FAGOR 6H200ALX - Labe elektrikoa

6H200ALX - Labe elektrikoa FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua

Aurkitu gailuaren eskuliburua doan 6H200ALX FAGOR PDF formatuan.

📄 58 orrialdeak Euskara EU Deskargatu 💬 AI galdera
Notice FAGOR 6H200ALX - page 55
Pick your language and provide your email: we'll send you a specifically translated version.

Erabiltzaileen galderak honi buruz 6H200ALX FAGOR

0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.

Galdera berri bat egin gailu honi buruz

E-posta pribatu mantentzen da: norbaitek zure galderari erantzuten badio, jakinarazteko erabiltzen da.

Oraindik ez dago galderarik. Izan zaitez galdera bat egiten lehena.

Deskargatu zure gailuaren argibideak Labe elektrikoa PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua 6H200ALX - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. 6H200ALX markaren FAGOR.

ERABILTZAILE-ESKULIBURUA 6H200ALX FAGOR

Erabilera-eskuliburua

Oso garrantzitsua: labea erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa eta osagarriak labearen barrualdean aurkituko dituzu.

Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.

FAGOR 6H200ALX - Erabilera-eskuliburua - 1

Identifi kazioa
FAGOR 6H200ALX - Erabilera-eskuliburua - 2

Identifikatu zure labearen modeloa ("a", "b", "c", "d", "e", "f"), zure aginte-panela irudikoarekin alderatuz.

1

Instalazioa

FAGOR 6H200ALX - Erabilera-eskuliburua - 3

1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak.

1.2 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3).

Labe independenteak: aparatua konexio fi nko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7).

Bitrozeramikazko plaketarako erabilera anitzeko labeak: arriskua saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxa askatu (1.2.8). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13). Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).

Labea + plaka multzoa: labea sarera konektatu (1.2.4). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.18). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Plaka labera torlojutu

(1.2.19). Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15).

2

Erabilera

FAGOR 6H200ALX - Erabilera-eskuliburua - 4

Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, kokalekuan, 250 °C-tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sor dezake (normala da, koipe-hondarrak ...berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batez.

2.1 Osagarriak. Modeloaren arabera, erretilu estandarra (2.1.1), erretilu sakona (2.1.2) eta parrilla estandarra (2.1.3) dituzu. Horiek modu independentean funtzionatzen dute. Gainera, edozein erretilu parrilla estandarrarekin konbina dezakezu multzoa osatuz (2.1.4) Partzialki ateratzen den parrilla (2.1.5) eta guztiz ateratzen dena (2.1.6, 2.1.7) erretiluen edo multzoaren euskarriak dira (2.1.8). Parrillak barrualdera sartzerakoan, kontuan hartu horien kokalekua. Alboetan topeak dituzte, irauli ez daitezen (2.1.9).

2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude osagarriak jartzeko □1 □2 □3 □4 □5

2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Beheko agintea sakatu eta biratu (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu tekla, eta keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu +, teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen osteen, ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5). Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada.

2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labean sartu. Osagarria(k) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean. Itxi atea.

2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea. Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu hautagailua biratuz. Funtzionamendu-argia piztuko da.

2.6 Tenperatura aukeratzea°C. Tenperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, argia itzali egingo da.

IRAUPEN-FUNTZIOAK

2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea Ⓤ: minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri 🌐.

Erloju analogikoa: Beheko agintea ezkerrerantz biratu eta minutuak aukeratu (2.7.2). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri 🎉, eta gezi gorria erlojuko orratzek adierazten duten ordu berean kokatu.

Erloju digitala: sakatu tekla, eta keinuka hasiko da (2.7.3). Iraupena aldatu +, -teklak erabiliz (2.7.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo.

2.8 Hasiera-ordua aukeratzea.

Erloju analogikoa: programa, temperatura eta iraupena aukeratutakoan, goiko agintea sakatu eta biratu gezi gorriak hasiera-ordua adierazi arte.

2.9 Amaiera-ordua aukeratzea.

Erloju digitala: programa, temperatura eta iraupena aukeratutakoan, sakatu 📊 tekla, eta ➤ keinuka hasiko da (2.9.1). Amaiera-ordua aldatu + , -teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen ostean, ➤ ikurrak ez du keinurik egingo.

2.10 Abisu-funtzioa

Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Goiko agintea sakatu eta biratu gezi gorriak abisuordua adierazi arte (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik funtzionatzen du.

Erloju digitala: sakatua 📁 tekla hainbat aldiz, eta 🚙 keinuka hasiko da (2.10.3). Iraupena aldatu + , -teklak erabiliz (2.7.4). Segundo batzuen osteen, 🚙 ikurrak ez du

keinurik egingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean funtzionatzen du.

2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez dezaten..

Erloju analogikoa: Sakatu eta biratu beheko agintea, ✉ aukeratu arte (2.11.1). Erloju digitala: + , -teklak aldi berean sakatu 3 segundooz, eta - ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa.

Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtzio- eta temperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan 🏠 . Labeko atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke-eta.

3 Mantentzea eta garbiketa

3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu.

3.2 Alboko gidarien garbiketa Atera itzazu gidariak (3.2.1, 3.2.2), (3.2.3, 3.2.4) modeloaren arabera. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili, belaki edo eskuila baten laguntzarekin.

3.3 Labearen barrualdea garbitzea. Piztu barruko argia (3.3.1, 3.3.2). Horma lisodun modeloak: eskuzko garbiketa. Garbitu labea temperatura epelean, ur beroz eta ozpinez bustitako trapu batez. Horma zimurdun modeloak: auto-garbitzaileak. Egosketa-funtzioa ☐, 250 °C-tara izan 30-60 minutuz.

3.4 Sabaia garbitzea. Grilla eraisgarria bada (3.4.1, 3.4.2), garbitu ur beroz eta ozpinez bustitako trapu batez.

3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez.

Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa-ekipamendurik.

4

Arazoak konpontzea

FAGOR 6H200ALX - Arazoak konpontzea - 1

Badira hainbat gorabehera zuk zeuk konpon ditzakezunak.

4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela.
4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi labeko temperatura edo/eta labea garbitu (3.3 puntua)
4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du. Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko tenperatura jaitsi arte.

Pantaila digitala duten modeloek edozein gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu:

4.4 Ez dabil. keinuka. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-arrazoiengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua).
4.6 Ez dabil. keinuka. Funtzio-hautagailua 0 kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 puntua).
4.7 Badabil. ☐ keinuka. Sakatu edozein tekla.

FAGOR 6H200ALX - Arazoak konpontzea - 2

- Ez maneiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora.

5

Segurtasuna

FAGOR 6H200ALX - Segurtasuna - 1

  • Labea baimendutako instalatzaile batek instalatu behar du, eta horretarako fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
  • Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu

behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea arauzko lur-hargunera.

  • Labearen sareko zirkuituak ebaketa-etengailu omnipolar bat izan behar du, eta etengailu horren kontaktuen artean gutxienez 3 mm-ko distantzia izan behar da.
  • Argindar-kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
  • Ziurtatu aparatua deskonektatuta dagoela lanpara ordeztu aurretik, balizko txoke elektrikoak saihesteko.
  • Labeko atea garbitzeko, ez ezazu erabili garbiketa-produktu urratzailerik ezta metalezko espartzu gogorrik, gainazala urratu eta beira apurtu daitekeelako.
  • Haur txikiak labetik urruti mantendu. Labea martxan dagoela eskura dauden atalak bero daitezke.
  • Ez ukitu labe barruko berogailurik.
  • Aparatu hau ez da gaitasunak murriztuta dituzten pertsonek erabiltzeko.

FAGOR 6H200ALX - Segurtasuna - 2

Ingurumena

FAGOR 6H200ALX - Ingurumena - 1

Labea ingurumena babesteko diseinatu da.

Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa.

Ez nahastu aparatuak etxeko hondakin orokorrekin.

Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea.

Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.

FAGOR 6H200ALX - Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. - 1

Egosketa-taula

ElikagaiaPrograma eta temperatura Iraupena KokalekuaAurre-beroketaOsagarriak
haragjak eta hegaztiakbarazkiakertxahalkia1,5 Kg210°C 150 - 60 min ez
txerrikia1,5 Kg180°C85 - 95 min2ez
bildotsa1,2 Kg220°C40 - 50 min2ez
indioilarra4 Kg190°C115 - 125 min1ez
oilaskoa1,25 Kg230°C50 - 60 min1ez
piper gorriakerreta1,25 Kg210°C30 - 40 min2ez
tomatebeteak4 ale220°C15 - 19 min2ez
legatz errea1,5 Kg230°C7 - 9 min2bai
otarrainxkalabean1 Kg240°C4 - 5 min4bai
arrain erreak1 Kg220°C13 - 17 min2bai
bakailaoalabean1,5 Kg220°C7 - 9 min2bai
pizza220°C18 - 22 min1bai
ogia220°C18 - 22 min2ez
madalenak210°C15 - 19 min2bai
budina150°C30 - 40 min1ez
desizozketaelikagai motaguztietarako2ez
Eskuliburu-laguntzailea
Anthropic-ek bultzatutako
Zure mezua itxaroten
Produktuari buruzko informazioa

Marka : FAGOR

Modeloa : 6H200ALX

Kategoria : Labe elektrikoa