6H-220AX - FAGOR - Notice d'utilisation et mode d'emploi gratuit
Retrouvez gratuitement la notice de l'appareil 6H-220AX FAGOR au format PDF.
Téléchargez la notice de votre Zehaztugabea au format PDF gratuitement ! Retrouvez votre notice 6H-220AX - FAGOR et reprennez votre appareil électronique en main. Sur cette page sont publiés tous les documents nécessaires à l'utilisation de votre appareil 6H-220AX de la marque FAGOR.
MODE D'EMPLOI 6H-220AX FAGOR
Jarraibideen eskuliburua Oso garrantzitsua: Irakurri eskuliburu hau osorik labea erabili aurretik. Dokumentazioa eta osagarriak labe barruan aurkituko dituzu. Testuak dagozkien irudiekin erlazionatzeko moduan diseinatu da eskuliburu hau.
Garrantzitsua Gorde eskuliburu hau tresnarekin batera. Tresna beste pertsona bati saldu edo eman behar badiozu, ziurtatu labearekin batera eskuliburua ematen diozula. Irakurri gomendio hauek tresna instalatu eta erabili aurretik. Zure eta besteen segurtasunaren onbeharrez idatzi dira. Indarrean dagoen tokiko araudiari jarraikiz, labearen elektrizitate-elikadura instalatzean, deskonektatzeko gailuak ere instalatu behar dira. Instalatzaile baimendu batek instalatu behar du labea, fabrikatzailearen argibideei eta eskemei jarraikiz. Instalazio elektrikoak ezaugarri-plakan adierazitako potentzia maximoa errespetatu behar du, baita arauzko lur-hartunea duen elektrizitate-hartunea ere. Elikatze-kablea kaltetuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo langile gaitu batek aldatu beharko du, arriskuei aurre hartzeko. Lanpara aldatu aurretik, deskarga elektrikoak ekiditeko, egiaztatu tresna deskonektatuta dagoela. Ez erabili garbiketa-produktu erregarri edo espartzu metaliko gogorrik labeko atea garbitzeko; gainazala urratu eta beira puskatu liteke. Labea martxan dagoenean, eskura dauden parte batzuk bero daitezke. 8 urtetik beherako umeek urrun egon behar dute, behintzat, ez badute zaintza etengaberik. Saiatu barruko berotze-elementuak ez ukitzen. 73
• Tresna hau 8 urtetik gorako umeek, gaitasun fisiko, sentsorial edo mentalak urrituta dituzten pertsonek edo ezagutza eta esperientzia falta dutenek erabili ahal izateko, zaintza izan behar dute edo aurretik tresna segurtasunez erabiltzeko eta arriskuak ulertzeko argibide egokiak eman behar zaizkie. Umeek ez dute aparatuarekin jolastu behar. • Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko mantentze- eta garbitze lanetan zaintzarik gabe. • Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatu da. Ez erabili xede komertzial edo industrialekin. Elikadura-produktuak egosteko baino ez du balio. • Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan liteke. • Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino gehiago berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun egon behar dute. • Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labetik egoste-elementu guztiak eta garbitu hondar handiak. • Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu ez dela umerik esertzen edo igotzen. • Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin behar du. • Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita posizioan daudela. • Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili ondoren gordetzeko. • Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako neurriak direla-eta). • Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari denean, programa guztietan, baita grill programan ere. 74
1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu guztiak. 1.2 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu beti ezaugarri-plakaren datuak (1.2.1) eta labea ahokatuko deneko altzariaren neurriak (1.2.2, 1.2.3). Labe independenteak: aparatua konexio finko monofasiko baten bidez konektatu behar da sarera, eta konexio horretan neutroa (kolore urdina) neutroarekin dagoela bermatu behar da (1.2.4). Labea hutsunean sartu, eta soberan dagoen kablea goialdean gelditzen dela ziurtatu (1.2.5, 1.2.6). Altzarira lotu horretarako dituzun bi torlojuekin (1.2.7). Tresna instalatzen bukatzeko, ordua ezarri beharra dago (a, c, d, f). Tarte batez aktibitaterik ez badu, tresna standby edo egonean modura pasako da eta, modeloaren arabera, argia jaitsi edo pantaila itzali egingo da. Bitrozeramikazko plaketarako erabilera anitzeko labeak: arriskua saihesteko, fabrikatzaileak gomendatutako bitrozeramikazko plakekin bakarrik instalatuko da labea. Egosketa-plaka gainestalkiaren gainean jarri, eta konmutadore-kaxa askatu (1.2.8). Plaka gainestalkiaren hutsunean sartu, instalazio-baldintzak betez (ikus plakaren eskuliburua) (1.2.9). Labea altzariaren hutsunean sartu, maneiatzeko lekua utziz (1.2.10). Kaxa labera torlojutu (1.2.11, 1.2.12). Plaka labera konektatu (1.2.13). Labea barruraino sartu, eta bi torlojuekin lotu (1.2.14, 1.2.15). Agintearen osagarriak presio bidez kokatu, bero-foku eta aginte motak kontuan hartuta (1.2.16 eta 1.2.17).).
Zure labe berria erabili aurretik, hutsik dagoela berotu (elikagairik gabe, kokalekuan, 250 ºC-tara 30-60 minutuz). Kea edo kiratsa sor dezake (normala da, koipe-hondarrak …berotzen direlako). Hoztutakoan, barrualdetik aurre-garbiketa bat egin trapu busti batez. 2.1 Osagarriak. Modeloen arabera erretilu sakona (2.1.1), erretilu laua (2.1.2) eta funtzio anitzeko parrilla (2.1.3) izango dituzu, modu independentean funtzionatzen dutenak. Gainera, funtzio anitzeko parrillarekin (2.1.4) edozein erretilu konbinatu eta multzoa osa dezakezu. Osagarri edo multzo guztiak zuzenean edo partzialki ateratzeko parrillaren (2.1.5) gainean nahiz guztiz ateratzeko parrillaren gainean munta daitezke (2.1.6, 2.1.7) (2.1.8). Partzialki ateratzeko erretilua baduzu, modu independentean edo beste erretiluekin batera erabiliko da (3 modalitate) (2.1.9). Parrilla sinplea modu independentean erabiltzen da (2.1.10). Automatikoki ateratzeko “Impulse” gidariak badituzu, lehenik, sar itzazu labean erretilu gabe(2.1.11). Labea irekitzean, “Impulse” gidariak automatikoki irtetzen dira erretiluaren pisuarekin (2.1.12). “Impulse” gidariekin, nahitaezkoa da erretilua jakien euskarri gisa erabiltzea (2.1.13). Labe barrura sartzean, kontutan hartu beti parrillen posizioa. Ez iraultzeko geldigailuak dituzte alboetan (2.1.14). 2.2 Osagarriaren kokalekua. 5 kokaleku daude osagarriak jartzeko . 2.3 Ordua aldatzea. Erloju analogikoa: Tira beheko agintetik eta biratu eskuinera (2.3.1). Ordua aldatu (2.3.2). Erloju digitala: sakatu tekla, eta keinuka hasiko da (2.3.3). Ordua aldatu , teklak erabiliz (2.3.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo (2.3.5). Oharra: ordua berriro aldatu behar da korronte-etena badago edo ordutegia aldatu bada. 2.4 Elikagaiak kozinatzea. Elikagaia labean sartu. Osagarria(k) eta horren kokalekua aukeratu, kozinatze-taula kontsultatu ostean. Itxi atea. 2.5 Kozinatze-funtzioa aukeratzea. Modeloaren arabera, kozinatze-funtzioa aukeratu Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu gabe. Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du beroa. Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa 75
e u s k a r a era uniformean banatuz gainerretzen du. Tamaina handiko platerak erretzeko egokia. Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, soufflé eta bexamela. Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta azalera txikiko elikagaiak. Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen den bero indartsua era uniformean banatzen da. Paella eta pizzetarako egokia. Zolako bero indartsua, haizagailuarekin. Haizagailuak azpitik datorren beroa era uniformean banatzen du. Paelletarako egokia. Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta okela. Desizoztea. Oso denbora laburrean desizozten du edozein produktu. Funtzionamendu-argia piztuko da. Celeris. Labea aurretiaz berotzeko. 2.6 Tenperatura aukeratzea . Tenperatura aukeratu hautagailua biratuz. Aukeratutako tenperatura lortutakoan, argia itzali egingo da. IRAUPEN-FUNTZIOAK 2.7 Iraupena aukeratu. Tenporizadorea : minutuak aukeratu hautagailua biratuz (2.7.1). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri . Erloju analogikoa: Biratu goiko mandoa eskuinera eta aukeratu minutuak (2.7.2). Denbora-mugarik gabe funtziona dezan, eskuzko posizioan jarri , eta gezi gorria erlojuko orratzek adierazten duten ordu berean kokatu. tekla, eta Erloju digitala: sakatu keinuka hasiko da (2.7.3). Iraupena aldatu , teklak erabiliz (2.7.4). Segundo ikurrak ez du keinurik batzuen ostean, egingo. 2.8 Hasiera-ordua aukeratzea. Erloju analogikoa: Programa eta tenperatura aukeratutakoan, biratu goiko mandoa tokian jarri arte. Ondoren tira goiko mandotik eta biratu gezi gorriak hasteko ordua adierazi arte (2.8.1). Aukeratu iraupena, goiko agintea eskuinera biratuta. 2.9 Amaiera-ordua aukeratzea. Erloju digitala: programa, tenperatura eta iraupena aukeratutakoan, sakatu tekla, eta keinuka hasiko da (2.9.1). Amaiera-ordua aldatu , teklak erabiliz (2.9.2). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo. 2.10 Abisu-funtzioa Erloju analogikoa: 0 posizioa aukeratu, programa-hautagailua erabiliz. Biratu goiko agintea eskuinera eta aukeratu minutuak (2.10.2). Labea itzalita dagoenean bakarrik funtzionatzen du. Erloju digitala: sakatua tekla hainbat aldiz, eta keinuka hasiko da (2.10.3). 76
Iraupena aldatu , teklak erabiliz (2.10.4). Segundo batzuen ostean, ikurrak ez du keinurik egingo. Labea piztuta zein itzalita dagoenean funtzionatzen du. 2.11 Blokeo-funtzioa. Haurrek erabil ez dezaten.. Erloju analogikoa: Biratu goiko agintea aukeratu arte (2.11.1). Erloju digitala: , teklak aldi berean sakatu 3 segundoz, eta ikusiko duzu (2.11.2). Desblokeatzeko, errepikatu eragiketa. Erabilera-oharrak: Egosketa-denbora bukatutakoan, funtzio- eta tenperatura-aginteak 0 posizioan jarri eta denbora-agintea eskuzko posizioan . Labeko atea kontuz ireki, lurrun beroa irten daiteke-eta.
Mantentzea eta garbiketa
3.1 Osagarrien garbiketa. Ontzi-garbigailuan sar daitezke. Eskuz garbitzen badituzu, erabilera arrunteko garbigarria erabili. Garbiketa errazteko, beratzen jar itzazu. Labearen barrualdea garbitzea. 3.2 Alboko gidarien garbiketa Alboetako gidariak atera. Modeloen arabera, alboetako gidariek bi finkatze mota dute; euskarririk gabekoa (3.2.1, 3.2.2) edo euskarriduna (3.2.4, 3.2.5). Behin gidariak aterata, erabili zapi heze bat alboetako hormak garbitzeko (3.2.3, 3.2.6). Behin labeko hormak garbituta, jarri gidariak berriz. 3.3 Horma zimurtsuak dituzten labeak. Autogarbigarriak. Labe hauen kasuan, atzeko plaka eta alboetako panelak esmalte autogarbigarri batekin estalita daude, labeak funtzionatzen duen bitartean koipea kentzeko balio dutenak. Alboetako panelak alderantzikagarriak dira eta, horrela, estalduraren iraupena bikoizten da. Panelak ez direnean berez nahikoa garbi geratzen, leheneratu beharra dute. Horretarako, atera osagarri eta ontzi guztiak labetik. Ondo garbitu autogarbigarriak ez diren gainazalak. Aukeratu funtzioa. Jarri tenperatura 250º C-tan eta denbora 30 eta 60 minutu bitartean, zikinkeria kopuruaren arabera. Garbiketa-programa bukatu eta labea hoztutakoan, belaki heze batekin elementu autogarbigarriak garbitu eta guztiz funtzionalak izango dira berriz. 3.4 Sabaia garbitzea. Zure labeak grill eraisgarria badu, egin tira gorantz eta sakatu jaisteko (3.4.1) eta garbitu sabaia zapi heze batekin (3.4.2). 3.5 Labearen kanpoaldea garbitzea. Produktu
e u s k a r a neutroak erabili, eta ondo sikatu trapu leun batez. 3.6 Aquasliding funtzioa sistemari esker labea errazago garbitzen da uraren lurruna erabilita. 35 minutu irauten du eta honela egiten da. • Labe epelarekin hasi. • Atera osagarri guztiak eta alboetako gidak modeloaren arabera. • Zipriztindu labearen barruko hormak 200 ml urekin. Ur gehiegi botaz gero, gainezka egin dezake. • Modeloaren arabera, Aquaslading itxaron labeak a) garbiketa-zikloa bukatu dela adierazi arte. b) ohikoa 150ºC-ra, 10 minutuz. Denbora hori igarotakoan, egokitu gutxieneko tenperaturara (35ºC - 75ºC modeloaren arabera) eta mantendu 20 minutuz. Jarraibide hauek betetzen ez badira, aurrealdean kondentsazioa egon daiteke. • Itzali labea. • Kontuz ireki labeko atea, lurrina saihestuta. • Zikloaren amaieran kendu barruko ura eta trapu baten laguntzarekin kendu geratzen den zikina. Garbiketan laguntzeko ziklo honek eraginkortasuna galduko du ez badira adierazitako denborak errespetatzen. * Modeloaren arabera, ohartarazle funtzioa erabil dezakezu. Erabilera-oharrak: 1. Ziurtatu labea itzalita dagoela. 2. Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketa-ekipamendurik.
batzuetan martxan egon da, eta segurtasun-arrazoiengatik deskonektatu egin da automatikoki. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua). keinuka. Funtzio-hautagailua 0 4.6 Ez dabil. kokalekuan jarri, eta labea desblokeatu (2.11 puntua). keinuka. Sakatu edozein tekla. 4.7 Badabil. • Ez maneiatu labea, konpondu nahian, deitu zerbitzu teknikora.
Labea ingurumena babesteko diseinatu da. Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino 5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinkudeaketa. ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar. Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi zure labea. Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi zenuen saltokiarekin.
Badira hainbat gorabehera zuk zeuk konpon ditzakezunak. 4.1 Ez dabil. Ziurtatu konektatuta dagoela edo/ eta denbora-hautagailua 0 posizioan ez dagoela. 4.2 Labea martxan dela, kea irteten da. Jaitsi labeko tenperatura edo/eta labea garbitu (3.3 puntua) 4.3 Egosketa ostean labeak zarata egiten du. Guztiz normala da, haizagailuak martxan jarraitzen duelako labe barruko eta kanpoko tenperatura jaitsi arte. Pantaila digitala duten modeloek edozein gorabeheraren berri ematen duen diagnostiko sistema bat dute. Pantailan ikusi ahal izango duzu: 4.4 Ez dabil. keinuka. Funtzio-hautagailua 0 posizioan jarri, eta ordua aldatu (2.3 puntua). 4.5 Ez dabil. keinuka. Labea ordu 77
piper gorriak erreta 1,25 Kg tomate beteak 4 ale
FUNTZIOEN EGOKITAZUNA BAIEZTATZEKO FROGAK IEC/EN60350 NORMAREN ARABEHERA Iraupena
pizza desizozketa elikagai mota guztietarako Ogia/Opilak egiteko masaren hartzidura 8.4.1 Gurinezko gaileta 8.4.2 Madalenak 8.5.1 Koiperik gabeko bizkotxoa
8.5.2 Sagar tarta 9.1 Grillerako azalera * Modeloen arabera.
Programa eta tenperatura
arrainak eta itsaskiak
haragiak eta hegaztiak
2 molde parrilan eta erretiluaren gainean
2 molde parrilan eta erretiluaren gainean
Notice Facile