FFJ8865N - Hozkailu FAGOR - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan FFJ8865N FAGOR PDF formatuan.
Erabiltzaileen galderak honi buruz FFJ8865N FAGOR
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Hozkailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua FFJ8865N - FAGOR eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. FFJ8865N markaren FAGOR.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA FFJ8865N FAGOR
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: Gailua erabili aurretik irakurri arretaz eskuliburu hau.
Eskuliburuko testu bakoitza dagokion irudiarekin lotuta dago.

Identifi kazioa

Identifikatu zure gailua ("a", "b", "c").
Horretarako, alderatu aginte-panela marrazkiekin.
1
Nola instalatu

1.1 Bilgarria kendu. Gailua babesten duten elementu guztiak kendu.
1.2 Kokapena. Gailua bero-iturrietatik urrun eta eguzki-izpietatik babestuta kokatu kontsumoa murrizteko.
Ez jarri gailua kanpoaldean edota bustitzeko arriskua dagoen lekuan.
Aireak gailuaren atzealdetik pasa behar du. Hortaz, utzi 25 mm. gailuaren hondoa eta paretaren artean. Ez itxi gailua eta lurra edota sabaiaren artean geratzen den tartea.
Gailua lautu bibrazioak eta hotsak saihesteko. Kontuan hartu gailuak hots txikiak sor ditzakeela horma edota armairu baten ondoan badago.
Era berean, egiaztatu erretiluak behar bezala kokatuta daudela. Edukiontziak bereiz jarri bibrazioak saihesteko.
1.3 Sare elektrikora konektatu. Konektatu aurretik, gailua bertikalean eduki gutxienez 2 orduz. Ezaugarrien plakan agertzen diren datuak egiaztatu (220-240 V lur-hargunea) (1.3.1, 1.3.2).
Ez erabili egokitzaile edo luzagarririk.
Ez utzi kableak motorra ukitu dezan edota haren azpian geratzea.
1.4 Atearen irekiera zentzuz aldatu. Gailua sare elektrikotik deskonektatu eta kontratea hustu.
Bihurkin burulau baten laguntzaz goialdeko bisagraren estalkia kendu (1.4.1). Ondoren, bihurkinarekin torlojuak askatu eta atera bisagra eta biraketa-kapsula (1.4.2).
Konektorea askatu erlaitzean presioa eginez (1.4.3). Hozkailuaren atea kendu (1.4.4). Aginte panela atera bihurkin batekin xede horretarako dauden hozketan palanka eginez (1.4.5)
Kablea sartzeko hozka bat egin kontrako aldean, karkasan adierazten den lekuan (1.4.6). Aginte panela berriro kokatu kablea aurretik egindako hozkan sartuz (1.4.7).
Erdiko bisagraren torlojuen estalkia kendu, askatu torlojuak eta atera bisagra (1.4.8). Hiru edukiontzi dituen gailua badaukazu, aldatu goiko bisagra behekoarengatik. Izozkailuaren atea kendu (1.4.9).
Beheko bisagra kendu torlojuak askatuz. Bisagraren ardatza zentzuz aldatu eta kontrako aldean jarri (1.4.10).
Izozkailuaren beheko heldulekua hozkailuaren atean kokatu eta hozkailuaren beheko heldulekua berriz, izozkailuaren atean (180° biratuta). Helduleku bertikalak beren kontrako aldean kokatu, 180 graduko bira emanez (1.4.11). Erdiko edukiontzia badaukazu, jarri goiko heldulekua behean eta behekoa goian, 180 graduko bira emanez.
Autoitxierei bira eman eta jarri hozkailuarenak izozkailuan eta alderantziz (1.4.12).
Izozkailuaren atea jarri (1.4.13), erdiko bisagra torlojutu (1.4.14) eta jarri hozkailuaren atea (1.4.15).
Itxiera-kapsula kontrako aldeko goiko bisagraren lekuan jarri (1.4.16).
Sartu kablea goiko bisagratik eta biraketa-kapsulatik eta konektatu ateko konektorean (1.4.17).
Goiko bisagra torlojutu (1.4.18) eta estalkia jarri (1.4.19).
2
Erabilera

2.1 Hozkailua pizteko. Sakatu (2.1.1) edo (2.1.2), pantailan temperaturaren bat agertu arte.
2.2 Konfi gurazioa. Sakatu 📄 segundo eta konfi gurazioa egiteko hainbat aukera ikusiko duzu (hizkuntza, data, ordua, abisuak,...) (2.2.1). Aukeratu konfi guratu nahi duzun aukera eta sakatu 📄 (2.2.2). Aukera aldatzeko sakatu + edo — (2.2.3). Aukera ontzat emateko sakatu 📄 (2.2.4). Menutik ateratzeko sakatu 📄 5 segundo (2.2.5).
2.3 Gunea aukeratzeko. Hozkailu konbinatuetan hozteko gunea, izozkailua eta hirugarren gunea independenteak dira. Sakatu 📄 gunea aukeratzeko dir-dir egiten hasi arte (2.3.1) eta baliozkotu OK sakatuta (2.3.2). Edo sakatu aukeratu behar duzun gunearen tekla 📄, 📄 (2.3.3).
2.4 Tenperatura aukeratzeko. Tenperaturak dir-dir egiten duela, aldatu+edo—teklak sakatuta. (2.4.1, 2.4.2). Baliozkotu OK (2.4.3)
edo (2.4.4) sakatuta. Hirugarren guneko temperatura ere horrela aldatu daiteke.
Gune bakoitzeko egiazko tenperatura jakin dezakezu aldi berean + , — teklak sakatuta (2.4.5) edo nahi duzun guneko teklak 3 segundoz sakatuta mantenduta (2.4.6). Egiazko tenperatura dir-dir eginaz agertuko da segundo batzuez eta denbora hori igarotakoan, aukeratutako tenperatura agertuko da berriro.
Gomendioak: Hozkailua 4 gradutan egotea gomendatzen da, izozkailua aldiz -19 gradutan (aurretik izoztuta dauden jakiak gordetzeko). Jakiak izoztu nahi badira, izozkailuaren temperatura -24 gradutara jaistea gomendatzen da.
Kontuan hartu barnealdeko temperatura hainbat faktoreen araberakoa dela: giro-tenperatura, kokapena eta hozkailua irekitzeko maiztasuna.
2.5 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar hozteko funtzioa: Funtzio honi esker, hozkailuaren temperaturarik hotzena 6 orduz mantendu daiteke. Hozkailuan elikagai asko sartzen denean aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatzeko eta desaktibatzeko: Aukeratu hozteko gunea (2.3.1, 2.3.2). Sakatu 📁 displayan ✕ agertu arte (2.5.1). Balioztatu OK sakatuta (2.5.2). Sakatu hozteko guneko tekla 📁 (2.3.3) eta jarraian sakatu 📁 tekla displayan ✕ ikusi arte (2.5.3), sakatu 📁 balioztatzeko (2.5.4).
"Oporrak" funtzioa: "Oporrak" funtzioa oso egokia da hozkailua denbora luzez erabili ez baina izozkailuko elikagaiak mantendu nahi badituzu. Funtzio honi esker, zure gailuak oso gutxi kontsumituko du eta ez da usainik egongo.
△ Oharra: Gailuaren atea itxita egon behar da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Aukeratu hozkailua (2.3.1, 2.3.2). Sakatu 📄 displayan 📋kusi arte (2.5.5). Baliozkotu 🕒 sakatua (2.5.6). Sakatu hozteko guneko tekla ere 📔 (2.3.3) eta jarraiak 🌐 tekla sakatu displayan 🌘 ikusi arte (2.5.7), baliozkotzeko sakatu 🌙 (2.5.8).
Hozkailua edo erdiko edukiontzia konektatu/deskonektatzeko: Modelo batzuetan hozkailua edo erdiko edukiontzia soilik itzali daiteke. Edukiontzia aukeratu (2.3.1, 2.3.2). Tenperatura aldatzeko sakatu +, — botoiak display-ean digiturik agertzen ez den arte (2.5.9). Sakatu OK; edukiontzia itzalita dago (2.5.10).
2.6 Hozkailuaren funtzioak.
Azkar izozteko funtzioa: Funtzio honi esker, izozkailuaren temperaturarik hotzena 52 orduz mantendu daiteke. Funtzioa izozkailuan elikagai asko sartu baino 24 ordu lehenago aktibatzea gomendatzen da.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Aukeratu izozkailuko gunea. Sakatu 📋 displayan ✕ agertu arte (2.6.1). Balioztatu 📋 sakatuta (2.6.2). Sakatu izozkailuko tekla 📋 eta jarraian sakatu 📋 tekla displayan ikisi arte (2.6.3), sakatu 📋 balioztatzeko (2.6.4).
Izozkailua konektatu/deskonektatu: Izozkailua itzalitakoan, gainerako guneak ere itzali egingo dira, hozkailua itzalita egongo da.
Aukeratu izozkailu gunea. Aldatu tenperatura +, — teklekin displayan digiturik ikusten ez den arte (2.6.5). Sakatu OK baieztatzeko eta itzali (2.6.6). Baita 3 segundoz 📄 tekla sakatuta ere (2.5.7).
2.7 Erdiko edukiontziaren funtzioak.
Zure hozkailuko erdiko guneak funtzio berezi hauek izan ditzake:
"Delicatessen" funtzioa: 13 graduko tenperatura mantentzen du. Tenperatura hori oso egokia da gaztak, ardoak, hestebeteak, txokolatea eta abar behar bezala kontserbatzeko.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Erdiko edukiontzia aukeratu (2.3.1, 2.3.2). Sakatu display-ean Likusi arte (2.7.1). Aukera ontzat eman sakatuz (2.7.2).
Elikagai Freskoak funtzioa: - 2 / + 3 graduko temperatura mantentzen du. Tenperatura hori oso egokia da haragia, arraina, itsaskiak eta abar behar bezala kontserbatzeko.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Erdiko edukiontzia aukeratu (2.3.1, 2.3.2). Sakatu display-ean ikusi arte (2.7.3). Aukera ontzat eman sakatuz (2.7.4).
Izozkiak/Izozkailua ** funtzioa: -14 graduko tenperatura mantentzen du. Tenperatura hau egokia da izozkiak eta laster kontsumituko diren izoztutako produktuak behar bezala kontserbatzeko.
Aktibatu eta desaktibatzeko: Erdiko edukiontzia aukeratu (2.3.1, 2.3.2). Sakatu ; display-ean fakusi arte (2.7.5). Aukera ontzat eman OK sakatuz (2.7.6).
△ Oharra: Ez da egokia edukiontzi hau erabiltzea elikagaiak denbora luzez gordetzeko.
2.8 Blokeatze funtzioa. Funtzio honen xedea da umeek gailua erabiltzea saihestea.
Sakatu 3 segundoz OK tekla (2.8.1). Desblokeatzeko gauza bera egin. Minutu bat igaro eta inolako botoirik ukitu ez bada, litekeena da hozkailua automatikoki blokeatzea eta displayan 🔒 agertuko zaizu. Desblokeatzeko, sakatu edozein tekla 5 segundoz (2.8.2)
2.9 Erabilera-gomendioak.
- Ez ireki atea behar baino denbora gehiago eta ez sartu elikagai berorik gailuan.
Horrela, zure gailua eraginkorragoa izango da eta energia gehiago kontsumitzea saihestuko duzu.
- Zure gailua NO FROST bada, ez buxatu aireztapeneko sareta eta utzi tarte bat elikagaien artean airea horien artea pasa dadin.
- Ez sartu edari gasdunik edota likidoa duten beirazko botilarik izozkailuan lehertu daitezke eta.
- Sartu elikagaiak edukiontzi hermetikoetan; horrela ez dira lehortuko.
- Ez jan oso hotz dagoen izozki edota elikagairik, erredurak eragin ditzakete.
3
Mantenua eta garbiketa
3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain txarrak saihestuko dituzu.
Ez erabili inoiz lurrunezko garbiketarako makinarik ezta disolbagarri edota garbigarri urratzailerik ere.
3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki edota zapi batekin.
3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada: Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) edo amarratzeko torlojua askatuz (3.4.5, 3.4.6) eta atera hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4, 3.4.7). Hari berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W) edota luminaria argibideek zehazten duten beste lanpara bat ipini.
3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak karbono-iragazki bat izan dezake hainbat elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena. Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen airearen mikroorganismoak (onddoak eta bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak. Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Sakatu erlaitza eta kendu estalkia (3.5.1, 3.5.3, 3.5.5). Iragazkia bere lekutik kendu (3.5.2, 3.5.4, 3.5.6) eta kendu zigiluak (3.5.7). Jarri iragazkia berriz ere bere lekuan.
Iragazkia aktibatzeko: Sakatu 5 segundo botoia konfi gurazio menuan sartzeko (3.5.8).
Sakatu 📄potoia hainbat aldiz, display-ean 📄ikurra agertu arte (3.5.9). Eragiketa ontzat emateko sakatu OK (3.5.10). Menutik ateratzeko sakatu 5 segundo 📄 (3.5.11).
⚠ Ez utzi erabilitako iragazkiak eta ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak galtzen baititu.
3.6 S.P.A. salus per aquam (aukerakoa)
Zure hozkailuak S.P.A osagarria izan dezake. Osagarri honi esker, barazkiak gordetzeko edukiontziaren hezetasuna mantentzen da eta hortaz, elikagaiak ez dira lehortzen.
Osagarria barazkiak gordetzeko edukiontziaren junturan kokatzen da (3.6.1). Ontzi isurle bat dauka baita bete-maila adierazteko marra ere. S.P.Ak ura behar duenean marra jaitsi egingo da, desagertu arte. Atera ontzia (3.6.2) eta erabili andela betetzeko (3.6.3).
Iragazkia 2 urtean behin aldatzea gomendatzen da (3.6.4).
4
Diagnostikoak

4.1 Atea irekita dago. Edozein gune irekitzen duzunean, atea irekita dagoela dioen ikonoa ikusiko duzu (4.1), atea itxitakoan desagertuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz egiten
- Izozkailuaren temperatura behar baino altuagoa bada, display-ean 🔒 ikurrak dir-dir egingo du. Era berean, aldizkako hots-seinale bat ere aktibatuko da. Hots-seinalea eskuz desaktibatzeko aktibatu izozketa azkarra funtzioa (2.6.1, 2.6.2, 2.6.3, 2.6.4).
- Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan ⚠, ikurra agertuko da baina ez da alarma entzungo.
4.3 Elektrizitatea mozten bada.
Argindarrik gabe egonez gero, ahalik eta gutxien ireki hozkailuko ateak.
Argindarrik gabe geratu dela ohartarazten duen funtzioa: argindarrik gabe geratuz gero ohartarazi egiten du.
Aktibatzeko/desaktibatzeko: sakatu 5 segundooz konfi gurazioan sartzeko (4.3.1). Jarraian sakatu zenbait aldiz dir-dir egiten hasi arte (4.3.2). Sakatu aktibatzeko (4.3.3) eta irten menutik segundoz sakatuta (4.3.4).
Argindarra joanez gero, testuaren lerroan "BALIOGABETU ARGINDAR
MOZKETA OHARRA" agertuko da. Sakatu desaktibatzeko (4.3.5).
4.3 Zundak apurtuta.
Zundaren bat apurtuta dagoela hautemanez gero, bisualizatzeko modu berezi batean sartzen da:
Hozteko guneko zunda apurtuta: dir-dir eginez agertuko da hau nth 1 (4.4.1).
Izozkailuko zunda apurtuta: dir-dir eginez agertuko da hau n4 2 (4.4.2).
Erdiko guneko zunda apurtuta: dir-dir eginez agertuko da hau n4 4 (4.4.3).
Lurrungailuko zunda apurtuta: dir-dir eginez agertuko da hau n4 3 (4.4.4).
Zundak apurtuta modua agerian denean, ezin da hozkailuko aukera bat bera ere erabili.
4.5 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin ditzake, ez kezkatu.
- Gas-hoztaileak borbor egin dezake zirkuituetan zehar dabilenean.
- Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe hotsa egin dezake, batez ere martxan hasten denean.
- Erabilitako materialen dilatazioa edota kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak entzun daitezke.
- Izozkailuko haizagailuak mugitzen duen aireak hondo-zarata txikia sortu dezake.
⚠ Ez saiatu gailua konpontzen.
Deitu laguntza teknikoko zerbitzura, 902 105 010.
5
Segurtasuna

- Aireztapeneko saretak garbi eduki.
- Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
- Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal izango dira fabrikatzaileak gomendatutako gailuak.
- Ez erabili izotza kentzeko prozesua azkartzeko gailu mekanikorik edota bestelako baliabiderik. Fabrikatzaileak gomendatutakoak soilik erabili.
- Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa, zentzumenekoa edota burukoa) duten pertsonek erabili (haurrak barne) ezta eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere haien segurtasunaren ardura duen norbaitek gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu. Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin jolastea saihesteko.
- Kaltetutako elikatze-kableak fabrikatzaileak, salmenta ondoko zerbitzuak edota
kualifi katutako teknikari batek ordezkatuko ditu arriskuak saihesteko.

Ingurumena

Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioa aktibatzerakoan edukiontzi bakoitzean gomendatutako temperatura erabili gailua eraginkortasunez erabiltzeko.
Itzali hozkailua edo “oporrak” funtzioa aktibatu gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu. Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik eratorritako hondakinen kudeaketa.

ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota behar.
Hozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko agintaritzarekin.