikurra ikusi arte (2.4.5) edo sakatu 3 segundo (2.4.6). Funtzioa desaktibatzeko, errepikatu aurreko pausuak. Modelo batzuetan hozkailua soilik itzali daiteke.
Sakatu ON-OFF (2.4.7), edo +, - botoiak (2.4.8) edo T (2.4.9), digiturik agertzen ez den arte.
2.5 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funzioa: Funtzio honi esker, izozkailuaren tenperatura hotzena 52 orduz mantendu daiteke. Funtzioa izozkailuan elikagai asko sartu baino 24 ordu lehenago aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatzeko eta desaktibatzeko: sakatu SUPER 3 segundoz (2.5.1), edo sakatu SUPER (2.5.2), edo sakatu ※ (2.5.3), edo ※ (2.5.4).
Hozte azkarreko funtzioa: Sartu botila(k)
izozkailuan eta sakatu hainbat segundo, ikonoa ikusten duzun arte (2.5.5). Izozkailuak hotza hornituko du 15 minutuz eta ondoren funtzioa amaitu egingo da. Orduan, ikonoak dir-dir egingo du eta 20 minutuko soinu-alarma aktibatuko da. Alarma edozein tekla sakatuz desaktibatu daiteke. Argindar-eteteak direla eta, funtzio hori eten egiten bada, argia itzultzen denean funtzio hori bukatutzat joko da eta alarma aktibatu egingo da.
ECO funtzioa: ECO funtzioak hozkailua -17
°C -ko tenperaturan mantentzen du, energia nabarmen aurrezten du. Elektrizitatea eteten bada, argia itzultzen denean funtzio honek aktibatuta jarraituko du.
Sakatu ECO (2.5.6) funtzio hau aktibatu eta desaktibatzeko.
Izozkailua konektatu/deskonektatu: Sakatu
ON-OFF (2.5.7, 2.5.8) eta +, - botoiak (2.5.9) display-ean temperaturarik ikusten ez duzun arte edota sakatu ① 3 segundo (2.5.10). Izozkailua itzaltzen denean hozkailua ere itzaliko da.
2.6 Erabilera-gomendioak.
- Ez ireki atea behar baino denbora gehiago eta ez sartu elikagai berorik gailuan. Horrela, zure gailua eraginkorragoa izango da eta
energia gehiago kontsumitzea saihestuko duzu.
- Zure gailua NO FROST bada, ez buxatu aireztapeneko sareta eta utzi tarte bat elikagaien artean airea horien artea pasa dadin.
- Ez sartu edari gasdunik edota likidoa duten beirazko botilarik izozkailuan lehertu daitezke eta.
- Sartu elikagaiak edukionzi hermetikoetan; horrela ez dira lehortuko. Ez jan oso hotz dagoen izozki edota elikagairik, erredurak eragin ditzakete.
3
Mantenua eta garbiketa
3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain txarrak saihestuko dituzu. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketarako makinarik ezta disolbagarri edota garbigarri urratzailerik ere. 3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki edota zapi batekin. 3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada: Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) eta atera hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4). Hari berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W) edota luminaria argibideek zehazten duten beste lanpara bat ipini. 3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak karbono-iragazki bat izan dezake hainbat elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena. Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen airearen mikroorganismoak (onddoak eta bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak. Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea
gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Iragazkia aktibatzeko: Sakatu erlaitza eta kendu estalkia (3.5.1, 3.5.3). Iragazkia eta tapa banandu (3.5.2, 3.5.4) eta kendu zigiluak (3.5.5).
Sakatu BIOFILTER bisorea hots txiki bat entzun arte (3.5.6). Segundo gutxitan iraupen-eskala koloreztatu egingo da. Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.
Ez utzi erabilitako iragazkiak eta ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak galtzen baititu.
3.6 S.P.A. salus per aquam (aukerakoa)
Zure hozkailuak S.P.A osagarria izan dezake. Osagarri honi esker, barazkiak gordetzeko edukionziaren hezetasuna mantentzen da eta, hortaz, elikagaiak ez dira lehortzen.
Osagarria barazkiak gordetzeko edukionziaren junturan kokatzen da (3.6.1). Ontzi isurle bat dauka, baita bete-maila adierazteko marra ere. S.P.Ak ura behar duenean, marra jaitsi egingo da, desagertu arte. Atera ontzia (3.6.2) eta erabili andela betetzeko (3.6.3).
Iragazkia 2 urtean behin aldatzea gomendatzen da (3.6.4).
4
Diagnostikoak

4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino gehiago irekita badaukazu, alarma bat entzungo duzu eta hozkailuaren argia itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz egiten
- Izozkailuaren tenperatura behar baino altuagoa bada, alarma argitsu bat (4.2.1, 4.2.2) edo ikurra azalduko da (4.2.3). Era berean, aldizkako hots-seinale bat ere aktibatuko da. Sakatu SUPER edo seinale akustikoa eskuz desaktibatzeko (4.2.4, 4.2.5, 4.2.6).
Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan, ikurra edo alarma argitsua aktibatuta egongo da, baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak. Elektrizitatea berreskuratzean, egiaztatu gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin ditzake, ez kezkatu.
Gas-hoztaileak borbor egindezake zirkuituetan zehar dabilenean. - Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe hotsa egindezake, batez ere martxan hasten denean. - Erabilitako materialen dilatazioa edota kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak entzun daitezke. - Irozkailuko haizagailuak mugitzen duen aireak hondo-zarata txikia sortudezake.

Ez saiatu gailua konpontzen. Deitu laguntza teknikoko zerbitzura, 902 105 010.
Segurtasuna

- Aireztapeneko saretak garbi eduki.
- Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
- Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal izango dira fabrikatzaileak gomendatutako gailuak.
- Ez erabili izotza kentzeko prozesua azkartzeko gailu mekanikorik edota bestelako baliabiderik. Fabrikatzaileak gomendatutakoak soilik erabili. Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fisikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere, haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.
- Kaltetutako elikatze-kableak fabrikatzaileak, salmena ondoko zerbitzuak edota kualifikatutako teknikari batek ordezkatuko ditu arriskuak saihesteko.

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioa aktibatzerakoan, edukiontzi bakoitzean gomendatutako tenperaturak erabili gailua eraginkortasunez erabiltzeko.
Itzali hozkailua edo aktibatu "oporrak" funtzioa gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu. Horrela, kontsumoa murrizteaz gain, energia ere aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora gehiago, horrek energia asko gastatzen duelako.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik eratorritako hondakinen kudeaketa.

Ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Hozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko agintaritzarekin.
FAGOR

Fagor Electrodomésticos, S. Coop.
B° San Andres, 18
20500 Mondragon (SPAIN)
info@fagor.com
www.fagor.com