IDEAL LAF 4103V - Garbigailu ASPES - Doako erabiltzaile-eskuliburua
Aurkitu gailuaren eskuliburua doan IDEAL LAF 4103V ASPES PDF formatuan.
| Produktu mota | Garbigailua |
| Marka | ASPES |
| Eredua | IDEAL LAF 4103V |
| Garbiketa ahalmena | 7 kg |
| Energia klasea | A+++ |
| Gehienezko eszurraren abiadura | 1200 bira/min |
| Programa kopurua | 15 |
| Neurriak (Z × S × A) | 60 × 60 × 85 cm |
| Pisu garbia | 70 kg |
| Elikatze elektrikoa | 230 V / 50 Hz |
| Potentzia nominala | 2000 W |
| Zilindro mota | Altzairu herdoilgaitza |
| Kontrol sistema | Elektronikoa |
| Soinu maila (garbiketa) | 56 dB |
| Soinu maila (eszurra) | 76 dB |
| Funtzio nagusiak | Atzeratutako abioa, haurren segurtasuna, depositu betea gelditzea |
| Mantentze eta garbiketa | Iragazkia eta ateko juntura aldizka garbitzea |
| Segurtasuna | Gainezkatzearen aurkakoa, tentsio igoeren babesa |
| Ordezko piezak eta konpontzeko aukera | Salmenta ondoko zerbitzu baimenduaren bidez eskuragarri |
Maiz egiten diren galderak - IDEAL LAF 4103V ASPES
Erabiltzaileen galderak honi buruz IDEAL LAF 4103V ASPES
0 galdera gailu honi buruz. Erantzun ezagutzen dituzunei edo egin zurea.
Galdera berri bat egin gailu honi buruz
Deskargatu zure gailuaren argibideak Garbigailu PDF formatuan doan! Aurkitu zure eskuliburua IDEAL LAF 4103V - ASPES eta har ezazu berriz zure gailu elektronikoa eskuetan. Orri honetan zure gailua erabiltzeko beharrezko dokumentu guztiak argitaratzen dira. IDEAL LAF 4103V markaren ASPES.
ERABILTZAILE-ESKULIBURUA IDEAL LAF 4103V ASPES
Erabilera-eskuliburua
Tresna hau soilik etxean erabiltzeko da eta arropa garbitzeko egin da.
Oso garrantzitsua: Garbigailua instalatu eta erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa eta osagarriak garbigailuaren danborrean aurkituko dituzu.
Eskuliburu honetan testuak eta dagokion marrazkia lotuta daude.

Identifikazioa

Identifikatu zure garbigailuaren modeloa ("a",
"b" edo "c") aginte-panela irudiekin alderatuz.
1
Instalazioa

1.1 Enbalajea kentzea (1.1.1, 1.1.2 eta 1.1.3). Kendu torlojuak eta garraiorako erabilitako ainguratzeko eta blokeatzeko elementuak. 1.2 Ur sarrerako konexioa (1.2.1, 1.2.2 eta 1.2.3). Garbigailuak ur berorako hartunea badu, konektatu mahuka gorria ur berorako txorrotara (1.2.4). Erabili beti hornitutako mahuka berria. Kendu aurretik erabilitako elikatze-hodiak. 1.3 Hustuketa. Instalatu hornitutako ukondoa eta errespetatu marrazkiko kotak. 1.4 Nibelazioa. Nibelatu zuzen garbigailua, zaratak eta lekutik mugitzea saihesteko. Gomendatzen da: 1. atzeko hankak jarri eta finkatzea (1.4.1); 2. garbigailua behin betiko lekuan jartzea (1.4.2); 3. aurreko hankak jarri eta finkatzea (1.4.3). 1.5 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu ezaugarrien plakaren datuak (1.5). 1.6 Gainestalkipean instalatzea. Garbigailua sartzeko gainestalkia kendu behar baduzu, jar zaitez harremanetan banatzailearekin edo Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin. Altzarian sartzekotan, instalazioa egin eta gero korronte-hartuneko larakoa hartzeko moduan egon beharko da. Ahokadura-neurriak hauek izango dira: 600x600x850.
2
Erabilera

2.1 Atea irekitzea.
2.2 Detergentea eta gehigarriak. Sartu arropagarbigailuan kolore, zikintasun eta ehun-motaren arabera sailkatu eta gero.
Kubetak ondorengo konpartimentuak ditu: garbiketa ,aurregarbiketa eta leungarria (2.2.1).
Garbigailu guziak garbigarri-hautserako prestatuta daude (2.2.2).
Detergente likidoa erabili nahi baduzu (2.2.5), garbiketarako konpartimentuan erlaitz urdina aurkituko duzu (2.2.3). Heldu kanporantz tope egin arte, askatu eta posizio bertikalean geratuko da (2.2.4). Horrela, garbigarri likidoa galtzea saihestuko da. Garbigarri-hautsa berriz erabiltzeko, jarri erlaitz urdina posizio horizontalean eta bultzatu atzerantz tope egin arte. Hala, ataska irekita egongo da.
Gogoratu leungarriaren konpartimentuan agertzen den MAX maila ez duzula gainditu behar.
2.3 Piztea ①
2.8 Abiaraztea
2.4 Programa hautatzea. Hautatu programa agintearekin, programen taula kontsultatu ondoren. 2.5 Zentrifugazioaren abiadura hautatzea. Zentrifugazioaren maila hautatu edo kendu dezakezu (2.5.1, 2.5.2, 2.5.3). Zimur-kontrakoa/Flot hautatzen baduzu (2.5.4), garbiketa eten egingo da azken zentrifugazioa egin baino lehen, eta arropa uretan murgilduta geratuko da. Funtzio hori desaktibatzen baduzu, azken zentrifugazioak jarraituko du. 2.6 Funtzio osagarria. Lisaketa erraza; urberritze gehigarria eta garbiketa intentsiboa oso zikin dauden jantzietarako. 2.7 Ordugia atzeratzea. Garbiketa hasteko ordua atzeratu dezakezu. 2.9 Blokeatzea. Sakatu 3 segundoz (2.9.1), haurrek erabiltzea saihesteko erabiltzen da. Tekla beste 3 segundoz sakatuz gero desaktibatzen da (2.9.2). 2.10 Garbiketa prozesua. Programaren fasea eta geratzen den denbora ikus dezakezu.
Erabiltzeko gomendioak: Garbigailua instalatu eta berehala, aurretiko garbiketa egin dezakezu
ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko (garbiketa arrunta, arroparik gabe, eta 60 °C-tan). Jantzi txikiekin erabili garbiketarako poltsa bat: zapiekin eta azpiko arropekin.
Erabiltzeko ohartarazpenak: 1. Garbigailua gelditzen baduzu arropa gehiago sartzeko, egiazta ezazu ur maila ez dela eskotillaren mailara heltzen. 2. Funtzio gehigarriek garbiketaren denbora luzatzen dute. 3. Behin garbiketa programa bukatuta, gerta daiteke 2 minutu itxaron behar izatea atea ireki baino lehen.
3
Mantentzea

3.1 Garbigailuaren kubetaren garbiketa. Komenigarria da hilean behin egitea. 3.2 Iragazkiaren garbiketa. Komenigarria da urtean behin egitea.
Kanpotik garbitzeko, erabil itzazu urragarriak ez diren produktuak, eta ongi lehortu zapi leun batekin.
4
Diagnostikoak

4.1 Garbigailuak edozein gorabeheren berri ematen duen diagnostiko sistema bat du. Pantailan ikusi ahal izango dituzu edo aginte-panelaren argiak aldizka argitzen direnean.
4.1.1 Ez da urik sartzen garbigailuan. Begiratu ur-hornidura, ireki txorrota, edo garbitu sarrerako iragazkia. 4.1.2 Ez du ura ateratzen, ezta zentrifugazioa egiten ere. Egiaztatu iragazkiaren egoera.
4.1.3 Ez du zentrifugazioa egiten. Mugitu arroparen karga eta aukeratu berriz zentrifugazioa. 4.1.4 Ez da abian jartzen. Egiaztatu atea ongi itxita dagoela. 4.1.5 Beste edozein kodearekin. Abisatu zerbitzu teknikoari.
4.2 Dardarak edo zaratak. Egiaztatu ongi instalatuta dagoela (eskuliburu honen 1.1 eta 1.4 atalak). 4.3 Ura kubetan. Egiaztatu garbigarriaren kubeta garbi dagoela (3.1 atala).
5
Segurtasuna

- Sareko ur-presioa 0,5 eta 1 Mpa (0,5-10 kg/cm²) artean egon beharko da. Ez erabili luzagarriak ezta egokigailuak ere garbigailua konektatzeko.
- Instalazio elektrikoa ezaugarrien plakan adierazitako gehienezko potentziara egokitu behar da, eta korronte elektrikoaren hartunea arauzko lurrerako hartunera.
- Elikatze-kablea hondatuta badago, saldu osteko zerbitzuak edo prestakuntza egokia duen langileak ordezkatu beharko du, arriskuren bat saihesteko.

- Ez manipulatu garbigailuaren burualdea. Konpondu ezin duzun edozein arazo izanez gero, deitu zerbitzu teknikora.
- Ezintasun fisiko, sentsorial edo mentalagatik edo esperientziarik eta ezagutzarik ez dutelako modu seguruan erabili ezin duten pertsonek (haurrak barne) ez lukete tresna hau erabili behar dagokien erantzuleak zaindu edo gainbegiratu gabe. Haurrak zaindu egin beharko dira, tresnarekin jolasean ibili ez daitezen.
6
Ingurumena

Garbigailua ingurumena babesteko diseinatuta dago.
Ingurumena zaintzen du. Kargatu garbigailua programa bakoitzerako gomendatutako gehienezko edukierarako; ura eta energia aurreztuko dituzu. Ahal duzun guztietan ez erabili aurrez garbiketa. Ez erabili garbigarri gehiegi. Urberritze gehigarria larru sentikorra duten pertsonen jantziak garbitzeko bakarrik erabili.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa.
Ez nahastu kendutako tresnak etxeko hondakin orokorrekin.
Hondakinen bilketarako zentro batean utzi zure garbigailu zaharra.
Etxe-tresna elektrikoen birziklatzeak osasunean eta ingurumenean ondorio larriak saihesten ditu, eta energia eta baliabideak aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan bertako agintariekin eta garbigailua erosi zenuen saltokiarekin.
| Programa eta tenperatura | Ehun motak | Gehienezko arropa karga (kg) | 7 Kg kWh/L | Iraupena minututan | |
| programa aruntak | 1. hotzean | kotoia/lioa kolore delikatuak zikintasun oso arina | 7/8 | 0,10/59 | 60 |
| 2. azkarra 30°C | kotoia/lioa zuría/kolorezkoak zikintasun oso arina | 4 | 0,20/40 | 30 | |
| 3. 30°C | kotoia/lioa kolore delikatuak zikintasun arina | 7/8 | 0,35/59 | 80 | |
| 4. 40°C | kotoia/lioa kolore sendoak zikintasun arina | 7/8 | 0,60/59 | 90 | |
| 5.* 60°C | kotoia/lioa kolore sendoak zikintasun normala | 7/8 | 1,33/59 | 105 | |
| 6. orbanak / aurreikuzketa 60°C | kotoia/lioa zuría/kolore sendoak zikintasun handia | 7/8 | 1,50/68 | 115 | |
| ehun leunetarako prog. | 7. mistoa 40°C | sintetikoa/kotoi nahasta kolore delikatuak zikintasun normala | 4 | 0,55/54 | 60 |
| 8. hotzean | sintetikoa kolore delikatuak zikintasun oso arina | 4 | 0,10/54 | 55 | |
| 9. 30°C | sintetikoa kolore delikatuak zikintasun arina | 4 | 0,25/54 | 55 | |
| programa bereziak | 10. bakterio- kontrakoa 90°C | kotoia/lioa zuría zikintasun handia | 7/8 | 2,30/64 | 125 |
| 11. edredoia 30°C | edredoia/kotoi nahasta zuría/kolore sendoak zikintasun normala | 4 | 0,25/54 | 55 | |
| 12. gortinak 30°C | gortinak/artile nahasta zuría/kolorezkoak zikintasun oso arina | 2 | 0,35/59 | 45 | |
| 13. eskuzko garbiketa hotzean | artilea/artile nahasta zuría/kolorezkoak zikintasun arina | 2 | 0,05/59 | 35 | |
| 14. azkarra 15' hotzean | sintetikoa/kotoi nahasta zuría/kolore sendoak zikintasun oso arina | 2 | 0,05/25 | 15 | |
| 15. urberritzea | kotoia/kotoi nahasta sintetikoa/delikatua artilea/artile nahasta | 7/8 | 0,05/40 | 30 | |
| 16. zentrifugazioa | kotoia/kotoi nahasta sintetikoa/delikatua artilea/artile nahasta | 7/8 | 0,05/0 | 10 |
- Garbiketa eta energia kontsumoa balioesteko programa, EN60456 arauaren arabera, garbiketa intentsiboko tekla sakatuz.
| programa aruntek | Programa eta tenperature | Ehun motak | Gehienezko arropa karga kg) | 5 kg kWh/L | 6 kg kWh/L | ↓ | 7 kg kWh/L | ↓ |
| 1. arrunta hotzean | kotoia/lihoa kolore delikatuakzikintasun oso arina | 5/6/7 | 0,10/46 | 0,10/49 | 60 | 0,10/54 | 50 | |
| 2. azkarra 30°C | kotoia/lihoa zuria/kolorezkoakzikintasun oso arina | 1,5 | 0,20/25 | 0,20/30 | 30 | 0,20/30 | 30 | |
| 3. normala 30°C | kotoia/lihoa kolore delikatuakzikintasun arina | 5/6/7 | 0,35/46 | 0,40/49 | 82 | 0,45/54 | 52 | |
| 4. normala 40°C | kotoia/lihoa kolore sendoakzikintasun arina | 5/6/7 | 0,60/46 | 0,65/49 | 87 | 0,65/54 | 57 | |
| 5.* normala 60°C | kotoia/lihoa kolore sendoakzikintasun normala | 5/6/7 | 0,95/46 0,85/46 | 1,02/49 | 91 | 1,33/54 | 70 | |
| 6. normala 90°C | kotoia/lihoa zuria zikintasun handia | 5/6/7 | 1,80/51 | 1,90/55 | 120 | 2,15/60 | 110 | |
| 7. aurreikuzketa 60°C | kotoia/lihoa zuria/kolore sendoakzikintasun handia | 5/6/7 | 1,40/55 | 1,45/60 | 105 | 1,45/65 | 100 | |
| ehun leunetarako programak | 8. delikatua hotzean | sintetiko/kotoi nahastaakolore delikatuakzikintasun oso arina | 3 | 0,10/50 | 0,10/55 | 55 | 0,10/55 | 50 |
| 9. delikatua 30°C | sintetiko/kotoi nahastaekolore delikatuakzikintasun arina | 3 | 0,30/50 | 0,30/55 | 55 | 0,30/55 | 50 | |
| 10. delikatua 40°C | sintetiko/kotoi nahastaekolore delikatuakzikintasun normala | 3 | 0,55/50 | 0,60/55 | 60 | 0,60/55 | 55 | |
| 11. delikatua 60°C | sintetiko/kotoi nahastaazuria/kolore sendoakzikintasun normala | 3 | 0,95/50 | 1,00/55 | 70 | 0,95/55 | 70 | |
| artekop | 12. artilea 35°C | artilea/artile nahastaezuria/kolorezkoakzikintasun arina | 1 | 0,45/60 | 0,50/60 | 40 | 0,50/60 | 40 |
| programa osagariak | 13. urberritzeak | kotoia/kotoi nahastaesintetiko/delikatuaartilea/artile nahasta | 5/6/7 | 0,05/25 | 0,05/30 | 23 | 0,05/30 | 23 |
| 14. zentrifugazioa | kotoia/kotoi nahastaesintetiko/delikatuaartilea/artile nahasta | 5/6/7 | 0,05/0 | 0,05/0 | 10 | 0,05/0 | 10 | |
| 15. hustutzea/amaiera | kotoia/kotoi nahastaesintetiko/delikatuaartilea/artile nahasta | 5/6/7 | 0,00/0 | 0,00/0 | 2 | 0,00/0 | 2 |




Fagor Electrodomésticos, S. Coop.
B° San Andres, 18
20500 Mondragon (SPAIN)
info@fagor.com
www.fagor.com