FAGOR DH10D - Hezetzaile

DH10D - Hezetzaile FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan DH10D FAGOR PDF formatuan.

📄 54 orrialdeak Euskara EU 💬 AI galdera
Notice FAGOR DH10D - page 50
Eskuliburu-laguntzailea
ChatGPT-k bultzatua
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : DH10D

Kategoria : Hezetzaile

Deskargatu zure gailuaren argibideak Hezetzaile PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua DH10D - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. DH10D markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA DH10D FAGOR

  • Bilgarriaren elementuak (plastikozko poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku iturriak izan daitezkeelako.
  • Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik bermatuko da lurreko konexioa duen instalazio batera konektatuta badago.
  • Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik indarrean dauden segurtasun arauak betetzen dituztenak, eta zaindu egokigailuan eta/edo luzapen kablean adierazitako potentziaren muga ez dela gainditzen.
  • Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin erabili behar da. Beste edozein erabilera desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
  • Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen bada, itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko. Lehen adierazitakoa betetzen ez bada, gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko da.
  • Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu behar. Hondatuta badago edo ordeztu beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak baimendutako Laguntza Teknikoko Zerbitzu batera. Ez erabili gailua kablea edo entxufea hondatuta badaude.
  • Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera desegokia edo okerra egiteagatik edo kualifikatu gabeko langileek ez bestek egindako konponketengatik gerta daitezkeen kalteengatik. GARRANTZITSUA: Ez estali inoiz gailua martxan dagoen bitartean, gehiegi berotu daitekeelako eta arriskutsua izan daitekeelako. BEREZIKI:
  • Adi: Gailu hau ezin da bainuontzi, dutxa, harraska edo antzekoen ondoan martxan jarri.
  • Ez instalatu gailua bero iturri batetik hurbil, ez eta airean gas, olio edo sufrea dagoen tokietan eta erradiazioen menpe dauden guneetan ere.
  • Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili baino lehen irakurri arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere kontsultatzeko.
  • Gailua erabili baino lehen, egiaztatu etxeko sarearen tentsioa eta gailuak daukan plakan adierazten dena bat datozela.
  • Gailua Espainian instalazio elektrikoetarako dauden arauen arabera instalatuko da.
  • Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua egoera ezin hobean dagoela; zalantza izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza Teknikoko Zerbitzu baimendu batera.

4. Aire iragazkia (aire sarrerarako

Interferentziak deuseztatzea: Gailu hau desparasitatuta dago, interferentziak deuseztatzeari buruzko direktiben arabera. Bateragarritasun elektromagnetikoa: Gailu hau desparasitatuta dago CEM direktiben arabera (bateragarritasun elektromagnetikoa). Tentsioa / Frekuentzia: 220V-240V~ 50Hz Potentzia: 240 W (DH-10D) 600W (DH-20D) Laneko tenperatura: 5ºC ~ 35ºC Ur deposituaren edukiera:

  • Ez busti gailua urarekin ez eta su har dezaketen likidoekin ere.
  • Ez manipulatu gailua eskuak bustita dituzula.
  • Ez piztu/itzali gailua entxufean sartuta/ entxufetik aterata.
  • Gailuaren ezaugarri funtzionalak aldatzeak ondorio arriskutsuak eragin ditzake.
  • Gailua erabili behar ez baduzu, edo beste toki batera eraman behar baduzu, bai eta garbitzeko edo mantentzeko edozein ekintza egin aurretik ere, entxufetik atera.
  • Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira kabletik.
  • Ez jarri objektu astunik edo objektu berorik gailuaren gainean.
  • Ez utzi umeei gailuarekin jolasten edo gailua manipulatzen.
  • Ez sartu objekturik airearen sarrerako/ irteerako saretetan, arriskutsua izan daitekeelako haizagailua abiadura handiz dabilenean.
  • Ez estali airea sartzeko/irteteko saretak.
  • Ez erabili gailua gela estu eta hermetikoetan.
  • Aparatu hau ez dago pentsatuta gaitasun fisiko (haurrak barne) edo esperientzia edo behar besteko ezagutzarik ez duten pertsonek erabiltzeko, ez bada beraien segurtasunaz arduratzen den pertsonak aparatuen erabilera ikuskatzen edo erakusten diela.
  • Zaindu egin beharko dira haurrak, aparatuarekin jolas ez daitezen.
  • GARRANTZITSUA: Jarri aparatua azalera lau eta egonkor baten gainean.
  • Itxi gailua lanean egongo den gelako ateak eta leihoak.
  • Gailuak funtziona dezan gelako tenperaturak 5º C eta 35º C artekoa izan beharko du. Tenperatura muga horietatik kanpo badago, konpresoreak funtzionatzeari utziko dio
  • Giroko tenperatura 5º C baino gutxiagokoa bada, hezetasun absolutua oso txikia izango da; beraz, ez da

Argi adierazleak A. Piztuta dagoela adierazten duen argia (berdea). B. Depositua beteta dagoela adierazten duen argia (gorria) Ur depositua husteko moduan dagoenean pizten da, edo ur depositua gaizki jarrita dagoenean. OHARRA: Uraren maila kontrolatzeko etengailuak deshumifikadorea itzali egiten du ur depositua beteta dagoenean edo behin hustuta gaizki jartzen denean. Giroan dagoen hezetasunaren maila egokia denean, unitatea itzali egiten da automatikoki. Itxaron hiru minutu berriro martxan jarri aurretik. Unitatea babesteko behin geldituta ez da berriro martxan jarriko 3 minutu igaro arte. 3 minutu igaro ondoren, martxan jarriko da automatikoki. Lurrungailuaren hariletan izotza pilatzen denean, konpresoreak zikloa geldiaraziko du eta haizagailuak martxan jarraituko du izotza desagertu arte. C. Argi adierazlearen etengabeko funtzionamendua (berdea) D. Pantaila Doitzerakoan, adierazi aukeratutako hezetasun maila (%); gero, adierazi giroan dagoen benetako hezetasun maila (±5 % zehaztasuna) Errore kodeak: E1. Errorea hezetasunaren sentsorean- kendu entxufetik unitatea eta entxufatu berriro. Errorea desagertzen ez bada, deitu Zerbitzu Teknikora. E2. Errorea tenperaturaren sentsorean- Atera unitatea entxufetik eta entxufatu berriro. Errorea desagertzen ez bada, deitu Zerbitzu Teknikora. beharrezkoa izango hezetasuna kentzeko gailua erabiltzea.

  • Gailua itzali ondoren, itxaron 5 bat minutu berriro martxan jarri aurretik.
  • Ez sartu inolako objekturik uraren deposituan eta ez isuri bertara inolako likidorik.51
  • Aldian-aldian eta aste asko pasatzen utzi gabe, garbitu ur depositua onddoak, lizuna eta bakteriak irten ez daitezen. Bete ur deposituaren zati bat ur garbiarekin eta gehitu garbigarri leun pixka batekin. Eragin ur deposituari, hustu eta urberritu. OHARRA: Ez erabili ontzi garbigarririk ur depositua garbitzeko. Garbitu ondoren, ur depositua bere lekuan jarriko da eta ondo jarrita, gailuak ondo funtziona dezan.
  • Ur depositua beteta dagoenean, unitatea gelditu egingo da automatikoki, eta Beteta dagoela adierazteko argia keinuka hasiko da. Atera kontuz ur depositua. Hartu eskuineko eta ezkerreko heldulekuetatik segurtasunez eta tiratu zuzen, kontuz ibilita, ura eror ez dadin. Ez jarri ur depositua lurrean, deposituaren azpiko aldea ez baita zuzena.
  • Bestela, deposituko ura erori egingo da.
  • Bota ura eta bete berriro depositua urez. Ur deposituak ondo eta seguru jarrita egon beharko du gailuak ondo funtzionatzeko. OHARRA: Makina berriro martxan jarriko da ur depositua zuzen jarri ondoren. ETENGABEKO DRAINATZERAKO KONEXIOA
  • Ura automatikoki hustu daiteke, hodi malgu bat unitateari lotuta (Ø 12 mm) (hodia ez dator gailuarekin)
  • Kendu kautxuzko tapoia unitatearen atzeko aldetik, eta gorde leku seguru batean.
  • Sartu hodia unitatean, unitateak atzeko aldean duen dranaitze irteeran hain zuzen ere, 3. irudian agertzen den moduan. Lotu hodi malgua unitatearen dranaitze irteerarekin. Ziurtatu hodiaren konexioa ondo dagoela eta ez dela ura kanpora ateratzen.
  • Gero, eraman uraren hodia zoruan uraren ebakuaziorako dagoen tokiaren alderantz, edo drainaketarako instalazio egoki batera. Drainaketarako instalazioa unitateak drainaketarako duen irteera baino txikiagoa izango da.
  • Ziurtatu hodia beherantz dagoela eta ura poliki ateratzen dela. OHARRA: Etengabeko drainaketa Babes kodeak: P1. Unitatea izotza kentzen ari da—Utzi unitateari izotza automatikoki kentzen. Babesa kenduko da unitatearen izotza automatikoki kendu eta gero. P2. Ur depositua beteta dago edo gaizki jarrita dago—Hustu ur deposituak edo jarri berriro depositua modu egokian.

E Pizteko tekla Sakatu iezaiozu hezetasuna kentzeko gailua pizteko edo itzaltzeko. F Hezetasuna doitzeko kontrol teklak Hezetasun maila Hezetasun Erlatiboaren (HR) %35etik %80ra bitartekoa izan daiteke, eta hezetasun maila aldatzeko 5 puntutik 5 puntura tarteko aldaketak egin daitezke. Airea lehortzeko, sakatu teklari- eta markatu hezetasun maila txikiago bat

Airean hezetasun gehiago uzteko, sakatu + teklari eta markatu hezetasun maila handiago bat (%). G Etengabe martxan egoteko tekla Aukeratu tekla hau gailua etengabe eta hezetasun mailarik handienean eta ur depositua beteta egon arte egotea nahi baduzu. Hezetasun maila doitzeko kontrol teklak ezin dira erabili etengabe lanean egoteko tekla aktibatuta dagoenean. Sakatu berriro tekla horri etengabeko funtzionamendua indargabetzeko. OHARRA: +/-/ Etengabeko funtzionamenduaren teklari sakatu ondoren, ezin da gailua berriro martxan jarri 6 minutu igaro arte.52

Gailua mantentzeko edo garbitzeko edozein lan egin aurretik, atera gailua entxufetik. Garbitu gailua zapi leun batekin, zapia pixka bat busti ondoren. Ez busti gailua ez urarekin ez disolbatzaile edo antzekoekin ere. Ez erabili produktu urratzailerik garbiketarako.

AIRE IRAGAZKIAREN GARBIKETA

Aurreko saretaren atzean dagoen aire iragazkia gutxienez 30 egunetik 30 egunera begiratu eta garbitu beharko litzateke, edo sarriago, beharrezkoa bada.

GARBIGAILUAN - Iragazkia ateratzeko:

  • Jarri ur depositua 2. irudian adierazten den moduan.
  • Eutsi iragazkiaren erlaitzetatik eta bultzatu arinki euskarritik ateratzeko, ondoren atera iragazkia beherutza (ikus 4-5 irudiak)
  • Iragazkia garbitu ur eta xaboiarekin. Uretan eragin eta utzi iragazkia sikatzen aldatu aurretik. Ez garbitu iragazkia plater-ikuzgailuan. - Akoplatzeko:
  • Sartu iragazkia unitatean, erlaitzak iragazkian arinki bultzatu eta iragazkia gorutza bultzatu (ikus 5. irudia) KONTUZ: Ez jarri gailua martxan iragazkirik ez badauka; bestela, zikinkeriak eta ilaunak gailua blokeatuko dute eta bere errendimendua gutxituko da. Ondoren, Laguntzako Zerbitzu Teknikora deitu aurretik egiaztatu beharreko hainbat arrazoi posible iradokitzen dizkizugu. Ematen dizkizugun gomendioak egiaztatu ondoren gailua martxan jartzen ez bada, mesedez jarri harremanetan Laguntzako Zerbitzu Tekniko baimendu batekin. Ez ukitu ezer gailuan, ez saiatu osagai elektrikoak aldatzen edo konpontzen. Zerbait ukitu edo eginez gero, gailuari kalterik eragiten badiozu, kalteak zure kontura izango dira, baita bermea indarrean dagoen denboran ere. Gailuak ez du funtzionatzen
  • Ondo entxufatuta dago?
  • Fusibleren bat apurtuta dago?
  • Ur depositua ondo jarrita dago?
  • Depositua beteta dago?
  • Garbi dago aire iragazkia?
  • Sarrerako eta irteerako saretak buxatuta daude? Hezetasuna kentzeko gailuaren ahalmena txikia da
  • Zikin dago aire iragazkia?
  • Gelako tenperatura baxuegia da?
  • Aire sarrera edo irteera blokeatuta dago?
  • Giroan dagoena baino hezetasun maila handiagoa aukeratu da? Ez da heltzen aurrez finkatutako hezetasun mailara denbora luze batean martxan egon ondoren
  • Atea edo leihoa sarri zabaltzen da?
  • Hezetasuna sortarazten duen gailurik dago?
  • Gela handiegia da? Zarata gehiegi egiten du martxan dagoen bitartean
  • Ur deposituaren goiko aldean dagoen kondentsazio uraren erretiluaren irteera blokeatuta dago? funtzioa erabiltzen ari ez bazara, kendu irteerako drainatze hodia eta sartu berriro kautxuzko tapoia drainaketa hartunean.53

9. APARATU ELEKTRIKO ETA

ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIRAKO INFORMAZIOA Behin aparatuaren erabilera bizitza bukatuta ez da etxeko hondakin orokorrekin nahastuko. Kostu gehigarrik gabe, herri administrazio edo zerbitzu hau ematen duten banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke. Etxetresna Elektrikoaren hondakinak banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako eta osasunarentzako ondorio negatibo posibleak ekiditea esanahi du. Honek hondakinek tratamendua jasotzeko aukera eta osagaien birziklatzea ekar dezake, energia eta baliabide kontsumoen murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze selektiboan laguntzeko betebeharra azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka edukiontzi tradizionaletan produktu hauek ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz ohartzeko. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero herri agintaritzarekin edo produktua eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar zaitezke.