BFC2312N - Hozkailu BRANDT - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan BFC2312N BRANDT PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz BFC2312N BRANDT
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Hozkailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua BFC2312N - BRANDT eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. BFC2312N markaren BRANDT.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA BFC2312N BRANDT
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: Gailua erabili aurretik irakurri arretaz eskuliburu hau.
Eskuliburuko testu bakoitza dagokion irudiarekin lotuta dago.

Identifikazioa

Identifikatu zure gailua ("a", "b", "c", "d", "e", "f", "g"). Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.
1
Nola instalatu

1.1 Bilgarria kendu. Gailua babesten duten elementu guztiak kendu.
1.2 Kokapena. Gailua bero-iturrietatik urrun eta eguzki-izpietatik babestuta kokatu kontsumoa murrizteko.
Ez jarri gailua kanpoaldean edota bustitzeko arriskua dagoen lekuan.
Aireak gailuaren atzealdetik pasa behar du. Hortaz, utzi 25 mm. gailuaren hondoa eta atzeko paretaren artean. Ez itxi gailua eta lurra edota sabaiaren artean geratzen den tartea.
Gailua lautu bibrazioak eta hotsak saihesteko. Kontuan hartu gailuak hots txikiak sor ditzakeela horma edota armairu baten ondoan badago.
Era berean, egiaztatu erretiluak behar bezala kokatuta daudela. Edukiontziak bereiz jarri bibrazioak saihesteko.
1.3 Sare elektrikora konektatu. Konektatu aurretik, gailua bertikalean eduki gutxienez 2 orduz. Ezaugarrien plakan agertzen diren datuak egiaztatu (220-240V lur-hargunea) (1.3.1, 1.3.2).
Ez erabili egokitzaile edo luzagarririk.
Ez utzi kableak motorra ukitu dezan edota haren azpian geratzea.
1.4 Atearen irekiera zentzuz aldatu. Gailua sare elektrikotik deskonektatu eta kontratea hustu.
Askatu azpiko bisagraren torlojuak eta kendu bisagra, izozkailuaren ateari eusten diozun bitartean lurraren kontra ez jotzeko (1,4,1, 1,4,2). Izozkailuaren atea kendu (1,4,3).
Bihurkin baten laguntzaz kendu erdiko bisagraren edergarria (1.4.4). Askatu azpiko bisagraren torlojuak eta kendu bisagra, izozkailuaren ateari eusten diozun bitartean lurraren kontra ez jotzeko (1,4,5,1,4,6). Kendu izozkailuaren atea (1.4.7).
Goialdeko bisagraren ardatza askatu eta kontrako aldean jarri, leku berean (1.4.8).
Ateetako autoitxierei bira eman eta jarri hozkailuarenak izozkailuan eta alderantziz (1.4.9). Jarri berriro edergailuak.
Bihurkin baten laguntzaz, kendu gailuaren erdialdeko eta behealdeko edergarriak eta kontrako aldean jarri (1.4.10).
Hozkailuaren atea jarri goialdeko bisagran sartuz (1.4.11). Atea askatu gabe, goraka egin eta erdiko bisagra jarri (1.4.12).
Azpialdeko bisagraren ardatza askatu eta zentzuz aldatu (1.4.13).
Hozkailuaren atea jarri erdialdeko bisagran sartuz (1.4.14). Atea askatu gabe, goraka egin eta beheko bisagra jarri (1.4.15).
2
Erabilera

2.1 Gailua nola piztu. Sakatu ON-OFF(2.1.1). Sakatu + edo — botoiak display-ean digitu bat ikusten duzun arte. Bira eman aginteari (2.1.3).
2.2 Edukiontzia aukeratu. a b c d
modeloetan, hozkailua eta izozkailua
independenteak dira. e f g
modeloetako edukiontziek batera
funtzionatzen dute .
2.3 Tenperatura aukeratu. Lehenik izozkailuaren agintea biratu (2.3.1) edo +, — botoiak sakatu. Ondoren, gauza bera egin hozkailuarekin (2.3.2).
Tenperatura aukeratu ondoren, edukiontzi bakoitzaren benetako tenperatura ezagutu dezakezu. Horretarako begiratu argitxoak (2.3.3) edo sakatu edukiontziaren + edo — botoiak 5 segundo. Edukiontziaren tenperaturak dir-dir egingo du (2.3.4).
Gomendioak: Hozkailua 4 gradutan egotea gomendatzen da, izozkailua aldiz -19 gradutan (aurretik izoztuta dauden jakiak gordetzeko). Jakiak izozteko, izozkailuaren tenperatura -24 gradutara jaistea gomendatzen da.
Kontuan hartu barnealdeko tenperatura hainbat faktoreen araberakoa dela: giro-tenperatura, kokapena eta hozkailua irekitzeko maiztasuna.
2.4 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funtzioa: Funtzio honi esker, hozkailuaren temperaturarik hotzena 6 orduz mantendu daiteke. Hozkailuan elikagai asko sartzen denean aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu SUPER (2.4.1, 2.4.2). e f g modeloek ez dute funtzio hau.
"Oporrak" funtzioa: "Oporrak" funtzioa oso egokia da hozkailua denbora luzez erabili ez baina izozkailuko elikagaiak mantendu nahi badituzu. Funtzio honi esker, zure gailuak oso gutxi kontsumituko du eta ez da usainik egongo. a c e f g modeloek ez dute funtzio hau.
⚠️ Oharra: Gailuaren ateak itxita egon behar du.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu hozkailuaren HOLIDAY (2.4.3) edo +, — botoiak display-ean H ikurra ikusi arte (2.4.4). Funtzioa desaktibatzeko errepikatu aurreko pausuak.
2.5 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funtzioa: Funtzio honi esker, izozkailuaren tenperaturarik hotzena 52 orduz mantendu daiteke. Funtzioa izozkailuan elikagai asko sartu baino 24 ordu lehenago aktibatzea gomendatzen da. modeloetan, funtzio hau aktibatu eta 24 ordutara desaktibatu behar da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Sakatu SUPER (2.5.1, 2.5.2, 2.5.3). g modeloak ez du funtzio hau.
“Negua” funtzioa: e modeloetan soilik. Funtzio hau aktibatu ezazu hozkailuak hotza galtzen duela ikusten baduzu. Sakatu SUPER 5 segundo, argi laranjak dir-dir egin arte (2.5.4). Gailuaren argia piztuta geratuko da, potentzia erdian, konpresoreak denbora gehiago funtziona dezan. Hozkailuak temperatura egokia lortzen duenean, “negua” funtzioa deskonektatu behar da. Horretarako, sakatu berriro SUPER 5 segundo.
Izozkailua konektatu/deskonektatu:
Izozkailuaren edukiontziko ON-OFF botoia sakatu (2.5.5). Ondoren, sakatu + edo — displayean temperatura desagertzen den arte (2.5.6), edo bira eman aginteari ON-OFF -era iritsi arte (2.5.7). Izozkailua itzaltzen denean hozkailua ere itzaliko da.
2.6 Erabilera-gomendioak.
- Ez ireki atea behar baino denbora gehiago eta ez sartu elikagai berorik gailuan. Horrela, zure gailua eraginkorragoa izango da eta energia gehiago kontsumitzea saihestuko duzu.
- Zure gailua NO FROST bada, ez buxatu aireztapeneko sareta eta utzi tarte bat elikagaien artean airea horien artea pasa dadin.
- Ez sartu edari gasdunik edota likidoa duten beirazko botilarik izozkailuan lehertu daitezke eta.
- Sartu elikagaiak edukiontzi hermetikoetan; horrela ez dira lehortuko.
- Ez jan oso hotz dagoen izozki edota elikagairik, erredurak eragin ditzakete.
3
Mantenua eta garbiketa

3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain txarrak saihestuko dituzu.
Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketarako makinarik ezta disolbagarri edota garbigarri urratzailerik ere.
3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki edota zapi batekin.
3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada: Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) eta atera hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4). Hari berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W) edota luminaria argibideek zehazten duten beste lanpara bat ipini.
3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak karbono-iragazki bat izan dezake hainbat elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena. Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen airearen mikroorganismoak (onddoak eta bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak. Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Iragazkia aldatzeko: Sakatu erlaitza eta atera estalkia (3.5.1, 3.5.5). Atera ahitutako iragazkia (3.5.2, 3.5.6).
Iragazkia aktibatu behar bada: Kendu zigilu guztiak (3.5.3) eta sakatu BIOFILTER bisorea hots txiki bat entzun arte (3.5.4). Segundo gutxitan iraupen-eskala koloreztatu egingo da. Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.

Ez utzi erabilitako iragazkiak eta ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak galtzen baititu.

Diagnostikoak

4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino gehiago irekita badaukazu alarma bat entzungo duzu eta hozkailuaren argia itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz egiten
- Izozkailuaren temperatura behar baino altuagoa bada alarma argitsu bat azalduko da (4.2.1, 4.2.2). Era berean, aldizkako hots-seinale bat ere aktibatuko da. Sakatu SUPER (4.2.3, 4.2.4) hots-seinalea eskuz desaktibatzeko.
- e modeloetan soilik. "Negua" funtzioa aktibatuta badago, alarmak dir-dir egingo du. Alarma desaktibatzeko ikus (2.5.4).
- Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan X ikurra edo alarma argitsua aktibatuta egongo da baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak. Elektrizitatea berreskuratzean egiaztatu gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin ditzake, ez kezkatu.
• Gas-hoztaileak borbor egin dezake zirkuituetan zehar dabilenean.
- Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe hotsa egin dezake, batez ere martxan hasten denean.
- Erabilitako materialen dilatazioa edota kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak entzun daitezke.
- Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen aireak hondo-zarata txikia sortu dezake.

Ez saiatu gailua konpontzen. Deitu laguntza teknikoko zerbitzura.

Segurtasuna

- Aireztapeneko saretak garbi eduki.
- Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
- Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal izango dira fabrikatzaileak gomendatutako gailuak.
-
Ez erabili izotza kentzeko prozesua azkartzeko gailu mekanikorik edota bestelako baliabiderik. Fabrikatzaileak gomendatutakoak soilik erabili.
-
Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fisikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Haurrek ez dutela gailuarekin jolasten zaindu behar da.
- Kaltetutako elikatze-kableak fabrikatzaileak, salmenta ondoko zerbitzuak edota kualifikatutako teknikari batek ordezkatuko ditu arriskuak saihesteko.

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioa aktibatzerakoan edukiontzi bakoitzean gomendatutako temperatura erabili gailua eraginkortasunez erabiltzeko.
Itzali hozkailua edo “oporrak” funtzioa aktibatu gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu. Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik eratorritako hondakinen kudeaketa.

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Hozkailua horrelako gailuak hartzeko centro batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko agintaritzarekin.